Ogi apurrak

25858 - Hezkuntzaren Teoria eta Historia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

DESKRIPTORE NAGUSIAK
Hezkuntza arlorako hurbilpena. Hezkuntza-erakundeak eta eragileak. Pentsamendu pedagogikoaren garapena. Garaiko hezkuntza-teoriak. Garaiko Hezkuntzaren Historia Euskal Herrian. Haurtzaroaren egoera eta eskubideak.

IRAKASGAIAREN DESKRIBAPENA
Prestakuntza pedagogikoa etorkizuneko gizartean hezkuntza zeregina garatzeko ardura edukiko duten maisu-maistren oinarrizko zutabea da. Hezkuntzaren Teoria eta Historia izeneko irakasgaiaren bitartez paradigma eta ikuspegi pedagogiko garaikideetara hurbiltzeko aukera edukiko dugu, gaur egungo hezkuntza fundamentatzen duten oinarri teoriko eta epistemologikoak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko.
Gaur egungo hezkuntza egoera konfiguratzen lagundu duten ikuspegi pedagogiko ezberdinen azterketa holistikoa burutu ondoren, Euskal Herrian zentraturiko ikuspegia ere eskaini nahi dugu, ikasleek beren gertuko testuinguruan gertaturiko esperientziak modu egokian kontestualizatzeko.
Etorkizuneko maisu eta maistrak estimulatu nahi ditugu hezkuntza gertaerari buruz beren pentsamendu propioa eraikitzeko, beti ere ezagutza eta haurtzaroaren eskubideekiko begirunerik handiena abiapuntutzat harturik; modu horretan, beren etorkizuneko jarduera gida dezakeen aukera baten hautaketa ere orienta daiteke. Irakasgaiaren izaerak, Magisteritza eta Pedagogiako Ikas Planetan agertzen diren beste irakasgai batzuen laguntzaz, irakas zereginerako markoa eraikitzen du; irakasgai horien arteko loturak hiritartasuna eta partehartze demokratikoari loturiko gaitasunen lorpenean laguntzen du, horiek etorkizuneko hezitzaileen ezinbesteko oinarriak izanik.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

IRAKASGAITIK GARATZEN DIREN KURTSOKO GAITASUNAK

G1: Ezagutu eta kokatu lehen hezkuntzako eskola gaur egungo hezkuntza sisteman, gure testuinguruan, Europako eta nazioarteko testuinguruan ere, esperientzia praktiko berritzaileak ezagutu ahal izateko eta balore hezkuntzarekiko lotura ahalbideratzeko.

IE1: Ikasleek lehen eskolaren ezaugarriak testuinguru geografiko desberdinetan identifikatzen dituzte.
IE2: Ikasleek heziketaren praktikak berrienak ezagutzen dituzte
IE3: Ikasleek hezkuntzaren baloreen esanahia ezagutzen dute

G2: Hezkuntza prozesuen eta ikaskuntzaren oinarrizko printzipioak familia testuiguruan, gizartean eta eskolan ulertu eta aplikatu, horretarako informazio bilaketarako eta erabilerarako teknikak erabiliz.

IE1: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua testuinguru desberdinetan ikasleek beraien ezaguerak ulertzen eta aplikatzen dituzte.
IE2: Ikasleek prest daude informazio bilketarako

IRAKASGAIAREN GAITASUNAK

G1: Hezkuntza sistemaren garapen historikoa eta hezkuntza jardueraren baldintzatzaile politiko eta legegintzakoak ezagutu; haur hezkuntzako eskola hezkuntza sisteman kokatu eta, ikuspegi pedagogiko garaikideen laguntzaz, bere funtzioa aztertu, gure testuinguruan ezezik, europear eta nazioarteko testuinguruan ere.

IE1: Ikasleek, hasieratik gaur egun arte, Hezkuntza sistemaren garai desberdinak ezagutzen dituzte
IE2: Ikasleek haur eskolaren ezaugarriak identifikatzen eta desberdintzen ditu beste eskolarekiko
IE3: Ikasleek beste garaiko ikuspegi pedagogikoak, testuinguru geografiko desberdinetan aztertzen dituzte

G2: Hezkuntza eragileek irakaskuntza praktikan duten funtzioa aztertu, horretarako gela barruko interakzio eta komunikazio prozesuak eta funtzio horren inguruan ager daitezkeen baldintza instituzionalak kontuan hartuz.

IE1: Hezkuntza sisteman parte hartzen duten eragile desberdinek (familia, eskola, ikasleek, irakasleek, ...)ikasleek identifikatzen eta aztertzen dituzte.

G3: Giza eskubide eta haurtzaroaren eskubideak abiapuntutzat harturik, hezkuntza prozesuen eta ikaskuntzaren oinarrizko printzipioak familia testuinguruan, gizartean eta eskolan ulertu eta aplikatu, familiaren funtzioa hezkuntza eragile bezala eta eskolarekiko bere erlazioa bereziki azpimarratuz (garapen historikoa, familia ereduak eta hezkuntza familia testuinguruan)

IE1: Ikasleek haurtzaroaren eskubideak ezagutzen dituzte
IE2: Ikasleek hezkuntza prozesuak, garatzen diren testuinguruaren arabera, identifikatzen eta desberdintzen ditu
IE3: Familia eta eskolaren arteko harremaren garrantzia ikasleek ezagutzen dute

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.gaia: Hezkuntza arlorako hurbilpena
Hezkuntza eta Pedagogia. Kontzeptu definizioa. Hezkuntza arloak: hezkuntza formala, ez formala eta informala. Hezkuntza-ekintza eta bere eragileak: hezitzailea, hezitua, ingurua, erakundeak. Hezkuntza ezagutza zientifikoaren objektu bezala. Kontzeptu definizioa. Hezkuntza Zientziak.

2.gaia: Pentsamendu pedagogikoaren garapena
Rousseau eta naturalismo pedagogikoa. Pestalozzi eta Froebel. Eskola Tradizionala: oinarrizko ezaugarriak. Eskola Tradizionala gainditzeko prozesua: Eskola Berriaren mugimendu pedagogikoa. Teoria sozialisten ekarpena. Autoritarismoaren kontrako teoriak. Teoria pertsonalistak. Deseskolaratze teoriak eta teoria posmodernoak.

3.gaia: Garaiko hezkuntzaren historia Euskal Herrian
Hezkuntza Sistemaren genesia eta garapena. Hezkuntza erakundeen genesia eta garapena. Irakasleriaren prestakuntza. Hezkuntza Euskal Herrian.

4.gaia: Haurtzaroaren egoera eta eskubideak
Haurtzaroarekin lotutako hainbat praktikaren analisia eta garapena: haur hilketa, abandonatzea, gerruntzearen erabilera, diziplina eta sexualitatea. Haurtzaroa Aro Garaikidean: haurtzaroaren deskubrimendua. Irakasleriaren prestakuntza eta giza-eskubideak. Haurtzaroaren eskubideak Umearen Konbentzioaren arabera.

Metodologia

Irakaskuntza metodologiak programan agertzen diren gaiei buruzko saio teorikoak ikasgelako saio praktikoekin konbinatuko ditu. Azalpen teorikoak eskaintzeko euskarri desberdinak erabiliko dira: ordenagailu aurkezpenak, dokumentalak, bideoak, artikuluak…
Normalean, gai bakoitzarekin batera, azterketako galderak burutuko dira, teorian azaldutakoa osatzen eta finkatzen lagunduko dutenak. Azterketako galdera horiek, taldeka burutuko dira (talde bakoitzak gehienez 4 pertsona eduki beharko ditu). Hasieran osatutako taldeak lauhilabete osorako finko mantenduko dira.
Helburu nagusia ikasleen partaidetza bultzatzea da.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12   48            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18   72            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio mistoa da irakasgaian erabiliko dena (ikus Kudeaketa Araudia - 43.artikulua: ebaluatzeko metodoak). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat. Atal bakoitzak ondorengo balioak izango ditu:
•Lan modularra %20
•Azterketa idatzia %30
•Eguneroko praktikak %50
Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Lana (DILAN) egin beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. DILAN lanari azken notaren %20 portzentajea dagokio.
Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu.
Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura. Proba horrek bi atal izango ditu:
•Azterketa idatzia %50
•Lan espezifikoa %50
Azterketara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ARIES, P. (1987): “El niño y la vida familiar en el Antiguo Régimen”. Madrid. Ed. Taurus.
ARIES, P. y DUBY,G. (1988): “Historia de la vida privada”. Madrid. Ed. Taurus.
CAMINO, I. eta MURUA, H. (2012): “Hezkuntzaren Teoria eta Historia”. Madril: Delta Publicaciones Universitarias.
CAMINO, I. eta MURUA, H. (2012): “Teoría e Historia de la Educación”. Madrid. Delta Publicaciones Universitarias.
CARREÑO, M. et al. (2000). “Teorías e Instituciones Contemporáneas de Educación”. Madrid: Síntesis.
COLOM, A. et al. (1997). “Teorías e Instituciones Contemporáneas de la Educación”. Barcelona. Ariel.
COLOM CAÑELLAS, A. et al. (2001). “Teoría de la Educación”. Madrid: Síntesis.
DAVILA, P. (1995): “Lengua, sociedad y cultura en el País Vasco”. Donostia: UPV/EHU.
DE MAUSE, L. (1982): “Historia de la infancia”. Madrid. Alianza Universidad.
DELGADO, B. (1988): “Historia de la infancia”. Barcelona. Ed. Ariel Educación.
DEL POZO ANDRÉS, Mª Mar y otros (2004): “Teorías e Instituciones Contemporáneas de Educación”. Madrid: Biblioteca Nueva.
ESCOLANO BENITO, A. (2002): “La educación en la España contemporánea”. Madrid: Biblioteca Nueva.
IMBERNÓN (Coord.) (2000): “La educación en el siglo XXI: los retos del futuro inmediato”. Barcelona. Graó.
IYANGA PENDI (1996): “La Educación Contemporánea. Teorías e Instituciones”. Valencia: Nau Llibres.
LOPEZ-GOÑI, I. eta beste (2003): “Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak”. Iruñea. NUP.
LOPEZ-GOÑI, I. eta URIBE-ETXEBARRIA, A. (2005): “Pedagogo sortzaileak”. Donostia: Xangorin.
SARRAMONA, J. (2000): “Teoría de la Educación”. Barcelona: Ariel.
TRILLA, J. et al. (2001): “El legado pedagógico del siglo XX para la escuela del siglo XXI”. Barcelona. Graó.
TRILLA, J. (2002): “La aborrecida escuela”. Barcelona: Laertes.
  • Aldizkariak:

BALLARÍN, P. (1989): “La educación de la mujer española en el siglo XIX”, en Historia de la Educación: Revista Interuniversitaria, 8, 245-260.
BASURKO, F. (1989): “La normalización de la ikastola breve historia y estado de la cuestión de la escuela pública vasca”, en Historia de la Educación: Revista Interuniversitaria, 8, 139-166.
BERNABEU, R. y MARINA, E. (2007). “Los recursos de la educación no formal”, en Cuadernos de Pedagogía, 367, 64-65.
CALDERÓN QUINDÓS, F. (2003). “La mujer en la obra de Jean Jacques Rousseau”, en Revista de Filosofía, 30, 165-177.
CANES, F. (1999): Las Escuelas del Ave María: una institución renovadora de finales del siglo XIX en España”, en Revista Complutense de Educación, 10, 2, 149-166.
DEL POZO ANDRÉS, Mª. (2003-2004). La Escuela Nueva en España: crónica y semblanza de un mito”, en Historia de la Educación: Revista Interuniversitaria, 22, 317-346.
FERRER, I. (2000). “Summerhill, juicio a la libertad” en Cuadernos de Pedagogía, 295, 14-17.
FORT CASAMARTINA, A. (1996). “Summerhill o la escuela de la vida”, en Cuadernos de Pedagogía, 252, 46-54.
PARELLADA ENRICH, C. (2008). “Familia y Escuela, ¿se invaden, se necesitan…?”, en Cuadernos de Pedagogía, 378, 46-51.
SOLA i GUSSINYER, P. (1999). “La educación informal del siglo XX”, en Cuadernos de Pedagogía, 286, 52-55.
TRILLA BERNET, J. y PUIG ROVIRA, J.M. (2003): “El aula como espacio educativo”, en Cuadernos de Pedagogía, 325, 52-55.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.vc.ehu.es/araka/
http://www.hikhasi.com. Euskal Herria
http://www.hezkuntza.net. Euskal Herria
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-8937/eu/contenidos/noticia/aldizkariak tantak/eu tantak/tantak aldizka.html Euskal Herria

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es