Ogi apurrak

25864 - Ikastetxearen Antolakuntza



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai honetan ikastetxea hartzen da irakats jardunaren gune nagusitzat. Antolaketa-egitura, baliabideak, funtzionamendu egoki baterako gakoak, erlazio-sistema, ebaluazioa eta berrikuntza izango dira materiaren berariazko gaiak. Materia honek jardunbide profesionala oso modu zabalean ulertzen du, hasi ikasgelan modu indibidualean egiten den irakasle lanetik eta talde baten barruan hezkuntza edo erakundeen proiektu bateko kide moduan egiten deneraino.
Seihileko bereko beste materia batzuekin batera, diziplinarteko proiektu baten garapenean lagunduko du. Proiektu hori garatzeko kontuan hartuko dira irakaskuntza-praktiketan egindako lehenengo egonaldian ikasitakoa eta han jasotako esperientzia.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK ETA IKASKETA EMAITZAK

Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak:

E1. Erakunde gisa ikastetxeen ezaugarri nagusiak identifikatzea.    
1.    Ikastetxe baten antolakuntza egitura osatzen duten dimentsioak bereizten ditu.
2.    Beste erakunde batzuekin ikastetxeak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatzen ditu.
3.    Ikastetxeen inguru administratiboa eratzen duten aldeak eta mailak lotzen ditu.

E2. Hezkuntza –zentroetako testuinguru sozialak eta instituzionalak aztertzea, egoera bakoitzari egokitutako hezkuntzako eta antolakuntzako ekintzak modu kritikoan diseinatzeko.    

1.    Egungo ikastetxeen inguru sozialaren (ezagutzaren gizartea eta bertako testuinguru soziokulturala) eta inguru instituzionalaren (hezkuntza sistema eta hezkuntza administrazioa) ezaugarriak nahiz ikastetxeen erronka nagusiak identifikatzen ditu.
2.    Ikastetxea halako inguruan kokatzeko ekintzak eta estrategiak proposatzen ditu, esku-hartzeko proposamenak diseinatuta.

E3. Inguru sozialaren aldaketak kontuan hartuta, hezkuntza-antolakuntzen helburu instituzionalen inguruko gogoeta egitea; berrikuntzan, hobekuntzan eta barne nahiz kanpoko ebaluazioan berebiziko arreta jarriz.     

1.    Egun eta etorkizunean gauzatzeko proposamenak sortzen eta garatzen diren tokiak eta helburu instituzional berariazkoak jasotzen diren tokiak identifikatzen ditu. Proposamen esplizitu eta inplizituetan helburu ezkutuak identifikatzen ditu.
2.    Ikuspegi zabal batetik, erakundearen autoebaluazioa eta kanpoko ebaluazioa egiteko proposamenak identifikatzen eta aztertzen ditu.
3.    Ikastetxeetako jardute onak aztertzen eta baloratzen ditu.
4.    Ikastetxeak berritzeko, euren helburuak eta lorpenak hobetzeko proposamenak egiten edota diseinatzen ditu.

E4. Taldekatzeak, baliabide materialak eta funtzionalak, egiturak – nabariak eta ezkutuak - zentroaren hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jarritako bitarteko gisa definitzen eta modu kritikoan ebaluatzen ditu.     

1.    Ikastetxearen gobernu, partaidetza eta koordinaziorako oinarrizko organoak eta prozesuak, funtzio orokorrak eta konpetentziak bereizten ditu, bakoitzak hezkuntza-proiektuari eginiko ekarpena ulertuz.
2.    Ikastetxeko egiturak eta erlazio giroa eta hobetzeko proposamenak diseinatzen edota aurkezten ditu.

E5. Eskola ulertzeko osagai gisa eta ikastetxearen jardueraren gidari gisa, ikastetxeetan dagoen (dauden) kulturaren (kulturen) osagaiak identifikatzen eta aztertzen ditu, barne nahiz kanpoko harremanetan eta eragileen parte-hartze prozesuetan berebiziko arreta jarrita.    

1.    Ikastetxeen errealitateari buruzko kasu zehatzak aztertzen ditu zenbait ezaugarri kultural identifikatuta eta hauek aldatzeko ahal diren pausuak proposatzen ditu.
2.    Ikastetxeetan partaidetza mailak aztertzen ditu, hauek hobetzeko proposamenak diseinatuta.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.GAIA.-IKASTETXEEN ESANAHIRA HURBILTZEA, ERAKUNDEAK DIREN NEURRIAN. Erakundeen ezaugarri orokorrak. Ikastetxeak erakunde gisa. Ikerketa sozialaren ikuspegiak eta euren interpretazioak eskolaren inguruan.
2.GAIA.- IKASTETXEEN INGURU SOZIALA ETA INGURU HURBILA. Ikastetxea Informazioaren Gizartean. Hezkuntza Sistema eta Hezkuntza Administrazioa. Inguru sozial hurbila eta ikastetxea.
3.GAIA.-ESKOLA ERAKUNDE GISA: PLANTEAMENDU INSTITUZIONALAK, BALIABIDEAK ETA BEREN ANTOLAKETA ETAPAN. Planifikazio instituzionalaren dokumentuak. Lehentasuna duten ikaskuntza xedeak (erakundearen misioa). Giza baliabideak: ikalseak, irakasleak, familiak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, inguruko bestelako profesionalak eta eragileak. Baliabide materialak: espazioak eta baliabide didaktikoak. Baliabide funtzionalak: denbora. Egitura formala eta egitura ez formala. Harremanak erakundea, elkarbizitza eta parte-hartzea eskolan.
4.GAIA.- ESKOLA HOBEKUNTZA ETA ERAKUNDEAREN EBALUAZIOA. Eskola Hobekuntzaren tradizioak. Hobekuntza eta Berrikuntza prozesuak Hezkuntza Erakundean. Kalitatea eta Ekitatea. Erakundearen barne ebaluazioa, kanpoko ebaluazioa (auditoriak). Zenbait ebaluazio instituzionalaren eredu.
5.GAIA.-ESKOLA ERAKUNDEAREN ERRONKAK. Migrazioa, marjinazioa, herri txikietako eskolak.

Metodologia

Irakasgaiak astean zehar oinarrituriko egitura erregularra izango du: saio teorikoa talde osoarekin eta saio praktikoak bi azpitaldeekin. Saio hauetan edukien ulermenean eta integrazio prozesuan arituko gara eta horretarako oso garrantzitsua izango da ikasleen partaidetza, ikasketa prozesu hori esparru komunean eraiki nahi badugu behintzat

Talde handian presentziala    

Saio teorikoa izenarekin ezagutzen da, eta bi ordu iraungo du. Nahiz eta talde osoari bideratuta egon, saio hauetan irakasleak aurkezpenak eta praktika txiki ezberdinak elkartuko ditu. Hori dela eta, banaka binaka edo taldeka egiteko jarduera zehatzak ere proposatuko dira. Saio teorikoetan eduki berrien aurkezpena egingo da, batzuetan hausnarketa ariketen laguntzaz, beste batzuetan, jarduerak saioaren eratutako edukietan sakontzeko eta zalantzak argitzeko asmoz izango dira.

Talde txikietako saio presentzialak    
Saio praktikoa izenarekin ezagututa. Honek ordu eta erdi irauten du, eta egingo diren jarduerek saio teorikoetan azaldutako edukiekin lotura izango dute. Hainbat motatako jarduerak egiten dira, hala nola irakurketa dialogikoa, esaldien gaineko eztabaida, kasu praktikoen azterketa, eta abar. Batez ere talde txikitan jardungo dute ikasleek, nahiz eta banaka eta talde handian egiteko jarduerak ere egongo diren.
Lauhilabetero ikasleek moduluko talde lan bat egin beharko dute. Lauhilabetean zehar bi aste izango dituzte moduluko lana klasean egiteko, eta irakasgaiaren ordutegian irakaslearen laguntza izango dute lanean sortutako zalantzei eta galderei buruz orientabideak izateko.

Tutoretzak    

Tutoretzarako ordutegiaz, eta batez ere, bigarren lauhilabetean taldeei kanpoan proposatutako lanaren jarraipena egiteko ordu finkoak jarriko dira. Bestetik, irakasleak banakako tutoretzetara deitu ahal izango du ikusten badu beharrezkoa dela.

Ikasgelatik kanpo    

Ikasleen beharrak banakakoak eta taldekakoak izan daitezke:
Banakako lana, honetaz zentratuko da:
Oinarrizko artikuluak irakurtzea eta ikastea
Klasean ikusitakoa sakontzea eta emandako bibliografia aztertzea
Bidalitako banakako lanak betetzea

Talde lanean:
Saio presentzialetan bukatu ez dena bukatzea
Beste alde batetik irakasleak garapen-lan batzuk proposatutako ditu ikasturtean zehar eta horiek ikasleek kanpoan egingo dituzte.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18 0 72   0        

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Klasera datozen ikasleak
1.    Ebaluazio jarraitua klasera etortzen diren eta agindutako lanak betetzen dituzten ikasleentzat. Ikasle hauek %75ko bertaratzea bete behar dute.
Ebaluazio fasea irakasgaiak irauten duen ikastaldi osoan ekintza ezberdinen bidez beteko da. Irakasleak ebaluazio prozesuaren ardura izango du; hala ere, banako nahiz taldeko ikas prozesua ebaluatzeko ikasleek zenbait ekintza egin beharko dituzte.
•    Irakasgaiaren edukiekin lotutako talde lana: 80%: %20 atal teorikoari lotua eta beste %60 atal praktikoari lotua
•    Moduluko Diziplinarteko Lana: %20
Ikasgaia gainditzeko atal guztiak (teorikoa, praktikoa eta modularra) gainditu behar dira.

Etengabeko Ebaluazioa egin ezin duten ikasleek arrazoiak dokumentu idatzi baten bidez justifikatu beharko ditu irakaslearen aurrean, gutxienez 30 egun azterketa epea hasi baino.
•    Idatzizko azterketa: %80
•    Moduluko Diziplinarteko Lana: %20
Ikasle hauek deialdiari uko egiteko aukera izango dute. Horretarako, azterketa garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago, zentroko idazkaritzan eskaria egingo dute irakasgaiko irakaslearengana zuzenduta.
    

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez ohiko deialdian denek proba idatzia egin behar dute. Proba horrek %100 baliokoa du.
Azkenik, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, azken frogara ez auzkeztearekin nahikoa izango da. Kasu horretan azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izango da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Atal honetan erabiltzen diren materialak aipatuko dira: Irakurketa-txostenak, Moodle-ko ikastaroa…

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ANTUNEZ, S., GAIRIN, J. (2006). La organización escolar. Práctica y fundamentos. Bartzelona: Grao.
ANTUNEZ, S. (1993). Claves para la organización de centros escolares. Bartzelona: ICE-Horsori.
BOLIVAR, A. (1999): Cómo mejorar los centro educativos. Madril: Síntesis
BUJAN, K.; ARAMENDI, P. (2005). Eskola-antolaketa. Bilbo: UEU.
CARDA R.M. eta LARROSA F. (2007). La organización del centro educativo: manual para maestros. Alicante: Club Universitario
GAIRÍN, J. (1996). La organización escolar: contexto y texto de actuación. Madril: La Muralla.
GAIRIN J. eta DARDER P. [Koor.] (1997). Ikastetxeen antolamendua: oinarrizko alderdiak. Leioa: UPV/EHU.
GAIRÍN, J. eta DARDER, P. (1994). Organización y Gestión de centros educativos. Bartzelona: Praxis.
GATHER, M., MAULINI, O. (2010). La organización del trabajo escolar. Una oportunidad para repensar la escuela. Bartzelona: Grao.
GONZALEZ M. T. (KOORD.) (2003): Organización y Gestión de centros escolares. Dimensiones y procesos. Madril: Pearson Educación.
HARGREAVES, A. (2008). El liderazgo sostenible. Siete principios para el liderazgo en centros educativos innovadores. Madril: Morata.
LORENZO, L. (2011). Organización de centros educativos. Modelos emergentes. Madril: La Muralla.
RIVAS FLORES, J.I.; LEITE MÉNDEZ, A.E. Y CORTÉS, GONZÁLEZ, P. (2011). Paradojas y conflictos entre las culturas del profesorado, las familias y los estudiantes en el contexto escolar. Revista de Educación nº 356, pp. 161-183. 2015/05/25ean berreskuratua:
http://www.revistaeducacion.educacion.es/re356/re356_07.pdf
SANTAMARIA, R.M., NAVARRO, A. (2012). Organización y planificación escolar. Madril: Editorial Síntesis.
SAN FABIÁN MAROTO, J.L. (2014). Evaluar programas socioeducativos en tiempos de crisis. Un enfoque organizativo. Oviedo, Editorial Trabe.
SAN FABIAN, J.L. eta GRANDA, A. (2013). Autoevaluación de centros educativos. Madril, Síntesis.
SANTOS GUERRA, M.A (KOORD.) (2001): Organización y Gestión Escolar. Bartzelona: Cisspraxis. Biblioteca Básica del Profesorado.
TEJADA FERNANDEZ, José (1998). Los agentes de la innovación en los centros educativos. Profesores, directivos y asesores. Malaga: Aljibe.
TRILLO, F. (Koord.) (2002). Evaluación de programas, estudiantes, centros y profesores. Bartzelona: Praxis.
VALVERDE BERROCOSO, J. (coord..) (2015). El proyecto de educación digital en un centro educativo. Madrid, Síntesis.

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

AYUSTE A., FLECHA R., LOPEZ F. (1999) Planteamientos de la pedagogía crítica. Comunicar y transformar. Bartzelona: Graó
DIEZ E., MARTÍ F., PERIAÑEZ R. (1995): Estructurar las organizaciones: 18 casos prácticos de análisis de problemas y búsqueda de soluciones. Madril: Síntesis.
ELBOJ C., PUIGDELLIVOL I. et al. (2002) Comunidades de aprendizaje. Transformar la educación. Bartzelona: Graó
FANTOVA F. (1997). Borrando Fronteras.Vol.5. Quito (Ecuador), CECADIS.
LÓPEZ J., SÁNCHEZ M. (2002): Análisis de organizaciones educativas a través de casos. Madril: Síntesis.
SAN FABIAN, J.L. eta GRANDA, A. (2013). Autoevaluación de centros educativos. Madril: Síntesis.

Legeak eta Dekretuak
175/2007 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa.
97/2010 Dekretua, martxoaren 30koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko den Dekretua aldatzen duena.
1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.
3/2008 Legea, ekainaren 13koa, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea bigarrenez aldatzekoa.
Ley Orgánica 2/2006, maitzaren 3koa, de Educación.
Ley Orgánica 8/2013, abenduaren 9koa, para la mejora de la calidad educativa (LOMCE) http://www.boe.es/boe/dias/2013/12/10/pdfs/BOE-A-2013-12886.pdf
  • Aldizkariak:

Comisión Europea. Dirección General de Educación y Cultura
http://ec.europa.eu/dgs/education_culture/index_en.htm
Consejo Escolar de Euskadi.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/did2/es_2053/d2_c.html
Revista Cuadernos de Pedagogía.
Euridyce Network. Red de los sistemas educativos europeos y las políticas educativas de la UE.
http://eaca.ec.europa.eu/education/eurydice/index_en.php
Hik Hasi. Euskal Heziketarako Aldizkaria.
Revista Aula de Educación Infantil, Ed. Graó.
Revista Guix d´Infantil, Ed. Graó.
Revista Organización y Gestión Educativas.



  • Interneteko helbide interesgarriak:

Consejo Escolar de Euskadi.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/did2/es_2053/d2_c.html

Hezkuntza Saila (Eusko Jaurlaritza)
http://www.hezkuntza.net

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es