Ogi apurrak

25870 - Atzerriko Hizkuntza eta bere Didaktika



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai hau Lehen Hezkuntzako Graduko hirugarren mailaren oinarrizko prestakuntzaren zati da; ikasgai honetan komunikazioa-arloari lotutako Lehen Hezkuntzako curriculuma lantzen da. Helburua da: ikasleek ezagutu ditzatela zein diren, hirugarren hizkuntza batean (Ingelesa/Frantsesa), ahozko eta idatzizko hizkuntzaren ulermen eta adierazpenean parte-hartzen duten prozesuak. Horretarako, atzerriko hizkuntza hori garatzeko egokienak diren irakas-egoerak bilatuko dira. Halaber,irakasgai hau 6. moduluan dagoenez (konpetentzien lanketa eta euskal curriculuma eskolan), ikasleak aukera izango du trebatzeko bai gure erkidegoan atzerriko hizkuntzarako dagoen curriculumean, baita Lehen Hezkuntzako gela batean atzerriko hizkuntza irakasteko ohikoenak diren metodologia, estrategiak eta egiteko moduetan.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

HELBURUAK:

Ingelesean CEFR-ren (Common European Framework of Reference for Languages) B1 maila lortzeko behar diren gaitasunak garatzea.

Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntzan egoera eta teknika ohikoenetan trebatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

HIZKUNTZA
1.- Hizkuntza, sistema gisa: fonologia, morfosintaxia, hiztegia; diskurtsoa
2.- Hizkuntzaren erabilera: ahozko eta idatzizko ulermena eta ekoizpena
3.- Hizkuntzaren erabilera-konbentzioak

DIDAKTIKA
4.- Atzerriko hizkuntzaren didaktika Lehen Hezkuntzan
4.1.- Alderdi estrukturalak:
-> Atzerriko hizkuntzak EAEko hezkuntza-sisteman
-> Atzerriko hizkuntzako irakasleria Lehen Hezkuntzan
-> Atzerriko hizkuntzako ikasleria Lehen Hezkuntzan
4.2.- Alderdi metodologikoak:
-> Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntza irakasteko ikuspegi metodologikoak
-> Edukiaren eta hizkuntzaren ikaskuntza integratua (CLIL)
-> Zenbait baliabide didaktiko erabiltzea: ipuinak, kantuak, errimak, jokoak, IKT...

Metodologia

Irakaslearen aurkezpen magistralak, jarduera ereduen behaketa edota praktika eta haien gaineko hausnarketa, eta ikasleen talde-lanak eta bakarkako lanak konbinatzen dira. Hauetan guztietan, ikasleen parte hartze aktiboa, ekintza kolaboratzailea eta edukiei buruzko hausnarketak beharrezkoak dira.
Ikaskuntza autonomoa bultzatuko da ere, norberaren hizkuntza mailaren hobekuntzari begira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

-Atal guztietan gutxieneko gaitasun maila erakutsi beharko da ikasgaia gainditu ahal izateko.
-Jardueratan bi osagai kontuan hartuko dira: erakutsitako hizkuntza maila eta didaktikari buruzko hausnarketa eta aplikazioa. Biak gainditu beharko dira ikasgaia gainditu ahal izateko.

JUSTIFIKATUTAKO ARRAZOIENGATIK KLASERA EZIN ETOR DAITEKEEN IKASLEA:
Klasera etortzen ez diren ikasleentzat ebaluazioa, banakako lanen eta azken azterketaren bidez egingo da.

OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
Ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasle orok irakaslea idatziz abisatu beharko du, gehienez ere azterketa baino 10 egun lehenago

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ohiko deialdian gainditu ez duen ikasle orok, azterketa teoriko-praktiko orokorra egin beharko du ikasgaiko edukiei buruz (ingelesa eta didaktika osagaiak). Ahozko froga bat burutzea ere eska dakioke.

EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
Ez aurkeztearekin nahikoa da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Gelan eskainiko diren irakurgaiak eta bestelako materiala.
- Ikus-entzunezko materiala.
- Sare-konexiodun ordenagailua eta proiektagailua.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

BOE: REAL DECRETO 1513/2006, de 7 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas de la Educación primaria. La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de 2006.

BOPV: DECRETO 175/2007, de 16 de octubre, por el que se establece el currículo de la Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Suplemento al n.º 218 -martes 13 de noviembre de 2007

Collins English Dictionary (2009). HarperCollins Publishers.

Gran Diccionario Oxford Español-Inglés / Inglés-Español (2008). Oxford University Press.

IKASTOLEN ELKARTEA (2009). Ikastolen Hizkuntz Proiektua. Jakintza Ikastola.

INEBI. Ingelesa edukien bitartez, 6-12 urtekoentzat (2004). Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia.

JEREMY HARMER (2012). Essential Teacher Knowledge. Ed. Pearson

LARSEN-FREEMAN, D. (2000). Techniques and Principles in Language Teaching, Oxford University Press. Oxford.

MADRID BUENO, A. (eds). (2004). TEFL in Primary Education. Universidad de Granada. Granada.

MORRIS M. (1998). Morris Student Plus. Euskara-Ingelesa/English-Basque. Klaudio Harluxet Fundazioa.

MURPHY, R. (2004). English Grammar in Use. Cambridge University Press. Cambridge.

SWAM, M. (2005). Practical English Usage. Oxford University Press. Oxford.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Brewster, J. et al(2011): The Primary English Teacher’s Guide. Harlow: Penguin.

Lewis, G (2000) The Internet and Young Learners. Oxford: Oxford U. Press

Moon, J. (2005): Children learning English. Oxford: Macmillan-Heinemann.

Perez Esteve, P. & Roig Struch, V. (2007): Enseñar y aprender inglés en educación infantil y primaria (vol.I y II) Barcelona: Horsori

Verdú, M. Y Coyle, V. (2002): La enseñanza de inglés en el aula de primaria: Propuesta para el diseño de unidades didácticas. Un. de Murcia.

  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.babelnet.sgb.ac.at/canalreve/bravo/module1.
www.britishcouncil.org
www.elkarrekin.org/elk/Lib/ingelesa.htm
www.eleanitz.org
www.isabelperez.com/workshops.htm
www.restena.lu/amifra/exos/index.htm

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es