Ogi apurrak

25869 - Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai honen xedea ikasleriari Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzan berezko ezagutzak eta prozedurak eskuratzean datza. Horretarako, hainbat arlo aztertuko dira, besteak beste, gaitasun motorrak eta adierazpenekoak eta hauek eskola-adinean duten bilakaera. Abiapuntu honetatik, irakaskuntzan zenbait metodologia, estrategia eta prozedura ikusiko dira Irakasleen Eskolako ikasleek gelako programazioa nolakoa den jakin dezaten.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgaiaren helburu orokorrak:
•    Gorputz Hezkuntzan parte hartzen duten eremuen bitartez (kognitiboa, emozionala, harremanetakoa eta motorra) garapen pertsonala eta profesionala bultzatzea.
•    Adierazpeneko gaitasunak eta mugimen-gaitasunak garatzeko proposamen didaktikoak diseinatzea.
•    Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzaren ikasleei begira zenbait saio diseinatzea, praktikan jartzea eta ebaluatzea
Garatuko diran konpetentziak honako hauek dira:
.-.
Gaitasunak    Helburu zehatzak
E*. Gorputz Hezkuntzako ikaskuntzak bereganatzeko eta garatzeko oinarriak izatea.    Gorputz Hezkuntzaren barruan izaten diren korronte soziokulturalak zehaztea.
Gelako praktikak hezkuntza-ikuspuntu ezberdinekin lotzea.
E. Lehen Hezkuntzako Gorputz-hezkuntzaren eskola-curriculuma garatzea.    Curriculumaren zatiak elkarri erlazionatzen jakitea.
E. Kirol-jardueretan zenbait baliabide eskuratzea bizitza osoan zehar parte-hartzea sustatzeko eskola barruan eta kanpoan, beti ere jarrera kritikoa tarteko.    Ongizatea, adierazpena eta naturarekiko erlazioa bultzatzen duten gorputz-jarduerak ere bizitzea.
E. Baliabide didaktiko egokien bitartez, Gorputz-hezkuntzaren curriculumaren edukiak garatzea eta ebaluatzea.    Legeak agintzen duen curriculum-planteamendutik proposamen didaktikoak garatzea.
T**. Gelako praktikaz hausnartzea irakaskuntza hobetzeko eta berritzeko.
    Gorputz Hezkuntzako praktikak analizatzea eta sendo oinarritutako hobekuntzak proposatzea.

* Ikasgai bakoitzaren berezko gaitasunak.
** Zeharkako gaitasunak

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA.- Gorputz Hezkuntzaren oinarriak. Gorputza eta giza-motrizitatea dira hezteko atalik esanguratsuenak. Horretarako, ekintza motorreko gaitasunak garatzea eta gorputzeko kultura bereganatzea beharrezkoa da.
2. GAIA.- Gorputz Hezkuntzako diseinu curricularra Lehen Hezkuntzan.
3. GAIA.- Mugitzeko gaitasunak eta oinarrizko trebetasunak. Norberaren ezagutza eta kontrola–, hautemate- eta mugimen-ahalmenak eta mugimen trebetasunak garatzeko aukera ematen duten edukiak sartu dira. Lehenengoak norberaren gorputza ezagutzea du helburu nagusi, hori funtsezkoa baita norberaren gorputzaren irudia garatzeko edota, gero, ikaskuntza motorrak lortzeko; bigarrenak, berriz, norberaren gorputzaren kontrola lortu nahi du, ikasleari eraginkortasunez mugitzeko aukera emango dioten edukiak barne.
4. GAIA.- Gorputz-adierazpena eta komunikazioa. Lehen Hezkuntzako ikasleek gorputzaz emozioak adierazteko eta komunikatzeko edukiak garatzen dira.
5. GAIA.- Jarduera fisikoak eta osasuna Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzan. Edozein ekintza motore osasuntsua izateko ezinbesteko diren ezagutzak beharrezkoak dira. Gainera, haurrek bizitzan zehar jarduera fisikoa egiteko ohitura hartzeko edukiak ere jorratzen dira, horiek ongizate-iturri baitira.
6. GAIA.- Jolasa eta jokoa Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzan. Giza mugimenaren kultura-adierazpenak dira.

Metodologia

Irakaslearen azalpenak ikaslearen banakako eta taldeko lanekin bat dator. Honek eskatzen du ikasleengan parte-hartze aktiboa, lankidetza eta ikaskuntza-bilakaeran, erantzukizuna.
Bai gelako saioetan bai praktikakoetan ikasgaiaren berezko edukiak bizitzea, ulertzea eta barneratzea.
3.1.-Presentziala, talde osoan:
•    Edukien aurkezpena, analisia eta eztabaida.
•    Zenbait testuen irakurketa kritikoa.
•    Sekuentzia didaktikoen diseinua.
•    Praktiken analisi kritikoa gertaeren behaketan oinarrituta.
•    Etengabeko ebaluazioa.
3.2.-Presentziala, talde txikian
•    Praktika motorrak bizitzea.
•    Saio praktikoetako proposamen didaktikoen behaketa eta informazioaren erregistroa.
•    Eztabaida-taldeak.
•    Etengabeko ebaluazioa.
3.3.-Ez presentziala:
•    Bibliografia eta beste zenbait materialen bilketa.
•    Testuen irakurketa kritikoa.
•    Banakako eta taldeko lanak.
•    Ikasketa.
3.4.-Harrera-orduak: zalantzak argitzea.


Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12               48
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18               72

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 60%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

Gai hau, Donostiako Magisteritza Eskolan, ez da auskaraz ematen

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

236/2015 DEKRETUA, urriak, 16. Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala.
Askoren artean (2003). Gorputz Hezkuntzaren oinarriak Lehen Hezkuntzarako. Bilbo: EHU.
Parlebas, P. (2016). Heziketa Fisiko moderno baterako ikuspuntuak. Bilbo: EHU.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Blazquez, D. (1995). La iniciación deportiva y el Deporte escolar. Barcelona: INDE. 4ª edición.
Carranza, M. (2003). Educación Física y valores. Barcelona: Grao.
Castañer, M., Camerino, O. (1992). Unidades didácticas para Primaria I. Barcelona: INDE.
Mazón, V. et al. (2010). Programación de la Educación Física basada en competencias. Primaria 1ª. Barcelona: INDE.
Mazón, V. et al. (2010). Programación de la educación física basada en competencias. Primaria 2º.. Barcelona: INDE.
Mazón, V. et al. (2010). Programación de la educación física basada en competencias. Primaria3º. Barcelona: INDE.
Mazón, V. et al. (2010). Programación de la educación física basada en competencias. Primaria4º. Barcelona: INDE.
Mazón, V. et al. (2010). Programación de la educación física basada en competencias. Primaria5º . Barcelona: INDE.
Mazón, V. et al. (2010). Programación de la educación física basada en competencias. Primaria 6º. Barcelona: INDE.
Omeñaca, A, Ruiz, J.(2005). Juegos cooperativos y Educación Física. Barcelona: Paidotribo.
Renobell, G. (2009). Todo lo que hay que saber para bailar en la escuela: propuestas de danza movimiento y expresión corporal para la etapa de educación primaria (6 a 12 años). Barcelona: INDE.
Velásquez, C. (Coord.) (2010). Aprendizaje cooperativo en educación física. Fundamentos y aplicaciones s prácticas. Barcelona: INDE.
Velazquez, C. (2006). 365 juegos de todo el mundo: Jugar para construir un mundo mejor. Barcelona: Océano.
Vicenzo, R. (2006). La vida en movimiento. El sistema de río abierto Argentina: Kier.
Vopel, K. (2009). Como aprender a trabajar en equipo: juegos e improvisaciones. Madrid: CCS.
  • Aldizkariak:

Apunts
Cultura, ciencia y deporte
Hik hasi
Jakingarriak, 62. zk.
Retos: nuevas tendencias en educación física, deporte y recreación.
Physique et sport.
REVUE.Education Physique et sport.
Revista Internacional de Medicina y Ciencias de la Actividad Física y del Deporte
RICYDE. Revista Internacional de Ciencias del Deporte
Tándem
  • Interneteko helbide interesgarriak:

htpp://www.accionmotriz.com
http://aintzinakojolasak.blogspot.com.es/
www.aisia.net
htpp://www.efdeportes.com
http://www.gorputzheziketa.net
http://testubiltegia.ehu.es/Gorputz-hezkuntza/
http://www.maixua.com/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/06/30
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es