Ogi apurrak

26484 - Haur eta Gazte Literatura



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai honetan, Haur eta Gazte Literaturari buruz gogoeta egin eta sakontzen da, alderdirik oinarrizkoenak garatuz eta gaur egungo ikerketa ildoak eta analisi ildo nagusiak erakutsiz.

Haur eta Gazte Literaturako generoak zabalago ezagutzen dira, bazterrean utzi gabe ilustrazioak kultura-sozializazio osagai gisa duen eginkizuna.

Literatura-gaitasun egokia eskuratzearen garrantziaz jarduten da, gelako erabilera eta praktika literarioez haratago.

Ohitura eta trebetasunak eskuratzen dira literaturaz gozatzeko gogo sortzaile eta kritikoz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

G010 - PRAKTIKARI BURUZKO HAUSNARKETA
Irakaskuntza-lana berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea.

G011 - DOKUMENTAZIOA ETA INFORMAZIOA AUKERATZEA (IKT)
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgeletan aplikatzea. Ikaskuntzari, heziketa herritarrari eta kultura-aberastasunari lagunduko dion ikus-entzunezko informazioa bereiziz hautatzea.

G015 - KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIAK
Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak) garapen integral baten testuinguruan.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Haur eta Gazte Literaturari eta haren ezaugarriei buruzko ikerketa-lerroen, eztabaiden eta teorien eguneratze eta sakontzea.

2. Genero narratiboak, poetikoak eta ikonografikoak. Ilustrazioa eta kultura-sozializazioa.
    
3. Literatura-gaitasuna. Haurrentzako liburuak: egokitasuna eta aukera. Literatura-ikaskuntza eskolan.

Metodologia

Ikasgaian metodologia hauek erabiliko dira:

-Banakako eta taldeko lanak
-Ikaskuntzako estrategia aktiboak
-Ikaskuntza gidatu eta autonomoa

Eskola teorikoetan irakasleak azalpen laburrak emango ditu, eta ikasgelako denbora gehiena hainbat
jardueratan erabiliko da, normalean talde lanean, eta batzuetan, bakarkakoan. Eskola praktikoetan, bakarkako zein taldeko lanetan aritu beharko dute ikasleek.



Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • BANAKAKO LANAK 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 40%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

1.Eskoletara (saioen %80)etortzen direnen ebaluazioa:

-Alderdi praktikoa eta teorikoa ebaluazio jarraitu bidez balioetsiko dira. Parte hartzea eta jarrera baloratuko dira. Lan praktikoak taldekakoak zein bakarkakoak izango dira eta ikasleak bere bilduman jasoko ditu.
-Alderdi teorikoak kalifikazioaren % 20 hartuko du, eta alderdi praktikoak % 80. Eskoletara etortzen direnen kasuan, bi alderdiak lan praktikoen bidez ebaluatuko dira.
-Etengabeko ebaluazioari uko egin nahi dion ikasleak irakasleari idazki baten bidez jakinaraziko dio, eskolak hasi eta 18 asteko epean.

2. Justifikatutako arrazoiengatik gutxieneko asistentzia (% 80) betetzen ez duten ikasleek edo klaseetara etortzen ez direnek nota azken froga baten bidez lortuko dute. Froga horretan, alderdi teorikoa eta praktikoa sartuko dira. Horrez gain, ikasgaiaren zenbait gaitasun lortzeko, idatzizko bakarkako lanak egin beharko dituzte azterketa-egunerako, irakaslearekin adostuta. Froga idatzia eta lan idatziak nahitaezkoak dira ikasgaia gainditu ahal izateko.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdian ohiko deialdiko irizpide berak erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasleak ikasgelan banatutako materialak eta zehaztutako artikulu eta liburuak, besteak beste, Moodle-era igotako eta kopiategian salgai jarritako materiala.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

AGIRIANO, Asun; ARROITAJAUREGI, Jone; AYERBE, Mikel (2014). 10 Books from Basque Literature for Children and Young People. 10 Libros de literatura vasca infantil y juvenil. Donostia: Galtzagorri elkartea eta Etxepare institutua.

ALIJOSTES, Koldo (2010). Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak. Personajes mitológicos de Vasconia. Arabako Foru Aldundia.

ASKOREN ARTEAN (2011). Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia. Zuz.: Jon Kortazar. UPV / EHU.

CALLEJA, Xeve (1994). Haur Literatura euskaraz. Lehenengo irakurgaietatik 1986ra arte. Labayru Ikastegia / BBK.

ETXANIZ, Xabier (1987). Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia. Iruñea: Pamiela.

ETXANIZ ERLE, Xabier; LÓPEZ GASENI, Jose Manuel (2011). XXI. Mende hasierako Haur eta Gazte Literatura. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.

ETXEBARRIA, Igone; KALTZAKORTA, Jabier (2009). Herri Literatura. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

LÓPEZ GASENI, Jose Manuel; ETXANIZ ERLE, Xabier (2005). 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura. Iruña: Pamiela.

ZUBELDIA, Iñaki (2006). Haur literatura aztergai. Donostia: EGAN.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

COLOMER,
Teresa (2005). Siete llaves para valorar las historias infantiles.
Madril: Papeles de la fundación Germán Sánchez Ruipérez.
ETXANIZ, Xabier (1987). Euskal haur eta gazte literaturaren historia.
Iruñea: Pamiela.
LÓPEZ GASENI, Jose Manuel (2006): Literaturak umeei begiratu zienean.
Pamiela, Iruñea.
SANCHEZ CORRAL, Luis (1995) Literatura infantil y lenguaje literario.
Barcelona: Paidós.
  • Aldizkariak:

Behinola
CLIJ
Tantak
Lazarillo
Peonza
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.armiarma.com [Euskal literaturaren ataria]
www.basqueliterature.com [Euskal literaturaren ataria]
www.bularretikmintzora.org
http://www.eitb.com/bideoak/telebista/ipupomamua/
www.galtzagorri.org [Galtzagorri elkartea]
www.ikas.org
www.mondragon.edu.
www.uberan.org [Euskal literaturaren ataria]
www.irakurzale.blogspot.com.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/02
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es