Ogi apurrak

26492 - Baliabideen Tailerra II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai honek, gela batean aurki daitezkeen zailtasun eta ezgaitasun mota ezberdinetan beharrezkoak diren sarbiderako curriculum baliabideak eta aplikatu daitezkeen esku-hartze estrategia ezberdinak gertutik ezagutzeko ikasleak beharrezko duen informazioa eskuratzea da. Era berean, zailtasun eta ezgaitasun hauek bilakaeran eta ikaskuntzan eduki dezaketen eragina ulertuz, hezkuntza premia bereziei erantzuteko une bakoitzean beharrezko diren esku-hartze baliabideak ezagutzen, sortzen eta aplikatzen jakitea du helburu. Irakasgai honek “Hezkuntza premia bereziei erantzutea I eta II” irakasgaien zabaltze eta zehazpen bat suposatzen du. Izaera erabat praktikoa izango du, tailerra bezala planteatuz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

-Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonen artapenean eragina duten erakunde, zerbitzu eta profesionalen sareko osagaien ekarpena ezagutzen du.
-Pertsona edo talde jakin batzuen premietara egokitutako hezkuntza-proposamenak lantzen ditu.
-Hezkuntza premia berezietara egokitutako hezkuntza-jardueretarako tresnak eta baliabideak ezagutzen, prestatzen eta erabiltzen ditu.
-Hezkuntza erantzun bakoitzari dagozkion beharrezko baliabideak ezagutzen, bilatzen eta eskuratzen ditu.
-Ikasgela, ikastetxe eta familia eremuetan hezkuntza egoera kaltegarri edo disfuntzionalen ebazpenerako erantzun egoki eta koherenteen plangintza prestatzeko gai da.
-Hezkuntza premia bereziak aurkezten dituen ikasleriaren hezkuntza integrazioa mesedetuko duten metodologien eta material didaktikoaren diseinua egiten du.
-Zailtasunak dituen ikasleriarentzat baliabide didaktikoen eta komunikaziorako eta curriculumaren sarbiderako laguntza teknikoen diseinua eta inplementazioa burutzen du.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.KOMUNIKATZEKO SISTEMA OSAGARRI ETA ALTERNATIBOAK (KSA)
a.Motak eta erabilpena.
b.Komunikatzeko sistema alternatiboak laguntzarekin.
c.Komunikatzeko laguntza teknikoak: oinarrizko sistemak eta sistema elektronikoak.
d.KSA laguntzarekin: definizioa, ezaugarriak, zertarako.
e.Komunikazioa sustatzeko estrategiak.
f.Zeinu grafikoez osatutako sistema nagusienak.
g.Komunikazio sistemaren hautaketa irizpideak eta ebaluaketa prozesua.
h.Ikusmen ezgaitasuna: komunikazio sistemak, baliabideak.
i.Laguntzarik gabeko komunikazio sistema alternatiboak.
j.Gorreria: komunikazio sistemak, baliabideak.
k.Komunikazio baliabideen sorkuntza eta erabilpena.

2.SARBIDERAKO CURRICULUM EGOKITZAPENAK
a.Curriculumaren sarbiderako egokitzapenak: berariazko zailtasunak, erabakiak.
b.Arlo desberdinetako baliabide eta laguntza teknikoak.
c.Hezkuntza aholkularitza eta baliabide zerbitzuak.
d.Hezkuntza indartzeko irakaskuntza materialaren egokitzapenaren sorkuntza.
e.Laguntza baliabideen araketa eta erabilpena.

3.TUTORETZA: ESKOLA ETA HPBak DITUZTEN SEME-ALABEN FAMILIEN ARTEKO HARREMANA
a.Gurasoen betebeharrak.
b.Eskolaren betebeharrak.
c.Tutoretzaren alderdi emozionalak.

Metodologia

Irakasgaiak tailerra izaera izanik, esku-hartze estrategiak erabiltzen eta material didaktiko lagungarria bilatzen eta sortzen saiatuko gara. Horrela, izaera erabat praktikoa lortu nahi da irakasgai honetan, ahal ditugun laguntza mota gehienak ezagutuz, inbentariatuz, sakonduz, sortuz, kideekin partekatuz, eztabaidatuz eta erabiliz. Lanak taldeka burutuko dira. Gelara ordenagailua ekartzea gomendatzen da, talde lan ugari bertan egingo baitira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 9   36            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 13,5   54            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 55%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 45%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

GELARA DATOZENENTZAT:

- KARPETAREN EDUKIA (%55): edukia eta forma izango dira kontutan.
- Taldearen lanen AURKEZPENA (%45): gainontzeko kideek taldeka jarritako notaren media.
- Alderdi bakoitza aprobatu beharra dago irakasgaia gainditu ahal izateko.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

GELARA ETORRI EZIN DUTENENTZAT:

Kasu hauetan, ebaluaketa irizpideak hauek izango dira:
- Azken AZTERKETA IDATZIA (%70): gelan landutako ikasgai guztiak barne, alderdi teorikoak zein praktikoak.
- KARPETAREN EDUKIA (%30): gelakideek landutako gai eta jarduera berberak. Ebaluaketari dagokionez, edukia eta forma izango dira kontutan.
- Alderdi BIAK (lanak eta azterketa) aprobatu beharra dago irakasgaia gainditu ahal izateko. Horregatik, karpeta azterketa egun ofiziala baino astebete lehenago aurkeztu beharra dago.

DEIALDIARI UKO EGITEA:

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materiala

- E-gelan plataforman zintzilikatutako materiala.
- Kopistegian utzitako materiala.
- Bibliografiako hainbat liburu, kapitulu, artikulu, katalogo, dokumentu eta webgune.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Basil, C., Soro-Camats, E. y Rosell, C. (2004) (4ª ed.). Sistemas de signos y ayudas técnicas para la comunicación aumentativa y la escritura. Principios teóricos y aplicaciones. Barcelona: Masson.
Hehner, B. (1985). Símbolos Bliss. Diccionario guía. Madrid: Servicio De Publicaciones del MEC.
Martín-Caro, L. y Junoy, M. (2001). Sistemas de comunicación y parálisis cerebral. Madrid: ICCE.
Mayer Johnson, R. (1995). The picture communication symbols. Combination book (Guía en castellano y diccionario). Solana Beach, USA: Mayer Johnson Co.
Sánchez, R. (2002). Ordenador y Discapacidad. Guía práctica de apoyo
a las personas con necesidades educativas especiales. Madrid: CEPE
Von Tetzchner, S. y Martinshen, H. (1993). Introducción a la enseñanza de signos y al uso de ayudas técnicas para la comunicación. Madrid: Visor.
VV.AA. (1988). Manual de toma de decisiones y de evaluación para el aprendizaje y uso de los sistemas aumentativos de comunicación. Madrid: ATAM-FUNDESCO.
Laguntza teknikoen katalogoak:
CEAPAT (Centro Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas): http://www.catalogo-ceapat.org/
BJ-ADAPTACIONES: http://www.bj-adaptaciones.com/en/catalogo
CIDAT (Centro de Investigación, Desarrollo y Aplicación Tiflotécnica) ONCE: http://cidat.once.es/home.cfm?excepcion=5
DISCAPNET: http://www.discapnet.es/Castellano/areastematicas/tecnologia/productos%20de%20apoyo/Guias%20tecnicas/Paginas/GuiasTecnicas_003.aspx

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Albertí, M. y Romero, L. (2010). Alumnado con discapacidad visual. Barcelona: Graó.
Alonso, J.R. (2004). Autismo y síndrome de Asperger. Guía para familiares, amigos y profesionales. Salamanca: Amarú.
Angulo, A. (2003). La tutoría en la Educación Primaria. Barcelona: Praxis.
Booth, T. y Ainscow, M. (2005). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco.
Bueno et al. (1994). Deficiencia visual. Aspectos psicoevolutivos y educativos. Málaga: Aljibe.
Candelos, A., Lobato, M. y García, E. (1997): Guía de acceso al ordenador para personas con discapacidad. Madrid: IMSERSO.
Cardona, M., Gallardo, M.V. y Salvador, M.L. (2001). Adaptemos la escuela: orientaciones ante la discapacidad motórica. Archidona, Aljibe.
Cardona, M., Gomar, C. Palmés, C. y Sadurní, N. (2010). Alumnado con pérdida auditiva. Barcelona: Graó.
CNREE (1995): Dossier sobre accesibilidad. Minusval, 98, 14-52.
Domínguez, A.B. y Alonso, P. (2004). La educación de los alumnos sordos hoy. Perspectivas y respuestas educativas. Málaga: Aljibe.
González, J. (2003). Discapacidad intelectual. Concepto, evaluación e intervención psicopedagógica. Madrid: CCS.
Hortal, C., Bravo, A., Mitjà, S. y Soler, J.M. (2011). Alumnado con trastorno del espectro autista. Barcelona: Graó.
Marchesi, A. (1999). Psicosociología de la comunidad sorda. Madrid: Confederación Nacional de Sordos de España, CNSE.
Rosell, C., Soro-Camats, E. y Basil, C. (2010). Alumnado con dispacidad motriz. Barcelona: Graó.
Sotillo, M. et al. (1993). Sistemas alternativos de comunicación. Madrid: Trotta.
VV.AA. (2000). La libreta (formato CD). Junta de Andalucía, Consejería de Educación.
  • Aldizkariak:

-Revista de Educación Inclusiva.
-Hik Hasi
-Tantak
-Revista de Psicodidáctica
-Infancia y Aprendizaje
-Arbela
-ISEP Science
-Minusval
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net www.catedu.es/arasaac/ www.cnice.mec.es www.juntadeandalucia.es/averroes/ http://creena.educacion.navarra.es/ www.orientacionandujar.es www.xtec.cat/~jlagares/f2kesp.htm www.bj-adaptaciones.com http://fundacionorange.es/emintza.html www.ceapat.org
www.espaciologopedico.com http://agrega.educacion.es www.gautena.org www.aspacegi.org www.aransgi.org/es www.atzegi.org www.crigipuzkoa.com

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/03
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es