Ogi apurrak

25854 - Gizarte Zientziak eta beren Didaktika I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai honetan, Gizarte Zientzietatik gertakari soziokulturala bere alderdi desberdinetan, eta denbora-espazio eskala desberdinei erreparatuz ulertzen saiatzen da, Herritarren hezkuntza demokratikoa eta gizarte-pentsamendu kritikoaren praktika bizikidetzarako baliabide gisa. Demokraziaren antolakuntzaren osagaiak eta oinarriak, bere bilakaera-prozesua eta erakunde publikoak eta pribatuak ulertu, ikasle bakoitzaren bere ingurunearekin harreman pertsonala baloratuz konfliktoen ebazpen baketsuari laguntzeko.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK
1. Gertakari soziala bere alderdi desberdinetan aztertu, denbora eta espazio-eskala desberdinetan, bere heziketa-balorea ulertzeko eta balioetarako hezkuntzari laguntzeko.
2. Demokraziaren antolakuntzaren osagaiak eta oinarriak, bere bilakaera-prozesua eta erakunde publikoak eta pribatuak ulertu, ikasle bakoitzaren bere ingurunearekin harreman pertsonala baloratuz, konfliktoen ebazpen baketsuari laguntzeko.
3. Informazioa bilatzeko eta analisirako teknikak erabili eta emaitzak zuzen jakin arazi.
4. Irakats-ikas prozesuaren emaitzak modu zuzenean azaldu.
            

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Gertakari soziokulturala fenomeno aldakor gisa Historian zehar, maila globalean nahiz tokikoan: alderdi desberdinak (gizarte-, ekonomi-, erlijio-, ideologi-, politika- eta arte-inguruneari erantzun moduan).
2. Herritarren hezkuntza demokratikoa eta gizarte-pentsamendu kritikoaren praktika bizikidetzarako baliabide gisa. Euskal Herriko errealitatearen azterketa.

Metodologia

Aktiboa eta hezigarria izango da. Kreditu praktiko eta teorikoen saioak tartekatu egingo dira. Lantaldeari garrantzia emango zaio eta aldi berean taldekideen funtzionamendu onari ez ezik, elkarren koordinazioa eta lantaldearen emaitzen aurkezpen zuzenari ere garrantzia emango zaie.

Gai bakoitzaren hasieran, oinarri teorikoak adieraziko dira, eta jarraian, lan praktiko bakoitza egiteko baldintzak azalduko dira. Lan talde bakoitzak, ikasturtearen amaieran dossier bat entregatu beharko du. Dossier honetan bilduko dira bai klasean bai klasetik kanpo egindako jarduera praktiken dokumentuak.

Klasearen asistentzia derrigorrezkoa da, hori dela eta, hutsegiteak justifikatu behar dira. Asistentzia kontrolatzeko, klasean zerrenda erregularki pasatuko da.

Klasera joaten ez diren ikasleek, eskola lehenengo hilabetean irakaslearekin hitz egin behar dute. Ikasle hauek, ikasgaiaren jarraipena, tutoretzara joaten beteko dute

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Amaierako kalifikazioa, bakarkako eta lantaldean egindako jardueren balorazioaren emaitza izango da, ikasleak lauhilabetekoan egindako idatzizko probak barne.

Baloratu egingo da klase teoriko eta praktikoen asistentzia eta baita ere ikaslearen jarrerak eta partizipazioa saio desberdinetan. Ikasgaia gainditzeko, beharrezkoa da ikasgaiaren atal guztiak gainditzea.

Klasera erregulartasunez joaten diren ikasleek, bakarkako proba teoriko-praktikoak, eginbeharreko dossierra zein irakaslearen oharrak (partehartzea, jarrera…), gainditu behar dituzte.

Klasera erregulartasunez joaten ez diren ikasleek, idatzizko proba teoriko-praktiko orokorra egin behar dute. Proba honetan irakaslearekin adostutako lan espezifikoak sartuko dira.

Ikasgaiari uko egiteari posibilitatea dela eta, klasera erregulartasunez joaten diren ikasleek, ebaluazio mota zeinahi ere den, bi aukera dituzte:

- Ebaluazioa egiteko baldintzetan %50 edota gehiago balio duen amaierako proba bada, proba hau ez egiteak, ikaslea ez aurkeztea adieraziko du eta modu honetan kalifikatua izango da.

- Ebaluazioa egiteko baldintzetan %50 baino gutxiago balio duen amaierako proba bada, ikasleak ikasgaiari uko egitearen idazkia irakasgaiaren ematen duen irakasleari bidali behar dio, azterketen denboraldi ofiziala gutxienez hamar egun hasi baino lehenago.

Erregulartasunez klasera joaten diren ikasleen kasuan, amaierako probara ez azaltzeak adieraziko du ikaslea ez dela aurkeztu, eta modu honetan ikaslea kalifikatua izango da.

Argibideak Donostiako Magisteritza Eskola

o Ikasgai honek bi atal ditu: irakasgaia eta modulu lana. Irakasgaiaren balioa %84koa izango da. Modulu lanarena %16koa.
o Bi atal hauek gainditu behar dira, ikasgaia gainditzeko.
o Graduak, presentziazkoak direnez, klasera etortzea derrigorrezkoa da, eta saio magistraletan, zein saio praktikoetan, bakarrik justifikatu gabeko bi hutsegite onartuko dira.
o Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik (lanari lotutako arrazoiak, genero indarkeriaren biktimak, erditzea, adopzioa, ume harrera edo hiru urtetatik beherako seme-alaba edo minusbaliatutako pertsonak izatea bere kargura; % 33ko ezintasun maila edo handiagoa duten ikasleak; goi-mailako kirolaria; bidaiak edo denbora asko eskatzen duten kultur eta arte-jarduerak; goi mailako beste ikasketa batzuekiko bateragarritasuna; eta mota desberdinetako karguekiko bateragarritasuna: kargu politikoak, sindikalak, ikasleen ordezkaritza, elkarteetakoak, GKEkoak edo beste batzuk) ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren % 100 balio beharko du.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ohiko deialdia gainditu ez duten ikasleek, gainditu ez dutenen atalaren ebaluazio proba bigarren deialdian egin beharko dute, honek %100aren balioa izango duela.

Nahitaez erabili beharreko materiala

BOE, BOPV.- Decretos curriculares:
REAL DECRETO 1513/2006, de 7 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas de la Educación Primaria. La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo
DECRETO 175/2007, de 16 de octubre, por el que se establece el currículo de Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Suplemento al nº 218.martes 13 de noviembre de 2007
Ordenagailua. Audiobisualak.
Ingurune Sozialaren testu liburuak.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

AZAOLA, J.M. (1988). El País Vasco. Instituto de Estudios Económicos. Madril.
BRAUDEL, F. (1966). Las civilizaciones actuales. Tecnos. Madril.
CARO BAROJA, J.C. (1995). Los vascos. Ed. Istmo. Madril.
INTXAUSTI, J. (Koordinatzailea) (1985).Euskal Herria, 2 bol. Caja Laboral.
RUIZ URRESTARAZU, E. /GALDOS URRUTIA, R. (2008). Geografía del País Vasco. Nerea.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

ALBACETE, C. CÁRDENAS, I. DELGADO, C. (2000). Enseñar y aprender la democracia. Síntesis Educación. Madril.
CORTINA, A. (1997) .Ciudadanos del mundo: hacia una teoría de la ciudadanía. Alianza. Madril.
HELD, D. (1996). La democracia y el orden global. Del estado moderno al gobierno cosmopolita. Paidos. Bartzelona.
KYMLICKA, W. (1996). Ciudadanía multicultural. Paidos.
MONTERO, M. (1995). La construcción del País Vasco Contemporáneo. Txertoa.
SARTORI, G. (2007) ¿Qué es la democracia?. Taurus
  • Aldizkariak:

IBER. DIDÁCTICA DE LAS CIENCIAS SOCIALES, GEOGRAFÍA E HISTORIA.
ENSEÑANZA DE LAS CIENCIAS SOCIALES.
CONCIENCIA SOCIAL
CLIO. HISTORY AND HISTORY TEACHING
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.euskadi.net
www.eustat.net/
www.ine.es
www.ivap.es
www.un.org/spanish/
www.hegoa.ehu.es
www.es.amnesty.org
www.gaindegia.org
www.europa.eu.int

Oharrak

Zehaztapen gehiagorako ikaslearen gida begiratu.
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es