Ogi apurrak

25868 - Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako 10 kredituko irakasgai honetan lantzen dira ahozko hizkuntza eta hizkuntza
idatziaren didaktikarako oinari teoriko eta metodologikoak, EAEko hizkuntza programa elebidun ezberdinei egokitua.
Halaber, Haur eta gazte literaturaren edukin artistikoa zein hizkuntza lantzeko edukin didaktikoa jorratzen dira.
Ikasgai hau "Eskola-Gaitasunak eta Euskal Curriculum" deituriko moduluan kokatuta dago- beste bost ikasgaiekin batera.
Modulu hori Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetako 5.a da, karrerako hirugarren mailan irakasten da eta ikasturte osoa hartzen du.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

A) Hizkuntzen eta literaturaren eskolako curriculuma ezagutzea, aztertzea eta balioestea, eta ahozko eta idatzizko
hizkuntzaren irakaskuntzarako proposamen metodologikoak aztertzea eta ebaluatzea
B) Lehen Hezkuntzako curriculumean aurreikusitako erabilera arloei dagozkien ahozko eta idatzizko berbaldiak ulertzen
eta sortzen irakasteko estrategiak menderatzea
C) Ahozko edo idatzizko hizkuntzaren garapena sustatzeko sekuentzia didaktikoak diseinatzea, Lehen Hezkuntzako
ikasgeletan aplikatzeko eta ikasleen hizkuntza-gaitasunen garapena bermatuko dituzten sekuentzia berriak diseinatu ahal
izateko
D) Ikasleari oinarrizko ezagutzak ematea bere literatur prestakuntza eta etorkizunean izango dituen ikasleena osatzeko,
eta Haur eta Gazte Literaturaren genero eta kontzeptuei buruzko hausnarketa kritikoak egiteko
E) Ikaslea literatur lanen irakurketa lantzeko eta bultzatzeko gai izatea, egile klasiko eta garaikideen lanak ezagutzea, eta
bere sentikortasuna garatzea Haur eta Gazte Literaturaren prestakuntza-, sormen- eta estetika-balioez jabetzeko
F) Ikasleari gaitasuna ematea, didaktikako irizpideen arabera eta ahozko zein idatzizko literatur materialetatik abiatuta,
irakaskuntza/ikaskuntako metodo, baliabide eta teknikak praktikan jartzeko, eta literatur irakurketak aukeratzeko irizpide
egokien arabera.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

HIZKUNTZAREN ATALA
1.GAIA.- Hizkuntzen eta literaturaren curriculumaren diseinua.
-Curriculumaren kontzeptua
-Hizkuntzaren curriculuma gaur egungo ikuspegi didaktikotik:
-ezaugarriak
-osatzen duten elementuak (helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa)
2. GAIA.- Ahozko hizkuntzaren didaktika.
-Ahozkotasuna eta ulermena:
-hitz egitea
-mintzamenaren ulermena
-hitz egitea eta entzutea gelaren egunerokoan
-Mintzamena irakastea:
-Irakasleen jarduerak ikasleen mintzamena garatzeko
-Orientabideak LHko gelarako
3. GAIA.- Idatzizko hizkuntzaren didaktika
-Ahozko hizkuntza vs. hizkuntza idatzia
-Zer da irakurtzea?
-Zer da idaztea?
-Hizkuntza idatziaren psikogenesia
-Irakurtzen-idazten irakasteko metodoak
-Erabaki didaktikoak.
-Proposamen didaktikoak: erabilera praktikoa eta erabilera zientifikoa.
4. GAIA.- Hausnarketa metalinguistikorako didaktika LHn.
-Tartehizkuntza eta errorea.
-Hizkuntzaren funtzioak umeen lengoian.Atal honetan memorian jarritako puntu Testua eta diskurtsoa
-Erroreak
5. GAIA.- LHn ahozko eta idatzizko hizkuntza garatzeko sekuentzia didaktikoak programatzea.
-Programak eta proposamen didaktikoak
-Atazak eta zereginak ahozko gaitasun komunikatiboa lantzeko
-Atazak eta zereginak idatzizko gaitasun komunikatiboa lantzeko
LITERATURAREN ATALA
6. GAIA.- Haur- eta gazte-literaturaren kontzeptua: teoriak, eztabaidak eta ikerketako ikuspegiak.
7. GAIA.- HGLren ezaugarriak eta generoak.
8. GAIA.- HGLren historiara hurbiltzea.
9. GAIA.- HGL eta eskola; irakurtzeko ohitura eta literatura-gaitasuna.
10 GAIA.- HGLa eta horren aplikazioa ikasgelan.



Metodologia

2 orduko saio teoriko bat eta ordu eta erdiko 2 saio praktiko astean.
&Ikasgaiarekin erlazionatutako testuak irakurri eta analizatzea era kritikoan
&Emandako bibliografia batetik abiatuta, informazioa biltzea eta sailkatzea
&Mintzamen eta idazmenerako ikas-irakas estrategiak identifikatzea
&Hizkuntza lantzeko materiala aztertzea
&HGLren ezaugarriak eta generoak aztertzea
&HGLren eta eskolaren arteko harremanaz hausnartzea
& Planteatutako galderak erantzuten saiatu eta galdera berriak proposatzea


Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 20   80            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 30   120            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 30%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 60%
    • Modulu-lana 10%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

ETENGABEKO EBALUAZIOA (Eskolen 80ko asistentzia betetzen duten ikasleentzat)
* Kalifikazio-tresnak eta ehunekoak:
1. Prestakuntza aldian zehar (%60):
-Lan praktikoak: taldekakoak zein bakarkoak; gelan zein gelaz kanpo egitekoak
-Lanen, artikulu teorikoen, irakurketen...aurkezpena
-Ahozko jardunak: defentsak, kontakizunak...
-Parte hartzea eta jarrera baloratuko dira.

2. Azterketa deialdiko data ofizialean, proba osagarria (%30):
-Galdera batzuei erantzun beharreko proba idatzia.

3. Moduluko lana (%10):

* Ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari (otsailaren 28a) baino lehen.


AZKEN EBALUAZIOA (Justifikatutako arrazoiengatik %80ko asistentzia betetzen ez duten ikasleentzat; etengabeko ebaluazioari uko egin dioten ikasleentzat).

Azken proba bidez lortuko dute nota (%100). Proba idatzi horretan, prestakuntza aldian landutako guztia sartuko da.


OHARRA: 1.PROBA OSAGARRIA EGITEA DERRIGORREZKOA DA (%30)
2. IKASGAIAREN 2 ZATIAK (HIZKUNTZARENA ETA LITERATURARENA) GAINDITZEA EZ DA DERRIGORREZKOA, BAINA BAI GUTXIENEKO BAT LORTZEA, ETA GUTXIENEKO NOTA HORI 4a IZANGO DA


EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

    Ohiko deialdian gainditu gabeko atalak gainditu beharko dituzte, proba idatzian.

Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gordeko dira.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Real Decreto 1513/2006, de 7 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas de la Educación primaria.
175/2007 dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta
eratzekoa. 2007ko azaroaren 13ko gehigarria.
Artikuluak
Lehen Hezkuntzako testu liburuak
Ordenagailua eta grabagailuak
e-gelako materiala

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Abascal, D., Beneito, J.M. y Valero, F. (1997) Hablar y escuchar. Barcelona, Octaedro
Camps, A y Zayas, F. (Coords) (2006) Secuencias didácticas para aprender gramática.
Barcelona, Graó
Camps, A (coord) (2003) Secuencias didácticas para aprender a escribir. Barcelona, Graó.
Cassany, D. Enseñar lengua (1994) Barcelona, Graó.
Fons Esteve, M. (2004) Leer y escribir para vivir. Barcelona, Graó..
Ruiz Bikandi, U., (2000) Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria. Madrid, Síntesis.
Palou, J Y Bosch, C. (Coords) (2005) La lengua oral en la escuela. Barcelona, Graó.
Sainz, M., (1996) ¿Irakurketa eta idazketa LHko bigarren eta hirugarren zikloetan¿, in HIK HASI, 10. zb.
Solé, I. Estrategias de lectura. Barcelona, Graó.
Wells, G., (1988) Aprender a leer y escribir. Barcelona, Laia.
CERVERA, Juan (1991) Teoría de la Literatura Infantil, Mensajero, Bilbao.
COLOMER, Teresa (2009) Introducción a la literatura infantil y juvenil, Síntesis, Madrid
ETXANIZ, Xabier (2009) Puntan punta bat, Pamiela, Iruñea.
LOPEZ GASENI, Manu, Xabier ETXANIZ (2005) 90eko hamarkadako Euskal haur eta gazte literatura, Pamiela, Iruñea.
MORENO, Victor (1998). Va de poesía. Iruñea: Pamiela.
RODARI, Gianni (1982). Gramática de la fantasía. Madril: Cincen- Kapelusz.
VENTURA, Nuria eta DURAN, Teresa (1982). Cuentacuentos. Madril: Siglo XXI.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Alcoba, S. (coord) (1999) La oralización. Barcelona, Ariel.
Bronckart, J. P. (1996), Activité Langagière, textes et discours. Lausanne.Delachaux et Niestlé.
Cassany, D. La cocina de la escritura. Barcelona Anagrama
Colomer, T. y Camps, A. (1996), Enseñar a leer, enseñar a comprender

González Fernández, A. (2004) Estrategias de comprensión lectora. Madrid, Síntesis.
Mendoza.A. (Coord) (2003) Didáctica de la lengua y la literatura. Madrid, Pearson Educación.
Pérez Rodríguez, M. A. (2004) Los nuevos lenguajes de la comunicación. Enseñar y aprender con los medios. Barcelona, Paidós.
Sanz Moreno, A.(2003) Cómo diseñar actividades de comprensión lectora. Departamento de Educación. Gobierno de Navarra
Schneuwly, B., (1992) ¿La concepción vygotskiana del lenguaje escrito¿ en Comunicación, Lenguaje y Educación, 16, pp. 49-59,
Teberosky, A. (1992), Aprendiendo a escribir. Barcelona, Horsori.
Tolchinsky, L. (1993); Aprendizaje del lenguaje escrito. Barcelona, Anthropos.
BRYANT, Sara C. (1992). El arte de contar cuentos. Bartzelona: Hogar del Libro.
COLOMER, Teresa (2005). Siete llaves para valorar las historias infantiles. Madrid: Papeles de la fundación Germán Sánchez Ruipérez.
COLOMER, Teresa (2005).    Andar entre libros. Mexiko Hiria: FCE.
ETXANIZ, Xabier (1987). Euskal haur eta gazte literaturaren historia. Iruñea: Pamiela.
IGERABIDE, Joan Krutz (1993). Bularretik mintzora. Erein: Donostia.
  • Aldizkariak:

TEXTOS de Didáctica de la lengua y la literatura.
ARTICLES de Did.actica de la lengua y la literatura
Lenguaje y textos
AILIJ.
Behinola
CLIJ
Lenguaje y Textos.
Primeras noticias. Revista de Literatura Infantil y Juvenil.
Tantak
Textos de Didáctica de la Lengua y la Literatura.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.didactica-ciencias-sociales.org    
www.oepli.org
www.galtzagorri.org
www.uclm.es/cepli/
www.fundaciongsr.es
www.anilij.es
www.sedll.org

http://www.ub.es/histodidactica/    
http://www.ehu.es/RafaelLADidacticaCCSS/    
http://dewey.uab.es/chicuab/    
http://adigital.pntic.mec.es/cpr.utrillas/enlaces/conocimiento.htm    

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/06/29
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es