Ogi apurrak

Mundu Globalerako Filosofia Unibertsitate Masterra

Mundu Globalerako Filosofia Unibertsitate Masterra

Latinoamerika

AURKEZPENA

Lan hipotesi modura, globalizazioa honela uler daiteke: munduko interkonexioen hedapen, sakontze eta azelerazioa pertsona baten bizitzaren alderdi guztietan, alderdi kulturaletatik kriminaletaraino, finantzarioetatik espiritualetaraino.
Master honek aldaketa/transformazio horiek aztertu nahi ditu, alderdi historiko eta baloratiboetan sustraituko den perspektiba filosofiko-humanistiko batetik, ikuspegi analitiko eta kritikoekin, aintzat harturik erantzukizunaren eta zuhurtziaren printzipioa.
Gure hezkuntza sistema osoak eta gaur egun inguratzen gaituen munduak ekitera, merkatura, eraginkortasunera eta eragingarritasunera bultzatzen gaituztenez, beharrezkoa da filosofiak gogoeta egitea hezkuntza sistemaren beraren baldintzei buruz, gure egiteko moduari, ¿ezagutzaren komunitateak¿ duen zentzuari eta komunitate horrek bere burua eta gizarte osoa aldatzeko duen gaitasunari buruz.
Ezin ditugu hezkuntza eta balio zibikoak merkatu globalizatzailearen joko hutsaren mende utzi, merkatu horretan nagusi den lehiakortasunak ez digulako berez ongizaterik eta bikaintasunik ekarriko.
Hortaz, berriro, Kanten Logikako Ikasgaien gai klasikoaren (1.800) aldaera baten aurrean gaude (zer ezagutzen dugun, nola jokatu behar dugun, zer den gizakia eta zer espero dezakegun), diziplinarteko eta diziplinaz gaindiko gogoeta berri eta sakon bat behar duena mundu honetan ekin ahal izateko.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es