Ogi apurrak

26477 - Hezkuntza Premia Bereziei Erantzutea I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai honek, gaur egungo eskola inklusiboan, laguntza-irakasleek hezkuntza premia bereziei erantzuteko erabili ditzaketen hezkuntza-baliabide ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Honela, hezkuntza premia berezia duen ikasle bakoitzaren egoeraren azterketa funtzionala eta kualitatiboa ahalbideratzen du. Oinarrian, ikasleriaren edozein egoera alde batera utziz, haur guztiak heziak izan daitezkela eta, ikaslearen behar bakoitzari, inguruaren hezkuntza erantzun bat dagokiola barneratzea du helburu.
Irakasgai hau, “Hezkuntza premia bereziei erantzutea II”-arekin batera, “Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak I eta II” irakasgaietan egindako ibilbidea osatzen du eta egoera praktiko, kasu eta esku-hartze estrategien inguruan planteatzen da.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

-Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonen artapenean eragina duten erakunde, zerbitzu eta profesionalen sareko osagaien ekarpena ezagutzen du.
-Ikasleriaren aniztasuna eta testuinguru familiarra eta soziokulturala kontutan izanik, disfuntzio ezberdinak zuzen identifikatzen ditu.
-Gelan ikaskuntzan eragin ditzaketen nahaste psikologiko eta zailtasun ezberdinak detektatzeko gai da.
-Ikasleriaren garapen eta ikaskuntza zailtasunetan eragiten duten aldagai posibleen balorazio psikopedagogikoa menderatzen du.
-Hezkuntza erantzun bakoitzak eskatzen dituen beharrezko baliabideak eskuratzen ditu.
-Pertsona edo talde jakin batzuen premietara egokitutako hezkuntza-proposamenak lantzen ditu.
-Ikasgela, ikastetxe eta familia eremutan hezkuntza egoera kaltegarri edo disfuntzionalen ebazpenerako erantzun egoki eta koherenteak planifikatzen ditu.
-Esku-hartze psikohezitzaileen estrategia eta teknikak ezagutzen ditu eta esku-hartze programak, ikasgelan burutu beharreko jokaera jarraibideak eta programen jarraipena eta egokitzapena diseinatzen ditu.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. IKASKUNTZA ZAILTASUNAK: HEZKUNTZA ERANTZUNA ETA ESKU-HARTZEA

-Dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia, TEL...

2. JOKABIDE ARAZOAK: HEZKUNTZA ERANTZUNA ETA ESKU-HARTZEA

-Jokabide aldaketa teknikak, gatazken ebazpenak, berdinen arteko tratu txarrak,...

3. ALDERDI EMOZIONALAK: HEZKUNTZA ERANTZUNA ETA ESKU-HARTZEA

-Gizarte trebetasunak,autoestimua eta autokontzeptuaren garapenerako programak, hezkuntza emozionala eta garapen pertsonala.

Metodologia

Lan metodologia aktiboa eta parte hartzailea izatea bilatuko da. Horretarako ondorengo ekintza praktikoak proposatuko dira: aurkezpen teorikoak, kasuen lanketa, irakurgaien azterketa kritikoa, ikus-entzunezko materiala, gai ezberdinen inguruko eztabaidak, role-playing, informazio bilaketa, etab. Gelara ordenagailua ekartzea gomendatzen da, talde lan ugari bertan egingo baitira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 35%
    • PORTFOLIOA 65%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

GELARA DATOZENENTZAT:

- Karpetaren EDUKIA (%65): edukia eta forma izango dira kontutan.
- Taldearen AURKEZPENA (%35): irakaslearen eta gainontzeko kideek taldeka jarritako nota.
- Alderdi bakoitza aprobatu beharra dago irakasgaia gainditu ahal izateko.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

GELARA ETORRI EZIN DUTENENTZAT:

Kasu hauetan, ebaluaketa irizpideak hauek izango dira:
- Azken AZTERKETA IDATZIA (%70): gelan landutako ikasgai guztiak barne, alderdi teorikoak zein praktikoak.
- KARPETAREN EDUKIA (%30): gelakideek landutako gai eta jarduera berberak, bai eskola teorikoetan bai praktikoetan. Ebaluaketa erari dagokionez, edukia eta forma izango dira kontutan.
- Alderdi BIAK (lanak eta azterketa) aprobatu beharra dago irakasgaia gainditu ahal izateko. Horregatik, karpeta azterketa eguna ofiziala baino astebete lehenago aurkeztu beharra dago.

DEIALDIARI UKO EGITEA:

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materiala

- E-gela plataforman zintzilikatutako materiala.
- Kopistegian utzitako materiala.
- Bibliografiako liburu, kapitulu, artikulu, dokumentu eta web guneak.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Alsina, G., Arroyo, A eta Saumell, C. (2012). Alumnado con dificultades de regulación del comportamiento. Infantil y primaria (Vol. I). Barcelona: Graó.
Bisquerra, R. (koord.) (2012). ¿Cómo educar las emociones? La inteligencia emocional en la infancia y la adolescencia. Esplugues de Llobregat (Barcelona): Hospital Sant Joan de Déu.
Castells, P. (2012). Del tirano doméstico a la violencia escolar. ISEP Science, 2, 48-57.
Cuetos, F., Rodríguez, B. eta Ruano, E. (1996). PROLEC: Evaluación de los procesos de lectura. Madrid: TEA.
De Armas, M. (2013). La mediación en la resolución de conflictos. Educar, 32, 125-136.
Monjas, M.I. (2006). Programa de enseñanza de habilidades de interacción social (PEHIS). Madrid: CEPE.
ZZ.AA. (2010). Jardunbide egokien gidaliburua: Irakasleak eta irakurketaren irakaskuntza. Vitoria-Gasteiz: eusko Jaurlaritza.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Álvarez, M. (koord.) (2001). Diseño y evaluación de programas de educación emocional. Barcelona: Praxis.
Agulló, M.J. et al (2010). La educación emocional en la práctica. Barcelona: Horsori-ICE.
Avilés Martínez, J.M. (2006). Bullying: el maltrato entre iguales. Agresores, víctimas y testigos en la escuela. Salamanca: Amarú.
Baños, I. (2010). El efecto Pygmalión en el aula. Innovación y experiencias educativas, 28. Granada.
Bermúdez, M.P. eta Bermúdez, A.M. (Ed.) (2004). Manual de psicología infantil: aspectos evolutivos e intervención psicopedagógica. Madrid: Biblioteca Nueva.
Bisquerra, R. (koord.) (2011). Educación emocional. Propuestas para educadores y familias. Bilbao: Desclée de Brower.
Booth, T. eta Ainscow, M. (2005). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco.
Botías, F., Higueras, A.M. eta Sánchez, J. (2012). Necesidades educativas especiales: planteamientos prácticos. Madrid: Wolters Kluwer.
Colomé, E. eta Oller, C. (2010). Alumnado de otras culturas. Acogida y escolarización. Barcelona: Graó.
CREENA (2012). Entender y atender al alumnado con déficit de atención e hiperactividad (TDA-H) en las aulas. Gobierno de Navarra: Departamento de Educación.
Gispert, D. eta Ribas, L. (2010). Alumnado con dificultades en el aprendizaje de la lectura. Barcelona: Graó.
González, E. (2003). Necesidades educativas especiales. Intervención psicoeducativa. Madrid: CCS.
Guirado, A. eta Martínez, M. (2010). Alumnado con altas capacidades. Barcelona: Graó.
Larroy, C. eta De la Puente, M.L. (2002). El niño desobediente. Estrategias para su control. Madrid: Pirámide.
López Cassá, E. (koord.) (2003). Educación emocional. Programa para 3-6 años. Barcelona: Praxis.
López Parra, J. (2008). Cómo trabajar la técnica de role-playing en el aula. Revista enfoques educativos, 2
  • Aldizkariak:

-Revista de Educación Inclusiva.
-Hik Hasi
-Tantak
-Revista de Psicodidáctica
-Infancia y Aprendizaje
-Arbela
-ISEP Science
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net www.catedu.es/webcatedu/ www.cnice.mec.es www.juntadeandalucia.es/averroes/ www.fundacionnce.org http://creena.educacion.navarra.es/ www.orientacionandujar.es

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/04
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es