Ogi apurrak

26270 - Estatistika Hezkuntzan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Estatistika Hezkuntzan, Pedagogia eta Gizarte Hezkuntzako 1. Kurtsoko ikasgaia da. Ikasgai honetan lortu nahi diren gaitasunak bere testuinguruan kokatzeko, Pedagogiako graduan eta Gizarte Hezkuntza lortu nahi direnak kontuan hartzea ezinbestekoa da.

Pedagogia Graduko eta Gizarte Hezkuntza Graduko ikasketen antolamendua modulukako eskemari jarraituz egituratu da. Pedagogia Gradua eta Gizarte Hezkuntza Gradua zazpi moduluk osatuak dira; lauhileko bakoitzean modulu bat egingo da lehenengo hiru ikasturteetan eta azken modulua, laugarren ikasturtean. Lehenengo ikasturteko bi moduluetan eta bigarren ikasturteko lehenengo moduluan elkarrekin doaz bi titulazioak.

Baina, zer da modulua?.

Modulua ikasgaiak antolatzeko modu bat da, koordinazioa errazten duena eta formazioan sakontzeko eszenatokia eskaintzen duena. Modulukako antolaketarekin barne koherentzia eman nahi zaio karrerari, eta zentzua eman Pedagogoaren eta Gizarte Hezitzailearen perfilei eta euren txertatze profesionalari. Lehenengo ikasmailako bi moduluetan Pedagogian eta Gizarte Hezitzaileen lan esparruetan oinarrizkoak diren bi gai sakondu nahi dira. Modulu horiekin hezkuntza praktika ematen deneko hezkuntza testuinguruei buruzko ezagutza eta praktika eskuratzea (Modulu 1) ahalbidetuko dioten konpetentziak eta baita ere hezkuntza alorrekoprofesionalarentzat beharrezkoak diren konpetentziak (Modulu 2) garatuko ditu ikasleak.

Lehenengo modulua osatzen duten ikasgaiek Pedagogiako eta Gizarte Hezkuntzako
Lehen kurtsoko, lehenengo moduluan, ikasgai ezberdinetan, Pedagogiako eta Gizarte Hezkuntzako ikasleek talde bakar batean elkartuta daude.

Lehen modulua osatzen duten ikasgaiak hauek dira:

•    Hezkuntzaren Soziologia,
•    Hezkuntzaren Historia,
•    Garapenaren Psikologia,
•    Heziketa, hizkuntza, kultura eta aniztasuna eta
•    Estatistika Hezkuntzan.

Ikasgai hauek, Pedagogiako eta Gizarte Hezkuntzako oinarri batzuekin harremanetan jartzen dute ikaslea hezkuntza testuinguru zehatzetan. Moduluak hezkuntza testuinguruen ikuspegi orokorra eskaini nahi du eta, aldi berean, horiek ulertu eta deskribatzeko klabe batzuk eman esparru desberdinetatik abiatuz: gizarte esparrutik, historia eta kulturatik, eta giza garapenaren alderditik, informazioaren bilketa eta analisi prozesuaren laguntzaz eta emaitzen aurkezpena eginez. Guzti hau kontutan hartuz, Modulu I-eko konpetentziak (gaitasunak) eta helburuak hauek dira:

M.1.- Hezkuntza eta gizarte testuinguru desberdinetan esku-hartzeari dagozkion oinarri teorikoak (psikologikoak, soziologikoak eta pedagogikoak) ezagutu eta ulertu.

M.2.- Errealitate konplexua (hizkuntza mailakoa, soziala, kulturala eta generoari dagokiona) interpretatu, tresna eta prozedura desberdinen bitartez (estatistikoak, metodo historikoa, soziologikoa, etab.) eta oinarrizko informatika programak erabiliz.

M.3.- Hezkuntza ezagutza eraikitzeko esanguratsua den informazioa hautatu eta prozesatu (testuinguruaren analisia eta egoera-arazoak).

M.4.- Gizarte eta hezkuntzaren alorreko gaiei buruzko ideiak, argumentuak publikoki azaldu ahoz, pertsona eta talde garapenera bideratutako baliabide didaktikoen laguntzaz.

M.5.- Gizarte errealitatearen analisiari buruzko txosten idatziak egin, aurrez ezarritako irizpide formalei jarraituz.

M.6.- Ikaskuntza ekintzak eta eginbeharrak burutzeko jarrera baikorra azaldu.

M.7.- Elkarlanerako jarrera arduratsua eta etikoarekin lan egin lan-taldeen barruan, horrek dakartzan zailtasunak atzeman eta konpontzeko modua eginez.

Modulu honetako konpetentziak garatuz ondorengo ikaskuntza emaitzak eskuratu nahi dira:

a)Gure testuinguru historiko eta kulturalean hezkuntzak dituen ezaugarriak zehaztu dokumentu idatzi batean, genero ikuspegia argi eta garbi azalduz.

b)Hezkuntza lanbideak garatzen direneko hezkuntza testuinguru desberdinak bereizi eta ezaugarritu euskarri anitzetan.

c)Hezkuntza testuinguruen osagai historikoak, soziologikoak, psikologikoak eta hizkuntzari zein kulturari dagozkionak jaso.

d)Hezkuntza testuinguru jakin baten aldagai desberdinak mugatu idatziz, teknika estatistikoak, historikoak, soziologikoak eta psikologikoak erabiliz.

e)Txosten egituratu eta argumentatua idatzi, ezarritako irizpide akademiko eta formalak erabiliz.

f)Moduluan jorratu diren gaiei dagozkien ideiak, pentsamenduak ahoz azaldu ikastalde orokorraren aurrean.

g)Modulu honetako ekintzen eta eginbeharren plangintzan ezarri diren prozesuak jaso.

h)IKT tresnak lanak egin eta azaltzeko garaian erabili.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Estatistika hezkuntzan garatu beharreko gaitasun espezifikoak.

Pedagogia eta Gizarte hezkuntzako I. moduluko gaitasunak kontutan hartuta, ikasgai honekin, bereziki, lortu nahi diren gaitasunak hauek dira:

E1. Ikerketa Metodologia eta Hezkuntza Zientzien testuinguruan Estatistikak eskaintzen dituen ahalmenak ezagutu.

E2. Prozesu sistematiko baten barruan, informazio-bilketan, datu-analisian eta, halaber, emaitzen interpretazio eta aurkezpenean, Estatistikaren papera aztertu.

E3. Estatistika Hezkuntza-ikerkuntzaren prozesuan kokatu.

E4. Arrazoibide estatistikoaren oinarrizko kontzeptuak ulertu: Zoria, probabilitatea eta inferentzia.

E5. Zenbakiz, grafikoz eta informazioa esploratuz egindako sintesien osagaiak ezagutu eta informatika bidez lortu.

E6. Lege normalaren sarrera eta praktika eta teoriaren erabilera, oinarrizko lege teoriko gisa aurkeztu.

E7. Bi aldagairen arteko erlazioaren azterketa bideratzen dituzten koefizienteak zehaztu, kalkulatu eta interpretatu (ulertu), bakoitzaren erabilgarritasunaren egokitasuna aztertuz.

E8. Korrelazioa eta kausa kontzeptuak bereizi.

E9. Eredu lineala eta haren interpretazioa, erabilera eta mugak jakin.

E10. Probabilitate-teoriaren hastapen-kontzeptuak ulertu.

E11. Neurketa-eskalen fidagarritasunaren kontzeptua ulertu eta hori kalkulatzen ikasi.

E12. Neurrien barne-egitura zer den ulertu.

E13. Ohiko banaketa diskretu eta jarraituen teoria jakin.

E14. SPSS programaren funtzionamenduaren eta erabileraren oinarrizko arauak ezagutu.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. GAIA. ESTATISTIKA: OINARRIZKO KONTZEPTUAK

1.1.Adibideak
1.2.Estatistika, ikerketa prozesu batean.
1.3.Oinarrizko kontzeptuak estatistikan
1.4.Neurketa
1.5.Aldagaiak

2. GAIA. ALDAGAI BATEN ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA. DATUEN ANTOLAKETA ETA AURKEZPENA
2.1.Datuen antolakuntza. Maiztasunen banaketa
2.2.Adar eta orrien diagrama.
2.3.Maiztasunen banaketa baten eraketa
2.4.Adierazpen grafikoak

3. GAIA. MAIZTASUN BANAKETA PROPIETATEAK
3.1. Joera zentraleko neurriak (indizeak)
3.2. Banakako posizioko neurriak (indizeak)
3.3. Aldakortasun- edo sakabanatze neurriak (indizeak)
3.4. Formari buruzko indizeak: asimetria eta kurtosia
3.5. Spssren emaitzak
3.6. Adibide orokor bat
3.7. Ariketak

4. GAIA. PUNTUAZIO ERALDATUAK eta BANAKETA NORMALA

4.1. Puntuazio diferentzialak
4.2. Puntuazio tipikoak
4.3. Puntuazio tipiko deribatuak
4.4. Kurba normala
4.5. SPSS, puntuazio mota ezberdinak eta banaketa normala.
4.6. Ariketak.

5. GAIA. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA. 2 ALDAGAI EDO GEHIAGO

5.1.Aldagaien arteko erlazioaren adierazpen grafikoa
5.2.Korrelazio koefizientea
5.3.Korrelazio koefiziente ezberdinal
5.4.Korrelazioa eta kausalitatea
5.5.Korrelazioak spss erabiliz
5.6.Ariketak

6. GAIA. ERREGRESIO LINEALA
6.1. Erregresioaren oinarriak
6.2. Erregresio lineal sinplea
6.3. Erregresio anizkoitza
6.4. Ariketak

7.GAIA. INFERENTZIA. OINARRIZKO KONTZEPTUAK    

7.1. Laginak eta populazioak. Inferentzia estatistikoaren betebeharrak
7.2. Lagin adierazgarria. Laginketa aleatorioa
7.3. Probabilitatearen oinarrizko kontzeptuak.
7.4. Probabilitatearen teoria eta propietateak.
7.5. Ariketak

8.GAIA. ALDAGAI ALEATORIOAK eta PROBABILITATE BANAKETA TEORIKOAK

8.1. Aldagai aleatorioak
8.2. Banaketa teorikoak. Banaketa binomiala
8.3. Beste banaketa diskretuak: Pascalen banaketa eta Poissonen banaketa
8.4. Banaketa normala
8.5. Beste banaketa jarraiak: Ji karratuaren banaketa, Student en t banaketa,
Snedeckor en F banaketa

9.GAIA. SPSS. Oinarrizko aginduak.

9.1. SPSSekin eginiko datu analisi baten etapak
9.2. Datu fitxategi baten sorrera.
9.3. SPSS. Laguntza motak
9.4. Datuen edizioa
9.5. Datuen eraldaketa
9.6. Kasuen aukeraketa
9.7. Emaitzen fitxategiak

Metodologia

Ikasgai honek, Pedagogia, Gizarte hezkuntzan eta, orokorrean, Giza zientzietan duen paper instrumentala kontuan hartuz, klaseetan erabiliko den metologia hirukoitza izango da. Alde batetik klase teorikoak, bestalde adibide eta ariketak eta, azkenik, ikasleek, taldeka eta irakaslearen zuzendaritzapean lan praktiko bat egin beharko dute. Lan praktiko hau, moduluko beste ikasgaiekin koordinatuta egin beharko da.

Beraz, klasean egingo diren aktibitateak lau eratakoak izango dira:

• Azalpen teorikoak (gelan).

• Ariketak (etxean eta gelan).

• SPSS Praktikak (Informatika gelan).

• Disziplinarteko Lana –DILAN (gelan eta Informatika gelan).


2015-16 ikasturteko ikasgai honen ordutegia, baita ere, bi egunetan banatuta dago. Osteguna eta Ostirala. Ostegunetan (150 minutuko klasea), batez ere azalpen teorikoak eta gaiarekin erlazionatuta dauden praktikak/ariketak egingo dira. Ostiralak (90 minutuko klase praktikoa) ariketak eta DILAN lana egiteko erabiliko dira.

ARIKETAK. Ikasleek, ariketak, beraien kabuz egin beharko dituzte. Klasean zenbait adibide egin ondoren, ariketa batzuk planteatuko dira (beraien azken emaitza emanez). Ikasleek ariketa hauek egiten saiatu ondoren arazo edota zalantzarik baldin badute, klasean egingo dira, baina beti, ikasleak saiatu ondoren.

MODULUKO DISZIPLINARTEKO LANA (DILAN)

Zer da Moduluko Disziplinarteko Lana? . Modulukako egitura jarduera global eta diziplinarteko batean gauzatzen da, zeinaren bidez frogatu ahal izango dituen ikasleak modulurako diseinaturiko konpetentziak. Horretaz gain, irakasleek zein ikasleek egindako koordinazio lana biltzen duen elementua da, ikasgaiari dagokion ikuspegi zurruna gaindituz.

Talde-lan bat da konpetentziak eta ezagutzak (eskuratutakoak eta eskuratzeke direnak) martxan jartzea ahalbidetzen duena, hezkuntza arazo bati erantzuteko artikulatuz. Zeharkako gaitasunak (elkarlanean aritzeko gai izan, dokumentuak egiten jakin, txostenak idazten, etab.) ikasteko balio du talde-lan honek. Jarduera honi Modulurako Jarduera Diziplinartekoa deituko diogu.
Nola landuko da Moduluko Disziplinarteko Lana?

- DILANa talde-lana da. Taldeko ikasle kopurua: 5

- DILAN-erako beharrezkoa den lan-karga ikasgai bakoitzeko ordu kopuruaren %15 izango da. Hau da, 9 ordu presentzialak eta 30 ordu ez presentzialak moduluko ikasgai bakoitzean.

- DILAN ikasle-talde bakoitzak irakasle/tutore bat izango du, bere lanaren jarraipena egingo duena. Lehenengo hamabostaldian egingo dira talde-tutore esleipenak. Irakasle/tutorearen lana izango da diziplinartekoa den jarduera honetan ikasle-taldea orientatzea, lanaren jarraipena egitea eta ebaluatzea.

- DILAN-erako lana eta jarraipena ikasgaietako praktika orduetan egingo da.

Lehenengo Moduluko DILANa

Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza graduetako memoriak finkatzen duenez, Lehenengo Moduluko DILAN-a txosten idatzi bat izango da, hezkuntza testuinguru bat deskribatuaz, modu horretan ikasleak moduluko gaitasunak landu dituela erakutsi beharko duelarik.

Proiektu honen enuntziatua honakoa litzateke: “Zuenherriko udaletxeak, hurrengo urteetarako bere plan estrategikoaren barnean, hezkuntzaren egoeraren diagnostiko edo erradiografia bat egin nahi du, eta zuei eman dizuete lan hori egiteko enkargua”.

Lanaren izenburua honakoa izango da: “Nolakoa da, eta nola aldatu da hezkuntzaren egoera eta bere testuinguru soziala, zuen auzo, herri, hiri edo eskualdean?”

Horretarako, talde bakoitzak hezkuntza testuinguru bat aukeratu, eta deskribatu-aztertu egin beharko du. Lan horretan laguntzeko irakasle-tutore bat edukiko du talde bakoitzak.

Estatistika errealitatea “ikusteko” tresna bat dela kontuan hartuz, DILANeko lanean, Soziologia, Hezkuntza,… edo beste ikasgai batean aztertu behar den gaia (edo gai baten atal bat) kontutan hartuz, datu bilketa bat egin behar da (horretarako inkesta bat eraiki). Bigarren momentuan, jasotako datuak informatizatu ondoren, hauen analisi estatistikoak egin behar dira eta, baita ere, emaitzak plazaratzeko behar diren grafiko mota ezberdinak eraiki.

Izenburua: Soziologia, hezkuntza,… edo beste ikasgai batean aztertu behar den gaia (edo gaiaren atal bat) : Proiektu bati buruzko Analisi Estatistikoak

Proiektuak erantzun beharreko galdera, adibidez, hau izan daiteke: “Nolakoa da, eta nola aldatu da, zure auzo, herri edo eskualdea?”. Analisi estatistikoak.

Proiektuaren aurkezpena edo deskribapena (enuntziatua):

• Gai bat aukeratu eta izenburu argi eta garbi bat asmatu.
• 15-20 lerrotan lortu nahi diren helburuak zehaztu.
• Inkesta bat eraiki
• Inkesta pasa (gutxienez 50 pertsonei)
• Datuak informatizatu (ordenagailuan sartu) SPSS erabiliz.
• Datuak aztertu: Analisi estatistikoak egin eta behar diren grafikoak eraiki
• Ondorioak atera
• Txostena idatzi

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 70%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 15%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazioa

Ikasgai honen ebaluazioa, hausnarketa prozesu gisa ulertzen da. Ikasleak bere buruaren kontzientzia hartzen du eta lortu beharreko helmugak ezagutu behar ditu. Irakaslea berriz, prestakuntzazko helburuak lortzeko orientatzen duen gidaria bihurtzen da. Zentzu honetan, Ikaskuntzari Bideratutako Ebaluazioa (IBE) (Learning-Oriented Assessment) proposatzen da. Hau eman dadin, ez da nahikoa ebaluatzeko erabiltzen diren tresnak eta prozedurak bakarrik aldatzea, beste hainbat alderdi ere aldatu beharko dira. Benetako IBEa eman dadin, hona hemen bete beharreko baldintzak:

• Ebaluaziorako egingo diren ariketak, ikaskuntzarako ere balioko duten ariketak izango dira.
• Feedback -en (atzera-elikadura) ordez, Feedforward -a (aurrera-elikadura) proposatzen da. Ikasleei informazioa eskaini behar zaie ez bakarrik jakiteko non dauden, bere lana eta ikaskuntza hobetzeko baizik.
• Ikaslea inplikatu egin behar da bere lanaren ebaluazioan, hau da autoebaluazioak bere lekua izan behar du.
• Kalifikazioa, hautatutako ikaskuntza motaren arabera egingo da.

Ikasleen egoera ezberdinak direla eta, ebaluazioa zehazteko orduan hiru ikasle mota bereiziko ditugu: Klaseetara etorri eta DILAN lana egiten dutenak, klaseetara bai eta DILAN ez (errepikatzaileak edota ikasgai guztietan matrikulatuta ez daudenak), eta klaseetara etortzerik ez dutenak. Ikasle mota bakoitzaren ebaluazioa honela zehazten da.
DILANek, %15eko balioa izango du ikasgai bakoitzean eta moduluko irakasle taldearen artean izango da ebaluatua nahiz eta arduraduna talde bakoitzaren irakasle-tutorea izan.

Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen ikaslea eta deialdiari uko egin nahi badio, irakasleari adierazi beharko dio ikasgaiaren denboraren 2/3 pasa baino lehen (10 aste)

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ebaluazioa

Ikasgai honen ebaluazioa, hausnarketa prozesu gisa ulertzen da. Ikasleak bere buruaren kontzientzia hartzen du eta lortu beharreko helmugak ezagutu behar ditu. Irakaslea berriz, prestakuntzazko helburuak lortzeko orientatzen duen gidaria bihurtzen da. Zentzu honetan, Ikaskuntzari Bideratutako Ebaluazioa (IBE) (Learning-Oriented Assessment) proposatzen da. Hau eman dadin, ez da nahikoa ebaluatzeko erabiltzen diren tresnak eta prozedurak bakarrik aldatzea, beste hainbat alderdi ere aldatu beharko dira. Benetako IBEa eman dadin, hona hemen bete beharreko baldintzak:

• Ebaluaziorako egingo diren ariketak, ikaskuntzarako ere balioko duten ariketak izango dira.
• Feedback -en (atzera-elikadura) ordez, Feedforward -a (aurrera-elikadura) proposatzen da. Ikasleei informazioa eskaini behar zaie ez bakarrik jakiteko non dauden, bere lana eta ikaskuntza hobetzeko baizik.
• Ikaslea inplikatu egin behar da bere lanaren ebaluazioan, hau da autoebaluazioak bere lekua izan behar du.
• Kalifikazioa, hautatutako ikaskuntza motaren arabera egingo da.

Ikasleen egoera ezberdinak direla eta, ebaluazioa zehazteko orduan hiru ikasle mota bereiziko ditugu: Klaseetara etorri eta DILAN lana egiten dutenak, klaseetara bai eta DILAN ez (errepikatzaileak edota ikasgai guztietan matrikulatuta ez daudenak), eta klaseetara etortzerik ez dutenak. Ikasle mota bakoitzaren ebaluazioa honela zehazten da.
DILANek, %15eko balioa izango du ikasgai bakoitzean eta moduluko irakasle taldearen artean izango da ebaluatua nahiz eta arduraduna talde bakoitzaren irakasle-tutorea izan.

Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen ikaslea eta deialdiari uko egin nahi badio, irakasleari adierazi beharko dio ikasgaiaren denboraren 2/3 pasa baino lehen (10 aste)

Nahitaez erabili beharreko materiala

- e-gelan zintzilikatuta dauden apunte, ariketa eta materialak

- Etxeberria, J. (2011). Estatistika Aplikatua. Donostia: Elhuyar.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Oinarrizko liburua:

Etxeberria, J. (2011). Estatistika Aplikatua. Donostia: Elhuyar.

Bibliografía:

Allen Paulos, J. (1995). El hombre anumérico. Barcelona: Tusquets.

Escobar, M. (1999). Análisis Gráfico – exploratorio. Madrid: La Muralla

Elosua, P. eta Etxeberria, J. (2013). R Commander eta datuen analisia. Bilbo: UEU.

Etxeberria, J, Tejedor, F.J. (2005). Análisis descriptivo de datos en Educación. Madrid: La Muralla.

Etxeberria, J. (2003). Estatistika eta SPSS. Donostia: Elhuyar.

Fernandez, K. (1989). Estatistika deskribatzailea. Bilbo: UEU.

Fernandez, M.J. y otros. (1990). 225 problemas de Estadística Aplicada a las Ciencias Sociales. Madrid: Síntesis.

Tanur, J.M. y otros. (1997). La Estadística : una guía de lo desconocido. Madrid: Alianza

Tomeo, V. y Uña. I. (2003). Lecciones de Estadística Descriptiva. Madrid: Thomson

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Gómez Bezares, F. (1983). Cómo utilizar e interpretar la Estadística. Madrid: Ibérico de Ediciones.

Ibabe, I., Etxeberria, J. (2001). Datu-analisia eta SPSS: praktikak. Donostia. Elhuyar.

Tanur, J.M. y otros. (1997). La Estadística : una guía de lo desconocido. Madrid: Alianza

Tomeo, V. y Uña. I. (2003). Lecciones de Estadística Descriptiva. Madrid: Thomson
  • Aldizkariak:

OROKORRAK:

Tanttak
Bordón
RELIEVE
Revista de Educación
Revista Española de Pedagogía
Revista de Investigación Educativa

ESPEZIFIKOAK:
American Statistician
Educational Researcher
Journal of the American Statistical Assotiation
Evaluation and Research in Education
Journal of Educational Measurement
Journal of Educational and Behavioral Statistics
Psychometrika
Review of Educational Research
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://asa.ugl.lib.umich.edu/chdocs/statistics/stat_guide_home.html
http://seamonkey.ed.asu.edu/~behrens/edstat/edstat.sig.home.html
http://www.amstat.org/education/index.html
http://www.stat.unipg.it/cirdis/
http://www.stats.gla.ac.uk/cti/
http://www.stat.ucla.edu/
http://www.ugr.es/~batanero/
http://www.nie.ac.sg:8000/~wwwmath/icots.html
http://www.ruf.rice.edu/~lane/hyperstat/contents.html.
http://www2.ncsu.edu/ncsu/pams/stat/info/iase/menu.html
http://www.ugr.es/~batanero/
http://www2.ncsu.edu/ncsu/pams/stat/info/jse/homepage.html
http://huizen.dds.nl/~berrie/
http://www.amstat.org/education/STN/

http://www.geom.umn.edu/docs/education/chance/

http://lib.stat.cmu.edu/DASL/
http://www.stat.scarolina.edu/rsrch/gasp/
http://www.maths.ntu.ac.uk/rss/index2.html
http://seamonkey.ed.asu.edu/~behrens/siip/
http://asa.ugl.lib.umich.edu/chdocs/statistics/mailing.html#3
http://www.shodor.org/interactivate/activities/bargraph/index.html         
http://www.ecu.edu/si/cd/interactivate/activities/boxplot/
http://www.ruf.rice.edu/~lane/stat_sim/comp_r/index.html
http://it.stlawu.edu/~rlock/maa51/outline.html
http://www.stat.uiuc.edu/courses/stat100/java/GCApplet/GCAppletFrame.html      http://www.pntic.mec.es/Descartes/index.html
http://www.ruf.rice.edu/~lane/stat_sim/sampling_dist/
http://www.swin.edu.au/maths/iase/resources.html :     
http://www.unalmed.edu.co/~estadist/GALTON/GALTON.htm    
http://www.stat.sc.edu/~west/applets/
http://davidmlane.com/hyperstat/index.html
http://www.ruf.rice.edu/~lane/stat_sim/index.html
http://noppa5.pc.helsinki.fi/links.html#java          http://www.e-biometria.com/ebiometria/net-stat/net-stat.htm
http://www.kuleuven.ac.be/ucs/java/
http://www.stat.berkeley.edu/~stark/index.html http://www.stat.duke.edu/sites/java.html     http://www.stat.uiuc.edu/~stat100/cuwu/
http://www.stat.sc.edu/~west/javahtml/Histogram.html

Oharrak

Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen ikaslea eta deialdiari uko egin nahi badio, irakasleari adierazi beharko dio ikasgaiaren denboraren 2/3 pasa baino lehen (10 aste)
Azken aldaketaren data: 2017/08/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es