Ogi apurrak

25884 - Eskola Inklusiboaren Oinarriak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasleriaren garapenean lagunduko duen hezkuntza praktikan oinarritzen da irakasgaia. Era berean, ikasleariaren aniztasuna azalaratzen eta honek curriculumean duen eragina eta ondorioak ulertarazten erraztuko du; hau guzti hau, behar berezi eta berarizkoen erantzunaren eszenategian kokaturik. Irakaslego guztien rolak argitzeari eta duen funtsari arreta berezia eskainiko zaio.
Bestetik, seihilabeteko gainontzeko irakasgaiekin batera DILANa (Diziplinarteko Lana) garatuko du.
Azkenik, irakasgairen garapenean uztartuko du ikaslegoak lehen practicumean izan duen esperientzia.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

- Eskola inklusibora iritsi arteko hezkuntza-sistemaren eraldatze-prozesu historikoa eta soziala aztertzea.

-Aniztasunari erantzuteko dagoen marko normatiboa eta eskolari laguntzeko dauden zerbitzuen sarea ezagutzea.Ikasgaiari dagokion terminologia ikastea.

-Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ikasgela barruan sortutako premiak, gaitasunak, erritmoak eta zailtasunak identifikatzea, profesional espezialistei jakinaraztea eta taldeka lan egin horiei aurre egiteko. Curriculum arruntatik abiatuta hezkuntza erantzun egokiak eman.

-HPB ak aurkezten dituzten kolektibo/talde ezagunenak zeintzuk diren jakitea eta aztertzea.



EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA.- Eskola aniztasunaren aurrean: kontzeptuen eta eskolaratzeko jardueren bilakaera. Eskola Inklusiboaren oinarriak.

2. GAIA.- Hezkuntza-premiei erantzuteko araudi-esparrua. Eskolari laguntzeko zerbitzuak, programak eta profesionalak.

3. GAIA.- Hezkuntza-premiei eman beharreko erantzuna: eskolarizazio modalitateak, neurri arruntak eta ezohikoak, neurrien graduak-mailaketa. Erantzunaren eszenatokian curriculuma: zentroaren curriculum-proiektua; ikasgelako programazioak, hezkuntza-errefortzuko neurriak, norbanako curriculum-egokitzapenak: kontzeptua eta motak: sarbidekoak, arlokoak, ziklokoak eta zabaltzekoak.

4. GAIA.- Gaur egun aniztasunari erantzuteko eskola antolakuntza /egitura. Inklusibitateari erantzuteko eredu desberdinak eta HPB batzuei emandako erantzun zehatzak: arazo sentsorial eta motorikoak, goi mailako gaitasun intelektualak, komunikazio arazoak, osasun mentaleko arazoak, garapenean zailtasun orokorrak.

5. GAIA.- Disziplinarteko lana (DILAN): Magisteritza Eskolak erabakitzen du derrigorrezkotasuna. Gaia gainontzeko irakasleekin adostuko da. Orokorrean Ikaskuntza eragozten duten egoerak aztertzea, eta egoera horiei aurre egiteko erantzun inklusiboak proposatzea izaten da planteamendua.

Metodologia

Banakako lana eta/edo taldekoa
Ikaskuntza kooperatiboa
Ikaskuntza gidatua eta/edo autonomoa
Arazoetan oinarritutako ikaskuntza
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Praktikak egitea: materialak eta informazioaren bilaketa, galderen planteamendua, kasuen eta dokumentoen analisi kritikoak, mapa kontzeptualak egitea, eskuhartze proposamenak aurkeztea, eztabaideetan parte hartzea, profesional expertoen aldetik hitzaldiak, iturri desderdinetako informazioak kontrastatzea, audiobisualak ikustea.

Saio teorikoak, irakaslearen aldetik klase magistralak. Eduki orokorren azalpenak gelan Egelan plataforman dauden baliabideak erabiliz, interneten, testu akademikoen irakurketa.

Gelan jarraipenak, taldeko eta banakako tutoretzak.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 40%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 40%
    • Lan Modularra 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

a) Irakasgaiaren ebaluazioa mistoa izango da eta atal hauek izango ditu:

EBALUAZIO JARRAITUA:

1.-Irakasgaiaren notaren % 60ak atal hauek izango ditu:

a.    Ikasturtean zehar derrigorrezkoa den portfolio bat egingo da; barruan banakako lanak eta talde lanak bilduko dira: notaren %40a.

b.    Disziplina arteko moduloko lan bat egin beharko da, proiektu honen barnean ahozko aurkezpena dagoelarik: notaren % 20a.

2.-Banakako amaierako proba: notaren %40a. Ebaluazio jarraituan baloratu ez den zatiari buruzko proba idatzi bat izango da. Proba hau eredu desberdinetakoa izan daiteke, irakasle arduradunak aukeratutako motakoa (garatzeko galderak,test formatoa, kasu praktikoen analisia...)

Azken kalifikazioa lortuko da aurreko kalifikazioen batura eginez. Hori bai, Irakasgaia gainditzeko atal eta azpiatal guztiak independienteki gainditu behar dira.

IKASLEGO EZ PRESENTZIALA: Azken proba idatzia. Proba mota (garatzekoa, testa...) irakasleak aukeratuko du: notaren %100.

Ikasleriak funtsean bere kalifikazioa ohiko etengabeko ebaluazioko sistemaren bitartez lortzen du. Beraz ohiko azkeneko ebaluazioaren bitartez ebaluatua nahi izateko, irakasgaiako irakasleari eskatu behar dio.

Nabarmendu nahi dugu, ikasleei dagokiela ohiko azkeneko ebaluazioko sistemaren bitartez ebaluatua izateko idatzizko eskaera egitea. Horretarako dozentzia hasi egiten denetik 9 aste ditu (martxoak 23 baino lehen.
"Eredu eskaera" ofiziala dago betetzeko eta erabiltzea gomendatzen da.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Aparteko deialdian ohiko deialdiko irizpide berdinak jarraituko dira.

1.Ebaluazio jarraitua eraman eta probaren bat ohiko deialdian gainditu ez dutenek: Ikasle hauei ohiko deialdian azpiatal ezberdinetan lortutako nota gordeko zaie eta gainditzeke duten azpiatala bakarrik egin beharko dute.

2.Ebaluazio mistoa egin ezin duten ikasleak: Banakako amaierako proba, notaren %100a izango du eta bere tipologia irakasle arduradunak erabakiko du.

Azkenik, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, azken frogara ez auzkeztearekin nahikoa izango da. Kasu horretan azken kalifikazioa AURKEZTEKE izango da.

Nahitaez erabili beharreko materiala



Plataforma birtualetan dauden dokumentoak

Testu liburuak, apunteak, txostenak, Fakultatean jasoko diren hainbat material

Klasean erabiliko diren material desberdinak: irakurketa-txostenak, prentsa artikuluak eta audiobisualak

Zabaltzeko irakurketak

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Casanova, M.A. (2011). Educación inclusiva: Un modelo de futuro. Madrid: Wolters Kluwer.
Echeita,G. (2007). Educación para la inclusión o educación sin exclusiones. Madrid: Narcea.
Essomba, M.A. (2006). Liderar escuelas interculturales e inclusivas: Equipos directivos y profesorado ante la diversidad cultural y la inmigración. Barcelona: Grao.
Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco (2012). Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa 2012-2016. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Recuperado de http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r432459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100011e_Pub_EJ_Plan_diversidade.pdf
Jarque, J.(2017). Intervención educativa en el TDAH. Más de 100 propuestas para padres y educadores. Ed. CCS.Madrid.
Macarulla, I. eta Saiz, M. (Coord.) (2009). Buenas prácticas de escuela inclusiva. La inclusión de alumnado con discapacidad: Un reto, una necesidad. Barcelona: Graó.
Moriña Díez, A. (2004). Teoría y práctica de la educación inclusiva. Málaga: Ediciones Aljibe, S.L.
NORMATIVA:
DECRETO 118/1998, de 23 de junio, de ordenación de la respuesta educativa al alumnado con necesidades educativas especiales, en el marco de una escuela comprensiva e integradora.
ORDEN de 30 de julio de 1998 de la consejería de Educación, Universidades e Investigación por la que se establecen criterios de escolarización del alumnado con necesidades educativas especiales y su correcta atención en las distintas etapas del sistema educativo.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

1) Alcantud, F. (Coord.) (2007). Intervención educativa en niños con trastornos generalizados del desarrollo. Madrid:Pirámide.
2) ARARTEKO (2011): Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak. Gráficas Santamaria S.A.
3) Chisvert, M.J.; Ros, A; Horcas, V; (2014). A propósito de la inclusión educativa, una mirada ampliada de lo escolar. Octaedro: Barcelona
4) East, V y Evans, L. (2010). Guía práctica de necesidades educativas especiales. Madrid: Morata.
5) Eusko Jaurlaritza (2012). Adimen handiko ikasleen hezkuntza-jarduera plana. E.J argitalpen zerbitzua: Gasteiz
6) Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila) (2012). Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa. E.J argitalpen zerbitzua: Gasteiz.
7) García Fernández, J.A. y Moreno Herrero, I. (Coords) (2014). Escuela, diversidad cultural e inclusión. Madrid: La Catarata.
8) González Pérez, J. (2002). Necesidades educativas especiales e intervención psicopedagógica. Universidad de Alcalá: Alcalá de Henares.
9) Gross, J. (2004). Necesidades educativas especiales en educación primaria: una guía práctica. Morata: Madrid.
10) Lozano, J; Cerezo, Mª del Carmen y Alcaraz, S. (2015). Plan de Atención a la diversidad. Alianza: Madrid.
11) Mata, F. (2001). Enciclopedia psicopedagógica de necesidades educativas especiales. Aljibe: Archidona.
12) Mendía Gallardo, R. (1998). Normativa del País Vasco sobre necesidades educativas especiales. Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.
13) Essomba, M.A. (2006). Liderar escuelas interculturales e inclusivas: Equipos directivos y profesorado ante la diversidad cultural y la inmigración. Barcelona: Grao.
14) Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco (2012). Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa 2012-2016. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
  • Aldizkariak:

Ferrada, D. & Flecha, R. (2008). «El modelo dialógico de la pedagogía: Un aporte desde las experiencias de comunidades de aprendizaje». Estudios Pedagógicos XXXIV, 1. zk., 41-61.

Revista de Educación; Polibea; Educatio Siglo XXI; Tantak; Tendencias Pedagógicas, Cuadernos de Pedagogía...
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.hezkuntza.net.ejgv

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/12
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es