Ogi apurrak

25914 - Haurtzaroaren Psikologia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai hau Haur Hezkuntzako Graduko bigarren ikasturtearen lehenengo lauhilekoan kokatzen da, hots, Komunikazio lanabesak deritzon diziplinarteko III Moduluan parte hartzen du. Lehen ikasturtean lantzen den Garapenaren Psikologia Eskola Adinean irakasgaiaren sakontzea dakar, hau da, nagusiki 3-6 urte bitarteko giza garapenaren kontzeptualiazioa eta hark eskola prozesu eta ikasketekin duen erlazioa aztertzen du. Bigarren mailan jorratzen den Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak irakasgaiarekin ere lotura du. Haren abiapuntua da eta lehen eta bigarren haurtzaroan normaltasunaren mugak zehaztea ahalbidetzen du. Egun haurrak goiz eskolaratzen dira, hori dela eta irakasgai hau lehen haurtzaroko ezaugarrietatik abiatzen da, haurtxo eta haur txikien ezaugarri psikomotorrak, emozionalak, sentsoriomotorrak, kognitiboak eta pertsonalak ezagutzera emanaz. Ezaugarri horiek aditzera ematearekin batera, haurren garapen egokiena lortzeko bete beharreko baldintzak zehazten saiatzen da Haur Hezkuntzaren lehenengo zikloan (0-3 urte) zein bigarrengoan (3-6 urte). Laburbilduz, irakasgai honek Haur Hezkuntzaren protagonista den haurtxo edo haur txikia aurkezten du.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1) 0-6 aldiaren identitatea eta bere ezaugarri psikomotoreak, komunikatiboak, sozialak, afektiboak eta nortasunari buruzkoak ezagutzea.    

2) Hezkuntza goiztiarraren oinarriak diren lehen haurtzaroko (0-3 urte) garapen, ikaste eta nortasunaren eraikuntza prozesuak ulertzea eta horiek ahalbidetzen dituzten funtsak ezagutzea.

3) Garapen eta jokamolde osasungarrien oinarriak ezagutzea: loa, elikadura, garapen psikomotorea, arreta, entzumena, ikusmena eta abar, eta baita ere beraiei lotutako zailtasun edo oztopoak identifikatzea.

4) Lehen eta bigarren haurtzaroan (0-6 urte) ikaste autonomoen eraikuntza sustatzea eta erraztea ikuspegi globalizatzaile eta integratzailetik, mugimendu askatasuna, proaktibitatea, behaketa eta imitazioa, jakin-mina eta esperimentazioa, jolasa eta sozializazioa ahalbidetzen dituzten ohitura-ariketaren bitartez

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.GAIA. Atxikimendua, lotura afektiboen eraikuntza: atxikimenduaren hasiera, atxikimendu irudiak, lotura afektibo ziurren eraikuntza. Atxikimendutik norbere erregulaziora.

2.GAIA. Harreman sozialak eta elkar-jarduera, banaezinak diren hiru aldagai: garapen emozionala, adimenaren garapena eta harremanak.

3.GAIA. Jolasa: jolasaren garrantzia haurraren garapen psikologikoan eta hizkuntzan. Arakatzeko jokabidetik jolasera.

4.GAIA. Egokitzapen aldia eta familia-eskola arteko harremanak.

Metodologia

Bai eskola magistraletan eta baita eskola praktikoetan ere, irakasleak ikasleen lana bideratzeko azalpen laburrak emango ditu. Ikasgelako denbora gehiena hainbat jardueretan erabiliko da, normalean talde lanak egingo dira baina baita bakarkakoak ere.

Ikasleek ikaskuntza emaitzak lortzeko, irakaskuntza metodologia desberdinak erabiliko dira (ariketa praktikoak, kasu edo problemen ebazpena, lanen aurkezpenak, irakurgaiak, eztabaidak, etab.). Horrez gain, ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko, jarraipena egingo zaie, feedbacka emango zaie aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera. Horrela, ikasleek kontzientzia har dezakete beren ikaste prozesuaz eta berau hobetzeko moduez.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 30%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 10%
    • BANAKAKO LANAK 10%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 10%
    • DIZIPLINARTEKO MODULUKO LANA 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasgaiaren ebaluazioak eta kalifikazioak egin behar diren eginkizun ezberdinak kontutan hartuko ditu. Jakinda ere eginkizun bakoitza gainditua egon behar dela ikasgaia gainditu ahal izateko.

KLASERA MAIZ ETORTZEN DEN IKASLERIAK (%75a) eta etengabeko ebaluazioan parte hartzen duenak ondorengoa egin beharko du:

1. Bakarkako lanak eta probak (amaierako notaren %40a).
2. Taldeka egindako lanak (amaierako notaren %40a).
3. Taldeka egindako diziplinarteko moduluko lana (amaierako notaren %20a).

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.


Arrazoi justifikatuak direla eta KLASERA MAIZTASUNEZ ETORRI EZIN DUEN IKASLERIAREN KASUAN, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, bi froga gainditu beharko ditu irakasgaia gainditzeko:

1. Idatzizko azterketa indibiduala (amaierako notaren %80a).
2. Bakarkako lan bat (notaren %20a), lauhilabetean zehar egingo dena.


Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 15ekoa, UV/EHUren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko) IKASLERIAK OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN AHAL IZANGO DIO ondorengo moduan:

1. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

1. Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2. Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
3. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Irakasleak prestatutako materialak: apunteak, ekintza praktikoak, lanak egiteko gidoiak, e-gela, etab.
- Ikus-entzunezkoak.
- Ordenagailua.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Balaban, N. (2000). Niños apegados niños independientes: Orientaciones para la escuela y la familia. Madril: Narcea.
Córdoba, A.I., Descals, A., eta Gil, M.D. (2006). Psicología del desarrollo en la edad escolar. Madrid: Pirámide.
David, M., eta Appell, G. (2010). Lóczy, Una insólita atención personal. Octaedro: Barcelona.
Falk, J., eta Tardos, A. (2008). Lóczy, educación infantil. Octaedro: Barcelona.
López, F. (1993). El apego a lo largo del ciclo vital. En M.J. Ortiz, S. Yarnoz Teoria del apego y relaciones afectivas. Bilbao: Universidad del País Vasco.
Martín Bravo, C., y Navarro, J.I. (Comps). (2009) Psicología del desarrollo para
docentes. Madrid: Pirámide.
Mietzel, G. (2005). Claves de la psicología evolutiva. Barcelona: Herder
Muñoz, A. (2010). Psicología del desarrollo en la etapa de educación infantil. Madrid: Pirámide.
Zazzo, R. (2004). El yo social: la psicología de Henri Wallon. Infancia y Aprendizaje: Madrid.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Falk, J. (2002). Esperando al bebé. Barcelona: Octaedro.
Falk, J., eta Majoros, M. (2002). Las primeras semanas de su bebé. Barcelona: Octaedro.
Falk, J., Majoros, M., y Tardos, A. (2002). Comer y dormir. Barcelona: Octaedro.
Falk, J. (2009). Los fundamentos de una verdadera autonomía. Infancia 116, 22-31.
Geddes, H. (2010). El apego en el aula. Barcelona: Grao.
López, F. (2010). Necesidades en la infancia y en la adolescencia. Respuesta familiar, escolar y social. Madrid: Pirámide
Herrán, E. (2013). La pedagogía Pikler-Lóczy. Cuando educar empieza por cuidar. RELAdEI, 2(3), 37-56
  • Aldizkariak:

Cuadernos de Pedagogía http://www.cuadernosdepedagogia.com/
European Journal of Education and Psychology http://www.ejep.es/
INFAD http://www.infad.eu/
Infancia http://www.revistainfancia.org/
Infancia y aprendizaje http://www.fia.es
Revista aula de infantil http://aulainfantil.grao.com/
Psiquiatría y psicología del niño y del adolescente http://www.paidopsiquiatria.com/
Revista de Psicodidáctica http://www.vc.ehu.es/deppe/revista.html
Tantak http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak
RELAdEI. Revista Iberoabericana de Educación Infantil http://redaberta.usc.es/reladei/index.php/reladei
  • Interneteko helbide interesgarriak:

12/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena. www.euskadi.net/bopv2/datos/2009/01/0900469a.pdf
Educar: Comunidades virtuales de aprendizaje colectivo: http://www.educar.org/
INFAD: http://www.infad.eu
Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila: http://www.pee-bhp.ehu.es/s0087-home1/es
Pikler Lóczy Euskal Herriko elkartea: http://www.piklerloczy.org/
Pikler Lóczy Hungria: http://www.pikler.hu/

Oharrak

Gida honen atal desberdinak diziplinarteko moduluko gidetan eta irakasgaiari dagokion ikaslearen gidan sakonago zehaztuko dira. Ikasleek gida horiek kontsultatu beharko dituzte eta dagokion irakaslearekin argitu suertatu daitezkeen zalantzak.
Azken aldaketaren data: 2017/09/08
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es