Ogi apurrak

26303 - Hezkuntzaren Diseinua eta Berrikuntza



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai hau IV. Moduluaren barne dago, titulua: Hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza (Pedagogiako 2. mailan). Etengabeko hobekuntza kontuan hartuz, ikerketa eta proposamen berritzaileen diseinuak lantzen dira.
Materia honetan titulazioko konpetentzia orokor hauek, CG2 eta CG3, lantzen dira. Baita IV. Moduluko zeharkakoak ere.
Beraien edukiak horizontalki moduluaren jarduerarekin eta bertikalki Didaktikako ikasgaiekin (3. Modulua), Practicum (5. Modulua) eta 6. Moduluan azaltzen direnekin.
Arlo profesionalari dagokionez, ikastearen emaitzak eskolako barne eta kanpoko aholkularien konpetentziekin, egokitzapen prozesu eta curriculumaren berrikuntzetan, erlazionatuta daude.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgai hau moduluko hiru konpetentziekin lo daiteke:
CM01 – M4C1. Ikerketaren oinarrizko ereduak eta etapak ezagutzea, bai dimentsio teorikoan bai dimentsio aplikatuan.
CM02 – M4C2. Hainbat ikerketa motaren emaitzen oinarrizko azterketa eta interpretazioa egitea, eta horiek eraikitzeko prozesua ulertzea.
CM04 – M4C4. IKTak funtsezko tresna gisa erabiltzea, esku kontuan hartuta.
Eta batez ere hau lantzen du:
CM03 – M4C3. Hezkuntzako esku-hartzeak proposatzea eta ebaluatzea, hezkuntza sustatze aldera, etengabeko hobekuntzaren ikuspegiaren barruan
Hona hemen ikasleak lortu egin behar dituen ikasgaiaren emaitzak ikasgai honetan:
-     Curriculumaren diseinu, garapen eta berrikuntzari buruzko eredu nagusiak ezagutu
-    Besteek egindako diseinu hezitzaileak, testuinguruko beharrak kontuan hartuz, kritikoki baloratu
-    Talde batean, testuinguru batean egokituta Unitate Didaktiko bat diseinatu helburuen koherentzia mantenduz.
-    Irakasleen irakaskuntzan aholkatzeko esku-hartzerako estrategiak aukeratu
-    Argudio ulergarriak solaskide ezberdinentzat ahoz komunikatu
-    Terminologia egokia erabiliz ezberdin ekoizpen idatziak (txostenak, proiektuak …) egin

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

- Berrikuntza hezkuntzan: behar berriei erantzuteko egungo gizartearen erronka.
Oinarrizko diseinu ereduen eta garapen curricularretatik abiatuz (joera tekniko eta aditu; eztabaidagarri eta praktiko; eta kritiko eta post-moderno), hezkuntza munduko egungo arazoari ekiten zaio: hezkuntzako espazio eta inguru berriak. Hiritartasun aktibo eta partehartzaile baten garapenerako behar eta eskumen berriak. Baztertzerik gabeko denentzako arrakasta lortzearen erronka.
- Hezkuntza esku-hartzearen diseinua eskumenen garapena errazten duten metodologia elkarreragileekin (interaktiboekin).
Diseinu curriculumetik ekintza-curriculumera, hezkuntza zehazpen (konkrezio) mailak erlazionatzen dira (arduradun eta oinarrizko dokumentuak: IHP, IPC, Gelako Programazioak, Unitate Didaktikoak), aukera metodologiko ezberdinak kokatzeko xedez: Kasuen metodoak. Ikasketa Kooperatiboa. Experientzian eta experientziaren ikasketa. Arazoen ebazpen eta/edo proiektuen burutzean oinarritutako ikasketa (AOI). Zerbitzu-Ikasketa (AySS). Monitorizazioa.
- Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan proposamen berriztatzaile berrien gehitzea.
Berrikuntza hezkuntza praktikan (Zentrua oinarrizko garapen curricularraren analisi eta zehaztapen unitate gisa ulertuz). Hezkuntza berrikuntz proiektuen ezaugarriak. TIK-ak eta kolaborazio aukera berriak, hausnartze kritikoa eta profesionalen nortasun ireki eta malguen eraikitzea. TIK-ak eta medio eta baliabide didaktiko berriztatzaileen diseinua.
- Aldaketa proiektuen ebaluazio, instituzionalizazio, inplementazio eta barreiadura hezkuntzan.
Berrikuntza eta hezkuntza politika. Berrikuntzari erresistentziak eta honen gaindiketarako estrategia posibleak. Ikuspegi prozesual batetiko hezkuntza berrikuntzen ereduak. Inplementatzeko eredu batzuk. Aldaketen kudeaketa erakunde hezigarrietan.Baita ere aholkularien rola (barne zein kanpo) diseinu curricularren egokitzapen prozesuan. Irakaslea ikasgelako diseinu, garapen, ebaluazio eta berrikuntzen eragile. Zentroko ikaslegoaren premia ororen aniztasunaren erantzuna konkrezio-egokitzapen curricularraren prozesutik abiatuz. Harrera gelak. Dibertsifikazio curricularraren programak, programa osagarriak. PCPI-ak.
- Proiektuen diseinu eta garapena hezkuntzaren berrikuntzan.
Lehentasunezko arloak berrikuntzan (etengabeko hobekuntza hezkuntzan bezala). Proiektuen diseinu, garapen eta ebaluazioen prozesua (terminologia, esangura berriak aldaketetan, berrikuntza, erreformak eta hezkuntzaren hobekuntza). Praktika onen adibideak (erronka berriei erantzun berriak, diseinu globalizatuak, ikas kooperatiboak, gelako proiektuak, eskolako proiektuak “Amara-Berri”, ikas komunitateak eta ikas zerbitzuen proiektuak).

Metodologia

Lan proposamen honek prozesu formatzaile batean oinarritzen da ikasketa autonomo eta independenteak potentziatzeko, bere irakaste-ikaste prozesuaren protagonista izanez.
Honetarako ikasleak paper aktiboa onartu egin behar du. Edukiak eraikitzeko, eta ikasteko, lan kolaboratzailea elkarrizketaren bidez sortu egin behar du.
Ikasgai honetan estrategia didaktiko ezberdin batzuk martxan jartzen dira, bai konpetentzien garaipenerako, bai esku-hartzen diseinutarako.
Sentidu honetan, materiaren eduki kontzeptualen azalpenezko klaseak, beste jarduera eta ekintzekin, bai era indibidualean bai taldeka, konbinatuko dira. Baita ere, saio praktikoetan, kasuak, arazoak eta benetako egoerak, eta informatu eta gero, erabakiak hartzeko argudioen bidez proposatuko dira. Hauez gain, lan proposamen irekiagoak (Unitate Didaktiko baten diseinua) non proposamen, testuinguru eta helburuen koherentziari inportantzia emango zaion.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 40%
    • DILAN 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

6.1 Ebaluazio-sistemak
Proposatzen den ebaluazio-sistema mistoa da. Portfolio bat prestatu eta entregatu non, kurtsoen zehar, ikasketen prozesua erakutsiko den; azken proba bat; eta Diziplina arteko Lan Modulararen ebaluazioa.
Ikasgai honen ebaluazio jarraia, hausnarketa prozesu gisa ulertzen da. Ikasleak bere buruaren kontzientzia hartzen du eta lortu beharreko helmugak ezagutu behar ditu. Irakaslea berriz, prestakuntzazko helburuak lortzeko orientatzen duen gidaria bihurtzen da.

6.2.- Tresnak eta ebaluazioen ehunekoak
Kalifikazioa era honetan gauzatuko da:
DILANAk, 20tik, 4 puntuko balioa izango du ikasgai bakoitzean (%20 kalifikazioan) eta moduluko irakasle taldearen artean izango da ebaluatua nahiz eta arduraduna talde bakoitzaren irakasle-tutorea izan.
Ikasgairako gelditzen diren 16 puntu horiek horrela banatuko dira:
8 puntu taldeko lanetan (%40). Hemen azalduko dira: taldeko ikasketak, praktikak eta Unitate Didaktiko baten diseinua. 8 puntu lan indibidualean Azterketa baten bidez irakasgaiaren edukiak (%40). Hemen ikasketa pertsonalak azalduko dira.
Edozein kasuetan, ikasgai bakoitzean DILANerako diren klaseetara joatea derrigorrezkoa da.
Eskola praktiko eta teorikoetan, %80 asistentzia eskatuko da. Bestalde, bertan eskatuko diren praktikak eta ariketak egitea ezinbestekoa izango da.
Ikasgaia gainditzeko, bi atalak gainditu behar dira nahitaez 20tik 10 puntu lortuz. Ikasgaian (atal teorikoa gehi praktikoa), 16etik, gutxienez 6,5 atera beharko da eta 2 puntu DILANen. Azken kalifikazioa lortzeko, ikasgaian gehi moduluko DILANen lortutako kalifikazioak batuko dira eta zati 2 egingo da.
Labur bilduz, etengabeko ebaluazioa hauxe izango da:
•    Test motako azterketa edo galdera motzetako azterketa (%40).
    Unitate Didaktiko baten diseinua (%40).
    Diziplinatarteko lan modularra (DILAN) (%20).
**Portfolio indibiduala ikasketa eta klasean egindako jarduerekin derrigorrez entregatu behar da azterketa ebaluatzeko.

Asistentzia betetzen ez dutenentzat:
•    Test motako azterketa edo galdera motzetako azterketa (%80)
•    Diziplinatarteko lan modularra (DILAN) (%20).

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Azterketara ez aurkeztea, deialdira uko egitea esan nahi du. Kasu honetan, EZ AURKEZTUA jarriko da kalifikazio gisa.
Ebaluazio jarraitua egin behar duten ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, irakasleari asmo hau dutela jakinarazi behar diote irakasgaiaren 2/3ak bete baino lehen (9 aste).

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasleentzako materialak e-gela plataforman egongo dira.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Escudero, J.M. (Coor.) (1999). Diseño y desarrollo e innovación del currículum. Madrid: Síntesis.
López-Goñi,I eta Goñi Zabala,J.M. (2015) Hacia un currículum guiado por competencias. Pamplona.UPNA
Perrenoud, Ph. (2004). Diez nuevas competencias para enseñar. Barcelona: Graó.
Pujolás, I. y Maset, P. (2004). La secuencia de una unidad didáctica organizada de forma cooperativa. Barcelona: Octaedro.

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Eisner, E. (2002). La escuela que necesitamos. Madrid: Amorrortu.
Estebaranz, A. (Coord.) (2000). Construyendo el cambio: perspectivas y propuestas de innovación educativa. Sevilla: Universidad de Sevilla.
Palomo, R.; Ruiz, J. y Sanchez, J. (2006). Las TICs como agentes de innovación educativa. Sevilla: Consejería de Educación
Villa, A.; Escotet, M.A. y Goñi, J.J. (2007). Modelos de innovación de la educación superior. Bilbao: Mensajero.
  • Aldizkariak:

Aula de Innovación Educativa
Apertura
Hik hasi
@tic: Revista de Innovación Educativa
REDU y REICE. Revista Electrónica Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación

  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://dialnet.unirioja.es/
http://www.educar.org/
http://fcom.us.es/blogs/innovaciondocente/
http://www.innovacioneducativa.net/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/21
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es