Ogi apurrak

25871 - Matematika eta bere Didaktika II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Lehen Hezkuntzako matematikako bloke teorikoak ikasiko dira, ikuspuntu zientifiko, didaktiko, psikologiko eta kurrikular bat erabiliz, eta errekurtso manipulatibo eta grafikoen erabilerari garrantzi berezia eskainiz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

•    Zenbakiak eta Eragiketak, Geometria, Magnitudeak eta Neurria, eta Informazioaren trataera, Zoria eta Probabilitatea blokeei dagozkien oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
•    Zenbakiak eta Eragiketak, Geometria, Magnitudeak eta Neurria, eta Informazioaren trataera, Zoria eta Probabilitatea blokeei dagozkien edukiak lantzeko irakaskuntza estrategia egokiak bereganatzea.
•    Lehen Hezkuntzako ikasleengan matematikaren ikaskuntza sustatzeko material didaktikoak ebaluatu, aukeratu eta eraikitzeko gaitasuna garatzea.
•    Praktika profesional egokien, testu liburuen eta beste hainbat informazio pedagogikoaren inguruko gogoeta bultzatzea.

•    Generar procesos de reflexión crítica sobre las buenas prácticas profesionales, los textos escolares y otros documentos pedagógicos.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.    GAIA- Zenbakiak eta Eragiketak.
1.1.    Zenbaki multzoak: naturalak, osoak, arrazionalak, errealak.
1.2.    Eragiketak eta hauen propietateak: batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa, berreketa, erroketa.
1.3.    Zatigarritasuna.
1.4.    Kalkulurako prozedurak: algoritmoak, buruzko kalkulua eta estimazioa.
1.5.    Zenbakiak eta eragiketak barneratzeko egokiak diren material eta baliabide didaktikoak: Dienesen bloke oinarrianitzak, abakoa eta Cuisenairen Regletak.
1.6.    Kontzeptuzko eta prozedurazko ohiko hutsegiteak Lehen Hezkuntzan.
1.7.    Eredu psikologikoa eta curricularra zenbakikuntza eta eragiketen inguruan.

2.    GAIA- Geometria.
2.1.    Geometria laua: Irudi lauak ezagutu, sailkatu eta eraiki. Angelu eta poligonoen azterketa.
2.2.    Geometria espaziala: Gorputz geometrikoak ezagutu, sailkatu eta irudikatu. Poliedro eta biraketa-gorputzen azterketa.
2.3.    Eraldatze geometrikoa: simetria, biraketa eta translazioa.
2.4.    Geometria lantzeko material eta baliabide didaktikoak: Geoplanoa, Tangrama, Mekanoa, Bloke logikoak, Simetria jokoak, Geometria dinamikoko softwarea.
2.5.    Kontzeptuzko eta prozedurazko ohiko hutsegiteak Lehen Hezkuntzan.
2.6.    Eredu curricularra geometria eta espazioaren inguruan.

3.    GAIA- Magnitudea eta Neurria
3.1.    Magnitudea: magnitude motak eta unitate sistemak.
3.2.    Magnitudea eta proportzionaltasuna. Tales eta Pitagorasen Teoremak.
3.3.    Azalera eta bolumena.
3.4.    Magnitudea eta neurriaren irakaskuntzarako material eta baliabide didaktikoak: Balantza, metroa, ontzi graduatua.
3.5.    Kontzeptuzko eta prozedurazko ohiko hutsegiteak Lehen Hezkuntzan.
3.6.    Magnitudea eta neurriari dagokion eredu curricularraren azterketa.
4.    GAIA- Informazioaren trataera, Zoria eta Probabilitatea.
4.1.    Estatistika: oinarrizko kontzeptuak, datuen bilketa, zentralizazio eta sakabanatze neurriak eta grafikoen azterketa.
4.2.    Zoria eta probabilitatea: Laplacen erregela.
4.3.    Informazioaren trataera eta zoria lantzeko material eta baliabide didaktikoak.
4.4.    Kontzeptuzko eta prozedurazko ohiko hutsegiteak Lehen Hezkuntzan.
4.5.    Eredu curricularra informazioaren trataera, zoria eta probabilitateari dagokionean

Metodologia

Eskola orduak:

Irakasgaiari dagozkion edukien azapalpenak, eta ikasleen lanen aurkezpenak eta hauen inguruko eztabaida.

Eskola orduetatik kanpo:

Eduki teoriko eta praktikoak ikastea.
Gomendaturiko testuen irakurketa eta hauen inguruko hausnarketa.
Ikaskuntza autonomoa eta informazioaren antolaketa egokia IKTak erabiliz.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 18   72            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 27   108            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 90%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 10%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Bertaratzen diren ikasleen gaitasunen jabetzea ebaluatzeko sistema:

AZTERKETA IDATZIA (%90 gehienez)
BANAKAKO ZEIN TALDEKAKO LANAK (%10 gutxienez)

Bertaratzen ez diren ikasleak
Irakasgaiaren zati teorikoa zein praktikoa jasoko dituen proba idatzia. Kalifikazioaren %100 balioko du.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA Ikasgaiaren alderdi teorikoa eta praktikoa ebaluatuko dituen proba idatzia.

Deialdiari uko egiteko azterketara ez aurkeztearekin nahikoa izango da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

- BOE, BOPV: Dekretu kurrikularrak: REAL DECRETO 1513/2006, abenduak 7koa; bertan, Lehen Hezkuntzako irakaskuntza minimoak ezartzen dira. DECRETO 175/2007, urriak 16koa; bertan, Oinarrizko Hezkuntzaren kurrikuloa ezartzen da eta Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzen da.

- NCTM. Principios y estándares para la Educación Matemática. Sociedad Andaluza de Educación Matemática Thales. Sevilla, 2003.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

- Arrieta, Modesto. Matematikaren Didaktika. Lehen Hezkuntza II: Geometría eta Neurria. Euskal Herriko Unibertsitatea. Bilbo, 2001.
- Calderero Hernández, J.F. ¿Qué me pasa con las matemáticas? Ed. "El Rompecabezas". Madrid, 2005
- Castro, E., Castro. E., Rico, L. Números y operaciones. Fundamentos para una aritmética escolar. Ed. Síntesis, 1987.
- Hidalgo Alonso, Santiago. Las Matemáticas en el Titulo de Maestro. Consideraciones Teóricas, didácticas y prácticas. L. Diagonal. Segovia, 1997.
- National Council of Teachers of Mathematics. Principios y estándares para la educación matemática. Traducido por THALES, 2003.

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

- Cirre Torres, F. J. Matemática Discreta. Anaya. Madrid, 2004.
- Gómez Alfonso, B. Numeración y cálculo. Síntesis. Madrid, 1988.
- Guzmán, Miguel de. Como hablar, demostrar y resolver en Matemáticas. Anaya. Madrid, 2003.
- Norman, L.C. El país de las mates para novatos. Un juego de aventuras con problemas matemáticos. Nivola. Madrid, 2000.
- Segarra, Lluís. Problemates. Colección de problemas matemáticos para todas las edades. Ed. Graó. Madrid, 2004 (3ª ed.). Madrid, 2003.


  • Aldizkariak:

Suma, Uno, Sigma, Educación Matemática (Iberoamericana, de Santillana), Thales.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.ugr.es/~jgodino/edumat-maestros/welcome.html
www.educared.net/
www.divulgamat.net
www.zientzia.net
http://www.oma.org.ar/index.htm

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/11
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es