Ogi apurrak

25867 - Gizarte Zientziak eta beren Didaktika II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgaiaren deskripzioa

Urte osokoa eta derrigorrezkoa den ikasgai honek Lehen Hezkuntza graduko hirugarren ikasturteko diziplina-formazioan parte hartzen du, Gizarte Zientzien Didaktika Sailak lehenengo eta laugarren ikasturteetan ematen dituen ikasgaien arteko zubia eginez. Gizarte Zientzietako diziplina-edukien formaziora bideratutako lehenengo ikasturteko Gizarte Zientziak eta beren Didaktika I lauhileko-ikasgaia osatzera dator. Aldi berean, formazio-prozesua saileko atal bakoitzak laugarren mailan ematen dituen hautazko eta lauhileko- ikasgaiek burutuko lukete, euren orientazioa hezkuntza-esku hartze aldera izanik, nahiz berrikuntzaren eremuan (Bilbon), zein Gizarte Zientzien tailerrean (Donostian) edo kulturartekotasunean (Gasteizen).

Gizarte Zientziak eta beren Didaktika II ikasgaia 5. moduluan txertatzen da, modulu honen izena “Competencias Escolares y Curriculum Vasco-Eskola Gaitasunak eta Euskal Curriculuma” (Bilbo eta Gasteiz) edo “Konpetentzien lanketa Eskolan” (Donostia) delarik.

Ikasgai honen xedea ikasleek Gizarte Zientzien oinarrizko printzipioak, euren hezkuntza-ekarpenak eta arlo honen eskola curriculum-ak izandako garapena ulertzea da, arlo honetako irakasle-jarduerarako beharrezkoak diren konpetentziak, rolak zein irizpide profesionalekin batera.
Ikasgai honetako edukiek eta jarduerek hezkuntza komunitateko gai eta eztabaidetan murgiltzea ahalbidetuko diete ikasleei, baita Gizarte Zientzien irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren inguruan sortzen diren kezka didaktikoetan ere, hau da, zertarako erakutsi, zer erakutsi, nola sortu irakaskuntza-ikaskuntza egoerak eta zer eta nola ebaluatu.

Laburbilduta, bere zeregina ikasleak profesional hausnartzaile gisa prestatzea da, Lehen Hezkuntzako Gizarte eta Kultur arloko curriculum-ean esku-hartze ildoak aztertzeko, interpretatzeko eta proposatzeko gai izango direnak, eta gelako praktikan erabakiak hartzeko konpetenteak izango direnak.

Materia hau gehiegizko zailtasunik gabe garatu ahal izateko beharrezkoa da lehenengo ikasturteko Gizarte Zientziak eta beren Didaktika I ikasgaiko formazio-edukien ezagutza diziplinarra, eta aurreko ikasturteetako ikasgaietako eduki eta trebetasunen transferentziarako gaitasuna.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Lortu beharreko bost konpetentziak honakoak dira:

KONPETENTZIAK
E1 Gizarte Zientzien oinarrizko printzipioak eta euren hezkuntza-ekarpenak ulertzea.

E2 Gizarte Zientzien eskola-curriculumeko osagaiak aztertzea, baita jokabide profesionalerako
beharrezkoak diren irizpideak zein rolak ere.
E3 Ingurunearen ikasketa historiko-geografikoa ikuspuntu instruktibo eta kulturaletik integratzen
jakitea, praktikaren arazoen zein erronken inguruan hausnartzen, hauek ikasleen beharrei
erantzun diezaieten, baita genero-berdintasunari zein aniztasun kulturalari eta giza eskubideei
ere.
E4 Gizarte Zientzien curriculumeko edukien garapena aztertzea eta diseinatzea.

E5 Gizarte Zientzien curriculumeko edukien ebaluaketarako tresnak ezagutzea eta aplikatzea.

HELBURU OROKORRAK

-Lehen Hezkuntzako Gizarte eta kultura ingurunearen arloko curriculum-a aztertzea.

-Gizarte Zientzien ekarpenak eskolan identifikatzea eta baloratzea, espazio geografikoaren, denbora
historikoaren eta gizarte-ikasketen irakaskuntza-ikaskuntzari dagokionez.

-Curriculum-a interpretzatzea, gizartearen ikasketari dagozkion eskola-edukiak aukeratzerakoan,
antolatzerakoan zein sekuentziatzean kontuan hartu daitezkeen irizpide desberdinen arabera.

-Gizarte Zientzien oinarrizko kontzeptuak aztertzea, baita Lehen Hezkuntzan Gizarte Zientzien
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan planteatzen diren arazoak ere.

-Lehen Hezkuntzarako Gizarte Zientzien arloko proposamenak eta material didaktikoak kritikoki
aztertzea eta baloratzea.

-Lehen Hezkuntzako geletan garatu ahal izateko sekuentzia-proposamenak diseinatzea.

IKASKUNTZA EMAITZAK
E1)
- Gizarte Zientzien ezagutza arloa eta hauek osatzen dituzten diziplina desberdinak definitzen
ditu, baita Gizarte Zientzien Didaktika eremua ere.
- Gizarte Zientzien ezagutza-egiturako osagaiak nahiz metodo zientifikoaren sekuentzia
identifikatzen ditu.
- Gizarte Zientzien ezagutza-paradigma desberdinen ezaugarriak bereizten ditu.
- Diziplinen epistemologiaren ezagutzak Lehen Hezkuntzako gizarte-ezagutzaren langintza era
desberdinetan dituen inplikazioak identifikatzen ditu.
- Gizarte-ezagutza erabiltzen du eguneroko gizarte-fenomenoak interpretatzeko.
- Historiaren, Geografiaren eta beste Gizarte Zientzien hezkuntza- balioa azaltzen du.

E2)
- Hezkuntza-araudien ezaugarriak eta berauek Gizarte Zientzien curriculum-ean dituzten
inplikazioak deskribatzen ditu, Gizarte Zientzien xedeak, konpetentziak, edukiak zein egitura
zehaztuz.
- Testu liburuetan zein irakaskuntza-ikaskuntza material desberdinetan Lehen Hezkuntzako
curriculum-ean gizarte- ezagutza egituratzeko dauden modu desberdinak bereizten ditu, baita
hezkuntza- lege desberdinen eragina ere.
- Curriculum-eko Gizarte Zientzien arloaren barruan ikuspuntu diziplinarrak, diziplinartekoak eta
beste ezagutza-arloetara irekitakoek dituzten inplikazioak bereizten ditu.
- Gizarte Zientzien irakaskuntza-ikaskuntzaren praktikarako rol, konpetentzia zein kezka
desberdinak identifikatzen ditu.

E3)
- Gizarte- ezagutza eta gizarte gai esanguratsuak irakaskuntza-ikaskuntza egoerak sortzeko
erabiltzen ditu.
- Gizarte Zientzien irakaskuntza ereduak Gizarte Zientzien curriculum-aren garapenean aplikatzen
ditu.
- Historiarekin, Geografiarekin eta gainontzeko Gizarte Zientziekin erlazionatutako ezagutzei
buruzko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak diseinatzen ditu, ikuspuntu integratzailetik eta balore-
hezkuntzaren ildotik.

E4)
- Inguru desberdinetatik (argitaletxeak, eskola, berrikuntza taldeak, teknologia-ingurua)
eratorritako Gizarte Zientzien curriculum-edukien garapenerako proposamen desberdinak aztertzen
ditu.
- Curriculum-materialak zein irakaskuntza-proposamenak diseinatu eta egiten ditu.
- Inguruneak eskainitako baliabideak erabiltzen ditu curriculum-proposamenak egiteko.

E5)
- Curriculum-eko eduki desberdinetarako egokiak diren ebaluazio irizpideak sortu eta aplikatzen
ditu.
- Ebaluazio tresna desberdinen ezaugarriak deskribatzen ditu, baita euren egokitasuna eduki eta
konpetentzia desberdinetarako.


ZEHARKAKO IKASKETA EMAITZAK.

-Norberaren ideiak eta usteak defenditzen ditu, iritzi eta pentsatzeko era desberdinen egotea
onartuz eta baloratuz.

-Curriculum-ean dauden diziplinartekotasun-alderdiak identifikatu eta aztertzen ditu, Gizarte
Zientzien edukien, irakaskuntza-ikaskuntza metodologiaren zein ikaskuntza prozesuen alderdiak
kontuan hartuz.

-Zientzia-erregistro desberdinetako testuak irakurri, ulertu eta sintetizatzen ditu, gizarte
arazoak eta beren ikuspuntuak errekonozituz, interpretazio desberdinak eta euren xedeak
identifikatuz.

-Banakako zein taldeko ikaskuntza jarduerak egiten ditu, esleitutako lanaren ardura hartuz eta
zehaztutako ebaluazio- irizpide minimoak betez.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

GAIAK

1.GAIA: GIZARTE ZIENTZIEN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK.
Gai honen funtsa Gizarte Zientzien oinarrizko printzipioen ulermena da, zientzia hauen sorrera
eta bilakaera, egitura epistemologikoa eta hezkuntza-ekarpenak aztertuz.

2.GAIA: GIZARTE ZIENTZIEN ESKOLA-CURRICULUMA.
Gizarte Zientzien arloko eskola-curriculumaren bilakaera eta osagaiak aztertzen dira, gaur egungo
Lehen Hezkuntzan Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera finkatzen duen araudiaren arabera,
eta arlo honetako irakasleentzat beharrezkoak diren konpetentziak, jokabideak eta irizpideak
kontuan izanik.

3.GAIA: GIZARTE IKASKETA (HISTORIKOA, GEOGRAFIKOA) IKUSPUNTU INSTRUKTIBO ETA KULTURALETIK.
Gizarte ikasketa ikuspuntu ireki batetik ulertzen da, gizartearen eskaerei eta ikasleen garapen
pertsonalari erantzunez, gela-praktikaren arazo zein erronken inguruko hausnarketatik abiatuta,
ikasketa horiei orientabide hezitzaile eta kultural emanez, modu honetan hiritartasunari lotutako
baloreei erreparatuz.

4.GAIA: GIZARTE ZIENTZIEN CURRICULUMEKO EDUKIEN GARAPENA: GIZARTE ZIENTZIEN IRAKASKUNTZARAKO
BALIABIDEAK, METODOAK ETA ESPERIENTZIAK.
Gizarte Zientzien curriculumeko edukien garapen desberdinak ulertzea, eta Gizarte Zientzien
irakaskuntza-ikaskuntzan erabilitako baliabideak, metodoak eta esperientziak ezagutzea, unitate
didaktikoen diseinurako aukerak eskainiz.

5.GAIA: GIZARTE ZIENTZIEN CURRICULUMEKO EDUKIEN EBALUAKETA.
Gizarte Zientzien curriculumeko edukien ebaluaketarako tresnak ezagutzea eta aplikatzea.

Metodologia

IRAKATS-IKAS JARDUERAK
Irakasleak oinarrizko edukien inguruan egingo dituen azalpenak ikasleen bakarkako zein taldeko lanekin uztartuko dira. Batean zein bestean ezinbestekoak dira ikasleen parte hartze aktiboa, edukien gaineko hausnarketa eta norberaren ikaskuntza prozesuaren ardura izatea.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 18   72            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 27   108            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Bi ebaluazio metodo erabiltzen dira:

A.EBALUAZIO MISTOA, erregulartasunez bertaratzen diren ikasleentzat (Irakasle Eskola bakoitzaren arautegiaren araberakoa), zeinean kontuan hartzen diren azkeneko proba idatzia eta lan praktikoak (ariketak, kasuak, buruketak edo beste hainbat). Hala, “Irakasgai bat ebaluazio mistoaren bidez kalifikatuko da, baldin eta gutxien dela programaren % 30 etengabeko ebaluazioaren sistemaren bidez ebaluatu bada. Etengabeko ebaluazioa azken proba batek osatuko du, unibertsitatearen akademi egutegian ezarritako epearen barruan egin beharrekoa” (Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako arautegia, 2014/15 ikasturtea, 43b artikulua).

B.AZKEN EBALUAZIOA: erregulartasunez bertaratzen ez diren ikasleentzat, justifikatutako arrazoiengatik “ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren % 100 balio beharko du” (Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako arautegia, 2014/15 ikasturtea, 43c artikulua).
Edozein dela ere ebaluazio metodoa, ikaslea ez bada azken probara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.
Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago, betiere, irakasgaiaren ikasketen gidaliburuan bestelako eperik zehaztu ezean. (Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako arautegia, 2014/15 ikasturtea, 39. artikulua).

Ikastegi bakoitzeko testuingurua, irakaskuntza modalitateak... kontuan hartuz, irakasgai honen ebaluazio sistema honako hau da:

EBALUAKETA. Donostiako Irakasle Eskola

Bi ebaluazio metodo erabiltzen dira:

A. EBALUAZIO MISTOA:
Klaseetara etortzen diren ikasleentzat, lan desberdinak irakasleak zehaztutako egunean ematen dituztenentzat eta lan edo jarduera guztiak egiten dituztenentzat, hau da, ariketak, kasuak edo buruketak.

Ebaluaziorako portzentajeak:
%30: gelan nahiz gelatik kanpo burutu beharreko jarduerak,moduloa barne.
%70: azken proba idatzia

Atal ezberdinen arteko bataz bestekoa egin ahal izateko, 4tik gorako nota atera beharko da proba idatzian. Ohiko deialdian ez bada gainditzen, jardueretan eta diziplinarteko lanean ateratako notak gordeko dira ezohiko deialdirako, baina ez hurrengo kurtsorako.

B.AZKEN EBALUAZIOA:
Aurrez aurreko ez diren ikasleen ebaluazioa:
%100: azken proba.

Deialdiari uko egiteko aukerak:

a.Ebaluaziorako metodoa azken ebaluazioa denean, deialdiari uko egiteko, nahikoa izango
da azken probara ez aurkeztea.
b.Ebaluaziorako metodoa mistoa denean, azken proba egitea zehaztu eta proba horrek
irakasgaiaren kalifikazio osoaren %50 edo hori baino gehiago balio badu, ikaslea ez
bada probara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko
zaio.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ohiko deialdian ez bada gainditzen, jardueretan eta diziplinarteko lanean ateratako notak gordeko dira ezohiko deialdirako, baina ez hurrengo kurtsorako.

Nahitaez erabili beharreko materiala

BOE, BOPV: Curriculum Dekretuak:

- REAL DECRETO 1513/2006, de 7 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas
de la Educación primaria. La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de
- DECRETO 175/2007, de 16 de octubre, por el que se establece el currículo de la Educación Básica y
se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Suplemento al n.º 218 -martes 13 de
noviembre de 2007
- 97/2010 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzaren
curriculuma sortu eta ezartzeko den Dekretua aldatzen duena.
- LEY ORGÁNICA 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad educativa.
- REAL DECRETO 126/2014, de 28 de febrero, por el que se establece el currículo básico de la
Educación Primaria.

-Ordenagailua.
-Ikus-entzunezkoak.
-Gizarte Zientziak eta Ingurunearen Ezaguerako testuliburuak.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

DOMINGUEZ GARRIDO, Mª Concepción (2004). Didáctica de las Ciencias Sociales. Madrid: Pearson Prentice Hall
FELIU, M., eta HERNÁNDEZ CARDONA, F.X. (2011). 12 ideas clave. Enseñar y aprender historia.Barcelona: Grao.
HANNOUN,H. (1977). El niño conquista el medio. Buenos Aires: Kapelusz.
LOPEZ ATXURRA, Rafael (1987) Historia, Zientzia Sozialak eta Hezkuntza, UPV-EHU, Bilbo
ROZADA MARTINEZ, J.M.,(1997) Formarse como profesor. Ciencias Sociales, Primaria y Secundaria Obligatoria. Guía de textos para un enfoque crítico. Madrid: Akal.
SANTISTEBAN, A., eta PAGÈS, J. (2011). Didáctica del Conocimiento del Medio Social y Cultural en la Educación Primaria. Madrid:Síntesis.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

AVILA, R Mª, LOPEZ ATXURRA, R., eta FERNANDEZ DE LARREA, E.(2007).Las competencias profesionales para la enseñanza-aprendizaje de las Ciencias Sociales ante el reto europeo y la globalización. Bilbao: AUPDCCSS.
BALE, J (1989). Didáctica de la Geografía en la Escuela Primaria. Madrid: Morata.
COMES,P. y TREPAT, C. (1998). El tiempo y el espacio en la didáctica de las ciencias sociales. Barcelona:Graó.
COOPER, H. (2002). Didactica de la Historia en la educación infantil y primaria. Madrid: Morata.
MURPHY, J. (2011) Más de 100 ideas para enseñar historia. Primaria y secundaria. Barcelona: Grao.
PLUCKROSE, H. (1993). Enseñanza y aprendizaje de la historia. Madrid: MEC. Ed. Morata.
SOUTO, X.M., (1998). Didáctica de la Geografía. Problemas sociales y conocimiento del medio. Barcelona: Ediciones del Serbal
TREPAT, C.A., eta RIVERO, P. (2010). Didáctica de la Historia y multimedia expositiva. Barcelona: Grao.


  • Aldizkariak:

-IBER. Didáctica de las Ciencias Sociales, Geografía e Historia.
-Enseñanza de las Ciencias Sociales
-CONCIENCIA SOCIAL
-TANTAK
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.didactica-ciencias-sociales.org    
http://www.ub.es/histodidactica/    
http://www.educacionsocialyciudadana.com/es/index-personal.php?idArea=3
(Web de Rafael López Atxurra)    

http://educalab.es/-/nuevo-portal-web-para-la-lomce

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es