Ogi apurrak

26482 - Ingelesaren Didaktika I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ingelesaren Didaktika I irakasgaia, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako Atzerriko Hizkuntza Minor edo aipameneko bost irakasgaietako bat da. Ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak batera izango dira ikasturte horretan zehar eta irakaspen komuna jasoko dute bi graduetarako baliagarriak izango direnak, eta, hala dagokionean, Haur edo Lehen Hezkuntzarako berariazkoak zehaztuko dira.
Horrez gain, Haur Hezkuntzako hirugarren mailan izandako Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza irakasgaian jasotako irakaspenak oinarritzat hartuko dira prestakuntzaren garapenerako, bai eta Hizkuntzaren Didaktikaren inguruan graduan zehar ikasitakoak ere.
Irakasgaiak, Minorreko beste lauekin batera multzo osagarri eta
bateragarria osatuko du, baita urtean zehar burutuko diren hainbat proiektu eta egitasmoetarako egitarau bateratua izan.
Irakasgaiaren irakaskuntza, bai eta beste lau irakasgaiena ere,
ingelesez izango da, eta, horretarako, hizkuntza maila aurreratua izan beharko dute ikasleek ezinbestez.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK

Ikasleek eskuratu beharreko konpetentziak ondorengoak dira:
• Hizkuntzen ikaskuntza. Kultura anitzeko testuinguruak
• Komunikazio-konpetentziak
• Lan autonomoa eta talde-lana

IRAKASKUNTZA-EMAITZAK

ondorengoak izango dira:

- Atzerriko hizkuntza irakasteko eta ikasteko metodoak,
ikuspuntuak eta teknikak ezagutzea.
- Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ingelesezko eskolak
emateko elkarrekintza-prozesuak eta komunikazio baliabideak
ezagutzea, eta behar bezala aplikatzea.
- Programazio unitateak edo bestelako hezkuntza eskuhartzeak
planifikatu, burutu eta ebaluatzea minorraren alorretik
- Taldeko jardueretan elkarri lagunduz lan egitea eta
bakarkako lanak autonomiaz egitea.
- Hainbat komunikazio-egoeratan ahozko eta idatzizko
diskurtsoak ulertzea eta egitea, ingelesez, Hizkuntzen
Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailan.






EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

2.-    GAI ZERRENDA

1.- Ingelesa haurrei irakatsi eta hura ikasteari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta teoriak.
2.- Ingelesa ikasten ikastea. Atzerriko Hizkuntza irakasteko metodoak,teknikak eta estrategiak.
3.- Haur eta Lehen Hezkuntzako curriculumaren azterketa eta hausnarketa, bereziki, atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzari dagokionean.
4.- Gure testuinguruan, bereziki Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntzarako erabiltzen diren metodoen azterketa kritikoa eta hausnarketa.
5.- Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzarako baliabideak, jarduera motak eta elkarreragina ingeles saioetarako.
6.- Unitate Didaktikoak eta irakaskuntza-saioen diseinua.



Metodologia

Irakasgai honen garapenerako oinarrizko metodologia, irakasleak edo ikasleek egindako irakurketen ondorioz emandako azalpenak abiapuntu izanik, eztabaida edo talde-lanak burutzean gauzatuko da.
Halaber, ondorengo praktikak izango dira irakaskuntza osatuko dutenak:
- Praktikak (ariketak, kasuak edo buruketak)
- Banakako lanak
- Taldeko lanak
- Lanen, irakurketen... aurkezpena
- MDP (Multi Subject Didactic Project) izeneko disziplinarteko proiektua.


Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • BESTELAKOAK (IKUS ORIENTAZIOAK BEHEAN) 100%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Idatzizko azterketa - % 10
Gelako partaidetza, kasuak, eztabaidak - % 20
Banakako lanak - % 10
Taldekako lanak - % 20
Aurkezpenak - % 20
Egunerokoa/hausnarketa - % 20

Jarduera guztietan azaldutako ingeles-maila ere ebaluaziorako ebidentzia izango da.
Ikasleak norbere ebaluazio-hausnarketa egin beharko du.
Atal guztietan gutxieneko gaitasun maila eman beharko da.
Irakasgai honen funtsezko ataletako bat, Multi Subject Didactic Project izeneko zenbait irakasgaien arteko proiektua izango da. Horren baitan, ikasleek, talde txikitan, ikaskideen aurrean irakas-saio baten simulazioa egin beharko dute, bai eta ondorengo hausnarketa denen artean, eta, Practicumaren ondoren, saio bera, hausnarketa eta esperientziari esker hobetuta, benetako haurrekin jarriko dute praktikan Magisteritza-eskolan bertan ikaskideen aurrean ondoren berriro ere aztertu ahal izateko.


Atal guztietan gutxieneko gaitasun maila eman beharko da.

Klasera etortzen ez diren ikasleek edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo parte-hartzea (Lanak…) bete ez dutenek, irakaslearekin lehenbailehen jarri beharko dute harremanetan eta, lanen ahozko aurkezpenerako datak zehazteaz gain, idatzizko azterketa ere egin beharko dute.

Ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Idatzizko azterketa - % 10
Gelako partaidetza, kasuak, eztabaidak - % 20
Banakako lanak - % 10
Taldekako lanak - % 20
Aurkezpenak - % 20
Egunerokoa/hausnarketa - % 20

Jarduera guztietan azaldutako ingeles-maila ere ebaluaziorako ebidentzia izango da.

Ikasleak norbere ebaluazio-hausnarketa egin beharko du.

Atal guztietan gutxieneko gaitasun maila eman beharko da.

Klasera etortzen ez diren ikasleek edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo parte-hartzea (Lanak…) bete ez dutenek, irakaslearekin lehenbailehen jarri beharko dute harremanetan eta, lanen ahozko aurkezpenerako datak zehazteaz gain, idatzizko azterketa ere egin beharko dute.

Ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Nahitaez erabili beharreko materiala

    Irakasleak prestatutako idatzi edo bilduma (Moodle plataformaren bitartez)
Bestelako euskarrietako materiala: ikus-entzunekoa, IKT...
Unean uneko bestelako materiala

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

    BOE: REAL DECRETO 1513/2006, de 7 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas de la Educación primaria. La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de 2006
    BOPV/EHAA: DECRETO 12/2009, de 20 de enero, por el que se establece el currículo de la Educación Infantil y se implantan estas enseñanzas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.
    BOPV/EHAA: DECRETO 175/2007, de 16 de octubre, por el que se establece el currículo de la Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Suplemento al n.º 218 -martes 13 de noviembre de 2007
    Dip, dip, dip! [Recurso electrónico]: ingelesaren sarrera goiztiarra, 4-5 urtekoentzat. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia. 2005.
    Ikastolen Hizkuntz Proiektua. Jakintza Ikastola. Ikastolen Elkartea. 2009.
    INEBI (Recurso electrónico): ingelesa edukien bitartez, 6-12 urtekoentzat. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia. 2004.
    Introducción de una lengua extranjera L3 en la etapa infantil (4/5 años) y en el primer ciclo de primaria in ¿Nuevos caminos para la enseñanza plurilingüe = Hezkuntza eleaniztunerako bide berriak = Nouvelles voies pour l¿enseignement plurilingue¿. Manrique de Lara, Saro. pp 49-63. Eusko Ikaskuntza. 2000.
    LARSEN-FREEMAN D. (2000) Techniques and Principles in language teaching. Oxford University Press.
    MADRID D, BUENO A. eds (2004) TEFL in Primary Education. Universidad de Granada. 2004. Granada.
    WILLIS J. et al. (2004) Task-based instruction in Foreign Language Education: Practices and programs. Georgetown University Press.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Brewster, J., Ellis, G. and Girard, D. (2003). The Primary English Teacher’s Guide. (New Edition). Harlow: Penguin English – Pearson Education.
Coyle, D., Hood, P. and Marsh, D. (2010). Content and language integrated learning. Cambridge: Cambridge University Press.
Ellis, R. (2005). Instructed Second Language Acquisition: A literatura review. Report to the Ministry of Education. Auckland: Research Division, Ministry of Education.
Kumaravadivelu, B. (2006). Understanding language teaching: From Method to Post-Method. Mahwah, NJ: Lawrence Erlbaum & Associates.
Lantolf, J. P. (2000). Introducing Sociocultural Theory. In Lantolf, J. P. (Ed.), Sociocultural theory and Second Language Learning. 1—26. Oxford: Oxford University Press.
Larsen-Freeman, D. and Anderson, M. (2011). Techniques and Principles in Language Teaching. (3rd. Ed.). Oxford: Oxford University Press.
Mehisto, P., Marsh, D. and Frigols, M.J. (2008). Uncovering CLIL: Content and Language Integrated Learning in Bilingual and Multilingual Education. Oxford: Macmillan.
Richards, J. and Rodgers, T. (2014). Approaches and Methods in Language Teaching (3rd Ed.). New York, NY: Cambridge University Press.
Scrivener, J. (2012). Classroom management techniques. Cambridge: Cambridge University Press.
Swain, M. (1985). Communicative competence: Some roles of comprehensible input and comprehensible output in its development. In S. Gass & C. Madden (Eds.), Input and second language acquisition. 235-252. Rowley, MA: Newbury.

Thornbury, S. (2005). Uncovering Grammar. Oxford, UK: Macmillan.

Thornbury, S. (2012). Speaking instruction. In Burns, A. and Richards, J. (Eds). The Cambridge Guide to Pedagogy and Practice in Second Language Teaching. (198-206). New York: Cambridge University Press.
Tobón, S. Sánchez, A., Carretero, M. y García, J. (2006). Competencias, calidad y educación superior. Bogotá: Cooperativa Editorial Magisterio.

...
  • Aldizkariak:

    VOICES: Linking, Developing and supporting English language teaching professionals worldwide. IATEFL. United Kingdom. ISSN 1814-3830
  • Interneteko helbide interesgarriak:

    www.teachingenglish.org.uk/think/methodology/clil.shtml
¿    www.eurydice.org/ressources/eurydice/pdf/o-integral/071EN.pdf

Oharrak

Irakasgai honen funtsezko ataletako bat, Multi Subject Didactic Project izeneko zenbait irakasgaien arteko proiektua izango da.
Azken aldaketaren data: 2017/06/22
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es