Ogi apurrak

26472 - Ahozko Adierazpenerako Baliabideen Tailerra

  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4

IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hizkuntza- jolasa- sormena trinomiora hurbiltze bat proposatzen da, Haur Hezkuntzako komunikazio, hizkuntza eta literatura gaitasunak bultzatzeko eta garatzeko.
Haur Hezkuntzako ikasleek lantzeko jarduera ludiko anitz proposatzen dira sormena eta ahozko adierazpena lantzeko.
Ipuinak eraikiko dira zenbait teknika sortzaile erabiliz eta ipuin kontaketa burutu, aztertu eta landuko da.
Azkenik, dramatizazioaren alde teorikorako hurbilpena burutuko da eta dramatizazioan eta joko sinbolikoan oinarritutako jarduerak antolatu eta burutuko dira.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK

•    G001- DIZIPLINARTEKOTASUNA CURRICULUM-ARLOETAN
Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea, horien berezitasun epistemologikoa eta horien didaktikaren berariazkotasuna ulertuz, baita diziplinen arteko harremana ere, neska-mutilen lana prestatzeko, antolatzeko eta ebaluatzeko.

•    G011-LAN AUTONOMOA ETA TALDE LANA
Maila honetako irakasle guztiekin jarduerak elkarlanean planifikatzea. Irakaskuntza-lana eta jarduera profesionala berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan taldean gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea

•    G015- KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIAK
Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak) garapen integral baten testuinguruan

IKASKUNTZA EMAITZAK

•    HHko hizkuntza adierazpenaren helburuak, curriculum-edukiak, baliabideak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
•    HHko haurraren osotasunaz jabetzea
•    Lan autonomoa antolatzeko eta burutzeko gai izatea
•    Elkarlana ezagutu eta era horretan jarduerak planifikatzea.
•    Curriculum-proposamenak, hezkuntza-proiektuak eta programazio-unitateak diseinatu eta garatzea
•    Komunikazio estrategia egokiak izatea
•    Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak ezagutzea eta diseinatzea garapen integral baten testuinguruan

EBALUAZIO ADIERAZLEAK
•    HHko helburuak kontuan hartuta antolatzen ditu adin desberdinetarako jarduerak
•    HHn adierazpenaren garrantziaz jabetzen da
•    Jarduerak egituratzean arlo desberdinak lotzen ditu
•    Haurrak dituen adierazteko modu desberdinak ulertu, errespetatu eta onartzen ditu
•    Ikaskuntza autonomorako trebetasunak erakusten ditu
•    Lankidetzazko ikaskuntzarako ohiturak eta trebetasunak erakusten ditu
•    Elkarlanean jarduerak planifikatzeko gaitasuna azaltzen du.
•    Curriculum-proposametatik ahozkotasuna lantzeko proiektuak eta programazio-unitateak diseinatzeko gaitasuna azaltzen du
•     Ahoz eta idatziz komunikazio baliabide egokiak ditu
•     Ahozko adierazpena lantzeko estrategia egokiak erabiltzen ditu
•     Hizkuntza adierazpena lantzeko estrategiak eta baliabideak ezagutzen ditu
•     ahozko adierazpena aberasten dituen estrategiak sortu eta diseinatzeko gai da.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA. Hizkuntza, jolasa eta sormena.
1.1. Ahozko adierazpenaren garrantzia
1.2. Jolasa Haur Hezkuntzan
1.3. Sormenaren ezaugarriak
1.3.1 Sormenerako oztopoak
2. GAIA. Hizkuntza- eta literatura-jolasak, ahozko literaturako testu poetikoak oinarri hartuta: abestiak, aho-korapiloak, erretolikak, asmakizunak eta haur-jolasei lotutako poesia.
2.1. Hizkuntza eta jolasa: hizkuntzaren alde ludikoa
2.2. Ahozko tradizioa
2.3. Ahozko literaturaren ondarea
2.4. Ereduak sortzen: aho korapiloak, hitz jokoak, asmakizunak, kantak, zotz poemak, erretolikak, esaerak …
3. GAIA. Ipuinari lotutako jarduera didaktikoak: ipuinak sortzea eta kontatzea. Jarduerak, haur-albumak abiapuntu hartuta.
3.1. Ipuinak kontaketa: aholkuak
3.2. Ipuinak sortzen
3.3. Ipuinekin lanean
4. GAIA. Dramatizazioa eta jolas sinbolikoa.
4.1. Dramatizazioaren eta joko sinbolikoaren garrantzia
4.2. Dramatizazio ariketa motak
4.3. Dramatizazio ariketak sortzen

Metodologia

Klase Magistralak eta gelako praktikak tartekatuko badira ere, ikasgaiaren izaera, nagusiki, tailerrarena izango da eta, beraz, praktikan oinarrituko da.
Klase magistraleetan oinarriak landuko dira eta alde praktikoari abiapuntua emango zaio.
Klase praktikoetan praktika bidezko lana eta hausnarketa egingo da, norberaren eta Haur Hezkuntzaren adierazpen gaitasunen eta sormenaren inguruan.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 20%
    • BANAKAKO LANAK 25%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 10%
    • PORTFOLIOA 25%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazioan honako irizpide hauek izango dira kontuan eta guztiak gainditu behar dira azken nota jaso ahal izateko:
%80A BAINO GEHIAGOKO BERTARATZEA DUEN IKASLEA
    Ebaluazio sistema: etengabeko ebaluazioa
AZKEN KALIFIKAZIORAKO BALDINTZAK
    Bertaratze kopurua %80 a izatea gutxienez
    klaseko dinamikan duen parte hartzea %25
    Egin beharreko ariketa eta lan guztiak eginak izatea eta emaitzetan gutxieneko ebaluazioa lortzea ( gainditua izatea). Egin beharreko lan ebaluagarriak ikasturte hasieran zehaztuko dira eta liburukian jasoko dira.
    Euskara maila egokia izatea ( C1), bai ahoz eta bai idatziz

GUTXIENEKO BERTARATZE KOPURUA BETETZEN EZ DUEN IKASLEA ( %80a baino gutxiagoko bertaratzea)
    Gelako dinamikan egin beharreko ariketa eta lan guztiak eginak izatea ( irakaslearekin adostuta) eta emaitzetan gutxieneko ebaluazioa lortzea ( gainditua izatea) eta bidalitako lan osagarriak ere eginak eta gaindituak izatea: %70
    Azken azterketa: %30a
    Euskara maila egokia izatea ( C1), bai ahoz eta bai idatziz
GARRANTZITSUA:
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du.
Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago, betiere, irakasgaiaren ikasketen gidaliburuan bestelako eperik zehaztu ezean.
Gelako dinamika jarraitzea oinarrizkoa izango da etengabeko ebaluazioaren bidez ikasgaia gainditu ahal izateko.
Gelako lanak eta gelaz kanpokoak burutuko dira, bakarka eta taldean, eta lan hauen bidez eta gelan erakutsitako jarrera eta adierazpen gaitasunen bidez burutuko da ebaluazioa. Hauen zehaztapenak ikasgaiaren liburukian jasoko dira.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko ebaluazioan ere ohiko ebaluazioko irizpideak izango dira kontuan eta guztiak gainditu behar dira azken nota jaso ahal izateko:

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Ikasgaiaren liburukia
- IKTak
- egela eta bertako materialak

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

- Bigas, M. eta Correig, M. (2001). Didáctica de la lengua en la educación infantil. Madril: Editorial Síntesis.
- Bryant, S. C. (1986). El arte de contar cuentos . Bartzelona: Hogar del Libro.
- Calleja, S. eta Irusta, A. (1999). Ipuinen tailerra. Bilbo: Labayru.
- Cervera, J. (1983). Cómo practicar la dramatización con niños de 4 a 14 años. Madril: Cincel.
- Lertxundi, A. (2002): Aizak eta aizan elkarrekin dantzan. Donostia: Elkarlanean.
- Marin, R. eta De la Torre, S. (1991). Manual de la creatividad. Bartzelona : Vicens Vives.
- Paya, X.(2013). Ahozko Euskal Literaturaren Antologia.Donostia: Etxepare Euskal Institutua.
- Rodari, G. (1979). La gramática de la fantasía. Bartzelona: Reforma de la Escuela.

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

- Arranz, I. (2006). Hitza azti. Donostia: Alberdania.
- Badia, D. Y Vilá, M. (1992). Juegos de expresión oral y escrita. Barcelona: Grao.
- Baqués, M. (2004). 600 juegos para Educación Infantil. Bartzelona: CEAC.
- De la Torre, S. (1995). Creatividad aplicada. Madril: Escuela Española.
- Etxaniz, X. (1986). Haur folklorearen bilduma. Iruñea: Pamiela.
- Garaigordobil, M. (2005). 4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak. Bilbao: Ibaizabal.
- Igerabide, J. K. (2003a). Mattin Parrat. Bilbo: Susaeta.
- Igerabide, J. K. (2003b). Poesia lantzeko gida. Donostia: Idazleen Elkartea.
- Irusta, A. (2001). Autu-mautuan. Bilbo: Gero.
- Lertxundi, A. (1982). Haur literaturaz. Donostia: Erein.
- Olaizola, J.M. (2000). Axa mixa zilarra. Donostia: Elkarlanean.
- Queneau, R. (2005). Estilo- ariketak. Iruñea: Igela.
- Rico Vercher, M. (2006). Cómo estimular el lenguaje en el niño. Volumen I (de cero a tres años). Malaga: Ediciones Aljibe.
- Rico Vercher, M. (Koord.). (2008). Cómo mejorar el lenguaje en el niño. Volumen II (de tres a seis años). Malaga: Ediciones Aljibe.
- Sarramona, J. (koor.). (1989). Como estimular la expresión oral en clase. Barcelona: CEAC.
- Spencer, Z.A. ( 1998). 150 juegos y actividades preescolares. Bartzelona: CEAC.
- Taylor, E.K. (2000). Using folktales. Cambridge, United Kingdom: Cambridge University Press.
- Vizcarra, M.T. (2008). Gorputz adierazpena Lehen Hezkuntzan. Leioa: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.

  • Aldizkariak:

Behinola
CLIJ
Tantak
Textos de Didáctica de la Lengua y la Literatura.
Irriak
HikHasi

  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.etxegiroan.com/
www.aisia.net
www.galtzagorri.org
www.hikhasi.com
http://www.kantuzale.net/euskara/loturak/euskal-kantutegia
http://euskaljolasak.blogspot.com.es/
http://www.ahobetekanta.arteola.com/index.php
www.uclm.es/cepli/
www.sedll.org
www.ahotsak.eus
www.aisia.net

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/15
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es