Ogi apurrak

26476 - Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleak I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai hau Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduen azken kurtsoan kokatzen da, Hezkuntza Bereziko Minorrean hain zuzen ere. Ikasturte osoko irakasgaia da eta bigarren ikasturtean eskaintzen den Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaiaren sakontzea dakar. Funtsean, bere asmo nagusia da hezkuntza laguntza berezia behar izatearen (hezkuntza premia bereziak barne) zergatiak eta hura jasotzen duten haurren ezaugarri nagusiak ezagutzera ematea. Aldi berean, hezkuntza laguntza berezia behar izateak haurren garapenean eta ikaskuntzan eduki dezakeen eragina aztertzen da. Laburbilduz, irakasgai honek hezkuntza laguntza berezia behar duen haurra aurkezten du, haren berri emanaz eta etorkizuneko irakaslea haren lekuan jarriz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

IE01. Aniztasunarekiko jarrera positiboa erakusten du eta baita hezkuntza laguntza berezia behar duten pertsonen bilakabide eta ikasteko dituzten gaitasunekiko ere.
IE02. Aniztasuna errespetuz eta begirunez tratatzen du, besteek ere hala tratatzea sustatuz.
IE03. Hezkuntza laguntza berezia behar duten ikasleak identifikatzen ditu eta horien adierazpen nagusiak ezagutzen ditu.
IE04. Ikasleek hezkuntza laguntza berezia behar izatearen zergati nagusiak ezagutzen ditu.
IE05. Hezkuntza laguntza berezia behar izateak arlo sozio-pertsonalean eta akademikoan izan dezakeen eraginari buruz hausnartzen du.
IE06. Gelako ikaskuntza teoriko-praktikoa eta irakaskuntzan izandako aurre-esperientziaren arteko loturak eraikitzen ditu.
IE07. Ikasleen bilakabidean eman daitezkeen desberdintasunak detektatzeko aproposak izan litezkeen tresnak aukeratzen eta erabiltzen ditu.
IE08. Informazio iturri anitz, fidagarri eta eguneratuetan oinarritzen ditu bere produkzioak.
IE09. Beste kideekin lan egiten du, berari egotzitako ardurak beteaz.
IE10. Bakarrik lan egiteko gai da.
IE11. Gogoeta pertsonala eta talde eztabaida abiapuntuak hartuta, irakaskuntza lana berritzeko eta hobetzeko proposamenak elaboratzen ditu.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.GAIA- Ikusmenaren, entzumenaren edota mugimenduaren urritasunetatik eratorritako behar psikopedagogikoak.
2.GAIA-Adimen urritasunetik eratorritako behar psikopedagogikoak.
3.GAIA-Jokabidearen nahasteetatik eratorritako behar psikopedagogikoak.
4.GAIA-Autismoaren espektroko nahasteetatik eratorritako behar psikopedagogikoak.
5.GAIA-Gaitasun handiak dituzten ikasleen behar psikopedagogikoak.

Hori guztiaz gain, egun eskolan dauden beharrei erantzuna emateko asmoz, gaitegia apur bat zabaltzea erabaki da. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Eskola Inklusiboaren Esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoak aintzat hartzen dituen kolektibo desberdinak landuko dira.

Metodologia

Bai eskola magistraletan eta baita eskola praktikoetan ere, irakasleak ikasleen lana bideratzeko azalpen laburrak emango ditu. Ikasgelako denbora gehiena hainbat jardueretan erabiliko da, normalean talde lanak egingo dira baina baita bakarkakoak ere.

Ikasleek ikaskuntza emaitzak lortzeko, irakaskuntza metodologia desberdinak erabiliko dira (talde proiektuak, kasu edo problemen ebazpena, lanen aurkezpenak, irakurgaien eztabaidak, role playing-ak, etab.). Horrez gain, ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko, jarraipena egingo zaie, feedbacka emango zaie aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera. Horrela, ikasleek kontzientzia har dezakete beren ikaste prozesuaz eta berau hobetzeko moduez.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 9   36            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 13,5   54            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 20%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 10%
    • BANAKAKO LANAK 20%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 30%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasgaiaren ebaluazioak eta kalifikazioak egin behar diren eginkizun ezberdinak kontutan hartuko ditu. Jakinda ere eginkizun bakoitza gainditua egon behar dela ikasgaia gainditu ahal izateko.


KLASERA MAIZ ETORTZEN DEN IKASLERIAK (%75a) eta etengabeko ebaluazioan parte hartzen duenak ondorengoa egin beharko du:

1)Bakarkako produkzioak eta probak(azken notaren %40a).
2)Talde produkzioak (azken notaren %60a).

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 14 asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.


Arrazoi justifikatuak direla eta KLASERA MAIZTASUNEZ ETORRI EZIN DUEN IKASLERIAREN KASUAN, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, bi froga gainditu beharko ditu irakasgaia gainditzeko:

1)Bakarkako idatzizko proba (azken notaren %80).
2)Bakarkako produkzioak (azken notaren %20).


Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 15ekoa, UV/EHUren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko) IKASLERIAK OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN AHAL IZANGO DIO ondorengo moduan:

1. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

1. Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2. Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
3. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materiala

-Irakasleak e-gela plataforman zintzilikatuko dituen materialak edota kopistegian utziko dituenak.
-Gelara ordenagailua ekartzea gomendatzen da lan ugari bertan egingo baitira.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Bermúdez, M. P. eta Bermúdez, A. M. (Ed.)(2004). Manual de psicología infantil: aspectos evolutivos e intervención psicopedagógica. Madrid: Biblioteca Nueva.

Botías, F., Higueras, A. M., eta Sánchez, J. (2012). Necesidades educativas especiales: planteamientos prácticos. Madrid: Wolters Kluwer.

Fernández Castillo, A., eta Arco, J. L. (Koord). (2004). Manual de evaluación e intervención psicológica en necesidades educativas especiales. Madrid: McGraw Hill.

Luque, D. J. (2006). Orientación educativa e intervención psicopedagógica en el alumnado con discapacidad. Análisis de casos prácticos. Málaga: Archidona.

Méndez, F. X., Espada, J. P., eta Orgilés, M. (Koord.)(2006). Intervención psicológica y educativa con niños y adolescentes: estudio de casos escolares. Madrid: Pirámide.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Aierbe, A. (2008). Esku hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea (materiala osorik deskargatzeko: http://testubiltegia.ehu.es/Esku-hartze-psikopedagokikoa/deskarga).

Bermúdez, M. P. eta Bermúdez, A. M. (Ed.)(2006). Manual de psicología clínica infantil. Madrid: Biblioteca Nueva.

Campo, M. E. (1997). Casos prácticos de dificultades de aprendizaje y necesidades educativas especiales. Madrid: Editorial Centro de Estudios Ramón Areces.

Cyrulnik, B. (2002). Los patitos feos. Barcelona: Gedisa.

García Sevilla, J. (2013). Cómo mejorar la atención del niño. Madrid: Pirámide.

Geddes, H. (2010). El apego en el aula. Barcelona: Graó.

Gavino, A. (2006). Guía de técnicas de terapia de conducta. Madrid: Pirámide.

González, E. (2003). Necesidades Educativas Específicas. Intervención Psicoeducativa. Madrid: CCS.

González, T. (2011). Psicología clínica de la infancia y de la adolescencia: aspectos clínicos, evaluación e intervención. Madrid: Pirámide.

Maganto, C. eta Maganto, J. (2010). Cómo potenciar las emociones positivas y afrontar las negativas. Madrid: Pirámide.

Méndez, F. X., Espada, J. P. eta Orgilés, M. (2006). Terapia psicológica con niños y adolescentes. Madrid: Pirámide.

Sánchez Palomino, A. eta Torres, J. A. (2002). Educación especial. Madrid: Pirámide.
  • Aldizkariak:

ANALES DE PSICOLOGÍA
CAMBRIDGE JOURNAL OF EDUCATION
HARVARD EDUCATIONAL REVIEW
HIK HASI
INFANCIA Y APRENDIZAJE
PSICOTHEMA
REVISTA DE EDUCACIÓN ESPECIAL
REVISTA DE PSICODIDACTICA
SPANISH JOURNAL OF PSYCHOLOGY
TANTAK
UZTARO
  • Interneteko helbide interesgarriak:

-"Orientación Andujar" webgunea: http://www.orientacionandujar.es
-Psikologia y Pedagogia baliabideak: http://www.psicopedagogias.blogspot.com.es/
-Nafarroako Gobernuaren Baliabidetegia Hezkuntza Premia Berezien inguruan: http://creena.educacion.navarra.es/
-Ikasgelarako baliabideak: www.smconcetados.com
-Aragoiko Gobernuaren baliabidetegia hezkuntza eta teknologia berrien gaietan: http://www.catedu.es/webcatedu/
-Haur hezkuntzarako baliabideak eta orientabideak dituen wikia: http://haurhezkuntzab08.wikispaces.com
-Espainiko Gobernuaren Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren baliabidetegia: http://recursostic.educacion.es/aeduc/aprender/web/fichas.html
-Aniztasunari erantzuna emateko Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen materialak:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_diversid/aniztasunari_erantzuna.html
-UPV/EHUko Euskara Errektoreordetzak eskaintzen dituen materialak:http://testubiltegia.ehu.es/

Oharrak

Gida honen atal desberdinak diziplinarteko moduluko gidetan eta irakasgaiari dagokion ikaslearen gidan sakonago zehaztuko dira. Ikasleek gida horiek kontsultatu beharko dituzte eta dagokion irakaslearekin argitu suertatu daitezkeen zalantzak.
Azken aldaketaren data: 2017/07/13
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es