Ogi apurrak

25882 - Didaktika Orokorra



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Didaktika Orokorra irakasgaiak ikaslea sartzen du irakaste eta ikaste prozesuen ezagupenean eta analisian, bai eta prozesu horiek antolatzeko era zehatzetan ere. Irakasgaia, Hezkuntza Prozesuen Oinarriak deituriko 3. Moduluko partea da.
Gaitasunak:
1)    Didaktikaren ezaugarriak eta lan eremuak analizatzea eta beste hezkuntza zientzietatik desberdintzea.
2)    Didaktikaren oinarri teorikoak ulertzea, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen gainean zentzuz argudiatzeko.
3)    Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen ezaugarriak ezagutu, hausnarketa kritikoak burutzeko.
4)    Irakaskuntza planifikatzeko oinarrizko atalak eta faseak ezagutzea eta balizko esparru praktikoen arabera aplikatzea.
5)    Balizko hezkuntza-arazoei irtenbideak aurkitzea, erabaki profesional eta argudiatuak hartuz.
6)    Lan taldeetan era aktibo batez parte hartzea norberaren konpromisoak betez.
7)    Eten gabeko hobekuntza jarrera positiboa mantentzea.
8)    Jarduerak diseinatzeko orduan eta hezkuntza balizko arazoei irtenbideak bilatzean, jarrera sortzaile eta berritzaile erakustea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.    Didaktikaren oinarriak    Gai honetan, didaktikaren oinarrizko kontzeptuak zehaztuko eta interpretatuko ditugu. Kontzeptu horiek funtsezko tresna bihurtuko dira bai irakasgaian bai karrera osoan.
2.    Irakaskuntza eta ikasketa hezkuntzan    Gai    honetan, irakaskuntza-ikasketa prozesuak didaktikaren funtsezko ardatz gisa aztertuko eta bereiziko ditugu.
3.    Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea: plangintza edo analisia egiteko tresna    Gai honetan, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzeak egituratzeko tresnak aztertuko eta interpretatuko ditugu, bai hezkuntza formalean bai gizarte hezkuntzan.
4.    Curriculumaren garapena– proiektuaren garapena: funtsezko elementuak    Gai honetan, gizarte eta hezkuntza plangintzarako tresnak osatzen dituzten elementu nagusien analisi teoriko eta praktiko sakona egingo dugu.
5.    Ebaluazioa    Gai honetan, ebaluazioak programa eta gure esku-hartzea barne hartuko duen gizarte eta hezkuntza testuingurua hobetzeko tresna gisa duen garrantzia azpimarratzen dugu.
6.    Berrikuntza    Gai honetan, berrikuntzaren kontzeptua aztertuko dugu eta esku- hartzearen, ebaluazioaren eta berrikuntzaren arteko harreman teoriko eta praktikoa behatuko dugu, gizartearen eskarirako egokitzapena eta etengabeko hobekuntza dinamizatzeko.

Metodologia

*Ebaluazio bideratzen lagunduko duten tresnak honakoak izan daitezke klasera etortzen diren ikasleekin:
    Taldeko lanak
    Lanen, irakurketen.... aurkezpena
    Banakako lanak
    Praktikak egitea
    Garatu beharreko idatzizko azterketa
    Test moduko azterketa idatzia
    Ahozko azterketa
Klasera etortzen ez diren ikasleekin berriz honako ebaluaketa tresnak erabiliko dira:
    Garatu beharreko idatzizko azterketa
    Test moduko idatzizko azterketa

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PORTFOLIOA 100%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikastegi bakoitzeko testuingurua, irakaskuntza modalitateak edota disziplinarteko moduluko lana kontuan hartuz, ikastegi bakoitzaren ebaluazioa honako hau da:


    Bilboko Magisteritza Eskola

Klasera erregularki etortzen diren eta agintzen diren lanak betetzen dituzten ikasleentzako ebaluazio jarraia:

Ebaluazioa egiteko honako irizpide hauek ezarri ditugu: a) parte hartzen duten pertsonentzako ikasketa aukera bat; b) partekatua, horretarako prozesua lantzeko moduak negoziatu beharko dira; c) prozesu bidezkoa; eta d) elkarrizketan oinarritua.

Aurkeztuko dira:

a)    Banakako lana (%50).
b)    Talde lana (%25).
c)    Ebaluazio txosten bat (%10). Txostenak honako puntu hauek barne hartu beharko ditu: 1) Autoebaluazioa (banakakoa eta talde txikitan egindakoa), 2) Irakasgaiaren prozesuaren ebaluazioa, 3) Nork bere buruari eta taldeak bere buruari jarritako nota.
d)    Moduluaren Diziplinarteko Jarduera, MDJ (%15).

Irakasgaia gainditzeko ebaluazioa osatzen duten atal guztiak gainditu behar dira.

Azkenik, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, eskaria irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago. Kasu horretan azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izango da.

Azken proba egiteko eskubidea aintzatetsia duten ikasleentzat:
Proba teoriko-praktiko orokorra programaren edukiei buruz (oinarrizko agirien irakurketa barne) eta Moduluaren Diziplinarteko Jarduerari buruz (MDJ).

Irakasgaia gainditzeko ebaluazioa osatzen duten atal guztiak gainditu behar dira.

Azkenik, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, azken frogara ez aurkeztearekin nahikoa izango da. Kasu horretan azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izango da.


    Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Ebaluazio jarraia: Irakasgaia gainditzeko derrigorrezko lan hauek gainditu behar dira:
-Banakako dosierra (%40).
-Froga idatzia (%40).

-Azken kalifikazioaren 2 puntuak (%20), Moduluko Jarduera Diziplinartekoak (MJD-DILANek) emango ditu.

Egoera berezian dauden ikasleentzat:

Ikasle hauen kalifikazioa bukaerako azterketan oinarrituko da. Azterketa, dekanotzak agintzen duen egunean egingo da. Azterketarako erreferentziak irakasgaiaren programan eta oinarrizko bibliografian, bai eta aipatzen diren dokumentuetan ere aurkitzen dira. Ikasleek tutoretza orduetan izango dute irakaslearen laguntza.

Azterketari edo eta azken kalifikazioari uko egitea irakasgaiaren irakasleari zuzenduko zaio, horretarako espresuki idazkaritzan banatuko den inprimakia erabiliz eta irakasgaia garatzen deneko aldiaren bederatzigarren astea bukatu baino lehenago, hots, irakasgaiaren irakastaldiaren erdia bete baino lehenago.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

OINARRIZKO LIBURUA: Kurriculumaren diseinu eta garapena. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea

6

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

.-    OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
Ander-Egg, E. (1995). Introducción a la planificación. Buenos Aires: Lumen.
Apple, M., & Beane, J. (2005: 1997). Escuelas democráticas. Madrid: Morata.
Aubert, A. Flecha, A. García, C. Flecha, R. Racionero, S. (2008). Aprendizaje dialógico en la sociedad de la información. Barcelona: Hipatía.
Etxague, X. (Koord.) eta beste (2004). Didaktika Orokorra. Donostia: Erein.
Freire, P. (1997). Pedagogía de la autonomía. Madrid: Siglo XXI.
Gimeno Sacristán, J. (Com). (2008). Educar por competencias, ¿qué hay de nuevo? Madrid: Morata.
Hargreaves, A. (2003) Enseñar en la sociedad del conocimiento. Barcelona: Octaedro.
Parcerisa, A. (1999). Didáctica en la Educación Social. Enseñar y aprender fuera de la escuela. Barcelona: Graó.
Sevillano García, M. L. (2005) Didáctica en el siglo XXI: ejes en el aprendizaje y enseñanza de calidad. Madrid: McGraw-Hill.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Eusko Jaurlaritza. (2007). Oinarrizko Curriculuma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. 175/2007 Dekretua.
Llena, A., & Parcerisa, A, (2008). La acción socioeducativa en medio abierto. Barcelona: Graó.
Parcerisa, A., Ginés, N., & Fores, A. (2010). La educación social. Una mirada didáctica. Barcelona: Graó.
Pérez Serrano, G. (2004). Pedagogía social-Educación social. Construcción científica e intervención práctica. Madrid: Narcea.
Romans, M., Petrus, A., & Trilla, J. (2000). De profesión educador social. Barcelona: Paidós.
Sevillano García, M. L. (2005) Didáctica en el siglo XXI: ejes en el aprendizaje y enseñanza de calidad. Madrid: McGraw-Hill.
Stoll, L. y Otros (2004): Sobre el aprender y el tiempo que requiere: implicaciones para la escuela. Barcelona: Octaedro.

  • Aldizkariak:

Aula de innovación educativa, http://aula.grao.com/
Comunicación y cambio social, http://www.hipatiapress.com/hpjournals/index.php/csc
Enseñanza & Teaching, http://campus.usal.es/~revistas_trabajo/index.php/0212-5374/index
Programa Educación en la Red, http://www.educared.net
Red académica y de investigación, http://www.rediris.es/recursos/
RES, Educación Social, www.eduso.net
Revista de Curriculum y Formación del profesorado, http://www.ugr.es/~recfpro/
Revista de Educación INCE, www.revistaeducacion.mec.es/
Revista Educación Social, http://www.peretarres.org/revistaeducacionsocial/
Revista electrónica interuniversitaria de formación del profesorado, http://aufop.com/aufop/revistas/lista/digital
Revista Iberoamericana de Educación, http://www.rieoei.org/index.php
Revistas científicas Hipatía, http://hipatiapress.com/es/scientific-journals/

  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://dialnet.unirioja.es/ Eduki zientifikoko artikuluak.
http://nagusia.berritzeguneak.net/es/ Berritzegune nagusia.
http://scholar.google.es/ Google akademikoa.
http://www.coe.int/t/dg4/education Kontseilu Europarra. Hezkuntza.
http://www.comunidadesdeaprendizaje.net/ Ikas Komunitateak.
http://www.educacion.es/portada.html Ministerio de Educación, Cultura y Deporte.
http://www.ehu.es/es/web/biblioteka/datu-baseen-aurkibide-alfabetikoa UPV/EHUko Bibliotekako datu-baseak.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/ Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
http://www.unesco.org/new/es/education/ UNESCO (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea). Hezkuntza.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/10
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es