Ogi apurrak

25860 - Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Deskribapena: Psikologiaren azalpen eredu ezberdinak kontutan izanik, etapa ebolutibo ezberdinetako garapen ohikoa eta patologikoaren ezaugarriak ezagutzean datza. Ikasleriak nahaste psikologiko ezberdinak bereiztea lortu nahi da, ondoren gelan detektatu eta ikasteko zailtasunetan izan dezaketen eragina aztertu ahal izateko. Era berean, eskolan burutu daitezkeen prebentzio eta hezkuntza esku-hartze programak ezagutu eta ulertu behar ditu. Ezgaitasun psikikoa eta zentzu-motorra duen ikasleriaren garapenaren ezaugarri bereizgarriak aztertu eta gela-jokabidearen jarraibideen diseinua.

Testuingurua: Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaia, maisu/maistren formakuntzan, bigarren mailako bigarren lauhilekoan (4. moduloa) irakasten den oinarrizko gaia da. Irakasgai honen aurretik, 1. moduloan, besteak beste, Garapenaren Psikologia lantzen da eta 2. moduloan Hezkuntzaren Psikologia.
Irakasgai honek Garapenaren Psikologian (1 . moduloa) esplikatzen diren 6-12 bitarteko adinak dituen ezaugarriak eta beharrak gaurkotzea eskatzen du. Bestalde, Hezkuntzaren Psikologiarekin ere lotura du (2. moduloa), irakasgai honetan ikaskuntza-irakaskuntzaren ondorioz, gizakien jokaeran gertatzen diren aldaketak aztertzen dira.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK (G)ETA IRAKASKUNTZ-ONDORIOAK (I.O)

G.1. Ezgaitasun posibleak egoki identifikatzeko, ikasleriaren aniztasuna eta testuinguru soziokultural aldakorrak kontutan izanda, ikasleen nortasunaren garapena ulertu ahal izateko beharrezko diren ezagumenak menderatu.
I.O.1
Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
I.O.2
Ikasleriaren garapenean desfaseak hautematea dagokion bizitzako adin-garaian.

G.2. Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak detektatu eta balioesteko eta hauek aurkezten dituzten ikasleen integrazioa mesedetzeko eta erantzun bat eskaintzeko beharrezko diren baliabideak eskuratu, ikastetxeko profesional ezberdinekin, espezialistekin eta familiekin elkarlanean hezkuntza premien arretari ekiteko eta hezkuntza erantzun eraginkor bat lortzeko.
I.O.3
Ikasleriaren garapeneko eta ikaskuntzako zailtasunak identifikatzea, aztertzea eta baloratzea, egoera, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuz.
I.O.4
Familiekin, espezialistekin eta ikastetxeko profesional desberdinekin egoera komunikatiboak planifikatzea eta diseinatzea.

G.3. Eskola eremuan, gaitasun ezberdinak,ikaskuntza erritmo ezberdinak eta garapenaren nahasteak dituzten ikasleei eragiten dien hezkuntza egoeren identifikazioa eta erabakien plangintza egin.
I.O.5
Behar bereziak dituen ikasleriaren inklusioan lagunduko duten arrazoitutako hezkuntza esku-hartzeak proposatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA- Garapen psikologiko arrunta eta patologikoa haurtzaroan: alderdi kontzeptualak eta azaltzeko ereduak.

2. GAIA- Haurtzaroaren berezko nahasmen psikologikoak: sailkapena, prebentzio-estrategiak eta hezkuntzako esku-hartze teknikak (zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan).

3. GAIA- Urritasun psikikoak, zentzumenezkoak eta motorrak: garapenaren alderdi bereizgarriak eta jarduera-ildoak ikasgelan.

Metodologia

Irakasgai honetan bi irakas modalitate erabiltzen dira: klase magistrala eta gelako praktikak. Magistral modalitatean (%20) denbora gehiena edukiak azaltzeari eskeiniko zaio, nahiz eta talde lanak eta lan indibidualak ere egingo diren. Gelako praktiketan (% 80) eduki teoriko-praktikoak egoeren, kasuen edo arazoen bidez landuko dira. Lan hau burutzeko, ikasleek gai desberdinetako testuak irakurriko dituzte, sintesi gaitasuna erakutsiko dute, galdera/erantzunak egingo dituzte, taldeko eztabaidetan parte hartuko dute, ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna erakutsiko dute eta taldean eta bakarka lan egiteko gai izan beharko dute.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 50%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • PORTFOLIOA 10%
    • LAN MODULARRA 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA : Irakasgai honen ebaluazioa mistoa izango da eta honako atal hauetaz ebaluatuko da:
1.Etengabeko Ebaluazioa:

a.Gelan modu jarraituan egiten diren banakako edo taldeko lanak (azken notaren %10).
b.Modu kooperatiboan egindako lanak (%20).
Lan hauen ebaluazioa hezigarria izango da, egin ahala, jaso eta zuzenduko baitira lanak, modu honetan ikasleari lortu nahi diren ikaskuntz-ondorioei buruzko feed-back-a emango zaio.
d.Taldean egindako lan modularra (%20).

2. Banakako azken froga. Ikasturtea bukatutakoan egingo den froga izango da ( nota osoaren %50a)
Azken nota etengabeko ebaluazioan eta azken frogan lortutako noten gehiketa poderatutik aterako da. Irakasgaia gainditzeko ebaluazioaren zati guztiak gainditu beharko dira.

JUSTIFIKATUTAKO ARRAZOIENGATIK KLASERA EZIN ETOR DAITEKEEN IKASLEA
1.Ikasleari justifikatutako arrazoiengatik (lanari lotutako arrazoiak, genero indarkeriaren biktimak, erditzea, adopzioa, ume arrera edo hiru urtetatik beherako seme-alaba edo minusbaliatutako pertsonak izatea bere kargura;%33 ezintasun maila edo handiagoa duten ikasleak; goi-mailako kirolaria; kultur eta arte-jarduerekin lotutako bidaiak edo egonaldiak; goi mailako beste ikasketa batzuetiko bateragarritasuna; eta mota desberdinetako karguekiko bateragarritasuna: kargu politikoak, sindikalak, ikasleen ordezkaritza, elkarteetakoak, GKEkoak edo beste batzuk) ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa egin, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, bi froga gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:

1.Azterketa indibiduala (amaierako notaren %70a).
2.Lan praktiko indibiduala (notaren %30a), idatzizko froga baino lehen aurkeztuko duena.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA: ohiko deialdian azaltzen diren atal, baldintza eta irizpideak mantenduko dira. Ikasleak aldez aurretik gainditu ez duen atala (ak) gainditu beharko du. Ikasturte berean ohiko deiladian gainditutako atalen nota gordeko da. Irakasgaia gainditzeko atal guztiak aprobatu behar dira.

JUSTIFIKATUTAKO ARRAZOIENGATIK KLASERA EZIN ETOR DAITEKEEN IKASLEA: ohiko deialdian azaltzen diren atal, baldintza eta irizpideak mantenduko dira. Ikasleak aldez aurretik gainditu ez duen atala (ak) gainditu beharko du. Ikasturte berean ohiko deiladian gainditutako atalen nota gordeko da. Irakasgaia gainditzeko atal guztiak aprobatu behar dira.

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.


Nahitaez erabili beharreko materiala

- Irakasgaiaren irakasleak diseinatutako materialak: apunteak, jarduera praktikoak, etab.

- Irakasleak plataformaren bidez (e-gela) eskainitako materialak. Ikasleak material hauek maiztasunez begiratu beharko ditu.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Aierbe, A. (2008). Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. Bilbo: EHU (descarga gratuita en: http://testubiltegia.ehu.es)

Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Archidona: Aljibe.

Castanedo, C. (1997). Bases psicopedagógicas de la educación especial: Evaluación e intervención. Madrid: CCS.

Castejón, J. y Navas, L. (2009). Unas bases psicológicas de la educación especial (5.ed.). Alicante: Club Universitario.

Deutsch, D. (2003). Bases psicopedagógicas de la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.

González, E. (Coord) (2003). Necesidades Educativas Especiales: Intervención psicoeducativa. Madrid: CCS.

González Barrón, R. (coord).(2005). Psicopatología del niño y del adolescente. Madrid: Pirámide.

Heward, W. (1997). Niños excepcionales: Una introducción a la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.

Luque, D. J. (2006). Orientación educativa e intervención psicopedagógica en el alumnado con discapacidad. Análisis de casos prácticos. Malaga: Aljibe.

Marchesi, A.; Coll, C. y Palacios, J. (Comps.) (1999). Desarrollo psicológico y educación. Psicología evolutiva. Tomo 3: Trastornos del desarrollo y necesidades educativas especiales. Madrid: Alianza.

Moriña, A. (2008). La escuela de la diversidad. Madrid: Síntesis.

Rodriguez Sacristán, J. (Dir.).(2002). Psicopatología infantil básica: teoría y casos prácticos. Madrid: Pirámide.

Trebol, F. (2010). Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera. Bilbo: UEU.

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

FRIEDES, D. (2007). Trastornos del desarrollo. Un enfoque neuropsicológico. Barcelona: Ariel.

MOLINA, S. (1994): Bases psicopedagógicas de la Educación Especial. Alicante:Marfil.

PAULA. I. (2003): Educación Especial. Técnicas de intervención. Madrid: McGraw Hill.
  • Aldizkariak:

Anales de Psicología
Infancia y Aprendizaje
Journal of Abnormal Child Psychology
Psicothema
Revista de Psicología General y Aplicada
Revista de Psicopatología y Salud Mental del Niño y del Adolescente
Revista de Educación Especial
Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado
Revista de Psicodidactica
Spanish JournaL of Psychology
TANTAK
UZTARO
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.autismo.com
http://www.discapnet.es
http://www.gautena.org
http://www.atzegi.org
http://www.aspace.org
http://www.asebi.es/
http://www.euskal-gorrak.org/
http://www.feaps.com
http://www.once.es
http://www.paidopsiquiatria.com
http://www.trastornohiperactividad.com
http://www.eusarghi.org/
http://www.alcagi.org/
http://www.fanjaceuskadi.org/
http://dislexiaeuskadi.com/
http://www.ttm-espana.com/
http://www.asociacionalanda.org/web/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/22
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es