Ogi apurrak

26485 - Hizkuntza eta Teknologia Baliabideak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgaiaren helburua da teknologiek eta bereziki IKTek hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaslearen bizitza osoan zeharreko formazioan eskaintzen dituzten aukerak kritikoki baliatzen trebatzea eta teknologien inguruko hausnarketan sakontzea, bizikidetza gizartearen testuinguruan.

Jakintzak aniztasunean eta kolektiboki eraikitzeko gaitasuna garatuko du ikasleak, hainbat teknologiaren laguntzaz.

Irakasgai honek irakasle izateari lotutako hausnarketa bultzatzen du, bizitza osoan zeharreko formazioan teknologiek izan dezaketen garrantzia kritikoki eta aberastasunez aztertuz.

Irakasgai honetan, halaber, teknologia zehar-gaitasun gisa lantzen da, beste irakasgai edo zeregin batzuen euskarri gisa.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK:
G03 HIZKUNTZEN IKASKUNTZA. KULTURA ANITZEKO TESTUINGURUAK
- Hezkuntza-proiektu eta ekimenetan hizkuntza eta kultura dibertsitatearekiko sentsibilitatez jokatzea.

G10 PRAKTIKARI BURUZKO HAUSNARKETA
- IKTek hizkuntzaren ikaskuntzarako duten balioaz jabetzea
- Sare sozialek lankidetzarako dituzten aukerak kritikoki baliatzea
- Bizikidetza-tresnen ikuspegia kontuan hartzea irakats-praktikari buruzko hausnarketan

G11 DOKUMENTAZIOA ETA INFORMAZIOA AUKERATZEA (IKT)
- Hizkuntzaren eta literaturaren inguruko dokumentazio-guneen ezagutza eta erabilera
- IKTak baliabide-iturri gisa erabiltzea eta kritikoki baloratzea

G13 KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIAK
- Komunikatzeko erabil daitezkeen eta erabiltzen diren baliabide, estrategia, teknologia eta askotariko moduak ulertzea, komunikazio konpetentziaren ikuspegia zabaltzeko
- Komunikazio-konpetentziak eta teknologiak erlazionatzeko moduekin erlazionatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA - KOMUNIKATZEKO MODU BERRIAK ETA BITARTEKARITZA KULTURAL ETA SOZIALAK.
2. GAIA - IKTak HEZKUNTZAN INTEGRATZEKO MODUEN INGURUKO HAUSNARKETA KRITIKOA.
3. GAIA - ANIZTASUNERA ETA KONPONDU BEHARREKO ARAZOETARA EGOKITZEN DIREN TEKNIKA ETA TRESNAK: ILUSIONISMO SOZIALA
4. GAIA - BIZIKIDETZAREN GIZARTEA ETA BIZIKIDETZARAKO TRESNAK
5. GAIA - IKTak ETA DOKUMENTAZIOA: ULERMENA ETA EKOIZPENA. MATERIALEN ERABILERA ESKUBIDEAK.

Metodologia

Ikasgelako eskola-orduetan saio dinamikoak eta partehartzaileak izango dira nagusi, bai (GA) gelako praktiketan eta bai (M) Magistralen modalitateetan. Ikasleek tresna teknologikoak erabiliko dituzte eskoletara (mobilak, tabletak, ordenagailu eramangarriak...).

Praktikak testuinguru errealera eramateko aukerak baliatuko dira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 20%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 40%
    • BANAKAKO LANAK 10%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 30%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Irakasgai honek IKTak erabiltzeko trebetasuna garatzea eskatzen duenez, ezinbestekoa da zeregin praktikoak gauzatzea, hausnarketa teorikoekin batera. Zeregin hauek irekiak dira eta ikasturtean zehar joango dira proposatzen, gauzatzen eta ebaluatzen, modu jarraituan. Amaierako idatzizko proba gainditzea ez da ezinbestekoa izango irakasgaia gainditzeko. Ikasleari idatzizko proba egunaren aurretik jakinaraziko zaio gainerako zereginetan jaso duen kalifikazioa.

Ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 18 asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Irakasgaia gainditzeko, IKTak erabiltzeko trebetasuna garatzea eskatzen duenez, ezinbestekoa da zeregin praktikoak gauzatzea, hausnarketa teorikoekin batera. Hori dela eta, ezohiko deialdian ere, ezinbestekoa izango da bai lan praktikoak eta bai idatzizko proba gauzatzea.

Ezohiko deialdian, lan praktikoek % 50eko balioa izango dute eta lan teorikoek %50. Lan teorikoak idatzizko proba baten bidez ebaluatu ahal izango dira, eta lan praktikoak irakaslearekin batera hitzartuko dira, ikaslearen egoera zehatza kontuan hartuta.

Nahitaez erabili beharreko materiala

IKT tresna desberdinak erabiliko dira eskoletan eta irakasgaiko lanak egiteko, besteak beste: e-gelako foroak, webguneak, telefonoak, bideo eta argazki kamerak eta unean unean behar ditugun eta eskuragarri ditugun bestelako teknologiak eta materialak.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Encina, Javier, Ezeiza, Ainhoa (2015). Convivencialidad, tecnología y desempoderamiento. Sevilla/Donostia: Ilusionista Sozialen Mintegia, UNILCO-espacio nómada, Colectivo de Ilusionistas Sociales. ISBN: 978-84-15602-13-2

Encina, Javier, Avila, Mª Ángeles (2010). Más allá de la última frontera metodológica: la complejidad de lo cotidiano desde la dimensión dialéctica. El ilusionismo social. In Paradojas y geometrías en los procesos de intervención social (pp. 73-108). Aconcagua Libros.

Illich, Ivan (1978). La convivencialidad. [http://www.ivanillich.org.mx/convivencial.pdf]

Martín-Barbero, Jesús (2009). Cuando la tecnología deja de ser una ayuda didáctica para convertirse en mediación cultural. A. San Martín (Coord.) Convergencia Tecnológica: la producción de pedagogía high tech [monográfico en línea]. Revista Electrónica Teoría de la Educación: Educación y Cultura en la Sociedad de la Información. Vol. 10, nº 1. Universidad de Salamanca. [http://www.usal.es/~teoriaeducacion/rev_numero_10_01/n10_01_martinbarbero.pdf]

Quiñones, Jeremías (2013). Reflexión crítica sobre la incorporación de las TIC a la educación formal. Solidaridad.net: [http://www.solidaridad.net/educacion-y-solidaridad/index.php/21-reflexion-critica-sobre-la-incorporacion-de-las-tic-a-la-educacion-formal]
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Antos, Gerd, Ventola, Eija (2008). Handbook of Interpersonal Communication, HAL Vol. 2, 133-178. Berlin: Walter de Gruyter GmbH&Co.

Encina, Javier, Avila, Mª Ángeles, Castro, Jose A. y otr@s (2015). Participando con y desde la gente. 3ª edición. Donostia (Gipuzkoa), Edita Ilusionista Sozialen Mintegia.

Encina, Javier, Luque, Beatriz (2007). Una nueva vuelta al paso de las mediaciones consentidas a las mediaciones deseadas. Revista Cuchará' y paso atrá', nº 15, 21-38.

Encina, Javier y otr@s (coord.) (2009) Comunicación popular o comunicación alternativa. ¿Un
falso dilema?. Ed. Atrapasueños. Sevilla.

Gee, James Paul (2003). Lo que nos enseñan los videojuegos sobre el aprendizaje y el alfabetismo. Málaga: Aljibe.

GFA, Arteleku, Tabakalera (2011). Jolasean, (Bideo)jokoa kultura garaikidean. Zehar aldizkaria, 69.

Hardgreaves, Andy (2003). Enseñar en la Sociedad del Conocimiento. Bartzelona: Octaedro.

Lasagabaster, David, Sierra, J.M. (Argit.) (2005). Multilingüismo, competencia lingüística y nuevas tecnologías. Cuadernos de Educación - Interculturalidad. Bartzelona: ICE-HORSORI.

Piscitelli, Alejandro (2009). La felicidad de no saber lo que queremos enseñar. Facebook como caso práctico de pasaje de las pedagogías de la retención a las pedagogías de la participación (I). [http://www.filosofitis.com.ar, 2009/05/05].

Rickheit, Gert, Strohner, Hans (2008). Handbook of Communication Competence, HAL Vol. 1, 15-62. Berlin: Walter de Gruyter GmbH&Co.

Vazquez Recio, Rosa María (2005). La Memoria y el Olvido, Hacedores de la Narratividad del Tiempo en Educación. Universitas Tarraconensis, Revista de Ciències de l'Educación, Any XXIX, III època, Tarragona, desembre 2005, 5-18.
  • Aldizkariak:

Revista Cuchará' y paso atrá'
Revista Comunicar
Hik Hasi Aldizkaria
Revista Electrónica Teoría de la Educación
Bat. Soziolinguistika aldizkaria. 66. zenb. Teknologi berriak eta euskara.
Pixel-Bit
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://ilusionismosocial.org/
http://www.cuadernointercultural.com/
http://proyectoguappis.blogspot.com.es/
http://www.enlanubetic.com.es/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/31
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es