Ogi apurrak

25865 - Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Lehen Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai honek aukera ematen du gogoeta egiteko IKTek, hezkuntza berrikuntza eragile gisa, gizartean eta hezkuntzan duten eraginaz, eta, ikasle eta irakaslearen gaitasun digitalaz. IKTen bitartez ematen diren elkarrekintza, komunikazio eta lankidetza prozesuen inguruko ezagutzak eskaintzen ditu eta baita hezkuntza-praktiketan egiten den IKTen erabilpenaren inguruan ere. Etorkizuneko hiritarren alfabetizazio digitala bermatuko duten pertsonak hezitzea du helburu, hiritar gisa Ezagutzaren Gizartean sartze aktiboa izan dezaten. Testuinguru birtualak hezkuntzaren baliabide eta eskenatoki bezala aurkeztuko dira. IKTekin egiten diren irakaskuntza-jarduera egokien identifikazioa, inplementazioa eta balorazioa egiteko aukera egongo da. Seihileko beste Irakasgaiekin batera diziplinarteko izaera duen proiektuan parte hartuko du. Lan honen garapenean ikasleek lehenengo praktikaldian bereganatu dituzten esperientziak eta ezagutzak kontutan hartuko ditu.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Lortu behar diren bost konpententziak honako hauek dira:

1.    IKTek hezkuntzan eta gizartean duten eragina eta familiako zein eskolako hezkuntzan nola eragiten duten aztertzea eta modu kritikoan txertatzea
2.    IKTen bidez elkarrekintza, komunikazio eta lankidetzako prozesuak ezagutzea, horiek sustatu ahal izateko
3.    Teknologian oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea, hezkuntza-testuinguru formaletan
4.    IKTen bidez hezkuntza-materialak aukeratzen, egiten eta ebaluatzen jakitea, aurrez aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren testuinguruetan
5.    Bizitzan zeharreko ikaskuntza iraunkorraren eta garapen profesionalaren kultura garatzea

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA.- JAKINTZAREN GIZARTEA

* Zientzia, Teknologia eta Gizartea: Ezagutzaren Gizartea
* Eten Digitala
* Konpetentzia digitala

2. GAIA.- INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK HEZKUNTZARAKO

* Teknologia-bateratzea
* Hezkuntzarako bitartekari eta eskenatoki berriak: Web 2.0 testuinguruak    
* Baliabide didaktikoen diseinua, elaborazioa, inplementazioa eta balorazioa sarean

3. GAIA.- INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOen IRAKASKUNTZA-JARDUERA EGOKIAK

* Hezkuntza-berrikuntza eta IKTen erabilera
* Irakaskuntza-jarduera egokien identifikazioa, inplementazioa eta balorazioa

Metodologia

Irakasgai honen irakaskuntza klase magistraletan eta ordenagailu praktiketan ematen da. Irakaslearen aurkezpenekin batera, ikasleek talde eta banakako lana, proiektuak, talde porfolio bat eta aho aurkezpenak egin behar ditu. Bi irakas-modalitateek ikasleriaren partehartze aktiboa, lankidetza, edukien inguruko hausnarketa eta ikaskuntza-prozesuaren inguruko norberaren erantzunkizuna eskatzen dituzte.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 12       48        
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 18       72        

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 35%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 40%
    • PORTFOLIOA 10%
    • Diziplina arteko Lan Modularra 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Irakasgaiaren ebaluazioa mistoa izango da eta atal hauek izango ditu:

1.    Ebaluazio Jarraitua: Irakasgaiaren notaren % 65ak atal hauek izango ditu:

a.    Ikasturtean zehar 3 talde lan egin beharko dira, lan hauen ahozko aurkezpena barnean dagoelarik. Notaren % 40a
b.    Ikasturtean zehar talde porfolio bat egin beharko Weblog baten bitartez. Notaren %10a
c.    Diziplina arteko moduluko lan bat egin beharko da, proiektu honen barnean ahozko aurkezpena barnean dagoelarik. Notaren % 15a

2.    Banakako amaierako proba: Irakasgaiaren notaren %35a ebaluazio jarraituan ebaluatu ez den parteari buruzko proba idatzi bat izango da. Garatzeko bi galdera izango ditu.


Azken kalifikazioa lortuko da aurreko kalifikazioen batura eginez. Hori bai, Irakasgaia gainditzeko atal eta azpiatal guztiak ((1a); talde lan guztiak, (1b); porfolioa, (1c); disziplina arteko modulu lana eta (2) banakako amaierako proba) independienteki gainditu behar dira.

Ebaluazio hezigarria izateko irakasleak zenbait jarduera aurrera eramango ditu:

a)    Talde lan guztien eta porfolioaren azken bertsioa entregatu baino lehen irakasleak gainbegiratuko ditu eta ondoren hobetzeko argibideak emango ditu.
b)    Planifikatutako tutoretza orduak izango ditu ikasle-ekipo bakoitzarekin.

Azken ebaluazioaren bitartez ebaluatua izan nahi duen ikasleak, ebaluazio mistoari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita, bederatzi asteko epea izango du. Ikasle hauek azken ebaluazio honen bidez egiaztatuko dituzte
konpetentziak:

1.    Banakako amaierako proba: Proba honek bi atal ezberdinak izango ditu notaren %100a izanik.

a.    Garatzeko lau galdera dituen azterketa: Irakasgaiaren kontzeptu teorikoak baloratzeko. Notaren %40a.
b.    Azterketa praktikoa ordenagailu gelan: IKTak erabiliz konpetentzia teknologikoak, pedagogikoak eta disziplinarrak baloratzeko. Notaren %60a.

Ikasgaia gainditzeko bi atalak independienteki gainditu behar dira.

Azkenik, ebaluazio mistoaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Aparteko deialdian ikasleriari honako hau eskatuko zaio:

1.    Banakako amaierako proba: Proba honek bi atal ezberdinak izango ditu notaren %100a izanik.

a.    Garatzeko lau galdera dituen azterketa: Irakasgaiaren kontzeptu teorikoak baloratzeko. Notaren %40a.
b.    Azterketa praktikoa ordenagailu gelan: IKTak erabiliz konpetentzia teknologikoak, pedagogikoak eta disziplinarrak baloratzeko. Notaren %60a.

Ikasgaia gainditzeko bi atalak independienteki gainditu behar dira.

Salbuespen bezala, ohiko deialdian ebaluazio mistoa jarraitu duten ikasleek izango da. Ikasle hauei ohiko deialdian azpiatal ezberdinetan lortutako nota gordeko zaie eta gainditzeke dute azpiatala egin beharko dute.

1.    Ohiko deialdian gainditutako azpiatalen nota mantenduko zaie: Porfolioa (%10a), Talde lanak (%40a) , Diziplina arteko modulua (%15a) edota Banakako amiaerakio proba (%35a)

2.    Ohiko deialdian gainditzeke duten azpiatalak egin beharko dute:

a.    Banakako amaierako proba: Irakasgaiaren notaren %35a ebaluazio jarraituan ebaluatu ez den parteari buruzko proba idatzi bat izango da. Garatzeko bi galdera izango ditu.
b.    Porfolioa hobetzeko aukera izango dute eta azteketa egun ofiziala arte entregatzeko epea izango dute. Notaren % 10a
c.    Hiru talde lanak hobetzeko aukera izango dute eta azterketa egun ofiziala arte entregatzeko epea izango dute. Ahozko aurkezpena azterketa egunean egin beharko dute. Notaren % 40a
d.    Diziplina arteko moduluko lana gainditu gabe duen ikasleak banakako amaierako proba idatzi bat egin beharko du eta azterketa horretan jarduera honen inguruko elementuak baloratuko dira. Notaren %15a

Azkenik, ebaluazio mistoaren kasuan, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, gainditu ez dituzten atalak eta azpiatalak ez entregatzearekin nahikoa izango da. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasgaiari modu egokian aurre egiteko, EHUko Irakaskuntza-Ikaskuntza Testuinguru Birtualean (MOODLE-en) ikastaro bat sortu da. Ikastaro birtual horretan, metodologia eta erabili beharreko materialak zehazten dira, derrigorrezko irakurgaien aukeraketa barne. Irakurgai aukeraketa hau ondoren proposatzen den oinarrizko eta sakontzeko bibliografiatik eratorrita dago.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Area, M. (2009). Introducción a la Tecnología Educativa. Recuperado de http://webpages.ull.es/users/manarea/ebookte.pdf
Area, M., Gros, B. y Marzal, M. A. (Eds.)(2008). Alfabetizaciones y Tecnologías de la Información y la Comunicación. Madrid: Síntesis.
Area, M. (2009). La competencia digital e informacional en la escuela. Recuperado de http://files.competenciasbasicas.webnode.es/200000167-814ad8244d/CompetenciaDigital-MArea.pdf
Castaño, C., Maíz, I., Palacio, G. & Villarroel, J.D. (Eds.) (2008). Prácticas educativas en entornos Web 2.0 . Madrid: Síntesis
Castaño, C., y Cabero J. (Coords.) (2013). Enseñar y Aprender en entornos M-Learning. Madrid: Síntesis.
Correa, J. M. (Coord.)(2010). Políticas educativas TIC en el País Vasco y buenas prácticas de enseñanza y aprendizaje. Madrid: Paraninfo.
Correa, J. M., Losada, D., & Fernández, L. (2012). Políticas educativas y prácticas escolares de integración de las tecnologías en las Escuelas del País Vasco: Voces y cuestiones emergentes. Campus Virtuales: Revista Científica Iberoamericana de Tecnología Educativa, 1(1), 21-30
De Pablos, J. (Coord.)(2009). Tecnología Educativa: La formación del profesorado en la era de Internet. Málaga: Aljibe.
De Pablos, J., Area, M., Valverde, J. & Correa, J. M. (Eds.)(2010). Políticas Educativas y Buenas Prácticas con TIC. Barcelona: Grao.
Harris, J., & Hofer, M. (2009). Instructional planning activity types as vehicles for curriculum-based TPACK development. In C. D. Maddux (Ed.), Reseach highlights in technology in education 2009 (pp. 99-108). Chesapeake, VA: Society for Information TEchnology in Teacher Education (SITE).
Sancho, J.M. (2006), Tecnologías para transformar la educación. Madrid: Universidad Internacional de Andalucía / Akal.
Valverde, J. (2012). Estrategias educativas para el desarrollo de la competencia digital. En Y. S. Romero, Arturo Arenas Fernández , E. López Meneses , J. Cabero y J. I. Aguaded Gómez (Coords.) Las Tecnologías de la Información en contextos educativos: nuevos escenarios de aprendizaje (pp. 53-66). Ediciones Universidad de Santiago de Cali. Recuperado de http://www.jesusvalverde.es/images/libros/competencia_digital.pdf
Vivancos, J. (2008). Tratamiento de la Información y Competencia Digital. Madrid, Alianza Ed.

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Alba, I. (2011). Kameraren atzetik. Irudien bidez narrazioak egitea: Gidoitik filmera.. Barcelona: Montesinos.
Area, M. (2007). Algunos principios para el desarrollo de "buenas prácticas" pedagógicas con las TIC en el aula. Comunicación y Pedagogía, 222, 42-47.
Cacheiro, M. L. (2011). Recursos educativos TIC de información, colaboración y aprendizaje. Pixel-Bit. Revista de Educación y Medios, 39, 69-81.
Ferrari, A. (2012). Digital Competence in Practice: An Analysis of Frameworks. Sevilla: Joint Research Centre. Institute for Prospective Technological Studies. Recuperado de http://ftp.jrc.es/EURdoc/JRC68116.pdf.
Gértrudix, M., Álvarez García, S., Galisteo del Valle, A., Gálvez de la Cuesta, C., y Gértrudix, F. (2007). Acciones de diseño y desarrollo de objetos educativos digitales: programas institucionales. Revista de Universidad y Sociedad del Conocimiento (RUSC), 4(1). Recuperado de http://www.uoc.edu/rusc/4/1/dt/esp/gertrudix_alvarez_galisteo_galvez.pdf
González Ramírez, T. (2007). El concepto de “buenas prácticas”: Origen y desarrollo. Comunicación y Pedagogía, 222, 32-35.
Gutiérrez, A., y Tyner, K. (2012). Media Education, Media Literacy and Digital Competence. Revista Comunicar, XX(38), 31-39. Recuperado de http://dx.doi.org/10.3916/C38-2012-02-03
Pérez, M. A., y Delgado, A. (2012). From Digital and Audiovisual Competence to Media Competence: Dimensions and indicators. Revista Comunicar, XX(38), 25-34. Recuperado de http://dx.doi.org/10.3916/C39-2012-02-02
Rubia, B., Jorrín, I., y Anguita, R. (2009). Aprendizaje colaborativo y TIC. In J. De Pablos (Ed.), Tecnología Educativa: La formación del profesorado en la era de Internet (pp. 191-214). Malaga: Aljibe
Santiago Campión, R., & Navaridas, F. (2013). La Web 2.0 en Escena. Pixel-Bit. Revista de Educación y Medios, 41, 19-30.
Solano, I. (2010). Web 2.0 y herramientas en red para Educación Infantil y Primaria. Retrieved from http://hdl.handle.net/10201/14614
  • Aldizkariak:

* Comunicar. http://www.revistacomunicar.com/
* Computers & Education. www.elsevier.com/locate/compedu
* Cuadernos de Pedagogía. http://www.cuadernosdepedagogia.com/
* Edutec-e. http://edutec.rediris.es/Revelec2/
* Octeto. http://cent.uji.es/octeto/
* Pixel-Bit. Revista de medios y educación. http://intra.sav.us.es:8080/pixelbit/
* Quaderns digitals. http://www.quadernsdigitals.net/
* Relatec. http://campusvirtual.unex.es/revistas/index.php?journal=relatec
* Revista de Educación. http://www.revistaeducacion.mec.es/
  • Interneteko helbide interesgarriak:

* Dialnet. Bibliografia bilatzailea. http://dialnet.unirioja.es/
* Agrega Proiektua. www.proyectoagrega.es/ , http://agrega.euskadi.net/
* Cool Tools for Schools. Web tresnak eskoletan. http://cooltoolsforschools.wikispaces.com/
* Creative Commons http://es.creativecommons.org/
* EducaconTIC. http://www.educacontic.es/
* EDUTEKA hezkuntza ataria. http://www.eduteka.org/
* Eskola 2.0 ekimena. http://www.eskola20.euskadi.net/
* Hezkuntza Ministeritzaren Teknologia Institutua. http://www.ite.educacion.es/
* Irakasleentzako Baliabideak . http://ntic.educacion.es/v5/web/profesores/
* Irudien, animazioen eta soinuen baliabide-biltegia. http://recursostic.educacion.es/bancoimagenes/web/
* Hezkuntzaren inguruan bideo motzak. http://ullmedia.udv.ull.es/
* Baliabide digitalen biltegia. http://www.saretik.net/agrega/
* Irakasleentzat Online prestakuntzarako zerbitzaria. http://formacionprofesorado.educacion.es/
* TED hitzaldien zerbitzaria. http://www.ted.com/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/21
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es