Ogi apurrak

25862 - Lehen Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai honetan, Euskal Herriko sistema elebidunetan hizkuntzak ikas-irakasteko beharrezkoak diren oinarri teoriko eta metodologikoak lantzen dira, beti ere arreta eskainiz bestelako kultura eta hizkuntzak dituzten ikasleen inklusioari.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Lengoiaren zientziek hizkuntzari buruz eta haren ikaskuntza-irakaskuntzari buruz egindako kontzeptualizazioak aztertuko dira modu kritikoan, baita horietatik eratortzen diren oinarri didaktikoak ere. Xedea da irakaskuntza elebiduneko programak ezagutzea eta berauek aplikatzeko estrategiak menperatzea, testuinguru soziolinguistikoen arabera.
Era berean, beharrezkoa da hizkuntzen ikaskuntzan testuinguru eleanitzetako egoerei aurre egitea eta eleaniztasunarekiko zein hezkuntza eleanitzarekiko jarrera baikorrak bultzatzea.

Honakoak dira ikasgaiak landuko dituen gaitasun nagusiak:

A) Komunikazio eta hizkuntzaren zientzien oinarrizko printzipioak ulertzea
B) Hizkuntzen eta literaturaren eskola-curriculuma ezagutzea
C) Dagokion Autonomia Erkidegoaren hizkuntza ofizialak ongi eta egokitasunez hitz egiten, irakurtzen eta idazten jakitea
D) Beste hizkuntzetako ikasleek hizkuntza ofizialak ikasteko dituzten zailtasunak ezagutzea

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Gaiak

1.    Gai-multzoa: Hizkuntzaren ikaskuntza-irakaskuntzaren oinarri teorikoak
a.    Hizkuntzaren definizioa eta funtzioak
b.    Hizkuntza-gaitasuna eta komunikazio-gaitasuna
c.    Lehen hizkuntzaz jabetzea
d.    Bigarren hizkuntzaz jabetzea

2.    Gai-multzoa: Elebitasunaren oinarri teorikoak
a.    Gizabanakoaren elebitasuna
b.    Elebitasun historiko-soziala
c.    Elebitasun psikolinguistikoa

3.    Gai-multzoa: Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa eta hezkuntza
a.    Elebakartasunetik eleaniztasunera
b.    Euskararen gaur egungo egoera soziolinguistikoa
c.    Egungo hezkuntza-ereduak

4.    Gai-multzoa: hezkuntza eta eleaniztasuna
a.    Marko orokorra: EAEko Oinarrizko Hezkuntzarako curriculuma: hizkuntzen irakaskuntza
b.    Irakaskuntza eleanitzerako proposamenak
c.    Kulturaniztasuna eta hezkuntza: etorkinen seme-alabak eta hizkuntzaren irakaskuntza.


Metodologia

Eskola teorikoetan azalpen teorikoak nahiz taldeko praktikak egingo dira. Hainbat zeregin etxean burutu beharko dituzte ikasleek. Saio praktikoetan maila teorikoan ikusitakoaren gaineko jarduerak egingo dira taldean.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Ikus beheko jarraibideak 100%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikastegien testuingurua, irakaskuntza modalitateak edota diziplinarteko moduluko lana kontuan hartuz, ikastegi bakoitzak bere ebaluazio sistema zehatza du. Donostiako Irakasle-Eskolan irakasgai honen kalifikazioa honela osatuko da:
    
-Moduluko lana (% 20)
-Azterketa idatzia (% 50)
-Ikasturtean zehar egin beharreko lanak (% 30)

Beste argibide batzuk:
Ikasgelara etortzen ez direnek (eliteko kirolariak, lan arrazoiengatik, etab.) eta indarreko araudiaren arabera eskolara etorri beharretik salbuetsita direnek eskubidea izanen dute azken azterketa bat egiteko, ikasgaiaren %100eko balioarekin.
Ikasleak aurkeztu dezake eskaria deialdi bati uko egiteko, eskari hori ikasgaiko irakasleari idatziz helaraziz, beranduenez azterketa garai ofiziala hasi baino 10 egun lehenago.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez-ohiko deialdian azterketa baten bidez neurtuko dira ikasturtean zehar landutako gaitasunak eta kontzeptuak.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasleentzako prestaturiko txostena.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

AMENGUAL, M & JUAN, M & SALAZAR, J (2008). Adquisicion y enseñanza de lenguas en contextos plurilingües: ensayos y propuestas aplicadas. Edicions UIB. Illes Balears.
BRONCKART, J.P. (1993): Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa, HABE, Donostia.
BRONCKART, J.P. (2007): Desarrollo del Lenguaje y Didáctica de las lenguas. Buenos Aires: Miño y Dávila.
CUMMINS, J (2002). Lenguaje, poder y pedagogía: Niños y niñas bilingües entre dos fuegos.Morata.Madrid.
HUGUET,A&MADARIAGA,J M (2005). Fundamentos de educación bilingüe.UPV-EHU.Bilbo.
SIGUAN&MAKEY (1986). Educación y bilingüismo. Santillana/UNESCO. Madrid.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

BESALU, X (2002). Diversidad cultural y educación . Sintesis. Madrid.
ETXEBERRIA, FELIX (2005). Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian. Erein. Donostia.
LASAGABASTER, D. & SIERRA, J.M.(2005). Multilingüismo y multiculturalismo en
la escuela. Cuadernos de Educación. ICE. Horsori. Barcelona.
MORENO RIOS (2005): Psicología del desarrollo cognitivo y adquisición del lenguaje. Madrid: Ed. Biblioteca Nueva.
RICHARDS, J.C. eta RODGERS, T.S. (1998): Enfoques y métodos de enseñanza de idiomas. Madrid: Cambridge University Press.
SERRA, M./SERRAT, E./SOLÉ, R./BEL, A./APARICI, M. (2000): La adquisición del lenguaje, Ariel psicología, Barcelona.
UNAMUNO, Virginia (2003): Lengua, escuela y diversidad sociocultural. Barcelona. Graó.
  • Aldizkariak:

- Bat. Soziolinguistika aldizkaria.
- Tantak.
- Textos.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

- dewey.uab.es/jaling
- www.erabili.com
- www.eurolang.net
- www.euskadi.net/euskara_adierazleak
- www.euskalnet.net/guerenu/lanak/elebitasuna.
- www.soziolinguistika.org

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/30
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es