Ogi apurrak

Ikasketa Feministak eta Generokoak Unibertsitate Masterra

Ikasketa Feministak eta Generokoak Unibertsitate Masterra

AURKEZPENA

Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra gizarte eta lege zientzietako ikerkuntzara bideratuta dago. Bere helburu orokorra formakuntza diziplinartekoa eta espezializatua eskaintzea da.

Masterrak 60 kreditu ditu:
- 30 kreditu guztientzakoak
- 18 kreditu espezializazioarenak (bien arteko espezializazio bat aukeratzen da: ¿Genero, Ezberdintasunak eta Gizarte Aldaketa¿ eta Antropologia, Genero eta Feminismoak)
- 12 kreditu ikerkuntzakoak

Masterrean Euskal Herriko Unibertsitatean lanean dauden berrogei irakasle baino gehiagok hartzen dute parte (hamaika sail eta bost zentro).

Azken hamarkadetan ekarpen oso baliotsuak egiten ari dira Ikasketa Feministak, Genero Ikasketak edota Emakumeen Ikasketetatik. Arlo zientifiko hau erabat sendotuta eta garatuta dago bai maila lokalean baita estatalean eta nazioartekoan, diziplina eta ezagutza arlo guztietan, bereziki Gizarte Zientzietan.

Teoria eta Kritika Feministatik egin den ekarpen teoriko-metodologikoa eta enpirikoa ekidinezina da gaur egun gure gizartean. Ekarpen honek ez du soilik eragiten ezagutzaren gehikuntza eta kalitatean baizik eta oihartzun handiko gizarte arazoetan ere, hain justu gizarte zapalkuntza eta ezberdintasunekin zerikusia duten egoeretan.

Masterrak doktoradutzarako sarbidea ahalbidetzen du. Tesi bat egin ahal izateko nahitaezkoa da 300 kreditu gaindituta izatea eta master titulua izatea. Ikus doktoradutzaren inguruko informazioa web gune honen hasierako orrian.

Ikasketa Feministak eta Generokoak Master honez gain, Euskal Herriko Unibertsitateak egiten duen graduondoko ikasketetan badago Master Profesional bat, Emakume eta Gizonen Berdintasun Masterra, Gipuzkoako Campuseko Zuzenbide Fakultatean, Berdintasun Agenteen formakuntzara zuzendua; eta baita berariazko ikasgaiak eta edukiak bestelako master eta doktorakutza programetan.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es