Ogi apurrak

26334 - Metodo eta Teknika Kuantitatiboak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Antropologiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

"Metodo eta Teknika Kuantitatiboak" irakasgaia Gizarte Antropologia Graduko 3. mailako derrigorrezko irakasgaia da. Gizarte Antropologiako jarduera profesionalaren oinarri teoriko, metodologiko eta teknikoen moduloaren baitan kokatzen da. Irakasgaiaren baitan gizarte ikerketarako teknika kuantitatiboen erabileran sakonduko dugu ikerketa antropologiko aplikatuaren urrats guztiak jorratuz, ikerketaren diseinutik abiatuta ikerketa-txostena gauzatu bitartean.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK
MEC3. Ikasleek datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, ikasketa-arloaren barruan); hartara, gizarteko, zientziako edo etikako gai garrantzitsuei buruzko hausnarketak barneratzen dituzten iritziak emateko.
M8C7. Metodologia kualitatiboak eta kuantitatiboak sakonean ezagutzea, eta horietako bakoitzaren mugak eta ahalmenak ebaluatzeko gai izatea.
M8C8. Ikerketari, esku-hartzeari edo/eta kudeaketari zuzendutako proiektuak garatzea; baita monografiak eta artikulu zientifikoak ere, lortutako informazioa hasierako oinarri teorikoekin eta metodologikoen lotuz.
AZALPENA
Irakasgaia gizarte ikerketa koantitatiborako sarrera gisa proposatzen da, ikerketa koalitatiboarekiko berezirik. Irakaskgaiaren helburua ikaslea ikerketa koantitatiboaren planteamendu metodologikora hurbiltzean datza, ezagutza antropologikoari eskaintzen dizkion aukera eta mugak kontuan harturik. Ikerketa koantitatiboaren ikuspegitik datu bilketa, laginketa, zein azterketarako diseinuak jorratuko dira. Azkenik, ikerketarako eredu mistoen –koantitatiboak eta koalitatiboak uzatartzen dituena- erabilerak ezagutza antropologikoari egin diezaiokeen ekarpenaz hausnartuko da baita.
EMAITZAK
Ikaslea ikerketa kuantitatiboaren diseinuan trebatzea.
Ikaslea estatistika deskribatzaile, koerlaziozko eta anizkoitzaren erabilera eta interpretazioan trebatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Ikuskera koalitatibo eta koantitatiboaren arteko antzekotasun eta desberdintasunak.
2. Ikerketa arazo koantitatiboaren planteamendua: galderak, justifikazio eta bideragarritasuna.
3. Ikerketa koantitatiboaren zenbaterainokoa: esploratzailea, deskribatzailea, korrelaziozkoa, ala argitzailea.
4. Lagin koantitatiboaren hautaketa: laginketa motak eta laginaren neurria
5. Datu koantitatiboen bilketa eta kodeaketa: galdetegiaren eraketa, jarrera eskalak, edukin azterketa koantitatiboa, behaketa koantitatiboa.
6. Datuen azterketa koantitatiboa: tekniken baliotasuna, estatistika deskribatzailea, estatistika inferentziala, korrelaziozkoa, azterketa anizkoitza.
7. Emaitzen txostenaren idazketa.
8. Diseinu mistoak: koantitatibo eta koalitatiboak.

Metodologia

• Ikasgelako bertako jarduerak:
- Eskola teorikoak/magistralak
- Ikerketaren inguruko testuen iruzkinak eta horien inguruko eztabaidak
- Banaka edo taldean egindako lanen aurkezpena (testuen aurkezpenak barne)
- Kasu praktikoak (ikerketa diseinuak eta emaitzak) aztertzea
- Banakako tutoretzak
- Talde tutoretzak
- Informatika gelan datu fitxategien azterketa SPSS programa baliatuz

• Ikasgelatik kanpoko jarduerak (ikasgelatik kanpoko lana)
- Testuak irakurtzea
- Ikerketa lan kuantitatiboa prestatzea eta gauzatzea
- Aurkezpenak prestatzea (lanaren atalen bat)
- Kasu praktikoak prestatzea
- Ikasitako ikerketa teknikak aplikatzea (ariketa praktikoak)
- Ikerketa bat deseinatu (proiektuak…) eta gauzatzea
- Azterketa edo azken dokumentua prestatzea

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 50%
    • BANAKAKO LANAK 50%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Irakasgaiaren azken ebaluaketan -ebaluzaio jarraia zein azken ebaluazioa hautatu- ikasleak bakarka egin beharreko ikerketa lan koantitatiboa (%50)eta azterketa praktikoa (%50) uztartuko dira. Irakasgaia gainditu ahal izateko atal biak gainditu behar dira derrigorrez.
Ebaluazio jarraia hautatu duten ikasleek ikerekta proiektuaren bi atal edo entregagai entregatu behar izango dituzte. Aurreneko entregagaian ikerketa diseinuaren lehen urratsak landuko dira: arazoaren planteamendua, helburuak, diseinu kontzeptuala eta hipotesiak. Bigarren entregagaian datu-bilketan erabili beharreko tresna landuko da (galdetegi edo bahaketa sistemtikorako fitxa, esaterako). Entregagaien data zehatzaren berri eskolaorduetan adostuko da. Entregagaien ebaluaketarik egingo ez den arren, baliagarriak izango dira ikaslearen konpetentzien garapenaren azterketarako eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko. Ikerketa-lanaren txostena idatzia lauhilekoaren bukaeran entregatu behar izango dute ikasleek.
DEIALDIARI UKO EGITEA
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Irakasgaiaren ezohiko deialdian -ohikoaren antzera- ikasleak bakarka egin beharreko ikerketa lan koantitatiboa (%50) eta azterketa praktikoa (%50) uztartuko dira. Irakasgaia gainditu ahal izateko derigorrezkoa da bi atalak gainditzea.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

BERICAT, E. (1998) La integración de los métodos cuantitativo y cualitativo en la investigación social, Barcelona, Ariel Sociología.
CEA D'ANCONA, M. A. (1998) Metodología cuantitativa. Estrategias y técnicas de investigación social, Madrid, Síntesis.
HERNANDEZ SAMPIERI, R. et al (2006) Metodologia de la investigación, 4ªedic., México, MacGraw Hill.
GARCIA FERRANDO, M. et al.(1989) El análisis de la realida social, Madrid, Alianza.
ISPIZUA, M. y LAVÍA, C. (2016) La investigación como proceso. Planificación y desarrollo, Dextra, Madrid.
MESONERO, M. (2005) Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.
SIERRA BRAVO, R. (1991) Técnicas de investigación social, Madrid, Paraninfo.
VISAUTA, B. (1989) Técnicas de investigación social I: recogida de datos, Madrid, Blumel.
JUARISTI, P. (2003) Gizarte Ikerketarako teknikak.Teoria eta adibideak, Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

ANDER-EGG, A. (1987) Técnicas de investigación social, Ateneo, México.
BABBIE, E. (2000) Fundamentos de la investigación Social, Thompson Ed., México.
BALCELLS, J. (1994) La investigación social. Introducción a los métodos y las técnicas. P.P.U., Barcelona.
BRYMAN, A. (1988) Quantity and Quality in Social Research, Allen & Unwin Ltd., London.
BUGEDA, J. (1974) Manual de técnicas de investigación social, Instituto de Estudios Políticos, Madrid.
BURGESS, R. G. (1984) In the Field. An Introduction to Field Research, Allen & Unwin Ltd., London.
BUXO, M. J.; de MIGUEL, J. M. (eds.)(1999) De la investigación audiovisual. Fotografía, cine, vídeo, televisión, Proyecto A., Barcelona.
CEA D'ANCONA, M. A. (2012) Fundamentos y aplicaciones en metodología cuantitativa,Madrid, Síntesis.
CORBETA, P. (2003) Metodología y Técnicas de Investigación Social, McGraw-Hill, Madrid.
FESTINGER, L.; KATZ, D. (eds) (1992) Los métodos de investigación en las ciencias sociales, Paidós, Barcelona.
GAITAN MOYA, J. A.; PIÑUEL RAIGADA, J. L. (1998) Técnicas de Investigación en Comunicación Social. Elaboración y registro de datos, Síntesis, Madrid.
GARCIA FERRANDO, M. (1989) El análisis de la realidad social, A.U.Textos, Madrid.
HERNANDEZ SAMPIERI, R. et al (2006) Metodología de la investigación.Mexjico: Mac Graw Hill
JUARISTI, P. (2003) Gizarte ikerketarako teknikak. Teoria eta adibideak, EHUko Argitalpen Zerb.,Bilbo.
SABINO, C. (1992) El proceso de investigación, Panapo, Caracas. http://paginas.ufm.edu/sabino/PI.htm
SIERRA BRAVO, R. (1991) Técnicas de Investigación Social. Teoría y Ejercicios, Paraninfo, Madrid.
VISAUTA, B. (1989) Técnicas de Investigación Social. Teoría y Ejercicios, Blume, Barcelona.
WIMMER, R.D.; DOMINICK, J.R. (1996) La investigación científica de los medios de comunicación. Una introducción a sus métodos, Bosch, Barcelona.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_244_1.pdf
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-19123/eu/contenidos/informacion/est_hp/eu_est_hp/est_hp.html
http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-7651x/eu/contenidos/informacion/gazteen_joerak/eu_liburuak/adjuntos/JOERAK_6.pdf
http://eu.eustat.es/document/datos/cuestionarios/CUES_CVL11_e.pdf
http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/contenidos/informe_estudio/retratos_de_juventud_15/eu_retjuv15/adjuntos/11retratos15_eu.pdf

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/01
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es