Ogi apurrak

26501 - Zientzia Tailerrak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hautazko irakasgai hau "Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak Lehen Hezkuntzan" Minorraren parte da.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Hauexek dira irakasgai honen helburuak:
-Natura- eta teknologia-zientzietako ikasgela/laborategi/lantegiko baliabideak identifikatzea, erabiltzea eta ebaluatzea.
-Lantegietan eta laborategietan lan egiteko oinarrizko segurtasun- eta higiene-arauak eta trebetasunak ezagutzea eta aplikatzea
-Hurbileko ingurunearekin lotura duten lan praktikoak eta taldeko lantegiak diseinatzea eta egitea, eta horretarako beharrezkoa den informazioa biltzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1 GAIA- Laborategi/lantegiko baliabideak/tresneria eta hauen erabilera egokia; oinarrizko segurtasun eta higiene-arauak

2 GAIA- Lehen Hezkuntzako gelan aurrera eramateko Zientzia Esperimentaletako lan praktikoen diseinua, buruketa eta ebaluaketa.

Metodologia

Metodologia: Gaien (Elikadura, Ekosistemak, Zentzumenak, Meteorologia...) inguruko kontzeptu nagusienak, prozedurak eta jarrerak landu ahal izateko lehen hezkuntzan egin daitezkeen lan praktikoak aurrera eramango dira laborategian. Ikasleek taldetan antolatuta lan egingo dute, eta talde bakoitzak proiektu bat diseinatuko du.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   24 24          
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   36 36          

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Etengabeko ebaluazioa, normalean klasera etortzen den eta planteatzen diren lanak entregatzen dituen ikaslearentzat. Etengabeko ebaluazioa egiteko eskubidea edukitzeko ikaslea klasera gutxienez %80an bertaratu beharko da eta planteatzen diren lanak entregatu beharko ditu. Ebaluaketa egiteko hurrengo tresnak kontuan hartuko dira:
- Proiektua eta aurkezpena: %30
- Idatzitako lanak eta txostenak (banaka edo taldeka eginda); laborategiko lana eta jarrera…: %70

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren % 100 balio beharko du.
Irakasgaiaren ezaugarri eta edukiengatik irakasgaiaren beste alderdi batzuk gainditu behar badira, praktikak esaterako, bukaerako probaz gain kontuan hartuko beharko da beste alderdiak gainditu diren ala ez (Gestiorako Arautegia ikasturtea 2016/17, artikulu 43c).

Beraz, Klaseetara etortzen ez den ikasleak azterketa (ebaluaketaren %70a) eta lan praktiko bat (%30) egin eta aurkeztu beharko ditu.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ohiko deialdian agertzen diren irizpideak erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Laborategiko materiala: Biologia, Geologia, Ekologia, Fisika, Kimika eta Astronomia. Landa praktikak egiteko materiala...Ordenagailuak eta internet.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Biblioteca de recursos didácticos Alhambra (BREDA) Colección de libros.
CALABRIA, M. 1990. Experimentos de Biología I y II. Colección El Mochuelo pensativo. Akal. Madrid.
FRIEDL, A.E. (2000). Enseñar ciencias a los niños. Gedisa. Barcelona.
HANN, Judith (1981). Los amantes de la Ciencia. Ed. Blume. Barcelona.
LLORENS, J.A. Conocer los materiales. Proyecto Quiron. Ed. La Torre.
Ciencia 6-12.Projecte curricular del area de "coneixement del medi natural". (1994). Generalitat de Catalunya. Departament d´ensenyement.


  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

PIÑERO MUÑOZ, T., (1993). Técnicas de laboratorio de Química. Ed. Akal. Madrid.
GRUP RECERCA. 1980. Proyecto Faraday. ICE de la Universidad Autónoma de Barcelona.
WEISSMANN, H 1994 (4ªed) La Didáctica de las Ciencias Naturales. Barcelona: Paidós
  • Aldizkariak:

Alambique
Aula de innovación educativa.
Enseñanza de las Ciencias.
Enseñanza de las Ciencias de la Tierra.
Guías Praxis.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://rincones.educarex.es/ccnn/
http://www.jpimentel.com/ciencias_experimentales/pagwebciencias/pagweb/Los_talleres_de_ciencias/talleres_de_ciencias.htm http://centros5.pntic.mec.es/ies.victoria.kent/Rincon-C/rincon.htm
http://www.iesender.org/Joomla/index.php?option=com_content&task=view&id=78&Itemid=9
http://www.geocities.com/cienciakids/index_archivos/Page369.htm

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es