Ogi apurrak

26300 - Ebaluazioa Hezkuntzan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Pedagogiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai hau Pedagogia Graduko 2. mailako 4. moduluan kokatzen da. Modulu honek lotu egiten ditu aurreko hiruetan eskuratutako oinarri teorikoak, garapen profesionalerako esku-hartzea, eta hezkuntzako berrikuntza eta hobekuntza. Azken finean, pedagogo gisa lana egiteko prestatzen dituen hezkuntza-prozesuaren dimentsio guztiak bateratzea ahalbidetzen du.

Modulua egituratzen da ikerketaren oinarrizko osagaiei lotutako ezagutzen inguruan, dimentsio teorikoan zein aplikatuan. Hala, ikerketa-prozesu baten fase guztiak egiteko ikasleei lagungarri izango zaizkien gaitasunak garatzen dira: arazoak identifikatzea, informazioa bilatzea eta analizatzea, eta ondorioak aurkeztea. Ondoren, hezkuntzako esku-hartzeen proposamenari ekingo zaio, eta helburua izango da horiek ezartzea eta ebaluatzea etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik. IKTak garrantzi handiko tresnak izango dira, eta kontuan hartu beharko dira berrikuntza- eta aldaketa-prozesuak.

Irakasgai honen xedea ikaslea hezkuntzako ebaluazio-prozesua ulertzeko gai izatea da, prozesu horren funtzioak, eremuak, modalitateak eta ereduak kontuan hartuta. Hezkuntzaren ebaluazioari dagokionez, DILANeko lanean, hauxe azpimarratuko dugu: ebaluatu beharreko objektua, inplikatutako audientziak, ebaluazioaren helburuak eta abar mugatzearen garrantzia. Premisa horietatik abiatuta, ikasleak gai izan behar du xede horretarako egokia den ebaluazio-modalitatea,-diseinua eta -eredua aukeratzeko.

Laburbilduz, irizpide zientifikoak eta etikoak jarraituz, prozesuak, programak, egoerak eta hezkuntza erakundeak ebaluatzea litzateke, beti ere, hobekuntzara bideratutako prozesuak azpimarratuz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

MODULUKO OROKORRAK:

Ikerketako oinarrizko ereduak eta etapak ezagutzea, bai dimentsio teorikoan bai dimentsio aplikatuan.
Hainbat ikerketaren emaitzak modu oinarrizkoan aztertzea eta interpretatzea, eta horien eraikitze-prozesua ulertzea.
IKTak funtsezko tresna gisa erabiltzea, eta esku hartzeko eta aldaketak egiteko prozesuak kontuan izatea.

MODULUKO ZEHARKAKOAK:

Hezkuntzako esku-hartzeak proposatzea, horiek ebaluatzeko; hartara, etengabeko hobekuntzaren ikuspegian hezkuntza-aldaketak sustatzeko asmoz.
Ezarritako irizpide formalak erabiliz txosten idatziak gauzatu.
Egindako jarduerekin erlazionatutako ideia eta argudioak jende aurrean komunikatu.

IKFASGAIKO ESPEZIFIKOAK:

Hezkuntza ebaluazioaren oinarriak eta metodologia ezagutu.
Ebaluazio eremu desberdinetan, prozesuko alderdi esanguratsuenak antzemateko, planifikatzeko eta garatzeko gai izan
Audientzia desberdinei, azterketa ebaluatiboen prozesua eta lortutako emaitzak iragartzen jakin
Informazioa jasotzeko eta analizatzeko tresnak eta estrategiak sortu edota garatu
Hobekuntza proposamenak proposatu
Hezkuntza ebaluazioak gaur eguneko gizartean duen eragina eta garrantziaz ohartu
Ebaluagarriak diren hezkuntza-egoeren aurrean jarrera kritikoa eta analitikoa eskuratu
Hezkuntza ebaluazioan parte hartzeko eta inplikatzeko jarrera baikorrak lortu
Ebaluazioaren izaera konplexuarekiko jarrera irekia, malgua eta ulerkorra eskuratu


Ikasgai honen bitartez, moduluko gainontzeko ikasgaiekin batera, 3. eta 5. gaitasun orokorrak garatzen dira eta baita zeharkako gaitsun 7. eta 8.a ere.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Hezkuntza ebaluazioaren historia. Hezkuntzaren neurketa eta ebaluazioaren sorreratik gaur egunera arteko ibilbide historikoa.
Ebaluazioaren tipologia. Gaur egun, ikuspegi desberdinetatik aipatzen diren oinarrizko ebaluazio motak.
Ebaluazio ereduak. Autore desberdinek proposatutako ebaluazio ereduen berrikuspena. Aztertu, ebaluazio eredu hauen aplikazio praktikoa egoera ebaluatibo desberdinetara.
Programen ebaluazioa. Hezkuntza programen ebaluaziorako prozedurak. Premien analisia, aplikazioaren azterketa eta emaitza, ondorio eta inpaktuaren miaketa.
Ebaluazioaren esparruak. Hezkuntzaren ebaluazioaren esparru desberdinen berrikusketa. Besteak beste, ikasleen, irakasleen, ikastetxeen eta hezkuntza sistemen ebaluazioa.
Informazioa biltzeko estrategiak. Ebaluazioan, nahiz kuantitatiboa edo kualitatiboa izan,
informazio biltzeko dauden prozeduren berrikuspena.
Informazioaren analisia eta erabakiak hartu. Informazio kuantitatibo eta kualitatiboaren analisien prozesuak ebaluazioan. Ebaluazioaren txostena eta erabakiak hartzearen prozesua.

Metodologia

ESKOLA MAGISTRALAK: gai bakoitzari dagokion oinarrizko aspektu teorikoen azalpena, agindutako irakurketen argiztapenak eta eztabaidak. Eskola teoriko hauen oinarrizko materiala, irakasleak Interneten eskegi dituen testuak, gelan hartutako oharrak, testu liburua (bibliografiako 16.a) eta gelan banatutako materialak dira. Denera 75 ordu, horietatik 35 presentzialak eta 40 eskolaz kanpokoak.

ESKOLA PRAKTIKOAK: emandako materialaren azterketa, eztabaidak, ariketak, datu bilketa, datu analisiak e.a. Praktika guztiak GOOGLE SITES plataforman eskegiko dira. Lan praktikoak taldeka egin behar dira. Denera 25 ordu, horietatik 15 presentzialak eta 10 eskolaz kanpokoak.

DILANerako ESKOLAK: Moduluko DIsziplinartekoa LANa (DILAN) burutzeko eskoletatik kanpoko jardueraz gain, finkatutako praktika-saioetan DILAN jarduerari jarraipena emateko eskolak daude. Ikus: "MODULUKO DISZIPLINARTEKO LANA EGITEKO GIDA - IV DILAN" dokumentua ikasgaiko Webgunean. Denera 50 ordu, horietatik 10 presentzialak eta 40 eskolaz kanpokoak.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasgai honen ebaluazioa , hausnarketa prozesu gisa ulertzen da. Ikasleak bere buruaren kontzientzia hartzen du eta lortu beharreko helmugak ezagutu behar ditu. Irakaslea berriz, prestakuntzazko helburuak lortzeko orientatzen duen gidaria bihurtzen da. Zentzu honetan, Ikaskuntzari Bideratutako Ebaluazioa (IBE) (Learning-Oriented Assessment) proposatzen da. Hau eman dadin, ez da nahikoa ebaluatzeko erabiltzen diren tresnak eta prozedurak bakarrik aldatzea, beste hainbat alderdi ere aldatu beharko dira. Benetako IBEa eman dadin, hona hemen bete beharreko baldintzak:

-Ebaluaziorako egingo diren ariketak, ikaskuntzarako ere balioko duten ariketak izango dira.
-Feedback -en (atzera-elikadura) ordez, Feedforward -a (aurrera-elikadura) proposatzen da. Ikasleei informazioa eskaini behar zaie ez bakarrik jakiteko non dauden, bere lana eta ikaskuntza hobetzeko baizik.
-Ikaslea inplikatu egin behar da bere lanaren ebaluazioan, hau da autoebaluazioak bere lekua izan behar du.


Kalifikazioa era honetan gauzatuko da:

DILANak, 20tik, 4 puntuko balioa izango du ikasgai bakoitzean eta moduluko irakasle taldearen artean izango da ebaluatua nahiz eta arduraduna talde bakoitzaren irakasle-tutorea izan.

Ikasgairako gelditzen diren 16 puntu horiek horrela banatuko dira:

6 puntu praktikak
10 puntu teoriari buruzko azterketak
Edozein kasuetan, ikasgai bakoitzean DILANerako diren klaseetara joatea derrigorrezkoa da.

Eskola praktiko eta teorikoetan, %80 asistentzia eskatuko da. Bestalde, bertan eskatuko diren praktikak eta ariketak egitea ezinbestekoa izango da.

Ikasgaia gainditzeko, bi atalak gainditu behar dira nahitaez 20tik 10 puntu lortuz. Ikasgaian (atal teorikoa gehi praktikoa), 16etik, gutxienez 6,5 atera beharko da eta 1,5 puntu DILANean.

Azken kalifikazioa lortzeko, ikasgaian gehi moduluko DILANean lortutako kalifikazioak batuko dira eta zati 2 egingo da.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

www.sc.ehu.es/jflukas

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

1. Cabrera,F, (2000). Evaluación de la formación, Madrid: Síntesis.
2. Lukas,J.F. & Santlago,K. (2009), Evaluación educativa, Madrid: Alianza,
3.. Mateo,J. (2000). La evaluación educativa, su práctica y otras metáforas. Barcelona: ICE - Horsorl.
4. Pérez Juste,R. (2006). Evaluación de programas educativos. Madrid: La Muralla,
5. Popham, W.J. (2013). Evaluación trans-formativa. El poder transformador de la evaluación formativa. Madrid: Narcea.
6. Preskill,H. & Russs-Eft,D. (2016). Building evaluation capacity. Los Ángeles: SAGE.
7. Stake, Robert (2006). Evaluación comprensiva y evaluación basada en estándares. Barcelona: Editorial Grao.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

1. Joint Committee on Standards for Educational Evaluation. (2011). The Program Evaluation Standards. A Guide for Evaluators and Evaluation Users. London: SAGE.
2. Mateo, J. y Martínez, F, (2008), Medición y evaluación educativa. Madrid: La muralla.
3. Pérez Juste,R. (Coor.). (2000), Evaluación de programas educativos. Revista de Investigación Educativa. V18. N2. Monográfico.
4. Ryan, K.E. y Cousins, J.B. (2009). The SAGE International Handbook of Educational Evaluation. Los Angeles: SAGE.
5. Stufflebean, D. y Shlnkfiel, A. (1.987): Evaluación sistemática, Madrid: Paldos-MEC.
  • Aldizkariak:

1. RELIEVE: Revista Electrónica de Investigación y Evaluación Educativa
2. Revista de Educación
3. Revista de Investigación Educativa
4. Studies in Educational Evaluation
5. Tantak
  • Interneteko helbide interesgarriak:

AERA: American Educational Research Association http://www.aera.net/
AIDIPE: Asociación Interuniversitaria de Investigación Pedagógica. http://www.uv.es/aidipe/
ETS: Educational Testing Service. http://www.ets.org
ISEI.IVEI: Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa. http://www.isei-ivei.net/
The Joint Committee on Standards for Educational Evaluation http://www.wmich.edu/evalctr/jc/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es