Ogi apurrak

26489 - Komunikazio Gaitasunaren Garapena - Euskara eta Gaztelania - Haur Hezkuntzan I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Unibertsitateko lehen kurtso honetan ikasleek beste diskurtso-kultura batean parte-hartzen eta garatzen ikasiko dute. Horrela, irakasgai honek Komunikazio Gaitasunean orokorrean sakontzen lagunduko die, eta batik bat, alor akademikoko testu-motak eta diskurtso-generoak landuko dituzte, hartzaile nahiz ekoizle izango dira ahoz eta idatziz. Zentzu honetan oinarrizko baliabidea izanik, ikasgaiak garrantzia hartzen du bi norabidetan: batetik, unibertsitatean egiten den ikaskuntzaren etekinerako eta hobekuntzarako izango da, eta era berean, alor eta diziplina guztietan eragina izango du; bestetik, etorkizuneko irakaslanera zuzenduta egongo da.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena I ikasgaiak hurrengo HELBURU orokor hauek ditu:
− Hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea, batez ere joera pragmatikodunak, hizkuntzak komunikazio-egoera anitzetan duen erabilera aztertzeko tresnatzat hartuz.
− Idatzizko eta ahozko testuen ulermenaz eta mintzamenaz hausnarketa egitea, testu horiek alor akademikokoak izango dira batez ere.
− Era koherentean, zuzenean eta egokian alor akademikoko komunikazio-ekintzak garatzea.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

IRAKASGAIAREN KONPETENTZIAK    
A) Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortu        
B) Taldeko jardueretan parte hartu, elkarlana eta bakarkako lanaren bidez            
C) Hizkuntza-gaitasuna areagotzea bi hizkuntza ofizialetan.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA- Oinarrizko kontzeptuak, testuak eta berbaldiak aztertzeko eta sortzeko. Hizkuntza eta komunikazioa. Komunikazio gaitasuna. Diskurtsoa. Diskurtsoaren analisirako mailak. Testua eta testuaren ezaugarriak. Testu-motak. Diskurtso-generoak. Alor akademikoko diskurtso-generoak.

2. GAIA- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, testuinguru akademikoaren berbaldi-generoetan berariazko arreta jarrita. Eremu akademikoko ahozko testuen ulermena, ekoizpena eta analisia: ahozko azalpenak, eztabaidak, aurkezpenak, txostenak, eta abar. Testu idatziak sortzea: apunteak, lanak, txostenak...

Metodologia

Irakaskuntza motak:
. Eskola magistralak irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak azaltzeko.
. Taldeko eta banakako jarduerak ahozko eta idatzizko testu akademikoak ulertzeko eta ekoizteko.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazioa:
A. Gelara etortzen direnentzat %75an:
1.Moduluko proiektuaren azken lana: 1.5 puntu
- 1 lan idatzia
- 0.5 ahozko aurkezpena

2.Azterketa: 6.5 puntu (teoriari dagokiona test moduan eta idazlan bat euskara maila frogatzeko)
3.Gelako lana: 2 puntu (idatzizko bi lan eta ahozko aurkezpena)

    Atal guztiak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.
    Hizkuntza menderatzea ezinbesteko baldintza izango da irakasgaia gainditzeko. Horretarako, azterketako idazlana eta 3. puntuan aipatu diren ahozko eta idatzizko lanak gainditu behar izango dira.



B. Gelara etortzen ez direnentzat:
Azterketa.
Azterketara aurkezteko baldintza: Ahozko azalpen bat eta gaiari buruzko lan bat.

Oharra: Azterketari uko egiteari buruz bi aukera daude. (Jarraitzeko Araua, 3. Artikulua)
Ebaluaziorako metodoa azken ebaluazioa denean, deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea. (Klasera etortzen diren ikasleentzako)
Edozein ebaluazioa izanda -ebaluazio jarraian barne-, azken proba egitea zehaztu eta proba horrek irakasgaiaren kalifikazio osoaren %50 baino gehiago balio badu, ikaslea ez bada probara aurkezten deialdiaren uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Gelara etorri diren ikasleak:
2. deialdian azterketa idatzia izango dute eta moduluko lanaren nota gordeko zaie.
Gelara etortzen ez direnak:
Azterketa idatzia izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasleei banatzen zaien irakurri beharreko artikuluen liburuxka.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:


-ASKOREN ARTEAN (2005) IVAPeko Estilo liburua. HAEE-IVAP
-CALSAMIGLIA, Helena, y TUSÓN, Amparo (1999) Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona. Ariel.
- CAMPS, Anna y ZAYAS, Felipe (COORD.) (2006) Secuencias didácticas para aprender gramática. Graó. Barcelona
-CARLINO, p. (2005) Escribir, leer y aprender en la Universidad. Buenos Aires: F.C.E.
-GARZIA, Joserra (2008) Jendaurrean hizlari. Berriozar: Alberdania.
-CASSANY, D. (2006) Taller de textos. Barcelona: Paidós.
-CASTELLÓ, M. (coord..) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Barcelona: Graó.
-GÓMEZ TORREGO, L (1997), Gramática didáctica del español. SM. Madrid.
-GONZÁLEZ NIETO, Luis, (2001) Teoría lingüística y enseñanza de la lengua.( Lingüística para profesores). Cátedra. Madrid
-MONTOLÍO, E.-GARACHANA, C.- SANTIAGO, M. (2000) Manual de escritura académica. Barcelona.
-RUIZ BIKANDI, U. (Apail.).( 2009). Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. UPV Argitalpen Zerbitzua.
-ZUBIRI, I. eta ZUBIRI, E. (1995). Euskal gramatika osoa. Bilbo: Didaktiker.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

FONTICH, Xabier (2006) Hablar y escribir para aprender gramática. Barcelona. Horsori.
-BEAUGRANDE, Robert & DRESSLER, Wolfgam, (1997) Introducción a la lingüística del texto. Barcelona. Ariel
-CLANCHY, J. y BALLARD, B. (2000) Cómo se hace un trabajo académico. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza.
-PÉREZ, F. (2005) Redacción en el aula. Madrid: Síntesis.
-REYES, Graciela (1990) La pragmática lingüística. Barcelona. Montesinos.
-REYES, Graciela (1998) Cómo escribir bien en español. Manual de redacción. Madrid: Arco/ Libros
-SÁNCHEZ LOBATO, (2006) Saber escribir. Madrid: Aguilar- Instituto Cervantes.
- VAN DIJK, T (2000). El discurso como estructura y proceso. Gedisa. Barcelona.
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) El discurso académico oral.Madrid: Edinumen
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) Guía del discurso académico escrito .Madrid: Edinumen
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) Actividades para la escritura académica .Madrid: Edinumen
-VILÀ, M. (coord..) (2005) El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona: Graó.
-VV.AA (2009) Lectura y escritura de textos académicos. (Monográfico) Textos nº 50.
-VV.AA (2004) Reflexión sobre la lengua (Monográfico) Textos nº 37.
  • Aldizkariak:

Textos, Lenguaje y textos, IVAP
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.ehu.es/euskara-orria/
WWW.hiztegia.net
WWW.diccionarios.com
WWW.diccionariosdeelmundo.es

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es