Ogi apurrak

26481 - Ingelesa



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ingeles-irakasle batek bere lan-jarduerarako behar lukeen oinarrizko ezaguera metalinguistikoa bermatzea du helburu irakasgai honek.
Ezaguera hori oinarri hartuta, ikasleek askotariko hizkuntza-baliabideak (gramatika-liburuak, hiztegiak etab.) ezagutzea eta horiek erabiltzen trebatzea lortu nahi da.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Irakasgaiaren helburu nagusiak hauek dira:
- Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (EEEB) C1 mailari dagozkion ingelesaren hizkuntza-egiturak eta alderdi lexikoak ezagutzea, horien erabilera egoki, koherente eta zuzena eginez
- Ingelesaren oinarrizko zenbait alderdi fonetiko-fonologiko ulertzea (sistema fonologikoa, erritmoa, azentuazioa eta intonazioa...)

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.- MORFOSINTAXIA
- Gramatika-elementuak
- Aditza eta aditz-sintagma
- Izena eta izen-sintagma
- Adjektiboak eta adberbioak
- Preposizioak eta preposizio-sintagma
- Hitzen osaera
- Perpaus sinplea
- Perpaus konposatua (juntadura eta menderakuntza)
- Lokailuak
2.- FONETIKA ETA FONOLOGIA
- Fonetika eta fonologiaren hastapenak
- Soinuak isolaturik (bokalak eta kontsonanteak)
- Hitzak isolaturik (alofonoak, azentua...)
- Etengabeko hizketa (sinplifikazioak, 'weak' eta 'strong' formak, azentuazioa, erritmoa)

Metodologia

Eskola magistralak eta ariketa praktikoak tartekatuko dira.
Taldekako zein banakako lan praktikoak egingo dira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • *Ikus orientazioak beherago 100%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Irakasgaia gainditzeko, bere bi atalak gainditu beharko dituzte ikasleek, alegia:
- Fonologia
- Morfosintaxia

Horrez gain, hizkuntza-proba bat (proba idatzia eta ahozko elkarrizketa) gainditu beharko dute ikasturtearen amaieran, behar den ingeleseko maila (C1) dutela bermatzeko.

Ikasturtean zehar eginiko lanez gain, eskolara erregulartasunez DATOZEN ikasleek azken azterketak (edo partzialak) izango dituzte. Honek, gutxienez, azken kalifikazioaren %50eko balioa izango du.

Halaber, eskolara erregulartasunez EZ DATOZEN ikasleak honakoen bidez ebaluatuko dira:
1.- banakako lan derrigorrezkoak. Egelara igoko dira aldizka, eta guztiak egin beharko dira dagozkien epeen barruan
2.- azken azterketak: ikasturtean ikasitakoaz eta hizkuntza-proba bat (C1 maila)

Irakasgaia gainditzeko, ikasle guztiek gainditu behar dituzte hiru atalak: Fonologia, Morfosintaxia, eta Hizkuntza-proba.

Azken kalifikazioa honako portzentajeen arabera kalkulatuko dira:
- Fonologia eta Morfosintaxia (80%)
- Hizkuntza-proba (20%)

Azken azterketa edo hizkuntza-proba egiten ez duten ikasleei "Ez aurkeztua" jarriko zaie irakasgaian.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Azken azterketa edo hizkuntza-proba egiten ez duten ikasleei "Ez aurkeztua" jarriko zaie irakasgaian.

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Testu-liburua eta klasean banaturiko fotokopiak
- Egela

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

- Celce-Murcia M., Brinton D.M. & Goodwin J.M. (1996). Teaching pronunciation. Cambridge University Press.
- Collins Cobuild. Advanced Learners' English Dictionary. (2006). HarperCollins Publishers.
- CRUTTENDEN A. (1994). Gimson's Pronunciation of English. Edward Arnold.
- Gran Diccionario Oxford Español-Inglés / Inglés-Español. Oxford University Press. (2008). Oxford University Press.
- HEWINGS M. (2005) Advanced Grammar in Use. Cambridge University Press.
- MORRIS M. (1998). Morris Student Plus. Euskara-Ingelesa/English-Basque. Klaudio Harluxet Fundazioa.
- PARROTT M. (2000). Grammar for English Language Teachers. Cambridge University Press.
- UNDERHILL A. (2005) Sound foundations (2nd ed.). Macmillan.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/11
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es