Ogi apurrak

26312 - Ekonomia, Hezkuntza eta Lana



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai honen helburu orokorra, ikasleek garapen profesionalaren arloa gertutik ezagutzea da. Bi ikuspuntu hauetatik:

1) Lan-esparrua eta munduko ekoizpen erakundeak ezagutzea, non bertan egingo dute lan.
2) Enpresa mundua eta pedagogoek duten eremuak kontuan hartuz, plana, proiektua edo programa bat egitea.

Hau dela eta, interesgarria da lan egituran izan duen eragina gizarte industrialean eta postindustrialean aldaketen eragina. Beraz, hezkuntza eta produkzio-munduaren arteko harremanak ulertzeko, globalizazio ekonomikoaren prozesua eta bere eragina prestakuntzan ulertu. Honela, gaur egungo hezkuntzaren beharrak aztertu lan munduarekin duen erlazioa ikuspegi kritiko batetik sakonduz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK: Irakasgaiaren gaitasunak (konpetentziak)

1. Irakasgaiako kontzeptu teorikoko sintesiak eta analisiak egiteko gaitasuna, errealitatera eta praktikara eramanez.
2. Lan eta ekonomian ematen diren egoera desberdinen aurrean, iritzi eta arazoak konpontzeko gaitasuna azaldu.
3. Jakintza-alor arteko Lan taldean aritzeko abilezia izan, besteengandik ikasteko gaitasuna erakutsiz.
4. Enpresa plana eta proiektuan sortzetzeko eta analisia egiteko gaitasuna.
5. Iturri ezberdinetatik jasotako informazioa antolatzeko gaitasuna eta abilezia izatea, gero bakoitzaren lana bestei komunikatzeko.

IKASKUNTZA EMAITZAK: ikasleria irakasgaia amaitzerakoan honelako ikasketak eskuratuko ditu:

1. Hezkuntzan eta lanean eragina duten teori eta kontzeptu ekonomikoak kritikoki ezagutzeko eta baloratzeko.
2. Autore ezbedinak ezagutu eta dagokion teori eta kontzeptu ekonomikoekin erlazionatzen jakitea.
3. Hezkuntza eta ekonomiaren arteko loturak aztertu, lanarekin eta beste alor edo alderdiekin duten erlazioak ezagutuz.
4. Hezkuntza sistema baloratu, irizpide ekonomikoak kontutan hartuz.
5. Gizarte edo eta hezkuntza zerbitzuetako enpresa baten plangintza bat sortu eta bere bideragarritasuna defendatu. (DILAN ere landu eta defendatu)


EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Aurkeztutako gaiak, entregagaiak eta lan proiektua burutzeko oinarriak izango dira. Erabiliko dugun metodologia elkar-lana eta jarduera anitzetan oinarrituko dira, zenbait azalpen eta aurkezpenekin batera.

GAIAK:
HEZKUNTZA ETA EKONOMIA
- Ekonomiaren sarrera. Kontzeptu nagusiak.
- Ekonomiaren eremuak: Makro-Mikroekonomia. Ekonomia motak: Hezkuntza: onura ekonomikoa?.
- Hezkuntza ekonomiaren garapena eta Historia.
- Estatu Ongizatearen Teoriak: ongizate ekonomikoa. Hazkunde ekonomikoa, pobrezia eta desoreka ekonomikoak.

EKONOMIA SISTEMAK, LANAREN ANTOLAKUNTZA ETA BILAKAERA
Lan kontzeptuaren esan nahi anitzak.
- Gizarte Lanaren banaketa. Adam Smith-etik Max Weber-era. Burokrazioaren ikerketa eta arrazionaltasun ekonomikoa. Industrializazioaren prozesua.
- Teori Sozioekonomiko nagusiak:liberalismoa, sozialdemocracia y teoria kritikoa: Taylorismoa, fordismoa eta lan antolaketa berriak.

HEZKUNTZA ETA LANA GIZARTE MODERNOAN
- Hezkuntza eta inbertsioa/ Hezkuntza eta kontsumoa:
- Giza kapitalaren teoria.- Kredentzialismoa. kritikak.
- Hezkuntza Instituzioak, ekoizpena eta lana: kualifikazioa versus deskualifikazioa lan munduan. Teknologi berriak eta lan antolakuntzaren aldaketak.

LANAREN ANTOLAKUNTZA
- Enpresa erakunde gisa eta giza instituzio gisa.
- Enpresa formalaren egitura.
- Egitura informala.
- Erakundeen komunikazioa.
- Langileen partaidetza. Kultura, antolkuntza eta formakuntza(prestakuntza).
- Erakundeen kalitatea. Parametro berriak: Motibazioa, Ardura sozial korporatiba; Adimen emozionala. Prestakuntza eta berrikuntza.

LAN MUNDUAREN ALDAKETAK ETA BERE ERAGIN SOZIALA
- Lan merkaturaren krisia. Enplegurako joera berriak.
- Lana eta flexibilizazioa. Ekonomia informala.
- Globalizazioa y lan merkatua. Lana, globalizazioa eta giza eskubideak. Aldaketa soziodemografikoak/ aldaketa ekonomikoak eta bere eragina talde gutxituen edo erdeintzen diren taldeak: Gaztedia, hezkuntza eta lana.
- Lana eta emakumea. Inmigrazioa, lana eta hezkuntza.

ETENGABEKO FORMAKUNTZA ETA ETENGABEKO IKASKUNTZA
- Ezagutzaren gizartean ematen den ikaskuntza eta prestakuntza.
- Hasierako prestakuntzatik bizitza osorako prestakuntzara.     
- Etengabego formakuntza enpresetan. Prestakuntza programak, planak eta diseinuak.
- Gaitasunen prestakuntza. Profesionala edo prestakuntzaren kudeatzailea.

Metodologia

Dozentzia mota: Metodologia Aktiboetan eta Project Based Learning oinarrietaz baliatuko gara. Hau da, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren eredua jarraituko dugu.

Irakasgai honetatik, pentsamendu eta ikuspuntu ekonomiko bat ezarri nahi zaio DILANi. Modu honetan, ekonomiak hezkuntza eta lanerako alorretan duen garrantzia eta eragina aztertuko dugu.
Lanaren zereginetan, hurrengo informazio atalak landu eta aztertuko ditugu:

1. Hezkuntza mundua eta produkzio, enpresario eta lan munduen arteko erlazioak.
2. Gaur egun, Hezkuntza mailan dauden beharrak eta aukerak aztertu, geroko lan baten garapenerako edo empresa bat sortu ahal izateko.
3. Empresa diagnostikoa edo proiektu baten garapena.

Lan talde eta norberako erreflesioari esker, zera egingo dugu:

1. Hezkuntza eragileen formakuntza eta gaitasunen garrantzia identifikatu, ikastetxe batean, lan-enpresa eremuan edo gizarte baten funtzionamendua ona izateko.
2. Ekintzailea den enpresa proiektuaren (zure eskola edo zentru ideala) bidegarritasun ekonomikoa edo zentru horren diagnostikoa eta bidegarritasuna, gaur egun dauden aukerak eta beharrak kontuan izanik.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio mistoa da irakasgaian erabiliko dena (ikus Kudeaketa Araudia - 43.artikulua: ebaluatzeko metodoak). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat”.

Hau da, asistentzia,praktikak, aurkezpenak eta lanak, irizpide zehatz batzuekin baloratuz. Hortaz, gelara erregulartasunez etorri behar da, azaltzen diren ekintzetan parte hartuz. Modu honetan ebaluaketa formatiboa izatea lortu nahi da.


Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Lana (DILAN) egin beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. DILAN lanari azken notaren %20 portzentajea dagokio.
Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu.

Ikasgai honetan ebaluatuko da ikaslearen parte-hartzea eta egindako jardueren kalitatea. Lanen ebaluazioan kontutan hartuko da: informazioa ongi antolatuta dagoen, lanaren kalitatea eta gaiari buruzko hausnarketa, emaitzek arazoaren ikuspegi osoa eman duten, eta ondorioen argudioak eta arrazoibideak koherenteak eta argiak diren, ikasgaian ikasitako azalpen teoriko eta praktikoak txertatuz.

Zehazki, ebaluatuko diren atal ezberdinak modu honetan izango dira: Asistentzia parte hartzea eta oinarrizko edukien Testa(%20), gelako praktikak, entregagaiak (%20), lan-proiektuen lan idatzita (20%)eta ahozko aurkezpena (20%) eta DILAN-a(20%).

Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun natural lehenago.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ikasleak, justifikatutako arrazoiengatik ezin badu egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo du, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du eta idatzizko froga izango denez, bi ataletan banatuko da. Lehenengo atala test modukoa izango da eta bigarrena garatzeko galderak, non bai autore eta jorratutako gaietaz galdetuka da. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.

Idatzizko frogara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.


Era berean, ikasleek aldez aurretik aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasleak emandako gaiak eta glosategia. (Moodle -eGela plataforman)

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

FELBER. C. (2012). Economía del bien común. Barcelona: Deusto.
FERNÁNDEZ ENGUITA, M. (1992). Educación, formación y empleo Madrid: Eudema
FINKEL, L. (1994). La organización social del trabajo. Madrid: Pirámide.
MOCHON,F. (2005).El mercado como instrumento de coordinación producción-consumo
MoCHÓN,F. (1999). Ekonomia. Madrid: MacGraw Hill
MORENO,J.L. (1998). Economía de la Educación. Madrid: Pirámide.
OROVAL,E. (1996). Economía de la Educación. Barcelona: Ariel.
PINEDA, P.(coord) (2002), Gestión de la formación en las organizaciones Barcelona: Ariel
SAN SEGUNDO,Mª.J (2001) Economía de la educación. Madrid: Síntesis.
VILLALVA (2012). Las cooperativas de enseñanza: una perspectiva jurídica.
ZUBERO, I.(1998). El trabajo en la sociedad (UPV-EHU)
ZURBANO, M.(1998). Munduko Ekonomia. Udako Euskal Unibertsitatea.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

ARMENGOL, C. y GARIN, J. (2008). Estrategias de formación para el cambio organizacional. Madrid: Wolters Kluwer. Educación
BRADFORD DELONG, MARTHA OLNEY (2008). Macroeconomía. Madrid: McGraw-Hill.
CABRERA A. LLUCH, E. PEDRAJAS, M. (2002). Funcionamiento del mercado. Economía. Madrid: SM.
CASTELLS, M.l (1997), La era de la información Madrid: Alianza Editorial
COLINO, J. SOTO,G. MASESO,F. Y OTROS (2003). el papel del estado en la economía. Madrid: Bruñó.
DIEZ DE CASTRO,E. Y ot. (1996) Economía y organización de empresas. Madrid: Algaida
FELBER. C. (2012). Economía del bien común. Barcelona: Deusto.
FERNÁNDEZ ENGUITA, M. (1992), Educación, formación y empleo Madrid: Eudema
FERMOSO,P. (1997) Manual de economía de la educación. Madrid: Narcea.
FINQUELIEVEICH, S. (2004). La sociedad civil en la economía del conocimiento: tics y desarrollo socio-económico.
GONZALEZ, C.G. (2010). Desarrollos sobre la demanda de educación y sus aplicaciones empíricas.
GRAO,J. & IPIÑA,A. (1996) Economía de la Educación . Gasteiz: Gobierno.
GUTIEREZ, A. Y OT. (1996) Economía. Sevilla: Algaida.
MOCHÓN,F. (1996) Economía básica. Madrid: MacGraw Hill
MOCHON,F. (2005).El mercado como instrumento de coordinación producción-consumo.
MORENO,J.L. (1998) Economía de la Educación. Madrid: Pirámide.
OCHOA, C. (1996) Economía y organización de empresas. Donostia: Edit. Donostiarra.
OROVAL,E. (1996) Economía de la Educación. Barcelona: Ariel.
PINEDA, P.r (coord.) (2002), Pedagogía laboral . Barcelona: Ariel
PINDYCK , R. ; RUBINFELD, D. (1995). Microeconomía. Madrid: Prentice Hall.
SAMUELSON,P.A. & NORDHAUS,W.D. (1996) Economía. Madrid: McGraw-Hill
SEN, A., STIGLITZ J. y ZUBERO, I. (2007): Se busca trabajo decente. Madrid: Ed. hoac
VILLALVA (2012). Las cooperativas de enseñanza: una perspectiva jurídica.
  • Aldizkariak:

Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiaren Buletina Zbk.
Cuadernos de pedagogía;
Sociología del Trabajo;
Economía de la Educación;
Ekonomiaz.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

Webgrafia : Interneteko helbideak:

Berriak eta datuak:
http://www.scoop.it/t/tripaliare
http://www.scoop.it/t/empresa30
http://www.ilo.org
http://www.ine.es
http://www.eustat.es
http://portal.unesco.org
Ekai center bloga


Autoreen pentsaera ekonomikoak:
Arizmendiarreta: http://www.youtube.com/watch?v=mhdWa4yvmTc
Felber Crhistian: http://www.youtube.com/watch?v=Wz2OUD3ILzk
Keynes Jhon M.: http://www.youtube.com/watch?v=0DpaX62T2UU
Orozco Amaia: http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Cf1YZnMv4i8
Smith & Marx https://www.youtube.com/watch?v=E4YlOyugato

Beste batzuk
http://www.ilo.org; http://www.ine.es; http://www.eustat.es; http://portal.unesco.org

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es