Ogi apurrak

25068 - Hezkuntzaren Psikologia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

1.1.- Deskribapena
Oinarrizko kontzeptuak, ikerketa objektua, historia eta edukiak. Ikas-irakaskuntza prozesuaren ikuspegi teorikoak. Ezagutzaren eraikuntza. Eskolako ikasketa eta motibazioa. Irakasle eta ikasleen igurikapenak eta irudipenak eta hauek ikaskuntzan duten eragina. Autokontzeptua hezkuntza eremuan. Ikasgelako elkarreraginak. Ikaskuntzaren giza-dimentsioa eta dimentsio emozionala. Ikasgelarako aplikagarritasuna.


1.2.- Testuingurua
Hezkuntzaren Psikologia irakasgai Haur Hezkuntzako Irakasleen Graduko derrigorrezko irakasgaia da. Bigarren lauhilabetean eskaintzen da lehenengo kurtsoaren ikasketa plangintzan eta, ondorioz, diziplinarteko bigarren lan modularrekin erlazionatzen da. Irakasgai hau baino lehen, ikasleak Eskola Adineko Garapenaren Psikologia eta lehenengo lauhilabeteari dagokion diziplinarteko lan modularra izan du bere ikaskuntza prozesuan.
Irakasgai honen bidez, ikasleak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan parte hartzen dituzten hainbat faktore ezagutuko ditu, pertsonaren barruko zein kanpoko faktoreak (hau da, faktore intrapertsonalak zein interpertsonalak) identifikatuz eta berain garrantziaz jabetuz. Ezagutza eta faktore hauek kontuak hartuz, ikasleak, indibidualki edota beste ikaskideekin batera, garapena sustatzeko hezkuntza-jarduerak aztertuko eta diseinatuko ditu, beti ere adin hauetako haurren ezaugarrietan oinarrituz.
Hori dela eta, Eskola Adineko Garapenaren Psikologia irakasgaian lortutako ezagutzak eta ikaskuntza-emaitzak irakasgai honetan aplikatzea ezinbestekoa izango da. Hezkuntzaren Psikologian landutako eduki teoriko-praktikoak eta lortutako ikaskuntza-emaitzak, bigarren kurtsoko Haurtzaroaren Psikologia irakasgaian sakontasun gehiagorekin landuko dira. Era berean, irakasgai hau Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaiarekin erlazionatzen da.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

A) 0-6 urteko hezkuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ulertzea, familia-, gizarte- eta eskola-inguruan, eta etapa horren nolakotasuna eta ezaugarriak aztertzea (psikomotrizitatea, ezaguera, komunikazioa, ezaugarri sozialak, eta afektibitatea).            
B) Haurren garapeneko ezaugarrien ezagueran oinarritutako hezkuntza-jarduerak diseinatzea, bakarka edo taldean, haurren arteko eta haurren eta helduen arteko elkarrekintza sustatzeko eta ohiturak sustatzeko (autonomia, askatasuna, jakin-mina, behaketa, esperimentazioa, imitazioa, arauen eta mugen onarpena, eta jolas sinbolikoa eta heuristikoa).            
C) Gizarte-trebetasunak izatea hezkuntza-egoerak ulertzeko eta bideratzeko testuinguru anitzetan, norberaren eginahalaz eta hausnarketarako gaitasunaz elkarlanerako ekarpena eginda.            

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA- Hezkuntzaren Psikologia
2. GAIA- Ikaskuntzari eta ezagutzaren eraikuntzari buruzko teoriak
3. GAIA- Eskola-ikaskuntza eta motibazioa
4. GAIA- Autokontzeptua eta autoestimua, eta beren harremana ikaskuntzarekin
5. GAIA- Pertsonen arteko harremana eskolako testuinguruan

Metodologia

Irakasgai honetan bi irakaskuntza modalitate erabiltzen dira: klase magistralak eta gelako praktikak. Klase magistralen helburu nagusia izango da irakasgaiaren eduki teoriko-praktikoak azaltzea. Horretarako irakaslearen azalpenak eta indibidualki zein taldeka egindako jarduerak gauzatuko dira modalitate honen ordu presentzialetan nondik norakoak azaltzea eta eduki teoriko-praktikoak argitzea. Gelako praktika saio presentzialetan eduki teoriko-praktikoak landuko dira hainbat egoera, kasu edo arazo ebazpenaren bidez. Jarduera hauek indibidualki zein taldeka antolatuko dira eta nahitaezkoa izango da ikasleen erantzukizuna eta partaidetza proposatuko diren zereginetan: irakurketak, laburpenak, eztabaidak, ahozko zein idatzizko azalpenak, besteak beste.


Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18 0 72   0        

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 10%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 75%
    • DIZIPLINARTEKO LAN MODULARRA 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

KLASERA DATORREN IKASLEEN EBALUAZIO SISTEMA hurrengo atalak izango ditu:

1.Ikasgaiaren klaseetan proposaturiko eta indibidualki zein taldeka egindako hainbat lan jasoko dira eta ebaluatuko dira. Jarduera hauen ebaluazio formatiboaren bidez ikasleak orientazioak jasoko ditu hurrengo lanak egin ahal izateko eta irakasgaiaren ikaskuntza emaitzak lortzeko (amaierako notaren %75a).
2.Moduluaren Diziplinarteko lan modularra (amaierako notaren %15a).
3.Amaierako froga indibiduala: irakasgaian landutako eduki teoriko-praktikoen inguruan (amaierako notaren %10a).

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.


ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK EBALUAZIO JARRAITUAN PARTE HARTU EZIN DUTEN IKASLEENTZAKO EBALUAZIO SISTEMA
Klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo partehartzea (Lanak…) bete ez duenarentzat. Egoera hauetan irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko. Froga horrek ikasgaiaren notaren %100 izango da, baldin eta ikasleak modulo lana egin behar ez badu. Lan modularra egin behar dutenentzako, probak ikasgaiaren %85 izango da.

DEIALDIARI UKO EGITEA
Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materiala

• Irakasleak proposaturiko ikas-materialak (apunteak, irakurgaiak, jarduerak…)

• Irakasgaiaren baliabide elektronikoak (ikasleak e-gela plataforma birtualaren bidez lortuko eta erabili beharko dituenak).

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Coll, Cesar, Palacios, Jesús y Marchesi, Álvaro (Eds.) (1991). Desarrollo Psicológico y Educación II. Psicología de la Educación. Madrid: Alianza.
Mietzel, Gerd (2003). Claves de la Psicología. Herder Editorial.
Navarro, Jose Ignacio y Martín Bravo, Carlos (Coord.) (2010). Psicología de la educación para docentes. Madrid: Pirámide
Trianes Torres, María Victoria y Gallardo Cruz, Jose Antonio (Coords.) (2004). Psicología de la Educación y del Desarrollo en contextos escolares. Madrid: Pirámide.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Alonso Tapia, Jesús. (1997). Motivar para el aprendizaje: teoría y práctica. Barcelona: Edebé.
Arlequín (Escuela). (2008). Viviendo el barrio: haciendo escuela de 0 a 6 años. Barcelona: Octaedro.
Ausubel, David Paul, Novak, Joshep D. y Hanesian, Helen (1978). Psicología Educativa: un punto de vista cognoscitivo. México: Trillas.
Bandura, Albert (1982). Teoría del aprendizaje social. Madrid: Espasa-Calpe.
Carretero, Mario (1993). Constructivismo y educación. Zaragoza: Edelvives.
Coll, César (1987). Psicología y Curriculum. Barcelona: Laia.
Coll, César (coor.) (1998). Psicología de la Educación. Barcelona: Edhasa.
Delval, Juan (1983). Crecer y pensar. La construcción del conocimiento en la escuela. Barcelona: Laia.
Díez Navarro, Mª Carmen (2002). El piso de abajo de la escuela. Barcelona: Graó
Gardner, Howard (1993). Inteligencias múltiples. La teoría en la práctica. Barcelona: Paidós.
González-Pienda, Julio Antonio (coord.) (2002). Manual de Psicología de la Educación. Madrid:Pirámide.
Hargreaves, David (1975). Las relaciones interpersonales en la Educación. Madrid: Narcea.
Hoffman, Lois, Paris, S. y Hall, E.(1995). Psicología del desarrollo hoy. Madrid: McGraw-Hill.
Mayer, Richard E. (2002). Psicología de la Educación. El aprendizaje en las Áreas del conocimiento. Madrid: Pearson Education.
Mayor, Juan (1985). Psicología de la Educación. Madrid: Anaya.
Novak, Joseph D. (1982). Teoría y práctica de la educación. Madrid: Alianza.
Puente Ferreras, Anibal (1994). Estilos de Aprendizaje y Enseñanza. Madrid: CEPE.
Puente Ferreras, Anibal (2003). Cognición y Aprendizaje. Fundamentos psicológicos. Madrid: Pirámide.
Quinto Borghi, Battista (2010). Educar en el 0-3: la práctica reflexiva
en los nidi d'infanzia. Barcelona: Graó.
Trianes Torres, Mª Victoria (coord.) (1994). Psicología de la educación para profesores. Madrid: Pirámide.
Woolfolk, Anita (2006). Psicología Educativa. México: Pearson Education.
  • Aldizkariak:

European Journal of Educational Psychology
Revista de Psicología de la Educación
Infancia y Aprendizaje
Revista de Psicodidáctica
CE. Cultura y Educación
Tantak
Aula Infantil
Hik Hasi

  • Interneteko helbide interesgarriak:

European Journal of Educational Psychology www.ejep.es/
Revista de Psicología de la Educación www.revistadepsicologiayeducacion.es/
Infancia y Aprendizaje www.fia.es/revistas/infanciayaprendizaje/home
Revista de Psicodidáctica www.ehu.eus/ojs/index.php/psicodidactica
CE. Cultura y Educación www.fia.es/revistas/culturayeducacion/home
Tantak www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak/
Aula Infantil http://aulainfantil.grao.com/
Hik Hasi www.hikhasi.eus/
Educación, formación y orientación: www.educaweb.com
INFAD http://www.infad.eu/RevistaINFAD/OJS/index.php/IJODAEP/index
Asociación Pikler-Lóczy http://www.piklerloczy.org/eu/dokumentazioa

Oharrak

Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta ikasle gidan zehaztuko dira. Ikasleek gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.
Azken aldaketaren data: 2017/05/29
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es