Ogi apurrak

25068 - Hezkuntzaren Psikologia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

DESKRIBAPENA

Oinarrizko kontzeptuak, ikerketa objektua, historia eta edukiak. Ikas-irakaskuntza prozesuaren ikuspegi teorikoak. Ezagutzaren eraikuntza. Eskolako ikasketa eta motibazioa. Irakasle eta ikasleen igurikapenak eta irudipenak eta hauek ikaskuntzan duten eragina. Autokontzeptua hezkuntza eremuan. Ikasgelako elkarreraginak. Ikaskuntzaren giza-dimentsioa eta dimentsio emozionala. Ikasgelarako aplikagarritasuna.

TESTUINGURAPENA

Hezkuntzaren Psikologia irakasleen prestakuntzarako oinarrizko irakasgaia da, 1. ikasturtearen 2. lauhilabetean (2. modulua) eskaintzen dena,1. moduluan “Garapenaren Psikologia Eskola Adinean” irakasgaia ikasi ondoren.
Irakasgai honen bidez, ikasleek hezkuntza-prozesuetan parte hartzen duten faktoreak ezagutzeko aukera izango dute, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan eragina duten pertsonabarruko zein pertsonarteko faktoreak. Honek ahalbidetzen du, ikasleek etorkizunean Lehen Hezkuntzako (6-12) irakasleak izatean, zenbait testuingurutan haurren garapenerako hezkuntza esku-hartze egokiak era kooperatiboan aztertzea eta diseinatzea, beti ere, adin hauetako berezko ezaugarriak eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan parte hartzen duten faktoreak kontuan hartuz. Era horretan irakasgai honek “Garapenaren Psikologia Eskola Adinean” irakasgaian ikasitakoa gaurkotzea eskatzen du, Lehen Hezkuntzako (6-12) haurren beharrei eta ezaugarriei dagokienez, izan ere, “Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan” irakasgaiarekin ( 4. modulua) loturak eginez
rrizko kontzeptuak, ikerketa objektua, historia eta edukiak. Ikas-irakaskuntza prozesuaren ikuspegi

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

A) 6-12 urteko aldiari dagozkion hezkuntza-prozesuak aztertzea eta ulertzea familian, gizartean eta eskolan, ikaskuntzaren teoria psikologikoen ekarpenak eta gaitasunen irakaskuntzan oinarritutako egungo planteamenduak interpretatuta            
IE1. Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea
IE2. Kontzeptuen arteko harremanak ezartzea
IE3. Hezkuntzaren eta irakaskuntzaren prozesuen ezaugarririk garrantzitsuenak identifikatzea 6-12 urteko-tartean.
B) Hezkuntza-egoeren irtenbideak identifikatzea eta horien plangintza egitea ikasleen askotariko erritmoak eta gaitasunak aintzat hartuz (norbanako gisa eta familiako eta testuinguru soziokultural jakin bateko kide gisa). Horretarako, hainbat prozedura eta teknika aukeratu eta horien aplikazioa argudiatuko da     
IE4. Ikuspuntu teorikotik hezkuntza esku-hartze oinarrituak eta arrazoituak lantzea
        

C) Gizarte-trebetasunak izatea testuinguru anitzetan hezkuntza-egoerak ulertzeko eta bideratzeko, eta norberaren eginahalaz eta hausnarketarako gaitasunaz elkarlanari laguntzea
IE5. Hezkuntza egoerak aztertzean enpatia izatea
IE6. Ikasgelaren taldeko lanean era aktiboan, arrazoituan eta oinarrituan parte hartzea     

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA.- Hezkuntzaren Psikologia.
2. GAIA.- Ikaskuntzari eta ezagutzaren eraikuntzari buruzko teoriak.
3. GAIA.- Eskola-ikaskuntza eta motibazioa.
4. GAIA.- Auto-kontzeptua eta auto-estimua, eta ikaskuntzarekin duen harremana.
5. GAIA.- Pertsonen arteko harremana eskolako testuinguruan.


Metodologia

Irakaskuntzak banakako lana zein taldekako lana uztartuko du, hausnarketa eta gelako azalpenak nahastuko ditu,banakako zein taldekako erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egitea.Beraz,nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea:modu aktiboan parte hartzea,lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea,iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.
Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea,barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

1.    Klasera etortzen diren ikasleentzat eta etengabeko ebaluazioan gutxienezko asistentzia (%75a) edo partehartzea (lanak) bete duenarentzat. Irakasgaiaren kalifikazio sistemarako ikasleak egindako hiru zeregin kontuan hartuko dira eta hirural gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko:

1.1. Azterketa indibiduala (amaierako notaren %40a).
1.2. Taldeka egindako lana (amaierako notaren %40a).
1.3. Taldeka egindako lan modularra (amaierako notaren %20a).

2.    Klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo partehartzea (Lanak…) bete ez duenarentzat. Ikaslerari justifikatutako arrazoiengatik (lanari lotutako arrazioak, genero indarkeriaren biktimak, erditzea, adopzioa, ume arrera edo hiru urtetatik beherako seme-alaba edo minusbaliatutako pertsonak izatea bere kargura;%33 ezintasun maila edo handiagoa duten ikasleak; goi-mailako kirolaria;bidaiak edo denbora asko eskatzen duten kultur eta arte-jarduerak; goi mailako beste ikasketa batzuetiko bateragarritasuna; eta mota desberdinetako karguekiko bateragarritasuna: kargu politikoak, sindikalak, ikasleen ordezkaritza, elkarteetakoak, GKEkoak edo beste batzuk) ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, bi froga gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:

2. Klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo partehartzea (Lanak…) bete ez duenarentzat. Ikaslerari justifikatutako arrazoiengatik (lanari lotutako arrazioak, genero indarkeriaren biktimak, erditzea, adopzioa, ume arrera edo hiru urtetatik beherako seme-alaba edo minusbaliatutako pertsonak izatea bere kargura;%33 ezintasun maila edo handiagoa duten ikasleak; goi-mailako kirolaria;bidaiak edo denbora asko eskatzen duten kultur eta arte-jarduerak; goi mailako beste ikasketa batzuetiko bateragarritasuna; eta mota desberdinetako karguekiko bateragarritasuna: kargu politikoak, sindikalak, ikasleen ordezkaritza, elkarteetakoak, GKEkoak edo beste batzuk) ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, bi froga gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko: Azterketa indibiduala (amaierako notaren %70a) eta lan praktiko indibiduala (notaren %30a) idatzizko froga baino lehen aurkeztuko duena.

Araudiaren arabera (2014ko martxoaren 26an Gizarte Kontseiluak onartutako UPV-EHUn Jarraitzeko Araua berria) ikasgai honetako aurrez aurreko ikaslea uko egin ahal izango dio ebaluazio deialdiari eta deialdi hori ez zaio kontuan hartuko irakasleari espresuki jakinaraziz amaierako azterketara baino 10 egun lehenago, azterketa honek ikasgaiaren kalifikazioaren %50 baino gutxiagokoa baita.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

EZ OHIKO DEIALDIAKO IKASLE PRESENTZIALAK: Ebaluazio arruntaren atal, baldintza eta irizpide berdinak mantenduko dira. Ikasleak ohiko ebaluazioaren gainditu gabeko atalak gaindituko beharko ditu. Ohiko deialdian gainditutako atalak gordeko dira (ikasturte berean). Irakasgaia gainditzeko ohiko ebaluazioaren aipatutako atal guztiak gaindituko dira.

ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK EBALUAZIO JARRAITUAN PARTE HARTU EZIN DUTEN IKASLEENTZAKO EZ OHIKO EBALUAZIO SISTEMA
Klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo partehartzea (lanak…) bete ez duenarentzat. Egoera hauetan irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko
Idatzizko froga teoriko-praktiko indibiduala. Proba horrek ikasgaiaren notaren %100 izango da, baldin eta ikasle horrek modulo lana egin behar ez badu. Modulu lana egin behar dutenentzako, probak ikasgaiaren %80 izango da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasleak disenaturiko ikas-materialak (apunteak)
Proposatutako irakurketak, ariketak, praktikak...
Kasu azterketak
Irakasgairen web orria (Moodle plataforman)

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Coll, C.; Palacios, J.; Marchesi, A. (eds.) (1991). Desarrollo Psicológico y Educación,II. Psicología de la Educación. Madrid: Alianza.

Mietzel, G. (2003). Claves de la Psicología. Herder Editorial.

Navarro Guzmán, J.I. eta Martín Bravo, C. (2010). Psicología de la educación para docentes. Madrid: Pirámide.


Trianes Torres, Mª V. y Gallardo Cruz, J.A. (coords.) (2004). Psicología de la Educación y del Desarrollo en contextos escolares. Madrid: Pirámide.

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Alonso Tapia, J. (1997). Motivar para el aprendizaje: teoría y práctica. Barcelona: Edebé.

Ausubel, D.P.; Novak, J.D.; Hanesian, H (1978). Psicología Educativa: un punto de vista cognoscitivo. México: Trillas.

Bandura, A. (1982). Teoría del aprendizaje social. Madrid: Espasa-Calpe.

Carretero, M. (1993). Constructivismo y educación. Zaragoza: Edelvives.

Coll, C. (1987). Psicología y Curriculum. Barcelona: Laia.

Coll, C. (coor.) (1998). Psicología de la Educación. Barcelona: Edhasa.

Delval, J. (1983). Crecer y pensar. La construcción del conocimiento en la escuela.
Barcelona: Laia.

Gardner, H. (1993). Inteligencias múltiples. La teoría en la práctica. Barcelona: Paidós.

González Pineda, J.A. (coord.) (2002). Manual de Psicología de la Educación. Madrid: Pirámide.

Hargreaves, D. (1975). Las relaciones interpersonales en la Educación. Madrid:
Narcea.

Hoffman, L., Paris,S. y Hall,E.(1995). Psicología del desarrollo hoy. Madrid: McGraw-Hill.

Mayer, R.E. (2002). Psicología de la Educación. El aprendizaje en las Areas del
conocimiento. Madrid: Pearson Education.

Mayor, J. (1985). Psicología de la Educación. Madrid: Anaya.

Navarro, J.I. eta Martín Bravo, C. (koord.) (2010). Psicología de la educación para docentes. Madrid: Pirámide.

Novak, J.D. (1982). Teoría y práctica de la educación. Madrid: Alianza.

Puente Ferreras, A. (1994). Estilos de Aprendizaje y Enseñanza. Madrid: CEPE.

Puente Ferreras, A. (2003). Cognición y Aprendizaje. Fundamentos psicológicos.
Madrid: Pirámide.

Trianes Torres, Mª V. (coord.) (1994). Psicología de la educación para profesores.
Madrid: Pirámide.

Vila, I. (1998): Familia, escuela y comunidad. Barcelona: Horsori.

Woolfolk, A. y McCune, C. (1984). Psicología de la Educación. Madrid: Narcea.

Woolfolk, A. (2006). Psicología Educativa. México: Pearson Education.

  • Aldizkariak:

European Journal of Educational Psychology
Revista de Psicología de la Educación
Infancia y Aprendizaje
Revista de Psicodidáctica
C¿E. Cultura y Educación
Tantak
Hik Hasi
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://psicoeduc.rediris.es
http://www.fia.es
http://www.fundacionyuste.org/acciones/infad/revistas.htm
www.educaweb.com

Oharrak

Irakasgai honen atalak moduloaren gidan eta ikasle gidan zehaztuko dira. Ikasleek gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es