Ogi apurrak

26285 - IKTak Gizarte Hezkuntzan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

"IKTak Gizarte Hezkuntzan" irakasgaia Gizarte Hezkuntza graduko laugarren moduluko zatia da. Modulu honen izena "Gizarte eta Hezkuntzako Programen Plangintza, Kudeaketa eta Ebaluazioa" da eta bigarren kurtsoko bigarren lauhilabetean ematen da.

Irakasgai honek baliabide teknologikoaren erabilerari buruz ezagutza zabala eskaintzen du giza-hezkuntza programen planifikazio, kudeaketa eta ebaluaziorako. Sarritan egingo diren bilerek koordinazio horizontala zein bertikala bermatzen dute.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Gaitasunak:
Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeak planifikatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko baliabide teknologikoak erabiltzea, tresna bideratzaile eta malgu gisa ulertuta.

Irakasgaia ikastearen emaitzak:

1. Informazio Gizartearen ezaugarriak identifikatu komunikabideek eta teknologiek baldintzatutako gizartean hezitzailearen lana ulertzeko.

2. Euskarri desberdinetan (informatikoak zein ikus-entzunezkoak) egindako hezkuntza materialak aztertu hezkuntzan bere balizko erabilera baloratzeko.

3. Gizarte-hezkuntzazko prozesuetan aplikagarriak izan daitezkeen hezkuntza materialak, informatikoak edota ikus-entzunezkoak, sortu

4. Teknologia edo komunikabideak esku-hartzeko tresna bezala erabiltzen dituzten gizarte-hezkuntzazko proiektuak ezagutu.

5. Eskuratutako ezagutza teknikoak eta oinarri pedagogikoak aplikatuz hezkuntza jarduerak planifikatu.

6. Gizarte hezkuntzako arloetan teknologia berrien erabilera ereduak arakatu.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Informazio eta Ezagutzaren Gizartea: Perspektiba historikoa. Informazio gizartearen ezaugarriak. Iraultza teknologikoa eta kulturala eta IKTak: Analfabetismo digitala eta gizarte desegokitzapenerako arriskua. Informazio gizarte eta ezagutza gizartearen kontzeptua. Life Long Learning. Gizarte Hezitzailea ezagutza gizartean.

IKTak eta Hezkuntza. IKTak: kontzeptua. Teknologia analogikoetatik teknologia digitaletara. Irakaskuntza-ikaskuntza prozeduretan: IKTen rola. Teknologia digitalen ezaugarriak: abantailak eta desabantailak. Teknologiaren presentziak sortutako hezkuntza arazoak. TBen aurreko hezkuntzaren erronkak.

Hezkuntza baliabide teknologikoak. Material mota (inpresoak, audiobisualak, eta informatikoak). Material teknologikoen diseinua gizarte-hezkuntzan esku-hartzerako. Materialak aukeratzeko irizpideak: material hezitzaileen ezaugarri pedagogikoak.

Web 2.0 eta Gizarte hezkuntza. Ordenagailuek lagundutako hezkuntzatik Web 2.0 hezkuntzara (Blogs, Wikiak, Gizarte sareak…). Hezkuntza jardueren kudeaketa. E-learning. Plataforma digitalak hezkuntza jardueren kudeaketarako (Moodle).

Komunikabideei buruzko hezkuntza. Hizkuntza audiobisuala. Komunikabideen eragina gizartean. Komunikabideen hezkuntza jardueren diseinua. Komunikabideen aurreko ikuspegi kritikoa.

IKTen erabileraren egokia gizarte-hezkuntza esku-hartzean. IKTak hezitzailearen lanean. Hezkuntza esku-hartzearen ereduak hezkuntza esku-hartzean.

Metodologia

Aipatutako emaitzak lortzeko ondorengo teknika desberdinak erabiliko ditugu: irakaslearen azalpen magistralak, eztabaidak, rol banaketa, testu edo artikuluen irakurketa, ariketa praktikoak, e.a. Hauetako gehienek lan kooperatiboa exijitzen dute, eta hau dela-eta lantalde finkoak osatuko dira klasera normaltasunez joaten diren ikasleekin. Talde hauek Moduluko Diziplinarteko Laneko (DILAN) talde berdinak izan daitezke. Irakasleak taldeen antolaketa eta funtzionamendua zehaztuko ditu gelan.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 40%
    • Trabajo Interdisciplinar de módulo 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA
Derrigorrezkoa da lan guztiak eta testa/proba gaindituta izatea irakasgaia gainditu ahal izateko.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
1. Informazio Gizartearen zenbait ezaugarri identifikatu ditu eta komunikabideek eta teknologiek baldintzatutako gizartean hezitzailearen lanaz jabetu da.
2. Euskarri desberdinetan (informatikoak zein ikus-entzunezkoak) egindako hezkuntza materialak aztertu ditu gizarte hezkuntza arloan haien erabilera onurak eta arazoak identifikatuz.
3. Gizarte-hezkuntzako arloetan erabil daitezkeen blog bat eta bideo bat sortu ditu bere helburua hezitzailea aipatuz.
4. Teknologia eta komunikabideak esku-hartzeko baliabide gisa erabiltzen duen gizarte-hezkuntzako proiektuak ezagutzen ditu.
5. Gizarte eta Hezkuntzako Programen Plangintza, Kudeaketa eta Ebaluazio prozesuetan modu egokian txertatzen ditu euskarri digitala dituzten jarduerak
6. Teknologia berriak gizarte hezkuntzan erabiltzeko era desberdinak proposatzen ditu.

EBALUAZIO HEZIGARRIA
Ebaluazio hezigarria egiteko modua: Egin behar diren jardueren jarraipena eta tutorizatzea.

OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
Ohiko deialdiari uko egiteko ikasleek ez dituzte lanak entregatu behar eta azterketara ez dira aurkeztu behar.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

AZKEN EBALUAZIOA
Ikasleek ohiko deialdian gainditu gabeko lanak entregatu edota gainditu gabeko azterketa/testa egin beharko dituzte.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
1. Informazio Gizartearen zenbait ezaugarri identifikatu ditu eta komunikabideek eta teknologiek baldintzatutako gizartean hezitzailearen lanaz jabetu da.
2. Euskarri desberdinetan (informatikoak zein ikus-entzunezkoak) egindako hezkuntza materialak aztertu ditu gizarte hezkuntza arloan haien erabilera onurak eta arazoak identifikatuz.
3. Gizarte-hezkuntzako arloetan erabil daitezkeen blog bat eta bideo bat sortu ditu bere helburua hezitzailea aipatuz.
4. Teknologia eta komunikabideak esku-hartzeko baliabide gisa erabiltzen duen gizarte-hezkuntzako proiektuak ezagutzen ditu.
5. Gizarte eta Hezkuntzako Programen Plangintza, Kudeaketa eta Ebaluazio prozesuetan modu egokian txertatzen ditu euskarri digitala dituzten jarduerak
6. Teknologia berriak gizarte hezkuntzan erabiltzeko era desberdinak proposatzen ditu.

EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
Ohiko deialdiari uko egiteko ikasleek ez dituzte lanak entregatu behar eta azterketara ez dira aurkeztu behar.

Ikasleren batek ohiko deialdian atalaren bat (lanak edo azterketa) gaindituta badauka eta ez ohiko deialdiari uko egin nahi badio idatzizko eskaera bat aurkeztu beharko dio irakasleari azterketa ofizialaren data baino lehen.

Nahitaez erabili beharreko materiala

eGela aplikazio informatikoan derrigorrezko materialak azalduko dira. Besteak beste ondorengo testuak daude:
Froufe, Q. (1999): Funciones didácticas de las nuevas tecnologías en la Animación Sociocomunitaria. Comunicar 13: 195-199.
Chomsky, N. 10 Estrategias de Manipulación Mediática. En http://www.educacionmediatica.es/?p=1495
Ríos, P. (2001): Concepción del software educativo desde la perspectiva pedagógica. Quaderns Digitals, 24. http://www.quadernsdigitals.net/index.php?accionMenu=hemeroteca.VisualizaArticuloIU.visualiza&articulo_id=208
Tiscar, L. (2009): Blogs para educar. Usos de los blogs en una pedagogía constructivista. Revista Telos: Cuadernos de comunicación, tecnología y sociedad. 2009.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Area, M. (2009): Introducción a la tecnología educativa. Universidad de la laguna: ebook.
Ballesteros, F. (2003): La brecha digital: el riesgo de exclusión en la sociedad de la información. Madrid: Fundación Retevisión.
Bautista, A. (2009). Relaciones interculturales en educación mediadas por narraciones audiovisuales. Comunicar, Vol. XVII, Núm. 33, 2009, pp. 149-156
Chomsky, N. y Ramonet. I. (1996). Cómo nos venden la moto. Barcelona: Icaria.
Condori, M., Darder, A., Flores, F, Moreno, J. y Salinas, J. (2011) Acciones de desarrollo comunitario para la sociedad de la información y el conocimiento en la comunicad Aymara del Altiplano Bolibiano. Actas del Congreso Internacional Internacional EDUTEC.
García Valcarcel A. y Tejedor, J. (2009). Evaluación de medios didácticos y proyectos TIC. En: De Pablos, J. (coord.) Tecnología educativa: la formación del profesorado de la era de internet., 271-300 pp. Ediciones Aljibe, España.
Silva, M. G. (2012) Capacitación para uso de Tic por amas de casa: Fortaleciendo los lazos de Comunicación en las familias. Cognición, 36, 1-8.
Gutiérrez, A. (2003) Alfabetización digital. Barcelona: Gedisa.

Lévy, P. y Medina, M. (2007): Cibercultura: informe al Consejo de Europa: la cultura de la sociedad digital. Barcelona: Rubí; México: Anthropos-Universidad-Universidad Autónoma Metropotitana.

Pérez Gómez, A.I. (2012): Educarse en la era digital. Madrid: Morata.

Prensky, M. (2011): Enseñar a nativos digitales. Madrid: SM
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Bertram, B.C., Bishop, A. P., Budhathoki, N. R. (Eds.) (2014). Youth Community Inquiry: New Media for Community and Personal Growth. New York, NY: Peter Lang.

Castells, M. (1996): La Era de la Información. Vol. I: La Sociedad Red. Madrid: Alianza.

López, E. y Ballesteros, C. (2002): Educación social y nuevas tecnologías. Sevilla: Kronos

Martínez-Arbelaiz, A., Correa Gorospe J. M. , Txoperena, E. (2006) Aprendizaje intercultural con el correo electrónico. Cuadernos de pedagogía, 356, 32-35

Palacio, G. y Castaño, C. (2006): Sistemas wiki para la enseñanza. En Cabero, J. (Coord.): E-actividades. Un referente básico para el aprendizaje por Internet. Eduforma. Sevilla: 169-182.

UNESCO (2005) Information and Communication Technologies (ICTs) for community empowerment through non-formal education. Experiences from Lao PDR, Sri Lanka, Thailand and Uzbekistan. Bangkok:

UNESCO. (exam: only 27-32 pages)
Walker, L. And Logan, A. (2009): Using digital technologies to promote inclusive practices in education. Futurelab handbook. Available at http://archive.futurelab.org.uk/resources/documents/handbooks/digital_inclusion3.pdf Accessed 10 of January 2013.

Poore, M. (2013): Using social media in the classroom. London: SAGE.

Shah, S.Y. (Dir.) (2008): Participatory Life Long Learning and Information and Communication Technologies. Participatory Adult Learning, Documentation and Information Networking (PALDIN Course 1). New Delhi: Jawaharlal Nehru University.
  • Aldizkariak:

RELATEC
Comunicar
Revista de Educación Social
Edutec
Pixel Bits
Quaderns Digitals
  • Interneteko helbide interesgarriak:

Alboan. http://www.educacion.alboan.org/. Cooperación al desarrollo e interculturalidad. Materiales didácticos Foro Mundial de la Educación.
Area Moreira, Manuel: http://webpages.ull.es/users/manarea
Blog de Educación Social. http://www.educablog.es/category/diario-de-un-educador/
Centro de Documentación de alternativas pedagógicas. http://www.utopiayeducacion.com/2006/07/alternativas-pedaggicas-y-educacin.html
Colegio Profesional de Educadores y Educadoras Sociales del País Vasco. http://www.ceespv.org/web/index.php.
Departamento de Empleo y Asuntos Sociales del Gobierno Vasco. www.gizartelan.ejgv.euskadi.net
IVEI/ISEI: Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa. http://www.isei-ivei.net/cast/indexcas.htm
MUGAK, centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria http://www.mugak.eu/
Portal de Educación Social. ASEDES y CONSEJO GENERAL DE COLEGIOS DE EDUCADORES Y EDUCADORAS SOCIALES. (2007). http://www.eduso.net
Unesco : http://www.unesco.org/new/es/unesco/ . Unesco y los instrumentos normativos Educación: http://www.unesco.org/new/es/education/standards-and-norms/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/06/29
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es