Ogi apurrak

25188 - Euskararen Arauak eta Erabilerak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Pedagogia titulazioko helburuetako bat da ikasleei jarduera-esparru jakin batzuetan (gizarte-, eskola- eta enpresa-esparruetan besteak beste) lan egiteko gaitasuna emango dien prestakuntza praktiko eta balioaniztuna eskaintzea. Prestakuntza-urteetan zehar eskuratu beharreko gaitasunen artean, nabarmentzekoak dira, Euskararen Arauak eta Erabilerak irakasgaiari dagokionez, bi hauek:

-Pertsonen artean harreman eta komunikazio horizontal eta enpatikoa sustatzeko baldintzak sortzeko, testuinguru eleanitzetan eta kulturanitzetan gizarte-inklusioa sustatzeko (entzutea, negoziazioa, adostasuna eta desadostasuna, etika...).
-Publiko espezializatuentzat eta ez-espezializatuentzat irizpide zientifiko eta sistematikoen araberako proposamenak lantzeko eta argudiatzeko, idatziz nahiz ahoz, erabakiak hartzeko prozesuak errazteari begira.

Azkenik, gogoan izan behar zein diren pedagogoen profil profesionaletako batzuk: baliabide didaktikoen, teknologien eta multimedia baliabideen diseinatzaile, aholkulari eta ebaluatzailea; hezkuntzako material eta testuen diseinatzaile, aholkulari eta ebaluatzailea; irakaslea; edo IKTetan aditua.

Testuinguru horretan Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) hirugarren ikasturtean eskaintzen den hautazko irakasgaia da. Oinarrizko hizkuntza-trebakuntza eskaini nahi die Pedagogia Graduko ikasleei, goian aipaturiko jardun-eremu akademiko eta profesionalean euskaraz zuzen eta egoki jarduteko gai izan daitezen, bai eta dagozkien gaitasun horiek behar bezala eskuratu ahal izateko ere. Irakasgai honek lotura zuzena du Pedagogia Graduko hirugarren mailan bertan, bigarren lauhilekoan eskaintzen den Komunikazioa Euskaraz (KE) izeneko irakasgaiarekin. Gainera, Esku Hartze Pedagogkikoa, M5 moduluko irakasgaietako bat da, profesionalentzat prestakuntza-proposamenak diseinatzean hizkuntza zuzen eta egokiak duen garrantziaz ohartaraztea helburu duena.

Bestalde, guztiz lagungarri izango zaie ikasleei Euskararen Arauak eta Erabilerak irakasgaian eskuratutako prestakuntza Gradu Amaierako Lanari ekitean.

Irakasgaia Pedagogia euskaraz zein gaztelaniaz ikasten duten ikasleei dago zuzendua. Modalitate presentzialean eskaintzen da, eta multimedia gelan garatzen da.

Irakasgaia burutu ahal izateko gutxienez euskarako B2 maila izatea komeni da (Batxilergoa, B ereduan lortzen dena).

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Pedagogia Graduko ikasleek eskuratu beharreko gaitasun multzoaren barruan, honakoak dira Euskararen Arauak eta Erabilerak irakasgaiak emango dizkienak::

1.    gaitasuna. Goi mailako tituludunek, euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan

2.    gaitasuna. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan

3.    gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan

ZEHARKAKO GAITASUNAK: Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, zeharkako gaitasunak garatzeko aukera izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Horrenbestez, irakasgai honetan ikaslea prestatuko da:

a)    Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere testuak zuzendu eta egokitzeko
b)    Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak…) eraginkortasunez erabiltzeko
c)    Internet eta IKTak testuinguru akademiko zein profesionalean eraginkortasunez erabiltzeko
d)    Talde-lanean zein nork bere kasa, autonomiaz eta arduraz jarduteko

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK


Aurreko atalean zehaztutako helburuak erdiesteko, hainbat langai jorratuko dira irakasgaian zehar.

1. Hizkuntza Pedagogiaren alorreko komunikazio-prozesuetan
1.1. Hizkuntza, sistema gisa: hizkuntzaren osagaiak, dimentsioak eta funtzioak
1.2. Hizkuntzaren alderdi soziolinguistikoa eta psikolinguistikoa
1.3. Hizkuntzaren aldaerak eta erabilerak
1.4. Euskararen normalizazioa eta estandarizazioa giza zientzien arloan

2. Testuak Pedagogiaren alorreko komunikazio-prozesuetan
2.1. Testua, komunikazio-unitate: testugintza eta testualtasun-baldintzak
2.2. Pedagogiaren komunikazio-esparruaren testu-genero nagusiak
2.3. Komunikazio espezializatua: bereizgarriak
2.4. Aldakortasuna

3. Euskara zaindua: gida-lerro nagusiak
3.1. Euskaltzaindiaren araugintza: euskara batuaren arauak eta hiztegi batua
3.2. Euskara batuaren garapen estilistikoa: irizpideak eta proposamenak
3.3. Estilo-aukerak filosofiaren jardun-esparruan
3.4. Kontsulta-baliabideak

EGITARAU PRAKTIKOA
Hirutariko ariketak egingo dira: ariketa analitikoak, ariketa globalak eta zeharkako ariketa bat.
Ariketa analitikoetan, hizkuntza-egitura jakin batzuk landuko dira batik bat, baina baita Interneteko hizkuntza-baliabideak eta giza eta gizarte zientzietan erabiltzen diren egitura fraseologiko eta esapide berezi batzuk ere. Mota honetako ariketetan, berebat, Euskaltzaindiaren arauak, nominalizazioak, gerundio egiturak, ortotipografia eta puntuazio-marka batzuk izango dira langai. Bakarka, talde txikitan edo talde osoan egingo dira, eta ikasgelan zuzenduko. Ikasgelan egiteko ariketa horiez bestalde, auto-zuzenketako ariketak egingo dira.
Ariketa globaletan, bestalde, testua izango da langaia. Ariketa batzuetan, testuak idatziko dira, mota desberdinetakoak eta formaltasun-maila desberdinetakoak, eta haietan, egokitasuna, zuzentasuna, ulergarritasuna eta irakurgarritasuna hartuko dira aintzat. Beste ariketa batzuetan, berriz, testuetan akatsak aurkitu eta zuzendu beharko dira.
Zeharkako ariketa, azkenik, ikastaldi osoan zehar gauzatuko da, eta ahozko aurkezpen bat prestatzea izango da; dibulgazio-gai bati buruzko hitzaldi bat prestatzea, hain zuzen. Ariketa hau hiru jardueraz egongo da osaturik. Batetik, idazlan bat egin beharko da, hitzaldiaren oinarria bera; bestetik, powerpoint bat, aurkezpenaren osagarria izango dena, eta, azkenik, ahozko aurkezpena. Hizlari bakoitzari denbora-kantitate bat egokituko zaio, eta hitzaldia denbora horretara egokitu beharko du.

Metodologia

Irakasgai hau PEDAGOGIA euskaraz zein gaztelaniaz egiten ari diren ikasleentzat da egokia.

Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik.
Gelan egin beharreko ariketez gainera, ikasleek auto-ikasketako eta auto-zuzenketako ariketak ere egin beharko dituzte, beren kabuz. Haien bidez nahi da ikasleek, gogoeta eginda, ikas dezaten bere “arauak” sortzen; ariketa horien gauzatzean, laguntzaile eta gidari izango dute betiere irakaslea, eskoletan zein tutoretza-orduetan. Hein batean, auto-ikasketa bultzatu nahi da, ikasleek nolabaiteko autonomia-maila eskuratu dezaten eta unibertsitatetik irteten direnean hizkuntzaren inguruan sor dakizkiekeen arazoei erantzuteko gauza izan daitezen.
Saio guztiak (eskola magistralak zein praktikoak), ahal dela, informatika-gelan egiten saiatuko da; izan ere, jarduera guztietarako (teorikoak zein praktikoak) Moodle prataforma erabiliko da. Plataforma horretan, ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura; irakasgaia aurrera eramateko behar duten material guztia (ariketak eta abar), baina baita material osagarria (artikuluak...) eta Web-orri interesgarrietarako estekak ere. Halaber, jardueren egunkaria izango dute ikasleek. Hartan, egunez egun, egindako jarduerak jasoko dira, teorikoak zein praktikoak; hartara, ikasleak, eskolara huts eginez gero, ez du arazorik izango ikasgaiaren hariari jarraitzeko.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 20%
    • BANAKAKO LANAK 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio jarraitua izango da ebaluazio-tresna nagusia. Hark izango du lehentasuna.

-Eskoletara joan beharko du ikasleak (eskolen % 80ra gutxienez), eta behar den garaian eman/egin beharko ditu irakasleak agindutako hainbat eratako lanak.

-Zeregin batzuk notarako izango dira, eta jaso egingo ditu irakasleak. Beste batzuek, berriz, ez dute berariazko notarik izango, baina kontuan hartuko dira ebaluaziorako.

-Ebaluazio jarraitua egiten ari denak eta eskolaren batera joaterik izan ez duenak etxean egin beharko ditu ariketak, eta irakasleari bidali ahal bezain laster. Ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatzeko, lan guztiak eginda izan beharko ditu ikasleak.

-Honako banaketa honi jarraituz jarriko da nota: % 25 ariketak (lauhileko osoan egingo dira), % 25 testa (6. astean), % 30 idazlanak
(7. eta 13. asteetan) eta % 20 aurkezpena (15. astean).


Azken ebaluazioko azterketa fakultateak ezarritako egunean eta orduan egingo da. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta % 100eko balioa izango du.



HAINBAT EGOERA:

-Ebaluazio jarraituan, ikaslea eskolen % 80 baino gutxiagora joan bada edo/eta irakasleak agindutako lanak behar zen garaian eman ez baditu, 'ez aurkeztua' jarriko zaio.

-Ebaluazio jarraitua egiten hasi den ikasleak, azkenean, ebaluazio jarraituari uko egin eta azterketara aurkeztea erabakitzen badu, hala jakinarazi beharko dio irakasleari, 10. astea baino lehen.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Azterketa izango da ez-ohiko deialdiko ebaluazio-modua: trest motako proba (%20), testu bat zuzentzea (%20) eta testu bat sortzea (idazlan luzea, %60).


Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ALBERDI, X., (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. EHU.
ALBERDI, X. eta Sarasola I. (2001): Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. EHU.
CALSAMIGLIA, H. & A. TUSÓN (1999), Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
DINTEL, F. (2005). Cómo escribir textos técnicos o profesionales. Todas las claves para elaborar informes, cartas y documentos eficaces. EDITORIAL ALBA.
EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. (http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika)
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2004) Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza.
EZEIZA, J. eta beste (2010). PREST. Unibertsitateko komunikaziorako gaitasunen esku-liburua. EHU.
GARZIA, Juan. (1997): Joskera lantegi, Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, Juan. (2005): Kalko okerrak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
GARZIA, Joxerra. (2008) Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Alberdania
HAEE / IVAP (2005): Galdezka. Euskarazko zalantzak erantzunez. IVAP.
HAEE / IVAP (2008): IVAPeko estilo-liburua. IVAP-HAEE.
KALTZAKORTA, M. (2006): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen. UEU.
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Webgune garrantzitsuak:

http://www.lantalan.com/

http://www.euskadi.net/lanhitz
http://www.euskara.euskadi.net

http://www.ehu.es/azpidazki/

http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es

http://www.ehu.es/ehulku/

http://www.erabili.com/lantresnak

http://www.ei.ehu.es

http://www.euskaltzaindia.net/

http://www.soziolinguistika.org/eralan


http://www.ivap.euskadi.net/r61-euskera/eu/
http://www.hiztegia.net
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
  • Aldizkariak:

Tantak aldizkaria (http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak/)
  • Interneteko helbide interesgarriak:

EUSKALTZAINDIA:
http://www.euskaltzaindia.net
EIMAren estilo-liburua:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia./
http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua
EUSKALTZAINDIAren arauak:
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
EUSKALTZAINDIAren Jagonet kontsultagunea:
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet
EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. Baita Interneteko helbide honetan ere:
http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika
Hiztegiak eta corpusak sarean
http://www.hiztegia.net
Euskaltzaindia: Euskera
http://www.euskaltzaindia.net/euskera
UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/
EUSKALTZAINDIA:
http://www.euskaltzaindia.net
EIMAren estilo-liburua:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia./
http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua
EUSKALTZAINDIAren arauak:
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
EUSKALTZAINDIAren Jagonet kontsultagunea:
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet
EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. Baita Interneteko helbide honetan ere:
http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika
Hiztegiak eta corpusak sarean
http://www.hiztegia.net
Euskaltzaindia: Euskera
http://www.euskaltzaindia.net/euskera
UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/04
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es