Ogi apurrak

26324 - Metodo eta Teknika Kualitatiboak I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Antropologiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK:

1. Oinarrizko testu etnografikoak ahoz zein idatziz modu argian, ordenatuan eta zehatzean aztertzea eta aipatzea, eta terminologia antropologiko eta etnografiko egokia erabiltzea.

2. Etnografiari buruz aztertzea eta gogoeta egitea, azterketa-ereduetan eta praktika antropologikoan etnozentrismoa ekiditeko.

3. Hainbat teknika etnografikoren bidez lortutako informazioa ekoiztea eta erregistratzea, landa-lanean aplikatzeko: parte-hartzailea behatzea, landako egunkaria, banakako elkarrizketak (irekia, erdi-zuzenduak, egituratuak), foku-taldeak, elkarrizketa informalak, bizitzako istorioak, genealogiak, sare pertsonalak eta sare sozialak.

4. Hainbat dokumentazio-iturritatik lortutako informazioa ekoiztea eta erregistratzea: artxiboak eta liburutegiak, testu idatziak, filmak, argazki-bildumak.

5. Gizarte Antropologiaren eztabaida epistemologikoak eta metodologikoak ezagutzea eta ebaluatzea.

6. Testu etnografikoak sailkatzea, horiek Gizarte Antropologiako arloan historikoki edo tematikoki sartzea, eta testu etnografikoetan agertzen diren metodologiak eta teknikak justifikatzea eta kritikatzea.

7. Metodologia kualitatiboak eta kuantitatiboak sakonean ezagutzea, eta horietako bakoitzaren mugak eta ahalmenak ebaluatzeko gai izatea.

8. Ikerketari, esku-hartzeari edo/eta kudeaketari zuzendutako proiektuak garatzea; baita monografiak eta artikulu zientifikoak ere, lortutako informazioa hasierako oinarri teorikoekin eta metodologikoen lotuz.

AZALPENA:

Ikasgaiaren zehar ikasleak ikerketa antropologikoari dagozkion oinarrizko kontzeptu teoriko zein aplikatuak jabetzen joango dira. Horretarako lekuan lekuko lana bideratu duten irizpide ezberdinen errepasoa egingo da, antropologian erabili izan diren metodo ezberdinen inguruko eztabaidak aztertuko direlarik. Azkenik, ikerketa proiektuaren inguruan lan egingo da, bere helburuak eta ezaugarriak ezagutuz. Ildo horretan ikasleek lehenengo urratsak emango dituzte eta gai bat eta ikerketa objetu bat definitu beharko dute etorkizunean garatu beharreko proiektu bati begira.

HELBURUAK:

1. Ezagupen zientifikoaren ezaugarriak identifikatu.
2. Begirada antropologikoaren ezaugarriak eta berezitasunak identifikatu.
3. Etnografiaren kontzeptua denitu (eta honen barruan lekuan lekuko lanarena).
4. Metodologia kualitatiboaren ezaugarriak eta berezitasunak identifikatu eta azaldu.
5. Teknika kualitatiboen ezaugarriak eta berezitasunak identifikatu eta azaldu.
6. Ikerketa proiektu baten atal nagusiak identifikatu, diseinatu eta idatzi.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Ezagupena, ikerkuntza, objetibitatea eta subjetibitatea.
2. Ikerketa proiektu baten diseinua.
3. Metodo cualitatiboa eta kuantitatiboak. Partehartzeko metodologia.
4. Ikerkuntza antropologikorako teknikak: aurkezpena
5. Etnografia: lekuan lekuko lana eta behaketa partehartzailea.
6. Deskribapen, azalpen eta interpretazioa produktu etnografikoan.

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 42   18            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 63   27            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

1. Aukera:
Azterketa gainditu. Honetarako gai bakoitzaren inguruan artikulu eta liburuen kapitulu ezberdinen bilduma jarriko da eskuragarri. Azterketan galdera motzak eta zehatzak izango dira, aipatutako fotokopien bilduman oinarrituta.

2. Aukera:    
Aukera honetan parte hartu ahal izateko klasera joan behar da derrigorrez. Kasu honetan ebaluazioak bi zati izango ditu:
2.a. Azterketa (%50). Honetarako gai bakoitzaren inguruan artikulu eta liburuen kapitulu ezberdinen bilduma jarriko da eskuragarri. Azterketan galdera motzak eta zehatzak izango dira, aipatutako fotokopien bilduman oinarrituta.
2.b. Praktika (%50). Praktikaren izaera eta honen ebaluazioa kurtsoaren hasieran zehaztuko da .

Bukaerako nota bi zatien gehiketa izango da. Ikasgaia 5 batekin gaindituko da baldin eta BI ZATIAK (ALEGIA AZTERKA ETA PRAKTIKA) GUTXIENEZ 2,5 BATEKIN GAINDITU BADIRA.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

BERGER, P. & LUCKMANN, T. (1972) La construcción social de la realidad, Buenos Aires, Amorrortu, orr. 66-85, 104-121.
BOURDIEU, Pierre (1996): La Miseria del Mundo. Madrid: Akal.
CEA D'ANCONA, M. A. (1996) Metodología cuantitativa: estrategias y técnicas de investigación social, Madrid, Síntesis, orr. 81-105.
GARCÍA JORBA, J. M. (2000) Diarios de campo, Madrid, Centro de Investigaciones Sociológicas, orr. 11-40.
GEERTZ, C. (1989) El antropólogo como autor, Barcelona, Paidós, orr. 83-100.
GREENWOOD, D. (2000) ¿De la observación participante a la investigación-acción participativa¿, Revista de Antropología Social, n. 9, orr. 27-49.
GUASCH, O. (1997) Observación participante, Madrid: Centro de Investigaciones Sociológicas, orr. 35-46.
JOCILES, Mª Isabel: ¿Las técnicas de investigación en antropología. Mirada antropologica y proceso etnográfico¿. On line: http://www.ugr.es/~pwlac/G15_01MariaIsabel_Jociles_Rubio.html
JUARISTI, Patxi (2003): Gizarte Ikerketarako Teknikak. Bilbao: UPV-EHU.
MALINOWSKI, B. (1986) Los argonautas del Pacífico occidental, Barcelona, Península, orr. 37-61.
MALINOWSKI, B. (1988) ¿Confesiones de ignorancia y fracaso¿, La antropología como ciencia, Barcelona, Anagrama, orr. 129-139.
MALINOWSKI, B. (1989) Diario de campo en Melanesia, Madrid, Júcar, orr. 7-26.
QUESADA, D. (1998) Saber, opinión y ciencia, Barcelona, Ariel, orr. 251-265.
SANMARTÍN ARCE, R. (2003) Observar, escuchar, comparar, escribir: la práctica de la investigación cualitativa, Barcelona, Ariel, orr. 51-69.
RABINOW, P. (1992) Reflexiones sobre un trabajo de campo en Marruecos, Madrid, Júcar, orr. 23-27, 141-150.
TÉLLEZ INFANTES, A. (2007) La investigación antropológica, San Vicente (Alicante), Club Universitario, orr. 73-102.
VALLES, M. S. (1997) Técnicas cualitativas de investigación social, Madrid, Síntesis, orr. 141-175.
VELASCO MAILLO, H. & DÍAZ DE RADA, A. (1997) La lógica de la investigación etnográfica, M

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ALVAREZ-GAYOU JURGENSON, J.L. (2003): Cómo se hace investigación cualitativa. Barcelona: Paidós.
DIEZ de RADA, A. & VELASCO, H. (1997): La lógica de la investigación etnográfica. Madrid: Trotta.
GUBER, R. (2004): El salvaje metropolitano. Buenos Aires: Legasa.
HAMMERSLEY, M.; ATKINSON, P. (1994): Etnografía. Métodos de investigación. Barcelona: Paidós.
SANMARTIN, R. (2003): Observar, escuchar, comparar, escribir. Barcelona: Ed. Ariel.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es