Ogi apurrak

26288 - Garapenaren Psikologia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

1.1.- Deskribapena
Bizi zikloan ematen diren aldaketa prozesuak ikertzea,deskribatzea eta azaltzeaz arduratzen den ikasgaia da, prozesu horien arlo guztiak aztertuz: motorea,ezagutzakoa eta soziala, egungo esku-hartzea sozio-hezitzaileen objektua izango den pertsonaren testu-inguratze egokia egiteko.

1.2.- Testuinguraketa
Irakasgai hau Gizarte Hezkuntzako eta Pedagogiako oinarrizko formazioaren lehen mailan kokatzen da, “Hezkuntzaren testuinguruak” izena duen 1. moduluan zehazki. Honen bidez ikasleek testuinguru eta bizitzaren aro ezberdinetan esku-hartze sozio-hezitzailearen oinarriak ezagutuko dituzte. Horrela, pertsonok bizi zikloan zehar garatzen dituzten gaitasun eta trebetasunak ikasiko dira, adinak eta hezkuntzaren testuinguruek baldintzatuta ager daitezkeen ezberdintasunak aztertuz.
Irakasgai honen bidez etorkizuneko hezitzaile eta pedagogoek, lan egingo duten arlo ezberdinetako pertsonen garapena eta jokabidea hobeto ulertzeko gai izango dira, eta, horri esker, haien esku-hartze sozio-hezitzailea hobeto bideratzeko gai izango dira, lan egingo duten pertsonen beharrak kontuan hartuz.
Irakasgai honek garapenaren kontzeptualizazioa eta hezkuntza prozesuekin duen lotura ulertzen lagunduko du. Era berean, ikasleek garapenaren ezaugarriak ezagutuko dituzte, arlo ezberdinetan (psikomotorea, ezagutzazkoa, hizkuntza, soziala, morala,…) eta aro desberdinetan ere (garapen goiztiarra, haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa). Modu honetan irakasgaiak garapenaren eta hezkuntzaren testuinguruen konplexutasuna ulertzeko tresna kontzeptual eta metodologikoak eskainiko ditu. Honek pertsonen bizi zikloan zehar garapena hobetu dezaketen praktikak eta esku-hartze hezitzaileak oinarritzeko aukerak erraztuko dituelarik.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

E1) Sozio-hezitzailea den esku-hartzearen oinarri psikologikoak ezagutzea eta ulertzea, testuinguru ezberdin eta garapenaren ikuspegi teoriko ezberdinak kontuan hartuz.            
E2) Giza garapenaren oinarrizko osagaiak eta bizi zikloaren etapa guztiak osatzen duten elementuak identifikatzea eta deskribatzea testuinguru eta une ezberdinetan, horiek modu hezitzailean interpretatu, zailtasunak identifikatzeko.             
E3) Garapenaren psikologian erabiltzen diren ikerketa diseinuak ezagutzea eta haien prozedura metodologiko batzuk aplikatzen jakitea garapen eta hezkuntzako egoera zehatzen hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa egiteko.
E4) Pertsonen garapena ahalbidetzen duten esku-hartze sozio-hezitzaileak planifikatzeko irizpideak banaka eta taldeka sortzea, erritmo heterogeneo eta maila ezberdinak kontuan hartuz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Garapenaren Psikologiari sarrera. Garapenaren teoriak. Garapenaren Psikologiaren aldiak.
Jaioberia:Gaitasunak, erreflexuak eta egoerak. Lehen haurtzaroa. Atxikimendua: eraketa eta garapena. Adimena
Bigarren haurtzaroa eta eskolako urteak: Hasiera fisikoa eta garapen psikomotorea. Ezagutzazko garapenaren aldiak. Pentsamendu logikoa. AtxikimenduaAutokontzeptoa eta autoestimazioa. Harreman sozialak
Nerabezaroa Teoríak. Pubertaroa. Pentsamendu formala.Atxikimendua. Autokontzeptua, autoestimazioa eta identitatea. Familia eta adiskideak.
Heldutasuna eta zahartzaroa. Garapenaren testuinguruak.Familia eta lana. Bikotea. Zahartaroa

Metodologia

Irakaskuntzak banakako lana (gelatik kanpo egindakoa), taldekako lan eta hausnarketa eta gelako azalpena erabiliko ditu, banakako zein taldeko erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egiteko. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.
Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea, barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 50%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 35%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

KLASERA DATORREN IKASLEEN EBALUAZIO SISTEMA
Ebaluazioa MISTOA izango da, eta hurrengo bi atalak izango ditu:
1.    Ebaluazio jarraia: azken notaren %70 eta %50artekoa
1.1.    Ikasgaiari dagozkion lanak (ikasle gidan zehaztuko direnak): amaierako notaren %55 eta %35 artekoa).
1.2.    Moduluaren Diziplinarteko Jarduera: amaierako notaren %15a.

2.    Idatzizko froga indibiduala: amaierako notaren %30 eta %50artekoa.

Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako atal guztiak (ebaluazio jarraitua eta amaierako froga indibiduala) gainditu beharko dira.

Ikasketa emaitzak eta ebaluazio irizpideak talde bakoitzeko irakasleak argituko ditu ikasle gidan.

Ebaluazio formatiboa: ikasleen ikaskuntza errazteko, irakasgaiaren lanen jarraipena egingo da. Aldez aurretik zehaztutako irizpideen arabera feedback-a eskainiko da ikasleek haien ikasketaz eta hori hobetzeko ohartzeko.


ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK EBALUAZIO JARRAITUAN PARTE HARTU EZIN DUTEN IKASLEENTZAKO EBALUAZIO SISTEMA
Klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo partehartzea (Lanak…) bete ez duenarentzat. Egoera hauetan irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:
-    Idatzizko froga teoriko - praktiko indibiduala. Proba honek ikasgaiaren notaren %100 balioa izango du, baldin eta ikasle horrek MDJ (edo moduluko lana) egin behar ez badu. MDJa egin behar dutenentzako, probak ikasgaiaren %85 izango da balioa izango du.

DEIALDIARI UKO EGITEA
-----------
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.
Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea





EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Klasera datorren ikasleen ebaluazio sistema
OHIKO DEIALDIAREN IRIZPIDEAK eta SISTEMA MANTENDUKO DA
Ikasleak ohiko deialdian gainditu ez duen ebaluazioaren atala gainditu beharko du, gainditutako atalen kalifikazioa ikasturte berean mantendu edo gordeko delarik.

Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako atal guztiak (ebaluazio jarraitua eta amaierako froga indibiduala) gainditu beharko ditu.

ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK EBALUAZIO JARRAITUAN PARTE HARTU EZIN DUTEN IKASLEENTZAKO EZ OHIKO EBALUAZIO SISTEMA
Klasera etortzen ez diren ikasleentzat edo etengabeko ebaluazioan gutxieneko asistentzia (<%75) edo partehartzea (Lanak…) bete ez dutenerentzat. Egoera hauetan irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, froga teoriko-praktikoa gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:

-    Idatzizko froga teoriko - praktiko indibiduala. Proba horrek ikasgaiaren notaren %100 balioa izango du, baldin eta ikasle horrek MDJ (edo modulu lanean) egin behar ez badu. MDJa egin behar dutenentzako, probak ikasgaiaren %85 balioa izango du.

EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.





Nahitaez erabili beharreko materiala

•    Irakasleak proposatutako ikas - materialak (apunteak, irakurgaiak, jarduerak…).

•    Baliabide elektronikoak: ikasleek irakasgaiaren e-Gela plataforma birtuala maiz kontsultatu beharko dute eguneratuta egoteko.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Barajas, C., De la Morena, M. L., Fuentes, M. J., y González, A.(1997).Perspectivas sobre el desarrollo psicológico: teoría y práctica. Madrid: Pirámide.
Delgado, B (Coord). (2008). Psicología del Desarrollo. Desde la infancia a la vejez. Vol.1 y 2.Madrid: McGraw-Hill.
Lefrancois, G. R. (2001).El ciclo de la vida. Madrid: Thomson.    
Martín, y Navarro, J. (Coord.).(2009).Psicología del desarrollo para docentes. Madrid: Pirámide.
Palacios, J., Marchesi, A., y Coll, C. (1999). Desarrollo psicológico y educación. Psicología Evolutiva. Madrid: Alianza.
Papalia, D., Feldman, R.D., y Martorell, G. (2012). Desarrollo humano. México: Mc Graw Hill.
Shaffer, D. R. (2000). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. Madrid: Thomson.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Berger, K. S. (2001). Psicología del desarrollo: Adultez y Vejez. Madrid: Médica Panamericana.
Clemente, A. (1996). Psicología del desarrollo adulto. Madrid: Narcea.
Córdoba, A. I., Descals, A., y Gil, M. D. (2009). Psicología del desarrollo en la edad escolar. Madrid: Pirámide.
López, F., Etxeberria, I., Fuentes, M.J., y Ortiz, M. J. (Coord.). (1999). Desarrollo afectivo y social. Madrid: Pirámide.
López, F. (2010): Necesidades en la infancia y en la adolescencia. Respuesta familiar, escolar y social. Madrid: Pirámide
Martín, C. (Coord.) (1999). Psicología del desarrollo y de la educación en edad escolar. Valladolid: Ámbito.
Muñoz, V., López, I., Jiménez, I., Ríos, M., Morgado., Román, M., Ridao, P., Candau, X., y Vallejo, R. (2011). Manual de psicología del desarrollo aplicada a la educación. Madrid: Pirámide.
Rogoff, B. (1993). Aprendices del pensamiento. El desarrollo cognitivo en el contexto social. Barcelona: Paidós
Rodrigo, M.J., y Palacios, J. (2004). Familia y desarrollo humano. Madrid: Alianza Editorial
Shaffer, D. R. (2002). Desarrollo social y de la personalidad. Madrid: Thomson.


  • Aldizkariak:

Infancia y aprendizajehttp://www.fia.es
Revista de Psicodidáctica http://www.vc.ehu.es/deppe/revista.html
INFAD http://www.infad.eu/
Papeles del psicólogo http://www.papelesdelpsicologo.es/
Psiquiatría y psicología del niño y del adolescente http://www.paidopsiquiatria.com/
Anuario de Psicología http://www.raco.cat/index.php/AnuarioPsicologia
European Journal of Education and Psychology http://www.ejep.es/
Infancia http://www.revistainfancia.org/
Revista de Educación Socialhttp://psicologica.idoneos.com
  • Interneteko helbide interesgarriak:

El portal de la educación social http://www.eduso.net/
Educación social: Revista de intervención socio educativa http://www.peretarres.org/revistaeducacionsocial/index.html
Educar: Comunidades vírtuales de aprendizaje colectivo http://www.educar.org/
INFAD http://www.infad.eu

Oharrak

Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta ikasle gidan zehaztuko dira. Ikasleek gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.
Azken aldaketaren data: 2017/05/15
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es