Ogi apurrak

25029 - Hezkuntzaren Soziologia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hezkuntzaren Soziologia irakasgaia, titulazioaren oinarrizko formazio moduluan kokaturik dago. Modulu honen xedea, ikasleak aukeratu duen lanbidearen eta lan egingo duen testuinguruen kontzientzia hartzea da. Haserako modulu honetan honako hauek aztertzen dira: eskolaren jatorria, bere funtzioak, bere oraina eta etorkizuna eta irakasle lanbidearen kokapena gizarte ingurunean. Ikasleek gaur egungo gizartea interpretatzeko eta ulertzeko beharrezkoak izango dituzten ezagutzak eta tresnak eskuratzea ere espero da eta izan daitezela gai eskola dagokion testuinguru historiko, sozial eta kulturalean kokatzeko.

Horretarako irakasgaiak honako eduki hauek jorratzen ditu: Soziologiaren oinarrizko kontzeptuak; gizarte egiturak eta erakundeak; gizarteratze prozesua; hezkuntza sistema gizarteko azpi sistema gisa eta berarengan eragina duten gizarte aldaketak; ikasgelako elkarrekintzaren, eskolako antolaketaren eta curriculumaren soziologia; eta gizarte ezberdintasunen (gizarte klaseak, generoa eta etnia) eta hezkuntzaren arteko harremanak.

Era berean, irakasgaiak titulazioaren oinarrizko konpetentziekin du lotura: argumentuen eraketa eta defentsa ikasketa, eta problemen soluzioa, ikasketa eremuaren baitan; datu esanguratsuen bilketa eta interpretazioa, gizarte gaien edo gai zientifiko eta etikoen inguruko iritziak eman ahal izateko; publikoki ideien, arazoen eta konponbideen transmisioa egitea; eta ohitura eta gaitasunak eskuratzea, ikaskuntza autonomo eta kooperatibo bati begira.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Irakasgaiaren helburuak (gaitasunak) hauexek dira:

IG1: Soziologia giza jokabidearen alderdi sozialari buruzko ezagutza gisa ulertzea: sorrera eta oinarrizko kontzeptuak.

IG2 Hezkuntzaren alderdi soziala eta hark gizarteko egitura nahiz erakundeekin duen harremana azterzea: gizartearen aldaketa eta erreprodukzioa.

IG3: Ezagutza soziologikoa hezkuntzaren egoera eta haren eragileak kritikoki aztertzeko erabiltzea, hezkuntza bera hobeto ulertzeko.

IG4: Hezkuntzan eragina duten gizarteko ekintzak eta tresnak balioestea eta haiek hobetzeko proposamenak egitea.

IG5: Hezkuntzari buruzko informazio garrantzitsua bilatzea, hautatzea, aztertzea eta laburtzea: iturri dokumentalak, iturri estatistikoak, etab.

Helburu horiek, batetik, eta titulazioaren eta moduluaren gaitasunak, bestetik, kontuan hartuta, honako hauek dira ikasleek lortzea espero diren ikaskuntza emaitzak:

IE1: Ulertzen du hezkuntzaren eta kokaturik dagoen testuinguruaren arteko harremana: gizarte egiturak eta erakundeak, gizarte aldaketa. Familiako eta eskolako hezkuntzari eragiten dioten gaur egungo gizartearen alderdirik nabarmenenak ikuspegi kritiko batetik aztertzen ditu, horretarako ezagutza soziologikoa erabiliz.

IE2: Hezkuntzaren funtzio sozialak ulertzen ditu: bereziki, hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak gaur egungo gizartean.

IE3: Hezkuntzaren praktikan eragiten duten ekintza eta tresna sozialak baloratzeko gai da eta baita hobetzeko proposamenak egiteko ere.

IE4: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek dituzten inplikazio hezitzaileak ezagutzen ditu eta inplikazio hauen inguruko hausnarketa kritiko bat egiteko gai da.

IE5: Hezitzailea den edozein egoera hobetu ahal izateko, ulertzen du zein garrantzitsua den informazio esanguratsua edukitzea eta informazio hori kritikoki aztertzea. Hezkuntzari dagozkion arloetan informazio esanguratsua era egoki batean bilatzeko, aukeratzeko, aztertzeko eta laburbiltzeko gai da: dokumentuak, iturri estatistikoak, etab.

EI6: Errealitatea behatzeko eta erregistratzeko teknikak era egoki batean erabiltzen ditu; jasotako datuak interpretatzen eta aztertzen ditu; datuen inguruko hausnarketa kritikoa egiten du; analisien eta ondorioen txosten egokia egiteko gai da.

EI7: Informazioa, ideiak, argumentuak, arazoak eta konponbideak jendaurrean transmititzeko gai da.

EI8: Irakaskuntza kooperatiboa aurrera eramateko beharrezkoak diren ohiturak eta gaitasunak barneratu ditu. Arduraz lan egiten du taldeetan, besteenganako errespetua adieraziz eta sortu diren gatazkak era baketsu batean konponduz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA: SOZIOLOGIARAKO SARRERA. OINARRIZKO KONTZEPTUAK. GIZARTE EGITURA ETA GIZABANAKOA. GIZARTE ERAKUNDEAK. SOZIOLOGIA ETA HEZKUNTZA.
Gai honen bidez, Soziologia aurkeztu nahi da, giza jarreraren dimentsio soziala ezagutu eta zientifikoki aztertu nahi duen diziplina gisa. Soziologiaren sorrera, ikuspegi soziologikoaren izaera, eta berari dagozkion kontzeptu eta eremuak azaltzen dira. Halaber, sarrera gisa, Hezkuntzaren Soziologiaren oinarrizko gaiak aurkezten dira.

2. GAIA: SOZIALIZAZIO PROZESUA. OINARRIZKO KONTZEPTUAK. SOZIALIZAZIO AGENTEAK
Gai honetan, sozializazioa aztertuko da, gizakiaren produkzio eta erreprodukzio soziala bermatzen dituen funtsezko prozesua den aldetik. Hori aztertuta, hezkuntzari heltzen zaio, prozesu horren atal moduan, eta horren baitan eskola behatzen da, beste sozializazio agenteekin batera: familia, hedabideak, informazio teknologiak, adin taldeak.

3. GAIA: HEZKUNTZA SISTEMA ETA GIZARTE EGITURA. HEZKUNTZA SISTEMA ERAIKUNTZA HISTORIKO ETA SOZIAL GISA. SISTEMAREN AGENTEAK. HEZKUNTZA ETA KLASE DESBERDINTASUNA. HEZKUNTZA ETA GENERO DESBERDINTASUNA. HEZKUNTZA ETA KULTURA-ANIZTASUNA. HEZKUNTZA ETA LANA.
Gai honen helburua hauxe da: ikasleak hezkuntza sistema sozialaren parte gisa azter eta uler dezala. Horretarako, egitura eta instituzio sozialak hartuko dira kontuan, aldaketa eta erreprodukzio sozialeko prozesuekin batera. Arreta berezia eskainiko zaio hezkuntzaren eta desberdintasun sozialaren arteko harremanari, bere forma desberdinetan: ekonomikoa, generoa, kultura. Halaber, hezkuntzaren eta lan munduaren arteko hartu-emana ere landuko da.

4. GAIA: HEZKUNTZAREN MIKROSOZIOLOGIA. ESKOLA BARNEKO ELKARREKINTZA. CURRICULUMA. ESKOLA ANTOLAKUNTZA.
Gai honetan, eskola errealitatea bere barne dimentsio sozialaren ikuspegitik aztertzen da. Horretarako, arreta eskola antolakuntzaren alderdi sozialetan jarriko da, eta ikasgela barneko praktikei, hartu-emanei eta elementuei begiratuko zaie.

Irakasleek gaiak eta azpigaiak beste era batera antola ditzakete.

Metodologia

Irakasgai honetan hainbat metodologia erabiltzen dira, proiektu eta arazoetan oinarritutako irakaskuntza kooperatiboa delarik garrantzitsuena. Ikasleen ikaskuntza autonomoa bultzatuko da bereziki, talde lanarekin eta estrategia parte hartzaileekin batera.

Konkretuki eta irakaskuntza moduekin lotura eginez (magistrala eta gelako praktikak), honako ekintza hauek eramango dira aurrera:

1) Ikasleen asistentzia eta jarraipen aktiboa irakasleak aurrera eramango dituen klase magistraletan. Saio hauetan gero praktikan jarriko diren kontzeptu berriak azaltzen eta lantzen dira.

2) Ikasleen asistentzia eta jarraipena bakarkako nahiz taldeko saio praktiko presentzialetan. Asteroko saio praktikoetan lan ezberdinak egiten dira (bakarkakoak eta taldekoak, hala nola testuen, irakurketen, informazio estatistikoaren eta prentsako albisteen analisia, debateak eta aurkezpenak). Lan hauek programa praktiko orokor baten baitan daude integraturik, horrela irakasgaiaren edukiak eta konpetentziak garatuz.

3) Tutoretza orduetan kontsulta zehatzak.

Guzti honekin batera, ikasleek, taldeka, moduluko lan bat egingo dute aukeratuko duten gai baten inguruan. Lan hau aurrera eramateko lauhilabetekoan zehar (Irakasle funtzioari buruzko modulua) barneratu dituzten ezagutza teorikoak eta azterketa ikuspegiak erabili beharko dituzte modu integratu batean.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18 0 72   0        

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 50%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 15%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Irakasgai honetan etengabeko ebaluazioa erabiliko da. Ebaluazio sistema horretan ebaluazio proba eta jarduera multzo bat ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Ebaluazioak osagai hauek izango ditu:

a) Garatu beharreko azterketa idatzia. Bertan, eskoletan ikusitako eduki teorikoak izango dira aztergai. Lortutako kalifikazioak kalifikazio orokorraren %40-%60 balioa izango du.

b) Jarduerak, lan praktikoak, probak edo/eta proiektuak. Lan hauen kalifikazioak eta ikaslearen etengabeko lanaren balorazioak irakasgaiaren amaierako kalifikazioaren %20-%45 balioko du.

c) Diziplinarteko modulu talde-lana. Amaierako kalifikazioaren %15-%20 balioko du.
Tarte horien barruan, ikasturte hasieran ikastetxe bakoitzeko irakasleek jakinaraziko diete ikasleei ebaluaketan zein portzentaje zehatz erabiliko dituzten.

Ebaluazio modu hau jarraitu ahal izateko, ikasleak gutxienez eskolen %70ean parte hartu beharko du. Idatzizko azterketa eta atal praktikoa gainditzea beharrezkoa izango da.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

Azken ebaluazioak aukera ematen du irakaskuntzaren emaitzak proba baten bitartez ebaluatzeko. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko balioko du, eta azterketa batek edo gehiagok eta jarduera batek edo gehiagok osatuko dute. Aipatutako proba azterketa aldi ofizialean egingo da.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Etengabeko ebaluazio sistema jarraitu duten ikasleei irakasgaiaren atal praktikoan eta moduluko lanean lortu dituzten kalifikazioak gordeko zaizkie, beti ere ezarritako gutxiengoa lortu badute.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikastaroan erabiliko diren testuak eta materialeak Eskola edo Fakultateko kopistegian salgai egongo dira. Testu eta materiale horiek eduki teorikoak zein praktikoak lantzeko erabiliko dira. UPV-EHUko eGela plataformaren bidez irakasgaiaren programaketa zehatza egingo da, eta bertan beharrezkoak diren gainerako materialeak jarriko dira.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Berger, P. ([1963] 1979).- Introducción a la Sociología. Ed. Limusa. Mexico. / (1992) Soziologiarako gonbitea. Ikusmolde humanistiko bat. EHUko Argitalpen Zerbitzua. Bilbo
Fernández Enguita, M. (2004).- La escuela a examen. Ed. Pirámide. Madrid.
Fernández Palomares, F. (Coord.) (2003).- Sociología de la educación. Ed. Pearson Prentice Hall. Madrid.
Flecha R., Gómez, J. y Puigvert, L. (2001). Teoría sociológica contemporánea. Paidós. Barcelona.
Giddens, A. (2010).- Sociología. 6ª edición. Ed. Alianza Editorial. Madrid.
Taberner Guasp, J. (2008).- Sociología y educación: el sistema educativo en sociedades modernas. Ed. Tecnos. Madrid. / (2008): Soziologia eta hezkuntza. Hezkuntza-sistema gizarte modernoetan. EHUko Argitalpen Zerbitzua. Bilbo.
Trinidad, A. y Gómez González, J. (coords.) (2012) Sociedad, familia. educación. Una introducción a la Sociología de la Educación. Ed. Tecnos. Madrid

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Amurrio, M., Larrinaga, A. (2006).- Hezkuntza Euskal Herrian Aztergai: hurbilketa soziologikoa. Donostia: Utriusque Vasconiae
Bell, J. (1999).- Cómo hacer tu primer trabajo de investigación. Guía para investigadores en educación y ciencias sociales. Ed. Gedisa. Barcelona.
Beltrán, J. y Hernández, F.J. (Coords.)(2011) Sociología de la educación. McGraw Hill. Madrid
Carbonell, J. (1996).- La escuela entre la utopía y la realidad. Diez temas de Sociología de la Educación. Ed. Octaedro. Barcelona.
CES (2009).- Sistema educativo y capital humano. Ed. Consejo Económico y Social. Madrid.
Durkheim, E. (1975).- Educación y sociología. Ed. Península. Madrid.
Fernández Enguita, M. (1990).- La cara oculta de la escuela. Ed. Siglo XXI. Madrid.
Fernández Enguita, M. (1999). Sociología de la educación. Lecturas básicas y textos de apoyo. Ed. Ariel Referencia. Madrid.
Fernández Enguita, M. (2001) Educar en tiempos inciertos. Ed. Morata. Madrid.
Fernández Enguita, M. (2016). La educación en la encrucijada. Madrid. Fundación Santillana.
Guerrero Serón, A. (1996). Manual de Sociología de la Educación. Ed. Síntesis. Madrid.
Hernández, F. J., Beltrán, J. y Marrero, A. (2009). Teorías sobre sociedad, familia y educación. Tirant lo Blanch. Valencia.
Horton, P. y Hunt, L. (1987). Sociología. Ed. Mc Graw Hill. Madrid. / (1994): Soziologia. EHUko Argitalpen Zerbitzua. Bilbo.
Macionis, J.J. y Plummer, K. (2008).- Sociología. 3ª edición. Ed. Pearson Prentice Hall. Madrid.
Usategui, E. y Del Valle, A. I. (2007).- La escuela sola: voces del profesorado. Ed. Fundación Fernando Buesa Blanco. Vitoria. Gasteiz.
Unzueta, I. (2007).- Gaur egungo teoria soziologikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua. Bilbo.
  • Aldizkariak:

Inguruak
Revista de la Asociación de Sociología de la Educación
RES: Revista Española de Sociología
REIS: Revista Española de Investigaciones Sociológicas
RIS: Revista Internacional de Sociología
Papers
TEMPORA Revista de Historia y Sociología de la Educación
  • Interneteko helbide interesgarriak:

OCDE: PISA, TALIS, Education at a Glance: www.oecd.org/education
UNESCO: es.unesco.org
Eurostat: epp.eurostat.ec.europa.eu
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte: www.mecd.gob.es
Instituto Nacional de Evaluación Educativa(Ministerio de Educación, Cultura y Deporte):
www.mecd.gob.es/inee
Instituto de la Juventud:www.injuve.es
INE: Instituto Nacional de Estadística: www.ine.es
Fundación FOESSA: Fomento de Estudios Sociales y de Sociología Aplicada: www.foessa.es
CIS: Centro de Investigaciones Sociológicas: www.cis.es
Hezkuntza Saila (Eusko Jaurlaritza): www.hezkuntza.ejgb.euskadi.net
ISEI-IVEI: Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa (Hezkuntza Saila):
http://www.isei-ivei.net/
Gazteen Euskal Behatokia - Observatorio Vasco de la Juventud: http://www.gazteaukera.euzkadi.net
EUSTAT: Euskal Estatistika Erakundea: www.eustat.es
Acércate a la sociología: http://www.sociologicus.com
Asociación de sociología de la educación: www.ase.es

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/11
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es