Ogi apurrak

26309 - Hizkuntzen Irakaskuntza eta Ikaskuntza



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

• Ikasle helduen ezaugarriak aztertzea.
• Hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntzako eragile nagusienak azpimarratzea.
• Irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arteko prozesuez jabetzea.
• Hizkuntzen ikaskuntzaren prozesuen ikuspegi orokorra azaltzea.
• Ikasleekin izan daitezkeen zenbait egoera ezagutzea eta biziaraztea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Ikaskuntza
2. Bigarren hizkuntzen ikaskuntzari buruzko teoriak
3. Ikasle heldua
4. Programak
5. Hizkuntzaren ebaluazioa
6. Esku-hartzea
7. H2ren ikaskuntzako ikertzeko metodoak

Metodologia

• Azalpen teorikoak egingo dira, bai irakaslearen aldetik, baita ikasleen aldetik ere.
• Azaldutako edukiak eta materialak aztertu, ulertu eta baloratu egingo dira.
• Ikasleek bakarka nahiz taldeka zenbait praktika gauzatuko dituzte.
• Ikasleek jorratutako lanen aurkezpenak burutuko dira klasean

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO MISTOAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 40%
    • DILAN(Diziplinarteko Lana) 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasleak lortuko duen notaren jatorria honako hau izango da:
- %80: gehienez 8 puntu.
1. Arlo teorikoa gainditu (bakarkako azterketa idatzia Ik. programa idatzia). Gainditzeko, 10 puntutatik gutxienez 5 eskuratu behar ditu.
2. Arlo praktikoa gainditu (taldekako lan idatzia. Ik. Lanaren ezaugarriak). Gainditzeko, 10 puntutatik gutxienez 5 eskuratu behar ditu.
Bi arloak gainditu ezkero, batezbestekoa egingo da eta emaitza x 0,80 biderkatuz lorturikoa izango da ikasgaiaren %80a.
- %20: gehienez 2 puntu.
Taldekako DILAN (Diziplinarteko Lana)eginda lorturiko puntuazioa gehituko zaio aurreko notari. Bien batura izango da ikasgaiaren azken nota.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen ikaslea eta deialdiari uko egin nahi badio, irakasleari adierazi beharko dio ikasgaiaren denboraren 2/3 pasa baino lehen (10 aste)

Nahitaez erabili beharreko materiala

Eskoletan emandako edukiak.
Artikulu osagarrien txostena.
Programa idatzia.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

. Pastor, S. (2004): Aprendizaje de segundas lenguas. Lingüística aplicada a la enseñanza de idiomas. Alicante: Universidad de Alicante.
. Pikabea, I. (2008): Glosario del Lenguaje. La Coruña: Netbiblo
. Rubia, F. J. (2009): Zer da zure burmuinari buruz dakizuna? 60 galderari, 60 erantzun. Donostia: Gaiak.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

.Boixereu, M. (2000): Autoaprendizaje de lenguas extranjeras: educación a distancia, centros de recursos, aplicación en clases numerosas. Madrid: UNED.
.Europako Kontseilua (2002): Erreferentzi marko europar bateratua: hizkuntzen ikaskuntzarako, irakaskuntzarako eta ebaluaziorako. Donostia: HABE
.Mazzota, P. (2004): Aprendiendo a aprender. Estrategias de aprendizaje de segundas lenguas y autonomía del estudiante. Sevilla: Edición y Comunicación. S.L.
.Muñoz, J. (1991): La adquisición de las lenguas extranjeras. Madrid: Visor.
.Rubin, J.; Thompson, I. (1988): Nola izan hizkuntza ikasle arrakastatsua. Itzulpen Saila, 20. Donostia: HABE.
.Vez, J.M. (2000): Fundamentos lingüísticos en la enseñanza de lenguas extranjeras. Barcelona: Ariel.
  • Aldizkariak:

BAT aldizkaria
BORDON, Madrid: Sociedad española de Pedagogía, 1949-
HIZPIDE aldizkaria
INTERNATIONAL JOURNAL OF MULTILINGUALISM
JAKIN [Yakin, 1956-1960], Arantzazu: [s.n.], 1961-
LANGUAGE AND EDUCATION: An International Journal, Clevedon, Avon: Multilingual Matters,
TANTAK aldizkaria
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.multilingual-matters.com
www.interculturalpress.com
www.linguistlist.org
www.coe.fr/index.asp
www.hezkuntza.net
www.isei.euskalnet.net
www.uv.es
www.cervantes.es
www.habe.euskadi.net

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/03/16
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es