Ogi apurrak

26468 - Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Lengoaiaren zientziek hizkuntzari buruz eta haren ikaskuntza-irakaskuntzari buruz egindako kontzeptualizazioak aztertuko dira modu kritikoan, baita horietatik eratortzen diren oinarri didaktikoak ere. Xedea da irakaskuntza elebiduneko programak ezagutzea eta berauek aplikatzeko estrategiak menperatzea, testuinguru soziolinguistikoen arabera.
Era berean, beharrezkoa da hizkuntzen ikaskuntzan testuinguru eleanitzetako egoerei aurre egitea eta eleaniztasunarekiko zein hezkuntza eleanitzarekiko jarrera baikorrak bultzatzea.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1) Etapa honetako (0-6urte) hizkuntza-curriculuma ezagutzea. Irakurketa-idazketari dagozkion ikaskuntzak eta teoriak eskuratzea eta garatzea.

2) Gurasoen orientatzaile gisa jardutea hizkuntzen alorrean.

3) Hizkuntzen ikaskuntzako egoerei aurre egitea hizkuntza askoko testuingurutan.

4) Hitz egiteko eta idazteko gaitasuna bultzatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.-Gaia: Hizkuntza eta komunikazioa

1.1.- Hizkuntza eta komunikazio gaitasuna
    Zer da hizkuntza eta zertarako balio du ?
    Paradigma aldaketa: hizkuntza gaitasunetik komunikazio gaitasunera

1.2.- Lehen hizkuntzaz jabetzeari buruzko teoriak    
    Behaviorismoa edo konduktismoaren azalpena
    Chomsky edo innatismoaren azalpena
    Piageten konstruktibismoaren azalpena
    Teoria sozio-kulturala: Bruner eta Vigotsky

1.3.- Bigarren hizkuntzaz jabetzea
    “Input”aren garrantzia
    Tarte hizkuntzak
    Ikasleen arteko aldeak
    Teoria desberdinak

2.- Gaia: Elebitasunetik eleaniztasunera

2.1.- Elebitasuna kontzeptuaren inguruan
    Definizio batzuk
    Elebitasun soziala eta norbanakoa
    Elebitasunaren sailkapena

2.2.- Hezkuntza elebidunaren bilakaera
    Ikuspegi historikoa
    Lehen esperientziak
    Hezkuntza elebidunaren printzipioak

2.3.- Elebakartasun/elebitasunetik eleaniztasunera

2.4.- Hizkuntzen ekologia

3.- Gaia: Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa

3.1.- Euskararen gaur egungo egoera (inkesta soziolinguistikoa)

3.2.- Hizkuntza-planak: ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udal ereduekin uztartzea

4. Gaia: Eleaniztasuna, kulturartekotasuna eta hezkuntza

4.1.- Eleaniztasuna    
Hainbat eredu hizkuntzen irakaskuntzan
Egungo eztabaida
4.2.- Kulturartekotasuna eta hezkuntza: hainbat eredu
4.3.- Iritsi berriak hezkuntza-sisteman
4.4.- Iritsi berriak eta hizkuntzak
4.5.- Iritsi berriak eta euskara
4.6- Nola erantzun aniztasunari
4.7.- Harrera plana egiteko orientabideak
4.8.- Harrera planak:adibide batzuk

Metodologia

Eskola teorikoetan azalpen teorikoak nahiz praktikak egingo dira.
Hainbat zeregin etxean burutu beharko dituzte ikasleek.
Saio praktikoetan maila teorikoan ikusitakoaren gaineko jarduerak egingo dira taldean.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Jarraian ikus orientazioak 100%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Irakasgaia gainditzeko, bi aukera ditu ikasleak:

A: Klaseetara etortzen diren ikasleek (%80ko asistentzia eskatzen zaie) irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango dute:

•    Lan guztiak epeen barruan eta modu egokian burutzea.
•    Parte-hartze eta jarrera egokia izatea.
•    Dena den, azterketa egin beharko dute.

Ikastegien testuingurua, irakaskuntza modalitateak edota diziplinarteko moduluko lana kontuan hartuz, ikastegi bakoitzak bere ebaluazio sistema zehatza du. Donostiako Irakasle-Eskolan irakasgai honen kalifikazioa honela osatuko da:
    
-Azterketa idatzia (% 50)
-Ikasturtean zehar egin beharreko lanak (% 30)
-Moduluko lana (% 20)

o    Gutxieneko asistentzia bete ez, lan guztiak egin ez edo egindako lanak egokiak ez direnean edo epez kanpo entregatzen direnean:

B: Klaseetara etortzen ez diren ikasleek irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango dute:

•    Lana: Irakasleak agindutako lana egitea zehaztutako epeetan eta eskatutako baldintzetan.
•    Azken azterketa.

OHARRA: Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da ebaluazioaren atal guztiak gaindituta izatea. Atal guztietan hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena eskatuko da.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez-ohiko ebaluaziorako ohiko ebaluazioaren sistema bera mantenduko da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasleen eskuliburua (bertan proposatutako gaitegia aurrera eramateko, bibliografian azaltzen diren eta irakasleak aukeratu dituen hainbat libururen kapituluak eta artikulu ezberdinez osatua dago)

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

BESALÚ,X (1984): Diversidad cultural y educación. Síntesis. Madrid
C.I.S. (1999): Estudio sobre el bilingüismo en las Comunidades Autónomas. Centro de Estudios Sociológicos. Madrid.
COELHO,E (1984): “El recién llegado: claves para comprender la experiencia inmigrante” in Cuadernos de educación (47) 29-50
CUMMINS,J(1983) : “Interdependencia lingüística y desarrollo educativo en los niños bilingües”. In Infancia y aprendizaje (21.Zk)
ELOSEGI ADURIZ, K (1998): Kasu eta preposizioen jabekuntza-garapena haur elebidun batengan.E.H.Uko Argitalpen Zerbitzua.
ETXEBERRIA,F; ELOSEGI,K (2011): “Ikasle etorkinak eta hizkuntzak euskal eskolan” in EAEko Inmigrazioari buruzko 2010eko urtekaria. (97-116) Moreno,G; Aierdi,X(Koord)
ETXEBERRIA BALERDI,F(2005): Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian. Erein. Donostia
EUSKO JAURLARITZA (2006): Encuesta sociolingüística de Euskal Herria. La continuidad del euskara. Gobierno Vasco, Gobierno de Navarra, Instituto Cultural Vasco.
HAMERS, J. ETA BLANC, M. (1983): Bilingualité et bilinguisme. Pierre Mardaga Editeur. Brusela.
HUGUET CANALIS, A; MADARIAGA ORBEA,J.Mª (1984): Fundamentos de educación bilingüe. E.H.Uko Argitalpen Zerbitzua
IDIAZABAL,I (2011): Hezkuntza hirueleduna eztabaidagai.IVAP (74) 15-16
LAMBERT,W. (1981): “Un experimento canadiense sobre desarrollo de competencia bilingüe: programa de cambio de lengua hogar-escuela”, Revista de Educación. Educación y bilingüismo-n. M.E.C. Madrid, 268. Zenb. ( 167.177 or. ).
LASAGABASTER,D;SIERRA,J.M.(2005):Multilingüismo y multiculturalismo en la escuela. Cuadernos de Educación.ICE. Horsori. Barcelona.
RUIZ BIKANDI,U.Ed.(2009): Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. E.H.Uko Argitalpen Zerbitzua.
UNAMUNO, V.(2003): Lengua, escuela y diversidad sociocultural: Hacia una educación lingüística crítica. Graó. Barcelona.
ZAPATA,M (2011): ”Euskara eta immigrazioa” in EAEko Inmigrazioari buruzko 2010eko urtekaria. (123-132) Moreno,G; Aierdi,X(Koord)



  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

AZURMENDI, M.J. (1988): Psicosociolingüística del contacto de lenguas. II Congreso mundial vasco. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz
BARQUÍN,A (2011): “Immigrazioa, hezkuntza-premiak eta diskurtsoak” in EAEko Inmigrazioari buruzko 2010eko urtekaria. ( 117-121) Moreno,G; Aierdi,X(Koord)
COELHO,E (1984): “ Escuelas y aulas inclusivas:integraciójn de la diversidad en la vida escolar” in Cuadernos de educación (47) 51-70
CONSEIL DE L`EUROPE (1992): Charte européenne des langues regionales ou minoritaires. Strasbourg
EZEIZA,J (Koord) (2010): PREST:Unibertsitate komunikazioarako gaitasunen esku-liburua.Euskara erretoreordetzaren sare argitalpena(argitalpen elektronikoa)
MACKEY,W. (1976): Bilingüisme et contacte des langues.Kliecksieck. Paris.
MORENO,G; FULLAONDO,A (2011): “Atzerritar populazioa Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman” ” in EAEko Inmigrazioari buruzko 2010eko urtekaria. ( 49-57) Moreno,G; Aierdi,X(Koord)
SIGUAN, M. (1992): España plurilingüe. Alianza Universidad. Madrid.
SIGUAN, M. (1996): La Europa de las lenguas. Alianza Universidad. Madrid.
SIGUAN, M. (2001): Bilingüismo y lenguas en contacto.Alianza. Madrid
STANAT,P;CHRISTENSEN,G (2006):”Where immigrant students succeed. A comparative review of performance and engagement”in 2003ko PISA txostena, Elga, Paris.
VILA,I(1990): Adquisición y desarrollo del lenguaje. Graó de serveis pedagógics. Barcelona
  • Aldizkariak:

EKB: Bat soziolinguistikako aldizkaria. Donostia
Hik Hasi
Jakingarriak
Language, culture and curriculum (21. Alea) 2008
Tantak
Textos
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.youtube.com/watch?v=U-1RwMCzSq4
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/es/contenidos/nota_prensa/inkesta_soziol_4/eu_hps/adjuntos/IV.%20Inkesta%20Soziolinguistikoa.pdf
http://www.berde-berdea.net/baq/
http://www.euskara.euskadi.net
http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2012&hilabetea=m03&eguna=d20120308&orria=p00002001
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
http://jakintza.net/wp-content/uploads/2009/01/aurkezpena.pdf
http://dpto.educacion.navarra.es/publicaciones/pdf/currinfantileusk.pdf
http://hipiwiki.wikispaces.com/Agurrak+eta+aurkezpenak
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/zubirik_zubi/materiales_educacion_primaria/Dw_DOKUMENTUAK/MARKOAK.htm
http://www1.euskadi.net
http://www1.euskadi.net/euskara_adierazleak/indice.apl
http://andonisagarna.blogspot.com/2011/03/sauver-ma-langue-dokumentala.html
http://www.euskalnet.net/guerenu/lanak/elebitasuna.pdf
http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=3199
http://jakintza.net/wp-content/uploads/2009/01/aurkezpena.pdf

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/30
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es