Ogi apurrak

26474 - Zientzia Tailerrak Haur Hezkuntzan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai hau praktikotasun handikoa da, horretarako ikasleen autonomia eta praktikaren gaineko hausnarketa egitea sustatuko da. Horrek Irakaskuntza- ikaskuntza prozesu aktibo (tailerren prestaketa eta frogaketa) ahalbidetzen du. Beraz, ikasle bakoitza iraunkorki aztertuko da, irakasgaiaren ebaluaketa jarraitua-mixtoa izanik.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Irakasgai honen helburu nagusia ikasleek Gradu osoan zehar hartu dituzten konpetentzi eta gaitasunez baliatuz, zientzia tailer baten proposamena, garapena eta frogatzea da. Tailerra bera ikerketa baten moduan planteatuko dutelarik: tailerraren eraginkortasuna, bere lan gaitasunen inguruko hausnarketa eta beste hainbeste alderdi batzuk landuko direlarik. Irakasgaiaren helburuak beraz, Graduko eta Minor-eko konpetentziak kontutaz hartuz, alde batetik ikaslegoaren autonomia eta hausnarketa izatea izango da. Bestalde, hirugarren mailako Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Gelan irakasgaian landutako metodologia eta edukiak era praktiko batean aplikatzea izango da ere.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Gaia. Tailerrak baliabide pedagogiko bezala: helburuak, berezitasunak, ezaugarriak eta onurak.
2 Gaia. Tailerren oinarri psikopedagogikoak: egitura, irakaslearen papera, antolakuntza, txokoak, ebaluazioa, ereduak.
3. Gaia. Zientzia esperimentalen tailerra: natur zientzia, zientzia esperimentala edo ingurunearen ezagutzaren tailerren proposamena:
4. Gaia. Tailerrak ikerketa tresna bezala: ikaskuntzaren ebaluazioa, tailerraren analisi bateratua, ikasleen hausnarketa eta hobetzea.

Metodologia

Talde handiko saioetan oinarri teorikoak landuko dira (1. eta 2. gaiak). Gela praktiketan ikasleek taldeka lan egingo dute zientzia tailerrak prestatzeko, laborategiko saioetan tailer horiek praktikan jarriko dira.
Tailer batzuk orokorrak izango dira eta talde guztiek parte hartuko dute eta besteek talde bakoitzak prestatuko ditu.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 9   18 18          
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 13,5   27 27          

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 50%
    • Dos trabajos entregables: 1. Preparacion del taller, 2. Reflexión sobre el taller. 50%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluaketa jarraitua betetzen dituzten ikasleen azkeneko nota honela banatzen da:
- Tailerren garapena (diseinua eta praktika baloratuko da entregatzekoa den aurre-txostenaren bidez, ikaslearen parte-hartzea ere kontutan hartuko delarik): %50. Alderdi hau ebaluatzeko eskubidea izateko ikasleek klase-orduen %80ra gutxienez etorri behar dira.
- Azkeneko froga: %50. Azterketa eta hausnarketa txostena. Biak gainditu behar dira bere aldetik, bai azterketa (5/10), bai behin-betiko txostena.

Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluaren 2016ko abenduaren 15eko erabakian (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia) adierazten denez: Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita
Kasu horietan azken froga bi jarduera nagusi egin beharko ditu:
- Irakasgaiaren eta tailerraren baten gutxienezko edukien froga idatzi bat egin beharko du.
- Aurre-txostena eta hausnarketa txostena.

Bakoitza (azterketa eta tailerraren txostenak) bere aldetik gainditu behar dituelarik (5/10).



EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ohiko deialdian agertzen diren irizpideak erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materiala

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.
Haur Hezkuntzako eguneroko Materialak eta material espezifikoak
Argitaletxe ezberdinek argitaraturiko material ezberdinak.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

DU SAUSSOIS, N. 1988. Actividades en talleres para guarderías y preescolar. Ed. Cincel.Madrid.
QUINTO, B. 2005. Los talleres en Educación Infantil. Espacios de crecimiento. Ed. Grao. Barcelona.
TAVERNIER, R. 1987. La escuela antes de los seis años. Ed. Martínez Roca. Barcelona
TRUEBA, B. 1989. Talleres integrales en Educación Infantil. Una propuesta de organización del escenario escolar. Ediciones de la Torre. Madrid.
VIGY, J. 1988. Organización cooperativa de la clase. Talleres permanentes con niños de 2 a 7 años. Ed. Cincel. Madrid.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

FRIEDL, A. 2000. Enseñar ciencias a los niños. Gedisa E.d. Barcelona.
GUN, J. 2005. Talleres de ciencia para la educación infantil. Editorial de la infancian. Valladolid.
KRUMBACH, M. 2003. Juegos y experimentos con el color, la luz y la sombra. Ed. Oniro. Barcelona.
MARTORELL,E. y VALLMITJANA, I. 1999.Pequeños científicos. Educación Infantil. Ed.EDEBE. Barcelona.
PUJOL, M. y ROCA, N. 1991.Treballar per projectes a parvulari. Eumo Editorial, Barcelona.

  • Aldizkariak:

Alambique, Aula de Infancia, Cuadernos de Pedagogía, Guix, In-fan-cia.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://educared.org.ar/infanciaenred/Dilemas/dilemas2006/pdfs/SintesisDilemas5ElrincndecienciasPDF.pdf
http://www.xtec.cat/cdec/portada.htm
http://www.rosasensat.org/
http://www.lamap.fr/
http://www.bbc.co.uk/schools/scienceclips/index_flash.shtml

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/04/25
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es