Ogi apurrak

26470 - Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA


Ikasgaiaren helburua hizkuntzaren eta literaturaren didaktikaren alderdirik esanguratsuenak ezagutzea da, bertan dauden metodo edota ikuspegi desberdinak aztertuz.
Hizkuntza idatziaren esparruan irakurketa – idazketa irakaskuntzarako metodoen azterketa kritikoa bultzatuko da, baita hizkuntza idatziaren ikaskuntzarako estrategien identifikapena eta azterketa ere.
Halaber Haur Literaturaren inguruan dauden ikerketa eta lan desberdinen hurbilketa bat egingo da, Haur Hezkuntzan graduatuko den ikasleari Haur Literaturak dituen alde didaktiko, pedagogiko eta hezitzaileak era gaurkotu, espezializatu eta eraginkor batean aritzeko behar duen ezagutza eta tresneria emanez.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK


Irakasgai honetan honako gaitasun hauek lantzen dira:

- Komunikazioaren esparruan Haur Hezkuntzako curriculuma ezagutzea, aztertzea eta baloratzea.
- Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuak ezagutzea, eta Haur Hezkuntzako ikasleen ahozko eta idatzizko hizkuntzaren garapenerako sekuentzia didaktikoak aztertzea eta diseinatzea.
- Ahozko/ ez ahozko hizkuntza erabileren zuzentasunaz jabetzea eta baloratzea, hizkuntzekiko eta hauen irakaskuntzarekiko jarrera positiboak bultzatzea.
-Ikasleei beren literatura prestakuntza eta etorkizunean izango dituzten ikasleena aberasteko ezagutza teorikoak ematea, eta ikasleek haur literaturatik abiatuta hezkuntza balioak, sormen balioak eta balio estetikoak garatzeko duten sentsibilitatea estimulatzea.
-Ikasleei irakaskuntza/ikasketa metodoak, baliabideak eta teknikak irizpide didaktikoa oinarritzat hartuta praktikan jartzeko gaitasuna ematea, askotariko literatura materialak eta euskarriak erabiliz; betiere, jolasaren, adierazpenaren eta sormenaren alderdiak azpimarratuz.
- Idazle eta testu garaikide nahiz klasikoen ezagutza ahalbideratzea ikasleek irakurketa literarioen hautapena eta lanketa irizpide zuzenen gainean egin ahal izateko

- Etapa honen esperientzi arloei zuzendutako proposamen didaktikoak deseinatzea, gauzatzea eta ebaluatzea, praktikak dituen arazoei eta erronkei erreparatuz ikaslegoaren heziketa mailako beharrak, kultura aniztasuna et giza eskubideak bermatuz.
- Adierazpen eta gaitasun komunikatiboen trebakuntza handiagoa lortzea.
-Irakaskuntza jardueran parte hartzea, praktikaren ikuspuntutik hausnarketak eginez eta testuinguru jakinetan jarduteko irizpide profesionalak ezarriz.
-Irakaskuntza praktikara bideratutako baliabide eta estrategia didaktikoak aztertzea eta alderatzea, banaka eta taldean.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA.- Idatzizko hizkuntza: ezaugarriak. Idatzizko ulermena eta adierazpena 1. eta 2. hizkuntzan. Idatzizko hizkuntzaren ulermenean eta adierazpenean esku hartzen duten prozesuak ematen dira ezagutzera (lehen hizkuntzan nahiz bigarren hizkuntzan) eta garapen hori gehien bultatzen duten irakats jokaerak bilatzen dira.
2. GAIA.- Idatzizko hizkuntza Haur Hezkuntzako geletan. Idatzizko diskurtso generoak. Ikuspegi sozialetik eta kognitibotik abiatuz, Haur Hezkuntzako ikasleen garapenarentzat idatzizko hizkuntza ikasteak duen garrantzia azpimarratzen da. Idatzizko generoak ezagutzen eta aztertzen dira eta hauen artean Haur Hezkuntzan egokienak direnak azpimarratuz.
3. GAIA.- Idatzizko hizkuntzaren irakasteko metodoen eta materialen azterketa. Idatzizko hizkuntzaren eraikitze prozesua ezagutuz gero, Haur Hezkuntzako ikasleen idatzizko produkzioak aztertzen eta interpretatzen dira. Helburua idatzizko produkzio horietan idatzizko hizkuntzaren funzionamenduari buruzko dauden hipotesiak ulertzea eta estrategia didaktikoak diseinatzea da.
4. GAIA.– Irakurtzen eta idazten irakasteko metodoen eta materialen azterketa. Idatzizko hizkuntzaren irakaskuntzarako erabiltzen diren metodo eta enfoke desberdinak aztertzen dira eta baita material didaktikoak ere.
5. GAIA.- Haur Hezkuntzako geletan idatzizko hizkuntza ikasteko eta garatzeko estrategiak. Irakurketaren eta idazketaren ikaskuntza testuinguru elebidunetan. Idatzizko hizkuntzaren irakaskuntzarako erabiltzen diren metodo eta ikuspegi desberdinak aztertzen dira material didaktikoarekin batera.
6. GAIA.- Ahozko eta idatzizko hizkuntza garatzeko sekuentzia didaktikoen gauzaketa. Haur Hezkuntzan ahozko eta idatzizko hizkuntza garatzeko sortua izango den sekuentzia didaktiko baten pausoz pausoko eraiketa.
7. GAIA.- Haur literaturaren kontzeptua: teoriak, eztabaidak eta azterketa ikuspuntu desberdinak. Haur Literaturak ikerketa eta ezagutza arlo bezala garapen handia izan du azken hamarkadetan. Ikuspegi anitzetik izan da ikertua ( historikoa, psikologikoa, soziologikoa, pedagogikoa eta didaktikoa, literatur kritikoa ). Irakaslegaiak ikerketa hauek ezagutu behar ditu Haur Literaturaren balio didaktikoak, pedagokikoak eta hezitzaileak ongi uler ditzan.
8. GAIA.- Haur literaturaren ezaugarriak eta generoak. Haur Literaturaren “kanon”a, anitza, aberatsa eta konplexua. “Kanon”ak biltzen dituen ezaugarrien ezagutza, baita haur literaturako generoena ere, ahozkoak, idatzizkoak, nahiz ikonikoak hauek baitira haurtzaroko irakurlearen iruditeria osatzen dutenak, eta ondorioz, berebiziko balio instrumentala eta hezitzaile dute irakasleak izango direnentzat.
9. GAIA.- Hurbilketa bat haur literaturaren historiara: korronte eta joera nagusiak. Gaur egungo Haur Literatura. Gai berriak. Haur literaturaren azterketa ikuspuntu diakroniko batetik egina, hurbilketa historiko orokor batetik, klasikoak eta gaur egungo testuen azterketa eginez.
10. GAIA.- Haur literatura eta eskola. Irakurtzeko ohitura eta literatura gaitasuna. Irakurketa hautatuak eta kalitatezko liburuak hautatzeko irizpideak. Haur Literatura eta eskolaren arteko harremana jorratzen da eta biharko egunean irakaslea izango denari adierazten zaio zein garrantzitsua den irakurtzeko ohituraren lorpena, eta gaitasun literario egoki baten balioa.
11. GAIA.- Idatzizko eta ahozko haur literatura gelan: estola curriculuma, ipuin kontalaria, abestiak, errezitazioa eta irakurketa. Gaitasun literarioa, adierazpena eta sormena lantzeko errekurtsoak, teknikak eta jarduera didaktikoak. Haur literaturako materialak erabiliz Haur Hezkuntzako gelarako aplikapen didaktiko zehatzak proposatzen dira. Hau Literaturatik abiatuz,teknika, errekurtso eta jarduera desberdinak aplikatu sormena, jolasa, adierazpena eta gaitasun literarioa bultzatzeko eta garatzeko.

Metodologia


Irakasgaiak izaera teoriko-praktikoa izango du nagusiki. Lanen metodologia praktikoa nagusituko da, ikasleen parte hartzea garrantzitsua izanik. Hizkuntza eta literaturaren didaktikaren oinarrien eta praktiken ezagutza bideratuko da, alderdi teorikoan oinarrituz, hausnarketa kritikoa egin dezaten.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 18   72            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 27   108            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:


    KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA
o    Etengabeko ebaluazioa.
o    Ikasle bertaratuak ebaluazio jarraia izango du, (%80ko asistentzia) eta honela izango da ebaluatua:
.Bakarkako lanak(% 40)
.Taldeko lanak (%40)
.Liburuen azalpenak, lanen aurkezpenak %10
.Diziplinarteko moduluko lana: kalifikapen orokorraren % 10
.Irakasgaia gainditu ahal izateko ezinbestekoa da lan guztiak gaindituak izatea. Gainditutako atalak ezohiko deialdirako mantenduko dira, baina ez hurrengo kurtsorako.
.Irakasgaia gainditzeko orduan hizkuntzaren erabilera zuzena hartuko da kontutan
.Uko egitearen aukera: azken frogari uko egin nahi dion ikasleak irakasleari idazki baten bidez jakinaraziko dio, beranduenez azterketen aldia hasi baino hamar egun lehenago.

    Justifikatutako arrazoiengatik gutxieneko asistentzia (%80)betetzen ez duten ikasleek edo klaseetara etortzen ez direnek nota azken froga baten bidez lortuko dute. Froga horretan, alderdi teorikoa eta praktikoa sartuko dira.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA


•    Ez-hoiko deialdian ohiko deialdiko irizpide berak erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materiala

-175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa (EHHA 2007/11/13).
Ordenagailua eta beste tresna informatiko batzuk.
Audiobisualak.
Haur Hezkuntzako Hizkuntzaren liburuak.
Hau literatura, ahozkoa eta idatzizkoa.
12/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena.(EHAA 2009-01-30)
DEKRETUA, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena (testu moldatua).

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

HIZKUNTZA
BARRIO ,J.L; (1997): Los primeros pasos hacia el lenguaje escrito. Una mirada al aula. La Muralla. Madrid.
BIGÁS,M. (2000). Didáctica de la lengua en la Educación Infantil. Ed. Síntesis. Barcelona.
CARLINO, P.; SANTANA, D. (1996). Leer y escribir con sentido. Una experiencia constructivista en Educacion Infantil y Primaria. Aprendizaje Visor. Madrid.
DÍEZ ULZURRUN, A. (coord.) (1999). El aprendizaje de la lectoescritura desde una perspectiva constructivista. Vol 1 y 2. Barcelona. Graó.
FONS ESTEVE, M. (2004). Leer y escribir para vivir. Graó. Barcelona.
FERREIRO, E¸TEBEROSKY, A (1979). Los sistemas de escritura en el desarrollo del niño. Méjico. S.XXI.
RUIZ, U. (coord.)(2000). Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria. Ed. Síntesis. Barcelona.
SOLÉ, I (1992). Estrategias de lectura. Ice. Barcelona. Graó.

LITERATURA
ÁLVAREZ AMORÓS, J. A. (ed.) (2004). Teoría literaria y enseñanza de la literatura. Ariel. Barcelona.
CERRILLO, P. Y GARCÍA PADRINO, J. (coor.) (1993): Literatura infantil de tradición popular. Cuenca: Ed. Universidad de Castilla-La Mancha.
COLOMER, T. (2001). “La literatura en la etapa de educación infantil” in Bigas, M.; Correig, M. (ed.) (2001). Didáctica de la lengua en la educación infantil. Madrid. Síntesis.
COLOMER, T. (2005). “El desenlace de los cuentos como ejemplo de las funciones de la literatura infantil y juvenil”. Revista de Educación, num. extraordinario, 203-216.
COLOMER, T. (2009). Introducción a la literatura infantil y juvenil. Síntesis. Madrid.
CULLER, J. (2000). Breve introducción a la teoría de la literatura. Ed. Crítica. Barcelona.
DURAN, T. (2009): Álbumes y otras lecturas. Análisis de los libros infantiles. Barcelona: Ediciones OCTAEDRO.
ETXANIZ, X. (2009). Puntan punta bat. Pamiela. Iruñea.
IGERABIDE, Joan Krutz (1993). Bularretik mintzora. Erein. Donostia.
KORTAZAR, J., ETXANIZ, X. y LÓPEZ GASENI, J.M. (dirs.) (2011). Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia. UPV-EHU. Bilbao.
LLUCH, G. (2010): Cómo seleccionar libros para niños y jóvenes. Gijón: Ediciones Trea.
LOPEZ GASENI, M., ETXANIZ, X. (2005). 90eko hamarkadako Euskal haur eta gazte literatura. Pamiela. Iruñea.
MORENO, V. (1998). Va de poesía. Pamiela. Iruñea.
RODARI, G. (1982). Gramática de la fantasía. Cincen-Kapelusz. Madrid.
VENTURA, N. y DURAN, T. (1982). Cuentacuentos. Siglo XXI. Madrid.
ZAPARAÍN, F. Y GONZÁLEZ, L.D. (2010): Cruces de caminos. Álbumes ilustrados: construcción y lectura. Valladolid: Universidad de Valladolid/Universidad de Castilla-La Mancha.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

HIZKUNTZA
AAVV (1992): Literatura infantil y enseñanza de la literatura. Cerrillo, P. y García Padrino, J. (coords.). Cuenca: Universidad de Castilla-La Mancha.
BARRIO, J.L; DOMÍNGUEZ, G. (1997). Los primeros pasos hacia el lenguaje escrito. Una mirada al aula. Madrid. La Muralla
CERVERA, M. (1993). Literatura y lengua en la Educación Infantil. Ed. Mensajero. Bilbao
DÍEZ NAVARRO,C (1995) La oreja verde en la escuela . Ed. de la Torre. Madrid.
DÍEZ NAVARRO, C. (2007). Mi escuela sabe a naranja. Graó. Barcelona.
FERREIRO, E; GÓMEZ PALACIOS, M. (1979). Nuevas perspectivas sobre los procesos de lectura y escritura. Méjico. S.XXI
MARUNI,LL., MINISTRAL, M. Y MIRALLES, M. (1995). Escribir y leer. Madrid. Edelvives.
SALVADOR MATA, F. (2008). Psicopedagogía de la lengua escrita I eta II. EOS. Madrid.
TEBEROSKY, A. (2003). Propuesta constructivista para aprender a leer y a escribir. Vicens-Vives. Barcelona.
TOLCHINSKY, L. (1993). Aprendizaje del lenguaje escrito. Procesos evolutivos e implicaciones didácticas. Barcelona. Antropos-Universidad
WELLS,G (1988). Aprender a leer y escribir. Barcelona. Laia.
LITERATURA
BRYANT, S.C. (1992). El arte de contar cuentos. Hogar del Libro. Barcelona.
COLOMER, T. (2005). Siete llaves para valorar las historias infantiles. Papeles de la fundación Germán Sánchez Ruipérez. Madrid.
ETXANIZ, X. (1987). Euskal haur eta gazte literaturaren historia. Pamiela. Iruñea.
GENUA, E. (2009). Un tesoro en nuestras manos: los títeres. San Sebastián. Erein.
MIRET, I., BARÓ, M., MAÑÁ, T., VELLOSILLO, I. E MONTERO, I. (2010): Bibliotecas escolares “entre comillas”. Madrid: Fundación Germán Sánchez Ruipérez.
OBIOLS SUARI, N. (2004): Mirando cuentos. Lo visible e invisible en las ilustraciones de la literatura infantil. Barcelona: Laertes.
  • Aldizkariak:

Behinola
CLIJ
Tantak
HIK HASI
TEXTOS
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.oepli.org
www.galtzagorri.org
www.uclm.es/cepli/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es