Ogi apurrak

25855 - Komunikazio Gaitasunaren Garapena Euskara eta Gaztelania Lehen Hezkuntzan I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Unibertsitateko lehen ikasturte honetan ikasleek beste diskurtso-kultura batean parte hartzen eta garatzen ikasiko dute. Horrela, irakasgai honek Komunikazio Gaitasunean orokorrean sakontzen lagunduko die, eta batik bat, alor akademikoko testu-motak eta diskurtso-generoak landuko dituzte, hartzaile nahiz ekoizle izanik ahoz eta idatziz. Horrela, irakasgaiak bi zentzutan du garrantzia: batetik, unibertsitatean egiten den ikaskuntzaren etekinerako eta hobekuntzarako izango da, eta era berean, alor eta diziplina guztietan eragina izango du; bestetik, etorkizuneko irakaslanera zuzenduta egongo da. Ikasleak erakutsi behar du, hortaz, gai dela bere komunikazio-jarduna testuingurura egokitzeko, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiak hurrengo helburu orokor hauek ditu:
− Hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea, batez ere joera pragmatikodunak, hizkuntzak komunikazio-egoera anitzetan duen erabilera aztertzeko tresnatzat hartuz.
− Idatzizko eta ahozko testuen ulermenaz eta mintzamenaz hausnarketa egitea, testu horiek alor akademikokoak izango dira batez ere.
− Era koherentean, zuzenean eta egokian alor akademikoko komunikazio-ekintzak garatzea.
IRAKASGAIAREN KONPETENTZIAK
A) Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortu
B) Taldeko jardueretan parte hartu, elkarlana eta bakarkako lanaren bidez
C) Hizkuntza-gaitasuna areagotzea bi hizkuntza ofizialetan.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA- Oinarrizko kontzeptuak, testuak eta berbaldiak aztertzeko eta sortzeko. Hizkuntza eta komunikazioa. Komunikazio gaitasuna. Diskurtsoa. Diskurtsoaren analisirako mailak. Testua eta testuaren ezaugarriak. Testu-motak. Diskurtso-generoak. Alor akademikoko diskurtso-generoak.

2. GAIA- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, testuinguru akademikoaren berbaldi-generoetan berariazko arreta jarrita. Eremu akademikoko ahozko testuen ulermena, ekoizpena eta analisia: ahozko azalpenak, eztabaidak, aurkezpenak, txostenak, eta abar. Testu idatziak sortzea: apunteak, lanak, txostenak...


Metodologia

Bakarkako lanak zein taldeko lanak egin beharko dituzte.
Irakaskuntza motak:
. Eskola magistralak irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak azaltzeko.
. Taldeko eta banakako jarduerak ahozko eta idatzizko testu akademikoak ulertzeko eta ekoizteko.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 30%
    • Ahozko defentsa 10%
    • BANAKAKO LANAK 20%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 40%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Garatu beharreko azterketa idatzia
Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak)
Banakako lanak
Taldeko lanak
Lanen, irakurketen... aurkezpena


Argibideak:

Ikastegi bakoitzeko testuingurua, irakaskuntza modalitateak edota diziplinarteko moduluko lana kontuan hartuz, ikastegi bakoitzaren ebaluazioa honako hau da:
1. Etengabeko ebaluazioa: Klasera etortzen diren ikasleentzat beheko puntuak kontuan hartuko dira:
• Garatzeko azterketa.
• Praktikak egitea (Ariketak, Kasuak edota buruketak).
• Banakako lanak.
• Taldeko lanak.
1. oharra: gainditzeko ezinbesteko baldintzak
- Guztiz beharrezkoa da azterketa gainditzea irakasgaia gainditutzat jotzeko.
- Ezinbesteko betekizuna izango da hizkuntz adierazpide zuzena izatea irakasgaiko bi hizkuntzetan (C1 maila bi hizkuntzetan).
- Ezinbestekoa da euskara eta gaztelania atalak, biak gainditzea ebaluazio ehuneko hauek aplikatzeko:
Euskara: % 35
Gaztelania: % 45
Diziplinarteko moduluko proiektua: % 20

2. oharra: Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

3. oharra: Araudiaren arabera klasera ez etortzeko eskubidea aitortua duten ikasleen kasuan (<%75eko bertaratzea) derrigorrezkoa izango da azken proba bat egitea. Beraz, ikasle horiek lan teoriko-praktiko bat egin beharko dute eta azterketa bat, biak derrigor. Azterketak % 40ko balioa izango du eta lan teoriko-praktikoek, berriz, % 60koa. (EHUko Graduko eta Lehenengo eta Bigarren zikloko ikasketen gestiorako araudia. 43. artikulua).

4. oharra: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken probaren kasuan, deialdiari uko egiteko nahikoa da proba-egunean ez aurkeztearekin.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ohiko deialdiko irizpideak jarraituko dira.

Nahitaez erabili beharreko materiala

-Ikus-entzunezkoak.
-Ikasliburuak, azterketak, apunteak, lanak, praktiketarako txostenak, bideo-grabazioak...
-Ordenagailua.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

-Askoren artean(2005). IVAPeko Estilo liburua. Vitoria-Gasteiz: HAEE-IVAP.
-Calsamiglia, H., Tusón, A.(1999). Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona: Ariel.
-Camps, A., Zayas, F.(coord.)(2006). Secuencias didácticas para aprender gramática. Barcelona: Graó.
-Carlino, P. (2005) Escribir, leer y aprender en la Universidad. Buenos Aires: F.C.E.
-Garzia, J. (2008). Jendaurrean hizlari. Berriozar: Alberdania.
-Cassany, D. (2006). Taller de textos. Barcelona: Paidós.
-Castelló, M. (coord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Barcelona: Graó.
-Encina, J., Ezeiza, A. (coord.). SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Guadalajara: Volapük.
-Gómez Torrego, L. (1997). Gramática didáctica del español. Madrid: SM.
-González Nieto, L. (2001). Teoría lingüística y enseñanza de la lengua(Lingüística para profesores). Madrid: Cátedra.
-Montolío, E., Garachana, C., Santiago, M. (2000). Manual de escritura académica. Barcelona: Ariel.
-Zubiri, I., Zubiri, E. (1995). Euskal gramatika osoa. Bilbo: Didaktiker.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

-Fontich, X. (2006). Hablar y escribir para aprender gramática. Barcelona: Horsori.
-Beaugrande, R., Dressler, W. (1997). Introducción a la lingüística del texto. Barcelona: Ariel.
-Clanchy, J., Ballard, B. (2000). Cómo se hace un trabajo académico. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza.
-Pérez, F. (2005). Redacción en el aula. Madrid: Síntesis.
-Reyes, G. (1990). La pragmática lingüística. Barcelona: Montesinos.
-Reyes, G. (1998). Cómo escribir bien en español. Manual de redacción. Madrid: Arco/Libros.
-Sánchez Lobato, J. (2006) Saber escribir. Madrid: Aguilar-Instituto Cervantes.
-Van Dijk, T. (2000). El discurso como estructura y proceso. Barcelona: Gedisa.
-Vázquez, G. (coord.) (2001). El discurso académico oral. Madrid: Edinumen.
-Vázquez, G. (coord.) (2001). Guía del discurso académico escrito. Madrid: Edinumen.
-Vázquez, G. (coord.) (2001). Actividades para la escritura académica. Madrid: Edinumen.
-Vilá, M. (coord.) (2005). El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona: Graó.
-VV.AA (2009). Lectura y escritura de textos académicos (Monográfico). Textos nº 50.
-VV.AA (2004). Reflexión sobre la lengua (Monográfico). Textos nº 37.
  • Aldizkariak:

Textos, Lenguaje y textos, IVAP
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/22
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es