Ogi apurrak

25173 - Pentsamenduaren Historia I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Antropologiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai honen bitartez, gure gizarteko pentsamendu politiko, ekonomiko eta sozialaren oinari teoriko eta ideien eboluzioa azaldu nahi da. Bere helburua, gizarteari buruzko hausnarketa egitea da, ikaslea pentsamendu modernoaren oinarriak ulertzeko gai izan dadin. Azkenik, gaur egungo pentsamendu sozialaren azalpen bat egin asmo da.

Ikasgai hau derrigorrezkoa eta oinarrizkoa da Antropologia eta Filosofiako graduetan. Antropologia eta Filosofiako titulazioko 1.mailako 1.lauhilabetean irakasten da

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK
-Historian zehar, gure gizarteetako pentsamendu sozial, ekonomiko eta politikoaren adierazle diren, autore eta teoria ezberdinen, tesi eta ideia nagusiak, ulertu, aztertu, laburtu eta azaldu.
-Gaur eguneko pentsaeran, autore historikoek izan duten garrantzi epistemologiko eta teorikoa errekonozitzea.
-Pentsamendu sozialeko testuak aztertu eta komentatu ¿ ahoz nahiz idatziz- , modu argi, ordenatu eta zehatzean, egoki zaion terminologia erabiliz.

EMAITZAK
- Historiako momentu eta prozesu ezberdinak bereiztu eta ezaugarriak identifikatu.
- Kontestu historiko bakoitza definitzeko aldagai ezberdinak zehaztu
- Historia eta antropologiako eredu teorikoen ezberdintasun teoriko eta metodologikoak identifikatu.
- Txosten egituratu bat idatzi eta argumentatu, moduluko gaiekin erlazionatutako irizpide akademikoak erabiliaz.
- Lan baten emaitzak aurkeztu ahoz eta argumentatu moduluko gaiekin erlazionatutako irizpide akademikoak erabiliaz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

PENTSAMENDU POLITIKO ETA SOZIALAREN HISTORIA
1.Gaia: Klasikoen garaitik Erdiarora
2.Gaia: Errenazimendua, Erreforma eta Ilustrazioa: Estatu-nazioaren teoria
3.Gaia: Zientzia eta pentsamendu soziala
PENTSAMENDU EKONOMIKOAREN HISTORIA
4.Gaia.- Pentsamendu ekonomikoaren historia: Liberalismoa eta sozialismoa
GAUR EGUNGO PENTSAMENDU SOZIALA
5.Gaia.- Pentsamendu soziala gaur egun

Metodologia

Klase magistraletan, irakasleak pentsamendu sozial, politiko eta ekonomikoan izan diren autoreen ideia nagusienak eta bere testuingurua azalduko ditu.

Gelako praktiketan, ikasleak, autoreen testu originaletatik hautatutako testu eta irakasleak proposatutako beste testuetako ideia nagusiak, aztertu, laburtu, azaldu eta komentatu behar ditu, testuen irakurketa eta komentarioak eginez.

Ikasleak, autoreen ideia nagusienak laburtu behar ditu eta bere balorapen kritikoa erantsi, irakasleak eskainitako gidoiari jarraituz. Bere lana gelan aurkeztu beharko du, sortzen den eztabaidan parte hartuz.

Azkenik, lan idatziak entregatu beharko ditu -bakarka edo taldean- gelan aztertu eta eztabaidatutako testuen inguruan.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 48   12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 72   18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 60%
    • BANAKAKO LANAK 10%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 10%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

EBALUAKETARAKO ZEREGINAK
•Klaseko (edo tutoritzako) asistentzia eta parte-hartzea
•Zeregin praktikoak (%40): Bakarkako nahiz taldeko lanak. Ahozko azalpena, Testu idatzien komentarioak, Eztabaidetako (edo tutoretza) parte-hartzea, Aurkiketa bibliografikoak edo testu hautaketak
•Idatzizko azterketa, garatzeko galderez osatua (%60) (gainditzea derrigorrezkoa)

Klaseen %70etara ez datorren ikaslea edo ahozko aurkezpenik egin ez duena edo klaseko jardueretan parte hartu ez duen ikasleari ez zaio kontatuko praktikako nota, eta bukaerako azterketa bat egingo zaio ebaluazio froga bakar bat bezala.

ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA
Ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago.

DEIALDIARI UKO EGITEA
ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

ZEREGINAK
Ohiko deialdirako zeregin berberak egin beharko ditu. Ikasleak aurretik lan praktikoengatik lortutako nota gordeko zaio ikasturte horretako ez ohiko deialdirarte bakarrik.

DEIALDIARI UKO EGITEA
Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken frogara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Manual de (Giner S. Historia del pensamiento social), Lecturas de autores originales y artículos.
Eskuliburua (S.Giner.Historia del pensamiento social), Irakurgaiak autore originaleena eta zenbait artikulu.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ARTOLA,M.(1968): Textos fundamentales para la historia. Alianza Universidad, Textos. Madrid.
GINER, S.(2008): Historia del pensamiento social. Ariel. Madrid.
SABINE,G.(1945): Historia de la teoría política. FCE. México.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

-Aristóteles ”La política” 17.edic. Espasa Calpe, Madrid, 1985
-Boudon R. y Cherkaoui M.: "Central currents in social theory: the roots of sociological theory 1700-
-Hobbes T. "Leviatan" edic. Tierno Galvan E. edit.Tecnos, Madrid, 1987.
-Hobbes T."Leviathan:edo materia,forma eta boterea Estatuan,elizakoan zein zibilean",Itzulpena J.Naberan, Klasikoak, Bilbo, 1995.
-Hobbes T. "Herritarra : (testu hautaketa)", Limes, EHU Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2004.
-Locke J. "Segundo tratado sobre el gobierno: un ensayo sobre el verdadero origen, alcance y fin del gobierno civil", López Alvarez, P. Edit. Biblioteca Nueva, Madrid,1999.
-Locke J, "Gobernu zibilari buruzko bigarren tratatua" Itzulpena H. Monreal,Klasikoak,Bilbo,2003.
-Maquiavelo N. "El príncipe" edic. M. López Suárez, Madrid Temas de Hoy, Madrid, 1994.
-Maquiavelo N. "Printzea", itzulpena J.M. Elexpuru, Limes, EHU Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2008.
-Marx, Karl, Engels F. "Manifiesto comunista", Critica, Barcelona,1998.
-Marx K., "Karl Marx idazlan hautatuak" Itzulpena, Mendiguren X., Klasikoak, Bilbo,2004.
-Montesquieu Ch. "El espíritu de las leyes" trad. M. Blázquez y P.Vega de,Tecnos Madrid,1985.
-Montesquieu Ch. "Legeen espirituaz", Itzulpena Iñurrieta I., Klasikoak, Bilbo,1999.
-Platón: "La República o el Estado" Colección Austral, 17 edic., Espasa Calpe, Madrid, 1984
-Rousseau, J.J."El contrato social" trad. Doppelheim, Editor. Arganda del Rey, Madrid,2000.
-Rousseau, J.J. "Gizarte-hitzarmena" itzulpena Oyharçabal, B., Klasikoak, Bilbo, 1993.
-Smith, Adam, "Investigación sobre la naturaleza y causas de la riqueza de las naciones",Montalvo, M. y otros Edic.Tecnos, Madrid,2009.
  • Aldizkariak:

INTERSTICIOS. REVISTA SOCIOLÓGICA DE PENSAMIENTO CRÍTICO
REVISTA DE INVESTIGACIÓNS POLÍTICAS E SOCIOLÓXICAS (RIPS)
REVISTA INTERNACIONAL DE SOCIOLOGÍA (RIS)
REVISTA ESPAÑOLA DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS (REIS)
PAPERS
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.unavarra.es/puresoc/es/i_autorref.htm#cla
http://www.sociosite.net/topics/sociologists.php
http://www.un.org/es/documents/udhr/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/06/29
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es