Ogi apurrak

25857 - Garapenaren Psikologia Eskola Adinean



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean izeneko ikasgaiaren helburua jaiotzatik hasi eta 12 urte arteko garapen psikologikoa aztertzea da, garapenaren ikuspuntu integratzaile eta dialektikotik, euren praktika profesionalean erabilgarri izan daitezkeen ezagutza teorikoak eta baliabideak eskainiz

Horretarako, giza garapenaren ikasketarako teoria, eredu eta metodologia desberdinak aztertuko dira, baita garapen etapa bakoitzari lotutako aldaketa psikologiko nagusiak ere

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasleak, Garpenaren Psikologia Eskola Adinean ikasgaiaren bidez hurrengo gaitasunak landuko ditu:

A) Bilakaeraren psikologiak giza garapenari eginiko ekarpenak ulertzea eta kontrastatzea, prozesu horrek 0-6 urtetan dituen ezaugarriak hautemateko, familiako, gizarteko eta eskolako testuinguruan.

B) Haurren nortasuna identifikatzea eta deskribatzea, giza garapeneko etapa gisa eta ezaugarriak aztertzea ( psikomotrizitatea, ezaguera, komunikazio, ezaugarri sozialak eta afektibitatea).

C) Taldean ikasketa-segiden plangintza egitea eta ikasgelako eta jolastokiko lana antolatzea, 0-3 eta 3-6 urteko haurren ezaugarriak kontutan hartuta, haurron garapena estimulatzeko eta bultzatzeko.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Garapenaren psikologia: disziplina zientifikoa. Garapenaren azterketarako hurbilpen teorikoak. Garapenaren Psikologiaren ikerketa.

2. Lehen haurtzaroa (0-2). Ezaugarri psikologikoen azterketa eta hezkuntza praktiken eragina haurraren garapen prozesua hobetzeko alderdi guztietan; garapen psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta nortasunarena.

3. Bigarren haurtzaroa (3-6). Garapen fisiko eta psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta garapen morala; nortasunaren garapena eta gizarte-harremanak.

4. Eskolako urteak (6-12). Garapen fisiko eta psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta garapen morala; nortasunaren garapena eta gizarte-harremanak.

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Klasera datorren ikasleen ebaluazio sistema: Ebaluazio mistoa izango da, eta hurrengo atalak izango ditu:
- Eduki teorikoei buruzko azterketa: azken notaren %40
- Gelako praktikak:azken notaren %40
- Diziplinarteko lan modularra:azken notaren %20
Portzentai hauek aplikatzeko atal bakoitza indibidualki gainditu beharko da.

Klasera ez datorren ikaslearen ebaluaketa=

Ikaslearen asistentziak gutxienez %75ekoa izan beharko du. Hala ez den kasuetan, ikasleak ebaluatzeko aukera ezberdin bat izango du:
- Eduki teorikoei buruzko azterketa: azken notaren % 40
- Gelako praktikei buruzko azterketa: % azken notaren %40
- Idatzizko lan indibiduala:azken notaren %20. Irakasleak horrela erabakitzen badu, lan hau ahozko froga baten bidez defendatu beharko du

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Klasera datorren ikasleen ebaluazio sistema:
Ohiko deialdiaren irizpide eta ebaluaketa sistema mantenduko dira. Ikasleak ohiko deialdian gainditu ez duen ebaluazioaren atala-atalak gainditu beharko ditu. Gainditutako atalen kalifikazioa ikasturte berean mantendu edo gordeko delarik

Klasera ez datorren ikaslearen ebaluaketa:
Ohiko deialdiaren irizpide eta ebaluaketa sistema mantenduko dira. Ikasleak ohiko deialdian gainditu ez duen ebaluazioaren atala-atalak gainditu beharko ditu. Gainditutako atalen kalifikazioa ikasturte beren mantendu edo gordeko delarik

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasleak sortutako materiala: apunteak

Ikus-entzuneko materialak

Ordenagailua

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Berger, K.S. (2003). Psicología del Desarrollo. Madril: Editorial Panamericana.

Bermudez, M. P. eta Bermudez Sanchez, A. M. (2004): Manual de Psicología Infantil. Aspectos evolutivos e intervención psicopedagógica. Madril: Biblioteca Nueva.

Delval, J. (1994). El desarrollo humano. Madril: Siglo XXI.

González, A.M. eta languntzaileak ( 1995). Psicología del desarrollo: teoría y prácticas. Malaga: Ediciones Aljibe

Martín Bravo, C. eta Navarro Guzmán, J.I. ( Koord) (2009). Psicología del desarrollo para docentes: Madril: Pirámide.

Mietzel, G. (2005). Claves de la Psicología Evolutiva. Barna: Herder.

Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (1991). Desarrollo psicológico y educación, I. Psicología evolutiva. Madril: Alianza.

Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (1999). Garapen psikologikoa eta hezkuntza, I. Psikologia ebolutiboa. UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Papalia, D. (1991). Psicología del desarrollo. De la infancia a la adolescencia. Mexico: McGraw-Hill.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Hoffman, L., Hall, E. eta Paris, S. (1995). Psicología del desarrollo. Madril: McGraw-Hill.

Lizaso, I. eta Apodaka, M. (2008). Giza garapen psikologikoaren ereduak. Bilbo: EHU. (sare argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es helbidean deskargatu daiteke).

Lefrançois, G. (1999). El ciclo de la vida. Mexico: Thomson.

Mayor, J. (zuzen.) (1995). Psicología Evolutiva. Madril: Anaya.

Muñoz García, A (coord.) (2010) Psicología del desarrollo en la etapa de educación infantil. Madrid : Pirámide

Muñoz García, A ( coord.) (2010) Psicología del desarrollo en la etapa primaria. Madrid : Pirámide

Palacios, J., Marchesi, A. eta Coll, C. (1999). Garapen psikologikoa eta hezkuntza, I. Psikologia ebolutiboa. UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Papalia, D. (2004). Psicología del desarrollo. De la infancia a la adolescencia. Mexico: McGraw-Hill.

Perinat, A. (2002). Psicología del desarrollo: del nacimiento al final de la adolescencia. Bartzelona: Universidad Oberta de Catalunya.

Rice, F.C. (1997). Desarrollo humano: estudio del ciclo vital. Mexico: Pentice-Hall.

Santrock, J.W. (2003). Infancia. Madril: McGraw-Hill.

Santrock, J.W. (2006). Psicología del desarrollo, el ciclo vital. Madril: McGraw-Hill.

Shaffer, D.R. (2000). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. Mexico: Thomson.

Trianes Torres, M. V. eta Gallardo Cruz, J.A. (2003). Psicología de la Educación y del Desarrollo en contextos escolares. Madril: Piramide.

Vasta, R., Haith, M.M. eta Millar, S.A. (1996). Psicología infantil. Bartzelona: Ariel.
  • Aldizkariak:

European Journal of Educational Psichology

Infancia y Aprendizaje

INFAD. Psicología de la Infancia y de la Adolescencia

Tantak

Hik Hasi
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://psicoeduc.rediris.es

http://www.fia.es

http://www.fundacionyuste.org/acciones/infad/revistas.htm

http://www.educacioninicial.com/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es