Ogi apurrak

26319 - Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai hau ikaskuntza eta garapen zailtasunak detektatu eta ebaluatzeko zuzendua dago, baita ere prebentzio, aholkularitza eta esku-hartze proposamenak garatzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza egoerak optimizatzeko. Helburua da ikastearen eta garapenaren hezkuntza-premiak asetzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuratzea, garapen-etapa eta testuinguru desberdinetan, beti ere hainbat hezkuntza-profesional, aditu eta familia lankidetzaz baliatuz.


    Irakasgai hau Pedagogia Graduko 6. moduluan (3.maila, 2.lauhilekoa) kokatzen da. Pedagogiako 6. Moduluko (3. maila, 2. lauhilekoa) Esparru pedagogikoak aztertzen duten beste irakasgaiekin erlazionaturik dago.

Irakasgai hau bizi-zikloarekin zerikusia duten ezaugarriak eta garapen prozesuak, eta horietan
testuinguruak duen eragina, aztertu eta deskribatzeko gaitasuna oinarrizko eta beharrezkoa du; beraz 1. mailako 1. lauhilabetean (1. moduluan) landu den Garapenaren Psikologiaren irakasgaiarekin lotura zuzena mantenduko du. Baita ere Hezkuntzaren Psikologia irakasgaiarekin (2. maila, 1. lauhilekoa, 3. modulua) uztartuko da.

Irakasgaiaren helburu orokorrak hauek dira:

-Arauzko garapenaren eta ez-arauzko garapenaren ezaugarriak ezagutu bilakaera-aldi desberdinetan.
-Ikastearen eta garapenaren zailtasunei dagozkien teoria nagusien hausnarketa burutzea.
-Ebaluatzeko tresnak ezagutu eta aplikatzea, ikaskuntza eta garapenean zailtasunak baloratzeko.
-Ikasteko eta garatzeko zailtasun desberdinei hoberen egokitzen zaien estrategia, prebentzio eta esku-hartze programak identifikatzea.
-Ikastearen eta garapenaren zailtasunekin lotutako hezkuntza-beharrei aurre egiteko esku-hartze proposamenak diseinatzea, testuinguru eta garapen fase desberdinak kontuan hartuz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Pedagogoaren lanbiderako bultzatu nahi diren gaitasunak hauek dira:

a) Ikastearen eta garapenaren zailtasun ohikoenak definitzea eta deskribatzea.
b) Ikastearen eta garapenaren zailtasunak identifikatu eta ebaluatzea, bilakaera aldi eta testuinguru anitzen arabera.
c) Ikastearen eta garapenaren zailtasunei aurre egiteko estrategiak eta prebentzio eta esku-hartze programak ezagutzea.
d) Aholkularitza eta hezkuntza esku-hartze proposamenak diseinatzea , ikastearen eta garapenaren zailtasunen alorrean, testuinguru eta garapen-aldi ezberdinen arabera.
e) Testuinguru desberdinetan erabili daitezkeen ikasteko trebetasunak garatzea.
f) Esku-hartze eremuan, berariazko egoerei irtenbideak emateko argudiatutako erabakiak hartzea.
g) Gizarte-testuinguru anitzei loturiko, banakako eta taldeko, hezkuntza esku-hartzeak aztertu eta planifikatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.-Ikastearen eta Garapenaren zailtasunak: Kontzeptuak.
2.-Ikastearen eta Garapenaren zailtasunen jarduera-esparruak.
3.-Ebaluazioa.
4.-Esku-hartzea Ikastearen eta garapenaren zailtasunen eremuan.
5.-Irakurketa, idazketa eta kalkulua ikasteko zailtasunak.
6.-Zailtasun kognitiboak eta Gaitasun altuak.
7.-Arretarekin lotutako zailtasunak.
8.-Autismoaren Espektruko Nahasteak (AEN).
9.-Zailtasunak arlo motorean eta zentzumenetan.
10.-Garun paralisia, entzumen urritasuna eta ikusmen urritasuna

Metodologia

Irakaskuntzak banakako lana (gelatik kanpo egindakoa), taldekako lan eta hausnarketa eta gelako azalpenak nahastuko ditu, banakako zein taldekako erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egiteko. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.

Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea, barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 15%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 50%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 15%
    • DILAN (Moduluko Diziplinarteko Lana) 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

KLASERA DATOZEN IKASLEEN EBALUAZIO SISTEMA
Ebaluazioa MISTOA izango da, eta hurrengo bi atalak izango ditu:

1.Ebaluazio jarraia: azken notaren %50
Ikasgaiari dagozkion lanak (ikasle gidan zehaztuko direnak): amaierako notaren %30koa Moduluaren
Diszipinarteko Jarduera: amaierako notaren %20a

2.Idatzizko froga indibiduala: amaierako notaren %50a.
Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako atal guztiak (ebaluazio jarraitua eta amaierako froga indibiduala) gainditu beharko dira.

Derrigorrezkoa da Diziplina Arteko Lana (DILAN) irakasgaiko ebaluazioa egin ahal izateko.
Ikasketa emaitzak eta ebaluazio irizpideak talde bakoitzeko irakasleak argituko ditu ikasle gidan.

Ebaluazio formatiboa: ikasleen ikaskuntza errazteko, irakasgaiaren lanen jarraipena egingo da. Aldez aurretik zehaztutako irizpideen araberako feedback-a eskainiko da ikasleek haien ikasketaz ohartzeko eta hobetzeko ere.

ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK EBALUAZIO JARRAITUAN PARTE HARTU EZIN DUTEN IKASLEENTZAKO
EBALUAZIO SISTEMA
Etengabeko ebaluazioan partehartzea bete ez duenarentzat, Zentruak ezarritako protokoloa jarraitu behar du ebaluazio
eskaera justifikatzeko, eta azken froga teoriko-praktiko indibiduala egiteko aukera izango du. Azken froga honek
ikasgaiaren notaren %100 balioko du, notaren %60a atal teorikoari dagokio eta %40a atal praktikoari.

DEIALDIARI UKO EGITEA
Araudiaren arabera (2014ko martxoaren 26an Gizarte Kontseiluak onartutako UPV-EHUn Jarraitzeko Araua berria)
ikasgai honetako aurrez aurreko ikasleak uko egin ahal izango dio ebaluazio deialdiari, eta deialdi hori ez zaio kontuan
hartuko, azken azterketa baino 30 egun lehenago irakaslegoari zehazki eskatzen bazaio.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

KLASERA DATOZEN IKASLEEN EBALUAZIO SISTEMA
OHIKO DEIALDIAREN IRIZPIDEAK eta SISTEMA MANTENDUKO DA

Ikasleak ohiko deialdian gainditu ez duen ebaluazioaren atala gainditu beharko du, gainditutako atalen kalifikazioa ikasturte berean mantendu edo gordeko delarik.
Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako atal guztiak (ebaluazio jarraitua eta amaierako froga indibiduala) gainditu beharko dira.


ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK EBALUAZIO JARRAITUAN PARTE HARTU EZIN DUTEN IKASLEENTZAKO EZ
OHIKO EBALUAZIO SISTEMA
Etengabeko ebaluazioan partehartzea bete ez duenarentzat, Zentruak ezarritako protokoloa jarraitu behar du ebaluazio eskaera justifikatzeko, eta azken froga teoriko-praktiko indibiduala egiteko aukera izango du. Azken froga honek ikasgaiaren notaren %100 balioko du, notaren %60a atal teorikoari dagokio eta %40a atal praktikoari.

EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA
Araudiaren arabera (2014ko martxoaren 26an Gizarte Kontseiluak onartutako UPV-EHUn Jarraitzeko Araua berria)ikasgai honetako aurrez aurreko ikaslea uko egin ahal izango dio ebaluazio deialdiari eta deialdi hori ez zaio kontuan hartuko azterketara aurkezten ez bada.

Nahitaez erabili beharreko materiala

-Irakasleak proposatutako ikas-materialak (irakugaiak, apunteak, jarduerak).
-Baliabide elektronikoak: ikasleek irakasgaiaren e-gela plataforma birtuala maiz kontsultatu beharko dute eguneratuta egoteko.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Aierbe Barandiaran, Ana (2008). Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. http://testubiltegia.ehu.es
Aierbe Barandiaran, Ana (2005). Intervención psicopedagógica en los trastornos del desarrollo. Málaga: Aljibe.
García Sánchez, Jesús Nicasio (Coord.. (2007). Dificultades del desarrollo. Evaluación e intervención. Madrid: Pirámide.
Miranda, Ana, Vidal-Abarca, Eduardo y Soriano, Manuel (2000). Evaluación e intervención psicoeducativa en dificultades
de aprendizaje. Madrid: Pirámide.
Ortiz González, Maria Rosario (2004). Manual de dificultades de aprendizaje. Madrid: Pirámide.
Pérez Solís, María (2003). Orientación educativa y dificultades de aprendizaje. Madrid: Thomson.
Santiuste, Víctor (2005). Dificultades de aprendizaje e intervención psicopedagógica. Madrid: CCS.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Alcantud Marín, Francisco (coord.) (2003). Intervención psicoeducativa en niños con trastornos generalizados deldesarrollo. Madrid: Pirámide.
García Sánchez, Jesús Nicasio (Coord.) (2001). Aplicaciones de intervención psicopedagógica. Madrid: Pirámide.
Mercer, Cecil (2000). Dificultades de Aprendizaje. Tomos I y II. Barcelona: CEAC
Riviére, Angel (2001). Autismo. Orientaciones para la intervención educativa. Madrid: Trota.
  • Aldizkariak:

Revista de educación especial
Siglo Cero
Research in developmental disabilities
Intellectual and developmental disabilities
Journal of Learning Disabilities
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.orientared.com/atendiv/nee.php
http://www.cedd.net/enlaces/enlaces.jsp
http://www.cermi.es/cermi/    
http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/developmentaldisabilities.html
http://www.ninds.nih.gov/disorders/pdd/pdd.htm

Oharrak

Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta ikasle gidan zehaztuko dira. Ikasleek gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.
Azken aldaketaren data: 2017/05/04
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es