Ogi apurrak

25859 - Komunikazio Gaitasunaren Garapena Euskara eta Gaztelania Lehen Hezkuntzan II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hizkuntza gaitasunaren garapena irakasle-testuen azterketa- eta sorkuntza prozesuetan oinarrituta garatuko da, eta modu sistematikoan. Horrela, irakaslegaiek komunikazio gaitasuna landuko dute irakaskuntzan, ikerkuntzan eta eskolako gestio-lanetan.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUN ZEHATZAK :
A) Lehen Hezkuntzako testuinguruan agertzen diren testuak erabili, sortu eta prozesatzea.
B) Hizkuntza gaitasuna hobetzea bi hizkuntza ofizialetan egoki erabiltzeko lan eremuan.
C) Eskolaren inguru soziokulturalean eta eskolako familiekin elkarrekintzan aritzeko beharrezkoak diren gizarte eta komunikazio-gaitasunak garatzea.
    

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.- GAIA. HIZKUNTZA TREBETASUNAK ETA HAIEN ARTEKO HARREMANAK. AZPIAN DIREN PROZESU KOGNITIBOAK.
Hizkuntza trebetasunen azpian diren prozesu kognitiboak -hitz egin, entzun, irakurri eta idatzi-, trebetasunen arteko harremanak, eta haietaz aritzeko beharrezkoak diren kontzeptuak ulertzea, horiek guztiak tresna gisa hartuz, komunikazioan hizkuntza nola erabiltzen den aztertzeko.

2.- GAIA. ESKOLA EREMUKO AHOZKO ETA IDATZIZKO TESTUEN BEHAKETA ETA AZTERKETA, ERATZEN DUTEN OSAGAI TESTUALEI ETA TESTUINGURUKOEI ERREPARATUZ.
Etorkizuneko irakasleen hizkuntzaren jabekuntza/hizkuntza-gaitasunaren garapena honakoetan oinarritu behar da: eskola eremuko testuak behatzea, ekoiztea eta aztertzea era sistematikoan, berariaz arreta ipiniz osagai testualei eta zehazten dituzten testuinguruko ardatzei.


3.- GAIA. TESTU-ANALISI ETA EKOIZPENA IRAKASKUNTZAN.
Komunikazioa gelan eta gelaz kanpoko eremuko egoeratan oinarrituko da.
3.1.- Komunikazioa irakas-esparruan: diskurtso didaktikoa, input egokitua, irakurketa ozena, dramatizazioia.
3.2. Komunikazioa eskolan: elkarrizketak gurasoekin, txostenak, eginkizunen memoriak, elkarrizketak lankideekin.


Metodologia

EBALUAZIOA ETA METODOLOGIA :
Metodologia eragilea izango da neurri handi batean; edonola ere, parte-hartzailea, lankidetzan eta hausnarketan oinarrituta, teoria eta praktika elkarren artean lotuz.
Hori dela eta, irakaslea, eta ikasleak ere, eduki-multzoak garatuz joango dira eta aurkezpenen bidez elkarrizketak, eztabaidak eta iritzi ezberdinak sorrarazi nahi dira.
Arlo praktikoan ikasleak bakarkako lanak edo talde-lanak ere egingo ditu. Talde-lana eta lankidetza bereziki garrantzizkoak izango dira; beraz, errespetua, konfiantza eta tolerantzia giroa agertuko du ikasleak eztabaidetan.
Irakasleak, batzuetan, Moodle plataforma erabiliko du apunteen gidoiak eta beste baliabide batzuk ikasleen eskura egoteko.
Jarduerak eta ariketak:
-Ahozko eta idatzizko testuen eta ikus-entzunezko hainbat materialen irakurketa eta eztabaidak, eta kasuen analisiak.
-Eztabaidak gelan talde handian zein talde txikitan.
-Aurkezpenak : ahozko jarduerak erregistro desberdinetan, irakurketa ozena.
EBALUAZIOA :
Garatu beharreko idatzizko azterketa
Test motako idatzizko azterketa
Ahozko froga ( gelan, edo, azkenean, beti ere halakorik balitz )
Banakako lanak
Taldeko lanak
Lanak, aurkezpenak, irakurketak
Asistentzia derrigorrezkoa izango da eta etengabeko ebaluazioaz gain azken azterketa izango da.
Eskoletara etorriko ez diren ikasleak ( kirolariak, lanagatik ezin dutenak , e.a. ) eta arautegiaren arabera onartzen bazaie, azken azterketa egiteko eskubidea dute : 100% ( ikus. ebaluazio argibideak 4.1. atalean ) ; ( ahozko froga ere egin beharko da, beti ere halakorik erabakiko balitz ).
Ikasle orok egin dezakete ebaluazio deialdian errenuntzia idatziz irakaskuntza hori dagokion irakasleari, beti ere, hamar egun aurretik egiten badute, azterketa guztien epe ofiziala baino lehen.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

    Donostiako Magisteritza Eskola :
    Etengabeko ebaluazioa kontuan hartzeko derrigorrezkoa da asistentzia eskoletara ( % 80 )

    Euskaraz :
    Test motako idatzizko azterketa : % 20 + % 40 ( garatzeko bi galdera )
    Idatzizko edota ahozko aurkezpenak :gelan egingo diren jardueretan % 25
Modulu lana: %15

    Gaztelaniaz :
    Lanak gelan eta gelaz kanpo : % 30. Lanak banakakoak eta taldekoak izango dira : eztabaidak, aurkezpen idatziak eta ahozkoak, irakurketa ozena
    Garatu beharreko idatzizko azterketa : % 55
Modulu lana: %15


    Notaren batazbestekoa egingo da euskarako atalarena ( 3 kr. ) eta gaztelaniako atalarenarekin ( 3 kr. ) . Bi zatiak gainditu behar dira
    Ezinbestekoa izango da idazketa zuzena dela erakustea ( akatsik gabeko ortografia azterketa ,azalpen egokiak eta akatsik gabeak ahoz eta idatziz)
    Notaren batazbestekoa honela izango da:
    Euskara : % 50
    Gaztelania : % 50


    Ikasle orok uko egin dezakete ebaluazio deialdian errenuntzia idatziz irakaskuntza hori dagokion irakasleari, beti ere , hamar egun aurretik egiten badute azterketa guztien epe ofiziala baino lehen.


    Eskoletara etorriko ez diren ikasleak ( kirolariak, lanagatik ezin dutenak , e.a. ) eta arautegiaren arabera onartzen bazaie, azken azterketa egiteko eskubidea dute : 100% ( ikus. ebaluazio argibideak hurrengo orrian ) ; ( ahozko froga ere egin beharko da euskara atalean ,eta baita ere, gaztelaniakoan ).

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdiaren ebaluazioak azkeneko proba bakarra izango du kalifikazioaren % 100en balioarekin.

Nahitaez erabili beharreko materiala

-Ordenagailua ( partzialki )
-Ikus – entzunezkoak
-Testuliburuak, apunteak, erreseinak, lanak, audio eta bideo grabazioak
-Moodle ( partzialki )

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

-ALBALADEJO, M. (2010). Cómo decirlo. Entrevistas eficaces en el ámbito educativo. Bartzelona: Graó

- CALSAMIGLIA, Helena, y TUSÓN, Amparo (1999) Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona. Ariel.

-CAMPS, Anna y ZAYAS, Felipe (COORD.) (2006) Secuencias didácticas para aprender gramática. Graó. Barcelona

- CAMPS, A. (coord.) (2003) Secuencias didácticas para aprender a escribir. Barcelona: Graó.

-GARZIA Joserra (2008) Jendaurrean hizlari. Berriozar. Alberdania.

-CASSANY, Daniel (1999) Construir la escritura. Barcelona. Paidós.

-GÓMEZ TORREGO, L (1997), Gramática didáctica del español. SM. Madrid.

-GONZÁLEZ NIETO, Luis, (2001) Teoría lingüística y enseñanza de la lengua.( Lingüística para profesores). Cátedra.Madrid.

-IDIAZABAL,I.,LARRINGAN, L.M.(ard.),(1998).Koherentzia, kohesioa eta konexioa: testuratze baliabideak. Hizkuntzaren azterketa eta irakaskuntza. Gasteiz: EHU, Arabako Foru Aldundia.

-PEREZ ESTEVE, Poilar y ZAYAS; Felipe (2007) Competencia en comunicación lingüística. Madrid. Alianza.

-RUIZ BIKANDI, U. (2009). Bigarren hizkuntzaren Didaktika haur eta Lehen Hezkuntzan. Bilbo: EHU zerbitzua.
-RUIZ BIKANDI, U. (2000) Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria. Madrid: Síntesis.
-SERAFINI, Mª Teresa (1989) Como redactar un tema. Barclona. Paidós.

-SMITH, Frank (1990) Para dar sentido a la lectura. Madrid. Visor.
-SOLÉ, Isabel (1992) Estrategias de lectura. Barcelona. Graó.
-TOUGH, J. (1989). Lenguaje, conversación y educación. Madrid: Visor.
-VILA, Montserrat, (coord.) (2005) El discurso oral formal. Barcelona. Graó.

-ZUBIRI, Ilary & Zubiri (1995), Euskal gramatika osoa. Didaktiker. Bilbo.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

-ALBERDI, X., SARASOLA, I. (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia EHU

- BEAUGRANDE, Robert & DRESSLER, Wolfgam, (1997) Introducción a la lingüística del texto. Barcelona. Ariel.

- BROWN, Gilliam y YULE, George (1993), Análisis del discurso. Madrid.Visor.

-CARLINO, Paula (2005) Escribir, leer y apender en la universidad. Buenos Aires. Fondo de Cultura Económica.

-CASTELLÁ, J.M.-COMELLES, S.-CROS, A.-VILÁ, M. (2007) Entender(se) en clase. Las estrategias comunicativas de los docentes bien valorados. Barcelona: Graó.

-CASTELLÓ, Montserral (Coord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Barcelona. Graó.

-GARZIA, J., (2005). Kalko okerrak, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz: EIMA.

-GARTZIARENA, A. (2004). Euskararen araugintza, arauak eta hiztegi batua: ariketak eta ebazpenak. Leitza: IKA

HABE, (2003). Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez, Gasteiz.

-SANZ, G. (2005) Comunicación efectiva en el aula. Técnicas de expresión oral para docentes. Barcelona: Graó.

-Van DIJK, T (2000). El discurso como estructura y proceso. Gedisa. Barcelona.


  • Aldizkariak:

ARTICLES de Didáctica de la Llengua i de la Literatura, nº 54, abril 2011: “la llengua més enllà de les classes de llengua”
AULA nº 43, octubre 1995 “Lenguaje y ciencias experimentales”
MARTÍ, J. (2012) “2.Aprender a investigar: las preguntas/ las explicaciones científicas como narraciones”. Aprender ciencias en la Educación Primaria. Barcelona: Graó.
PEDRINACI, E. (2012) “Idea clave 7. Aprender ciencias es, en buena medida, aprender a leer, escribir y hablar ciencia”. PEDRINACI, E. (coord.) 11 ideas clave. El desarrollo de la competencia científica. Barcelona: Graó.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa
http://www.bilbao.net/castella/euskera/enlaces/ortotipografia.pdf
http://www.euskaltzaindia.net/arauak
http://www.argia.com
http://hikhasi.com
http://www.ehu.es/PAT/compe/recursos.htm
http://www.leer.es/files/2009/05/090330_art_ep_eso_alumnos_aprenderescribirtexacademicos_t-alvarez.pdf

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es