Ogi apurrak

25909 - Garapen Psikomotorra II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

GARAPEN PSIKOMOTORRA II irakasgaia Haur Hezkuntzako Graduan ematen da, hirugarren ikasturtean, lehen eta bigarren lauhilekoetan zehar. Bertan psikomotrizitearen alderdi teoriko zein praktikoak jorratzen dira.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Landuko diren edukiak Garapen Psikomotorra I irakasgaian landutakoen jarraipena dira. Alegia, garapen psikomotorraren orientabide didaktikoak hartuko dira kontuan. Ikerketa-ekintza sistemaren barruan ekintza hezigarriaren ebaluazioa proposatzen da. Halaber, haur heziketako geletan egiten diren psikomotrizitate-saioen bideo-grabazioak aprobetxatuz, taldeko edota banakako garapen psikomotorraren behaketa-parametroak aztertzen dira.
HELBURU HEZIGARRIAK
1.Haur Heziketako izango den irakaslea sentsibilizatu Garapen Psikomotorrak haur hezkuntzan duen garrantziaz eta beharraz.
2.Zentzu zinestesikoa garatzearen garrantzia sustatu gaitasun psikomotorren indartze aldera.
3.Izango den irakaslea metodo,estrategia eta baliabide didaktiko egokienetan trebatu.
4.Gorputzaren bidez berreskuratze sentsoriomotorra esperimentatu, haurraren adierazpena sentitu, bizi eta ulertu ahal izateko, baita haren ekintzak espazio, objektu eta pertsonengan ere.
5.Izango den irakaslea haur hezkuntzan mugimenduak gaitasun afektibo, kognitibo eta motorrak integratzeko elementu bezala duen garrantziaz sentsibilizatu.

GAITASUNAK eta APRENDIZAIEN EMAITZAK
E1. Gorputzaren bidez berreskuratze sentsomotorra eta zentzu zinestesikoa bizitu    Haurraren adierazpen psikomotorra eta beraren ekintzak espazioan, objektuetan eta pertsonengan sentitu, bizi eta oroitu ahal izatea
E2. Praktika psikomotorraren saioko faseen eta dispositiboaren diseinuan gaitu
    Haurraren heltze-ibilbidearekin bat datorren metodologia erabili ahal izatea
E3. Haur hezkuntzan mugimenduak gaitasun afektibo, kognitibo eta motorrak integratzeko elementu bezala duen garrantziaz sentsibilizatu
    Betiko dualismoa gainditu eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari osotasunetik ekin
E4. Haurraren jolasa beraren jarrera, balio eta arauen sortzaile bezala kontsideratu
    Berau demokraziaren eta erantzukizunaren ikaskuntzarako hasiera izango da

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

GAI ZERRENDA

1.    GAIA: Hurbilketa esku-hartzearen modeloari    Esku-hartzearen filosofia. Pedagogia zuzentzailea. Pedagogia ez zuzentzailea. Esku-hartzearen markoa.

2.    GAIA: Garapen Psikomotorraren inguruko orientabide didaktikoak. Saioaren garapena. Sarrera-errituala. Adierazpen motorraren fasea. Ipuina/istorioa. Adierazpen plastiko eta grafikoaren fasea. Irteera-errituala.

3.    GAIA: Hezitzailearen jarrera-sistema    Entzuteko gaitasuna. Lagun sinbolikoa. Hezitzailea, lege eta ziurtasunaren sinboloa. Gorputz-jarrera. Espazioaren okupazioa. Espazioaren antolakuntza. Produkzioen bideratzea. Hizkuntza.

4.    GAIA: Ekintza hezigarriaren ebaluazioa eta azterketa. Praktika Psikomotorraren ekintza-printzipioak: espaziozkoak, materialak, denborazkoak.

5.    GAIA: Garapen psikomotorraren behaketa. Urrutiko behaketa. Behaketa elkarreragilea. Garapen Psikomotorraren parametroen azterketa: nor bere buruarekiko erlazioa. Espazioarekiko erlazioa. Denborarekiko erlazioa. Objektuekiko erlazioa. Bestearekiko erlazioa. Nagusiarekiko erlazioa.


Metodologia

Saio teoriko zein praktikoan burutuko dira. Ikasleen parte hartze aktiboa ezinbesteko izango da irakasgaiaren garapenean.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12               48
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18               72

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 30%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 24%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 30%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 16%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan bi ebaluazio mota kontsideratzen dira: etengabeko ebaluazioa eta ikasturte-bukaerako proba bakarra.

Etengabeko ebaluazioan parte hartu ahal izateko saioen %ko 80etara etorri beharra dago. Hala ere, ERASMUS eta antzeko programetan parte hartzen duten ikasleek, irakaslearekin hitz egin ondoren, adostu lezakete ebaluazio sistema honetan parte hartu ahal izatea.


Etengabeko ebaluazioan honakoak hartuko dira kontuan:
Diziplinarteko lana:    16%    
Lan honen ebaluazioan beste irakasle batzuk ere parte hartuko dute.

Saio praktikoak:    24%    
Atal honetan honako azpi atalak hartuko dira kontuan:
- Saio praktikoa
- Beronen ikusentzunezkoa (gehienez 4 minutukoa)
- Asistentzia eta parte hartzea
Hiru azpi atal hauek ebaluatzeko unean bakoitzaren egokitasuna eta kalitatea baloratuko dira.


Lan teoriko-praktikoak: 30%    
Lauhileko bakoitzean lan teoriko-praktiko bana egin beharko da. Lan bakoitzaren luzera 800 eta 1000 hitzen arteko izango da. Diziplinarteko lana egiteko talde berberek burutuko dituzte lan teoriko-praktiko hauek.

Azterketa: 30%    
Kasu praktiko bat abiapuntutzat hartuta, nagusiaren jarrera eta parte hartzearen arrazoiak argudiatu beharko dira, beti ere Bernard Aucouturier-en praktika psikomotorraren printzipioei kasu eginez.

OHARRA:    Irakasgaia gainditzeko atal guztiak gainditzea ezinbestekoa da.

Ikasturte-bukaerako proba bakarra:
Asistentziaren %ko 80ra iristen ez den ikasleak ezingo du etengabeko ebaluazioa jarraituan parte hartu eta ondorioz ikasleari bukaerako proba bakarra egingo zaio (azterketa idatzia) irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren % 100 balio izango du (gestiorako arautegia 2014/2015, artikulu 43.c : http://www.ehu.es/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/akademia-araudiak) “.
Honetaz guztiaz gain, edozein ikaslek du etengabeko ebaluazioari uko egiteko aukera baldin eta irakasgaiaren irakasleari asmo hori idatzi baten bidez jakinarazten badio azterketa izan baino 9 aste lehenago. (UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2016koabenduaren 15ean onartu zuen Graduko
Titulazio Ofizialetako IkasleenEbaluaziorako Arautegia, 2017ko
martxoaren 13ko EHAA, 50. zk, 8.3 artikulua).

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan Ezohiko deialdian GARATU BEHARREKO PROBA IDATZIA izango da ebaluatzeko-sistema bakarra.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Gorputz Adierazpenaren gela. Psikomotrizitate-gela.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

AUCOUTURIER, B. (2011). Aucouturier Metodoa. Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra. Bilbo. EHU Argitalpen Zerbitzua.

AUCOUTURIER, B. (2004) Introducción a la Práctica Psicomotriz Aucouturier en Aula De innovación educativa, nº 136, 79-83.

ARNAIZ SÁNCHEZ, P.; RABADÁN MARTÍNEZ, M.; VIVES PEÑALVER,Y. (2001). La psicomotricidad en la escuela. Málaga. Ediciones Aljibe.





  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

AUCOUTURIER, B.; DARRAULT, I. y EMPINET, J.L. (1985). La práctica psicomotriz. Reeducación y Terapia. Madrid. Científico-Médica.

AUCOUTURIER, B. y MENDEL, G. (2004). ¿Por qué los niños y las niñas se mueven tanto? Barcelona. Grao.

AUCOUTURIER, B. (2012). L’enfant terrible. ¿Qué hacer con el niño difícil en la escuela? Barcelona. Grao.

LE BOULCH, J. (1969). La educación por el movimiento en la edad escolar. Buenos Aires: Paidós.

LAPIERRE A. y AUCOUTURIER, B. (1977). Simbología del movimiento. Psicomotricidad y Educación. Barcelona, Editorial Científico Médica.


  • Aldizkariak:

Psikomotrizitate koadernoak/Cuadernos de Psicomotricidad

Hik Hasi

Entre líneas.


  • Interneteko helbide interesgarriak:

¿Sueñan los niños con salas de psicomotricidad? http://psicojavi.blogspot.com.es/

Hik Hasi http://www.hikhasi.com/

Luzaro psikomotrizitate eskola: http://www.uned.es/ca-bergara/PSICOMO/ESCUELA.htm

Escuela internacional de práctica psicomotriz: http://www.escvpsicomotricidad.com/

www.guiainfantil.com/servicios/psicomotricidad/index.htm


Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/04
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es