Ogi apurrak

26317 - Gaur Egungo Hezkuntza Euskal Herrian



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Aro Garaikidean Euskal Herriak ezagututu dituen hezkuntza-prozuen historia aztertzea da ikasgai honen helburu nagusia. "Garapen Profesionala eta Praktika Pedagogikoa" izeneko moduloko hautazko ikasgai honek Euskal Herriko testuinguru historikoa aintzat hartzeko oinarrizko ezagupenak eskaintzen ditu eta, alde horretatik, lanbideraren praktika eta garapenaren aldetik garrantzitsua den egungo hezkuntza gertakarien sustrai historiko hurbilak ezagutzeko aukera eman.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1.- Euskal Herriko hezkuntzaren aurrekari hurbilak ezagutu euskara eta euskal kultura ardatz nagusitzat hartuz.
2.- Euskal Herriko hezkuntza-gertakariak bere testuinguru sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalean aztertzeko azken bi mendeei buruzko oinarrizko ezagupen historikoa eskuratu.
3.- Egungo hezkuntza-egoera aztertzeko Euskal Herriko Hezkuntzaren historia hurbila tresna kritiko gisa erabili berari buruzko hausnarketan oinarritutako ikuspegia erraztuz.
4.- Euskal Herriko hezkuntza eremuko gertakari historiko hurbilen inguruan jarrera egokia garatu, hezkuntzarekiko hausnarketan oinarritutako ikuspegi kritikoa azalduz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

I. Kultura, hezkuntza eta historiografia. Aurrekariak
1.- Kultura eta hezkuntza Euskal Herrian
2.- Hezkuntza Euskal Herrian: hurbilpen historiografikoa
3.- Hezkuntza Aro modernoan eta RSBAP (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea)
II. Hezkuntza-politika eta foruen indarraldia
1.- Hezkuntza-sistema nazionalen sorrera eta Euskal Herriko hezkuntza-politika
2.- Irakaskuntzaren egoera eta bilakaera
3.- Ikuskaritza eta irakaskuntza zein euskararen gaineko kontrola
4.- Irakaslego eskolak Euskal Herrian eta irakasleriaren formazioa
5.- Karlismoa eta hezkuntza.
III.- Modernizazioa, haurtzaroa eta hezkuntza
1.- Industrializazioa eta modernizazioa Euskal Herrian
2.- Egunerokotasuna eta haurren egoera
3.- Haur abandonatuen babes-erakundeak
4.- TTM-ak (Adin txikikoen epaitegiak)
5.- Euskal Diputazioen politikak
6.- Lehenengo irakaskuntzaren egoera. Hezkuntza-erreformak
7.- Lanbide-prestakuntza eta "Escuelas de Artes y Oficios" izenekoak
8.- Bigarren irakaskuntza eta erlijio ordenak
IV. Euskal nortasuna eta hezkuntza
1.- Foruzaletasuna eta euskal kulturaren pizkundea
2.- Euskal nazionalismoa eta hezkuntza-planteamenduak
3.- Lehenengo irakaskuntzaren egoera eta irakasleria: kritikak eta egitasmoak.
4.- Eusko Ikaskuntza eta hezkuntzaren inguruko berrikuntza proiektuak
5.- Bizkaiko auzo eskolak eta Gipuzkoako landa eskolak
6.- Hezkuntza-politika II Errepublikan eta Euskal Eskolen sorrera
7.- Euskal Unibertsitatea
V. Frankismoa, ikastolak eta euskara
1.- Irakaskuntzaren egoera frankismoan
2.- Ikastolen mugimenduaren sorrera: aurrekariak eta bilakaera
3.- Berrikuntza pedagogikoa
4.- Alfabetatze prozesuak: osagaiak eta ezaugarriak
5.- Euskararen berreskuratzea eta hizkuntz politikak
6.- Autonomiak eta hezkuntza-politikak
7.- Hezkuntza-legedia: hezkuntza-ereduak, irakasleriaren formazioa eta euskal curriculuma

Metodologia

Irakasgaiaren metodologia bat dator ikastaldian zehar garatu nahi diren gaitasunekin eta helburu horrekin ikaste-modalitate ezberdinak uztartuko dira. Kredituen balioa kontutan izanik "Gaur Egungo Hezkuntza Euskal Herrian" irakasgaiari dagokion lan zama 150 ordutakoa da; ikasgelako eskola orduak, berriz, 60 dira, horietatik magistralak 36 direlarik. Hala, eskola ordutan (60) zein eskolaz kanpo (90) burutu beharreko lana aintzat hartuz, irakaslearen azalpenak, antolatuko diren praktikak zein mintegiak eta egin beharreko -baita gelan aurkeztu beharreko- lan monografikoak osatzen dute ikasgaiaren ardatza.


Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 40%
    • BANAKAKO LANAK 50%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 10%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Etengabeko ebaluazioa da irakasgaian erabiliko dena (ikus Kudeaketa Araudia, 43. artikulua: ebaluatzeko metodoak). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak -prozesua zein emaitza- hartuko dira aintzakotzat. Taldeek burutu eta aurkeztu beharreko lan monografikoa (%50 - lan idatzia: %40; ahozko aurkezpena: %10-) eta ikasle bakoitzak praktika saioetan eta mintegietan egindako lanak bildukio dituen egin eta aurkeztu beharreko txostena(%50) gainditu egin behar dira derrigorrez batazbestekoa egiteko.
Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.


Ikasleak, justifikatutako arrazoiengatik ezin badu egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo du, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du(Kudeaketa Araudia 43.c artikulua). Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.
Bukaera proba:
1.- Hiru liburu hauen* inguruko sintesia eta hausnarketa aurkeztu behar izango dute (10-15 or. liburu bakoitzeko)azterketa egunean
2.- Azterketa idatzia (galdera irekiak -4-)irakurritako liburuetan oinarriturik.
Oharra: liburuen inguruko lana (%60) eta azterketa (%40) gainditu egin behar dira nahitaez batazbestekoa egiteko. Ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatzen du.

(*) Liburuak:
1.- DÁVILA, P. (Coord) (1995): Lengua, escuela y cultura. El proceso de alfabetización en Euskal Herria, siglos XIX y XX. Leioa, Universidad del País Vasco.
2.- DAVILA, P. (Coord) (2003): Enseñanza y educación en el País vasco contemporáneo. Donostia-San Sebastián, Editorial Erein.
3.- Aukera librea (bibliografia)

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ikasturteko ezohiko deiladian ohiko deialdian gainditu gabeko lana(k) aurkeztu eta gainditu beharko d(it)u ikasleak. Hala gertatuko ez balitz, hurrengo ikasturtean ikasgaia osorik egin beharko luke.

Ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Azken froga egin behar duten ikasleei dagokionez, idatzizko frogara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ARRIEN, G.(1987): Educación y escuelas de barriada de Bizkaia (Escuela y autonomía. 1898-1936)., Bilbao, Diputación Foral de Bizkaia.
DÁVILA, P . (1995): La política educativa y la enseñanza primaria en el País Vasco, 1860-1930, San Sebastián, Ibaeta Pedagogía.
DÁVILA, P. (Coord) (1995): Lengua, escuela y cultura. El proceso de alfabetización en Euskal Herria, siglos XIX y XX. Leioa, Universidad del País Vasco.
DAVILA, P. (Coord) (2003): Enseñanza y educación en el País vasco contemporáneo. Donostia-San Sebastián, Editorial Erein.
DAVILA, P. (Coord) (2004): Las políticas educativas en el País Vasco durante el siglo XX, Madrid, Biblioteca Nueva.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

ARRIEN, G. (1983): La generación del exilio. Génesis de las Escuelas Vascas y las Colonias Escolares (1932-1940). Bilbo: Onura.
DÁVILA, P.(1993): La profesión del magisterio en el País Vasco (1857-1930), Leioa, Universidad del País Vasco.
EIZAGIRRE, A. (2007): Ahozko hitzetatik idatzietara: ikasi eta jardun. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
GARMENDIA, J. (2004): La enseñanza rural en Gipuzkoa. La labor de la Diputación y los ayuntamientos (1900-1950). Leioa: UPV-EHU.
FERNANDEZ, I (1995): Oroimenaren Hitza, Bilbo, U.E.U.
IZA, I. (2010): Ikastola mugimendua. Dabilen herria. Ikastola eredua 1960-2010. Bilbo: Euskaltzaindia, Jagon Saila
LOPEZ-GOÑI, I. (2002): Nafarroa Garaiko ikastolen historia. Iruñea: Euskara Kultur Elkargoa.
OSTOLAZA, M. (2000): Entre religión y modernidad, Leioa, Universidad del País Vasco.
URRUTIA, Iñigo (2005): Derechos lingüisticos y Euskera en el sistema educativo. Pamplona, Lete Editorial.
ZABALETA .I. (1998): Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923). Leioa, Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Aldizkariak:

Historia de la Educación.Revista Interuniversitaria.
Historia Contemporanea.
Sancho el Sabio.
Tantak.
Ikastaria.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.euskal-hezkuntza.com
http://www.sc.ehu.es/sfwsedhe

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/10
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es