Ogi apurrak

26487 - Eskola Testuen Tailerra



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Gaur egungo ikastetxeak eskola testuen inguruan dituen beharrei erantzuteko gai diren irakasleak prestatzea da irakasgaiaren xedea. Graduan zehar gai horren inguruan barneratutako ezagutzak, egindako gogoetak eta garatutako lanak osatu nahi dira tailer honetan.
Ikasturtean zehar, eskola testuak sortzen-egokitzen eskarmentua duten zenbait adituren esperientziak jasoko dira.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Helburuak
- Eskola testuak moldatzeko irizpideak ezagutzea.
- Testuak egokitzeko trebetasunak garatzea.
- Testu berriak egoera errealetan erabiltzea.

Konpetentziak
HH
G006 Kultura anitzeko testuinguruen eta hizkuntzen ikaskuntza
Lehen haurtzaroan mintzairak duen bilakaera ezagutzea, izan daitezkeen disfuntzioak identifikatzen jakitea eta haiek behar bezala garatzeaz arduratzea. Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Ahoz nahiz idatziz adierazten jakitea, eta zenbait adierazpen-teknika menderatzea. Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea (C1 eta B1 mailak, hurrenez hurren), hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.

G015 Komunikazio-konpetentziak
Komunikazio konpetentziak (ahozko, idatzizko, ikusizko, gorputzezko, afektibo eta musikalak) aberasteko estrategia didaktikoak diseinatzea garapen integralaren esparruaren barruan.

LH
G003 Hizkuntzen ikaskuntza. Kultura anitzeko testuinguruak
Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Eskola-curriculumeko zientziaren eta kulturaren arloko testuak irakurtzea eta horien iruzkin kritikoa egitea sustatzea.

G013 Komunikazio-konpetentziak
Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea (C1 eta B1 mailak, hurrenez hurren), hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

I. Eskola testuen egokitzapena: oinarrizko kontzeptuak
II. Eskola testuak egokitzeko estrategiak
III.Eskola testuen ekoizpena
IV. Tailerrean sortutako testuen erabilera ikasgelan: gogoeta

Metodologia

Irakasgaiak izaera praktikoa izango du. Practicumaren esperientzatik abiatuz zenbait eskola testu moldatu eta sortuko dira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • BANAKAKO LANAK 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 60%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

- Ezinbestekoa da, euskaraz, Europako Erreferentzia Markoko C1 mailaren gaitasuna edukitzea
- Etengabeko ebaluazioa:
    - Saioen %80ra joatea derrigorrezkoa
    - Lan praktikoak irakasgaian zehar egingo dira eta portfolio batean jasoko ditu ikasleak.

- Eskatutako saio kopurura joaten ez diren ikasleek azterketa teoriko-praktiko bat egin beharko dute.Azterketa horrek %100 balioko du. (EHUko Graduko eta Lehenengo eta Bigarren zikloko ikasketen gestiorako araudia. 43. artikulua).

- Azterketari uko egiteari buruz bi aukera daude. (Jarraitzeko Araua, 3. artikulua)
a. Ebaluaziorako metodoa azken ebaluazioa denean, deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea. (Klasera etortzen diren ikasleentzako)
b. Edozein ebaluazio izanda -ebaluazio jarraian barne-, azken proba egitea zehaztu eta proba horrek irakasgaiaren kalifikazio osoaren %50 baino gehiago balio badu, ikaslea ez bada probara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ohiko deialdiko irizpideak jarraituko dira.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Eskoletan zehaztutako materialak ( bideoak, jokuak, ipuinak, testuak...).

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

COELHO, E. (2006) Enseñar y aprender en escuelas multiculturales: Una aproximació integrada.
Barcelona: ICE/University of Barcelona y Horsori Editorial.

DOUGHTY,C& LONG,M. (2003) Optimal psicholinguistic environments for distance foreing
language learning. Language Learning&Technology, 7(3): 50-80.

RUIZ BIKANDI, U. (2006) Consideraciones básicas para facilitar el aprendizaje de la L2 a los principiantes. Cultura y Educación, 18 (2):143-157.

YANO, Y., M. H. LONG & S. ROSS (1994). The effects of simplified and elaborated texts on foreign language reading comprehension. Language Learning, 44 (2): 189-219.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

COELHO, E. (2005) La transversalidad del aprendizaje lingüístico en el currículo: el proceso de
andamiaje en la educación. Lasagabaster, D. & Sierra, J.M. (Eds.) Multilingüismo, Competencia
Lingüística y Nuevas Tecnologías. Barcelona: ICE/Universidad de Barcelona y Horsori Editorial.
  • Aldizkariak:

Textos de Didáctica de la lengua y la Literatura
Articles
Aula de Innovación Educativa
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://b09.berritzeguneak.net/eu

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/zubirik_zubi/materiales_educacion_primaria/Dw_DOKUMENTUAK/MARKOAK.htm

http://www.ncela.gwu.edu/pubs/ncrcdsll/epr1/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/06/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es